- AGINDUA, 2010eko abenduaren 21ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bidez, Tolosako Udalerriko Oria-Araxes aldean 16 etxebizitza sozialetako sustapenean hautaketa-prozeduratatik atera zen eta azkenean gorde zen erabilerarako baliatu ez den etxebizitza bat esleitzeko prozedura finkatzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko abenduaren 21ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bidez, Tolosako Udalerriko Oria-Araxes aldean 16 etxebizitza sozialetako sustapenean hautaketa-prozeduratatik atera zen eta azkenean gorde zen erabilerarako baliatu ez den etxebizitza bat esleitzeko prozedura finkatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 566
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/21
- Argitaratze-data: 2011/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Lehenengoa. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 12ko aginduaren bidez 16 etxebizitza sozialen esleipendunak hautatzeko prozedurari hasiera eman zitzaion. Sustapen hori Tolosako Oria-Araxes aldean kokatua zegoen, Iza Lanak eta Sustapenak SAk sustatzen zuen, 2005eko ekainaren 8an eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB3-0682/05-EP-0 zuen espediente zenbakia.
Bigarrena. Honako hauek daude hautaketa-prozedurari hasiera emateko aginduak nahitaez bildu beharreko puntuen artean:
Esleitu beharreko etxebizitzen kopurua zehatza finkatzea, eta, hala badagokio, atera beharreko etxebizitzen kopurua etxebizitza-arloko premia espezifikoetarako, birkokatze-operazioetarako edo indarreko araudia aplikatuz beste edozein premiatarako.
Kupoak eta horien arteko lehentasun-ordena, aldi berean kupo batean baino gehiagotan parte hartzeko baldintzak biltzen dituzten eskatzaileak dauden kasuetarako.
Hirugarrena. 2008ko maiatzaren 12ko aginduan aurreikusitako moduan hautaturiko pertsonei etxebizitzak esleituta amaitu zen prozedura hori.
Laugarrena. Dena den, agindu horretan ateratako etxebizitza ez da bideratu gordea izan zen erabilerarako. Horrenbestez, bere garaian esleitzeko prozeduran jada onartuak izan ziren eskatzaile izaki eta, etxebizitza bat baliatu ez izanagatik, sustapeneko itxaron zerrendetako kide izaten jarraitzen dutenei esleitu behar zaie. Eskatzaile horiek Etxebideko Erregistroan altan egon beharko dute Agindu hau argitaratzen den egunean.
Horrela emango zaio amaiera prozedurari.
Organo hau eskuduna da prozedura hau finkatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, kendu eta aldatzeari, eta sail horien eginkizunak eta jardun-arloak finkatzeari buruzko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluan xedaturikoaren arabera, betiere Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4. artikuluari eta babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduari dagokionez.
Adierazitako legezko aginduak eta oro har aplikatzekoak diren bateragarriak aztertuta, honako hau
Lehenengoa. Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde ordezkariari baimena ematea Tolosako udalerriko Oria-Araxes aldean 16 etxebizitza sozial esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duen eta hainbat zehaztasun finkatzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 12ko Aginduan premia bereziengatik baztertutako etxebizitza esleitzeko. Etxebizitza hori kupo orokorreko itxaron-zerrenda osatzen duten eskaeren artean esleituko da.
Bigarrena. Babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko 2008ko apirilaren 16ko Aginduan aurreikusitako prozedurei jarraiki egingo da esleipena.
Hirugarrena. Etxebizitza horren esleipendun izateko kontratua ontzat ematen den unean indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean, edo zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 21a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


