- AGINDUA, 2010eko abenduaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura, Felix Baltistán Fundazioari Pakistan herrialdean ekintza humanitarioa garatzeko diru-laguntza ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko abenduaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura, Felix Baltistán Fundazioari Pakistan herrialdean ekintza humanitarioa garatzeko diru-laguntza ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 657
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/10
- Argitaratze-data: 2011/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: horien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko. Bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarriak bultzatzeko dira.
Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia, bi finantzaketa-lerroak bilduz. Finantzaketa-lerro iraunkor bat, urte osoan irekita egongo dena; larrialdi-laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako laguntza-eskariak aurkeztu ahal izango zaizkio. Beste finantzaketa-lerroa, ordea, ekintza humanitarioko esparru-estrategiak onesteko izango da. Agindu horri jarraiki onetsi zen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Agindua, zeinekin deialdia egiten baita ekintza humanitarioentzako laguntzerakoa, horiek Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010eko Fondoaren kargura izatekotan.
Horren ondorioz, eta garapen lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Batzorde Kudeatzailearen proposamenez (martxoaren 30eko 62/2004 Dekretuak arautzen du batzorde hori), eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak aurretiaz txostena egin ondoren, honako hau
Lehenengoa. Diru-laguntza ematea Felix Baltistán Fundazioak aurkeztutako ekintza humanitarioko proiektuaren finantza-lerro iraunkorrari. Laguntza hau uholdeen ondorioz kaltetutakoen egoera larria arintzeko, neguari begira kalte horiek ez larriagotzeko eta gerora gerta litezkeen hondamendi naturaletarako Hushé araneko biztanleei baliabideak emateko zuzendua dago.
Bigarrena. Laguntza 117.400,33 euroko ordainketa bakarraren bidez emango da. Proiektua 2010eko azaroaren 1ean hasiko da eta 2011ko apirilaren 30ean bukatuko. Beraz, diru-laguntza justifikatzeko epea 2011ko abuztuaren 29an bukatuko da.
Hirugarrena. Erakunde eskatzaileari agindu honen banakako jakinarazpena egin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denak jakinaren gainean egoteko.
Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean. Epeok agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 10a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


