Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Arabako Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Arabako Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 415
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/15
  • Argitaratze-data: 2011/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartu zuen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, profesionalen elkargoen eta tituludun lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan agindutakoa hautsi gabe, betiere.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta profesionalen elkargo eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua aipatu eskumenaren indarrez eman ziren. Legeko 33. artikuluan eta dekretuko 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak Eusko Jaurlaritzako dagokion sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.

Arabako Lurralde Historikoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren estatutuak legearen araberakoak direla egiaztatuta, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau

Arabako Lurralde Historikoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartzea.

Arabako Lurralde Historikoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa argitaratzeko agintzea (agindu honen eranskin moduan).

Arabako Lurralde Historikoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa, Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatzea, erregistroa formalki osatzen den unean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Elkargoaren egoitza ofiziala Vitoria-Gasteizko udarrrian izango da, Gaztelako Atea kalea 9-1.a, A.

Alabaina, elkargoko organoek, Gobernu Batzordearen erabakiz, Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan egin ahal izango dituzte bilerak.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik