Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko abenduaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilbo Zaharra herrigune historikoa birgaitze integratuko area deklaratzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abenduaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Bilbo Zaharra herrigune historikoa birgaitze integratuko area deklaratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 565
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/10
  • Argitaratze-data: 2011/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hiritu eta eraikitako ondarea birgaitzeko diren babestutako jarduerei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 2010eko urriaren 19ko alean argitaratu da udalak 2010eko irailaren 23an egindako Osoko Bilkuran hartutako erabaki hau: udalbatzak behin betiko onartzen du Bilbo Zaharra Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Agindu honen bidez egindakotzat jotzen da.

Era berean, Bilboko Udala Surbisa Bilboko Etxebizitzarako Elkarte Publikoa hirigintza baltzuan txertatuta dago, bazkide bakarra delarik.

Horiek horrela, Bilbo Zaharra Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

Bilbo Zaharra Herrigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzea, agindu honen eranskinean agertzen den planoan dagoen mugaketarekin bat eginda.

Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herrilan eta Garraioetako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 10a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik