Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko abenduaren 21ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abenduaren 21ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 105
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/21
  • Argitaratze-data: 2011/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak igo egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4.a) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe

  1. tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara).

    Euro

    Kilometroko 0,576552

    Itxaronaldia, orduko 15,83

    Gutxienekoa (1) 5,42

    (1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

  2. tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara).

    Euro

    Kilometroko 0,637599

    Itxaronaldia, orduko 16,66

    Gutxienekoa (2) 5,95

    (2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

Taximetroa, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.

Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h) eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.

Indarrik gabe geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoko zerbitzuen tarifa berriak onartzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2008ko abenduaren 16ko eta 2010eko ekainaren 8ko aginduak eta Agindu honen kontrako beste edozein xedapen.

Lehenengoa. Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraioetako zuzendariari Agindu hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak interpretatzerakoan sortzen diren auziei buruzko erabakiak hartzeko.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 21a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.