Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, berrogeita hamar milioi euroko Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipena egin eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, berrogeita hamar milioi euroko Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipena egin eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 6288
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/14
  • Argitaratze-data: 2010/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Martxoaren 30eko 99/2010 Dekretuak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, barruko zein kanpoko eragiketetan, eta gehienez bi mila eta hogeita hamazortzi milioi euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 14. artikuluko 1. paragrafoan, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Dekretu horretako Xedapen Gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrari dagokiola, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu honetan onetsitako zor-jaulkipenak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu honetan jaulkipenari buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbatekoa: 50.000.000 euro.

  2. Modalitatea: tasa flotatzaileko bonua.

  3. Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.

  4. Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2010eko abenduaren 21a.

  5. Kupoia: aldakorra, Euribor 3 hilabetera gehi

    • 2,54, hiru hilean behin ordaintzekoa.

  6. Jaulkitze-prezioa: % 100.

  7. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  8. Amortizazio-data: balioen erabateko amortizazioa ordainketa-dataz geroko seigarren urtean egingo da, hau da, 2016ko abenduaren 21ean.

  9. Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

  10. Kotizazioa: Bilboko Burtsan.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

Finantza Zuzendaritzako titularra baimendu da zorpetze-eragiketak eta, hala badagokio, lotutako estaldura-eragiketak egin ahal izateko beharrezko kontratuak eta gainerako agiri erantsi eta osagarriak sinatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik