Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko abenduaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan ordezkari bat izendatzeko erakunde horren akordioa argitara ematea ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abenduaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan ordezkari bat izendatzeko erakunde horren akordioa argitara ematea ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 318
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/16
  • Argitaratze-data: 2011/01/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Ekainaren 29ko 19/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Antolamenduarenak, 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen. Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 65. artikuluan adierazten duenez, Euskal Unibertsitate Sistema koordinatzeko organoa eta, unibertsitateen arloan, Eusko Jaurlaritzak kontsultatu eta aholkularitza eskatzeko organoa da Kontseilu hori. Halaber, 3/2004 Legeak 66. artikuluaren h) letran hau xedatzen du: unibertsitate erkidegokoa ez den gizarteko kide bat izango da Kontseiluko kide, unibertsitateen ordezkaria izango da eta Kontseiluaren Osoko Bilkurak, lehendakariaren proposamenez, izendatuko du. Bestalde, azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duenak, kide horren izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman behar dela argitara adierazten du 3.4 artikuluan.

Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak 2010eko azaroaren 8ko bileran hartu zuen unibertsitate-erkidegokoa ez den gizarteko kide bat Kontseiluan unibertsitateetako ordezkari gisa izendatzeko akordioa eta, behar bezala argitara emateko, hau

Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak 2010eko azaroaren 8an egindako bilkuran akordio hau aho batez hartu zuen.

AKORDIOA

Issa Katime Amashta jauna Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide izendatzea, unibertsitateak ordezkatuko dituen eta unibertsitate-erkidegokoa ez den gizarteko kide gisa.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik