Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko abenduaren 22koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abenduaren 22koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 250
  • Hurrenkera-zk.: 6499
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/22
  • Argitaratze-data: 2010/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez, Euskadiko Artxibo Sistema Nazionala (EASN) sortu zen, eta horri dagokio bere barruan dauden artxibo zerbitzuen planak bateratzea eta koordinatzea. Artxibo zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentazio ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak 3. artikuluan ezartzen du euskal herritarren dokumentu ondarearen eremua, dokumentuok diren garaikoak direla. Horretan sartzen dira toki-erakundeek beren funtzio edo zereginetan dihardutela sortu, bildu edo kontserbatutako dokumentuak: udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak, toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak eta, sortzen diren bestelako administrazio-entitateak. Dekretu horrek berak, halaber, Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalaren egitura, onurak, atxikipenak eta funtzioak ezartzen ditu. 23. artikuluan Euskadiko udal- eta toki-administrazioko artxibo-zerbitzuak Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalean nola sar daitezkeen xedatzen da.

Administrazioko erakunde bakoitzean artxibo sistema bat ezartzea eta martxan jartzea oinarrizko baldintza da egoki jardun dezan, informazio-baliabideak egoki kudeatzeko eta herritarren oroimena sortzeko bermea denez.

Agindu honen asmoa epe luzeko prozesua jarraitzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioari artxiboko sistema sendo eta eraginkorrak emateko, toki-administrazio bakoitzak ondare honen gain duen erantzukizuna egoki betetzen dutela ziurtatzeko. Artxiboaren ikusmolde orokorra sustatu nahi da, halaber, administrazio, informazio edo kultura mailako hainbat premiari arreta emateko zerbitzua.

Hori dena aintzat hartuta, beharrezkotzat jotzen da helburu horiek dituzten ekimenak diruz laguntzea, batez ere, dokumentazio funts guztiak antolatzen hasteko, eta artxibo zerbitzu publiko egonkorra sendotu eta finkatzerakoan zerikusirik duten administrazio guztiak elkarrekin jarduteko.

Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen IV. tituluko I. kapituluko «Gordetegi zerbitzuez» 73. eta 75. artikuluak, eta artxibo zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentazio ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen 232/2000 Dekretuaren II. kapituluak «Artxibo-zerbitzu publikoak», artxibo zerbitzuaren definizioari eta egitekoei buruz xedatzen dutenaz gain, eta agindu hau egoki aplikatu eta garatzeko, artxibo-sistematzat jotzen da artxibo historikora heldu bitartean administrazio-kudeaketaren artikulazioaren eta udal dokumentazioaren harat-honaten emaitza. Artxibo sistema lortzeko burutu behar diren jarduerei buruz ikuspegi orokor eta sendoa emanez, udal bakoitzak eskaintzen duen definizioa hartuko da artxibo sistema proiektutzat. Eta, azkenik, honako hau hartuko da artxibo programatzat: udal artxibo sistemarako proiektuari jarraituz, urtebeteko epean edo epe laburragoan, osorik zein zatika, behin betiko proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzeko bideratutako programa (dirulaguntzaren xede dena).

Hori dena kontuan izanik, honako hau

  1. Agindu honen xedea dirulaguntzak emateko erregimena arautzea da, 2011ko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibo-sistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Toki-erakunde batek gauzatzeko programa izan daiteke, eta toki-erakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programa ere izan daiteke. Hori guztia hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan.

  2. Horretarako, tokian tokiko artxibo sistema lortzeko burutu behar diren jarduerei buruz ikuspegi orokor eta sendoa emanez, toki-erakunde edo udalaz gaindiko erakunde bakoitzak eskaintzen duen definizioa hartuko da artxibo sistema proiektutzat. Era berean, artxibo sistemarako proiektuari jarraituz, aurtengo jardunaldian, osorik zein zatika, artxibo sistemarako proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzeko bideratutako jarduera edo jardueren multzoa joko da artxibo programatzat.

  3. Dirulaguntzetarako zenbatekoa berrehun eta laurogei mila (280.000) eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2011rako aurrekontu orokorren aurreproiektuan berariaz ezarritako aurrekontu-ataletik aterako da. Kopuru hori gainditu egin daiteke agindu honetako xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

  1. Toki-erakundeak izan daitezke agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzen onuradunak, eta horretan sartzen dira udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

  3. Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.

  1. Xede hauetakoren bat edo batzuk dituzten programak diruz lagundu ahal izango dira:

    1. Deskribatzeko tresnak sortzea edo hobetzea. Funtsen deskribapena sustatzen duten programen bitartez, nahiz deskribatzeko tresnak informatizatu nahi dituzten programen bitartez, zabalkundeko politika eraginkor baterako.

    2. Dokumentu-funtsak baloratzea eta aukeratzea. Funtsak kontserbatzeko edo suntsitzeko politika orokor baten atal gisa beti.

    3. Artxiboko lokalak hobetzea: bai kontserbazio-baldintzei dagokienez, eta bai dokumentu-funtsen kontsultari dagokionez ere.

    4. Kultura-zabalkunderako artxibo-jarduerak.

    5. Mankomunitateko artxibo-zerbitzuei eustea.

  2. Laguntza-deialdi honetara ezin bildu ahal izango dira, dena dela, honako ezaugarri hauetakoren bat duten egitasmoak:

    1. Dokumentu-funtsak zaharberritzekoak.

    2. Dokumentu-funtsak transkribatzekoak.

    3. Dokumentu-funtsak digitalizatzekoak.

    4. Sexu bien arteko trataera berdintasuna bermatzen ez dutenak.

  3. Programa horiek urtebeteko iraupena izango dute gehienez eta, dena dela ere, 2011ko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.

  1. Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jaso nahian bidalitako eskabideak, I. eranskineko ereduaren arabera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira behar bezala beteta, bai zuzenean, bai azaroaren 26ko 30/1992 Legean eskainitako bideetarik edozein erabiliz (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

  2. Zuzenean egin nahi izatekotan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren honako helbide hauetakoren batean aurkeztuko da:

    1. Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    2. Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea, Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao.

    3. Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea, Andia kalea 13, 20004 Donostia-San Sebastián.

  3. Posta bidez egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide honi ekitekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, postetxeko langileak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion.

  4. Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28ra artekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

  5. Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. Memoria xehatua; aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa jasoko ditu.

    2. Artxiboko lokalen deskribapena eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (bertakoak nahiz kanpotik etorriak), agindu honetako I. eranskinaren arabera.

    3. Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako dirulaguntzen zerrenda, erakundearen izena eta dirulaguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta zenbatekoak). Beste laguntzarik eskatu ez bada, aipatutako xederako beste laguntzarik ez dela eskatu aitortzen duen agiria.

    4. Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko egiaztatzen duen zinpeko edo ardurapeko aitorpena, I. eranskineko ereduaren arabera, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio agindu honen bidez araututako dirulaguntza-programa kudeatzeko egin beharrekoak egitea. Lan hori Irargiren bidez egingo du, hau da, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren bidez.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ikusten badu eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea Kalifikazio-batzordeari dagokio, agindu honen 8. artikuluan ezarritako jarraibideak aintzat hartuta. Era berean, batzorde horrek osatuko du Ebazpen Proposamena eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorri. Bertan azalduko dira, hala badagokio, onuradun bakoitzari egokitutako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.

  2. Kalifikazio-batzordeko kideak hauek dira:

    Kultura Ondarearen zuzendaria edo horrek izendatutako pertsona. Batzordeburua izango da eta kalitateko botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko.

    Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko bi teknikari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak izendatuak. Teknikari horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

    Kideak izendatzean otsailaren 18ko 4/2005 Legearen, hau da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoaren 3.7 artikuluan aurreikusitakoa kontuan izan beharko da.

  1. Dirulaguntzak emateko prozedura orokorra lehiaketa izango da. Aurkeztutako eskabideak alderatzea izango da prozedura, eskabideak hurrenkeran ipini ahal izateko, artikulu honetan ezarritako balorazio-irizpideak kontuan hartuta. Eskuratutako puntuazioaren eta eskura dagoen aurrekontuaren arabera emango zaizkie dirulaguntzak.

  2. Agindu honetan araututako dirulaguntzak emateko, honako ezaugarri hauek baloratuko dira aurkezten den programa bakoitzean.

    1. Sendotasun zientifikoa duen programa eta proiektua izatea, epe luzera diseinatutako ekimena sendotzea aurreikus dezan; lan-faseen sekuentzia bat diseinatuko da, horietako bakoitzean parte hartzen duten elementuak baloratuko dira eta gastua osatzen duten elementuen zenbatespen zehatza planteatuko da (% 35).

    2. Artxiboko funtsak kontserbatzeko, eskuratzeko eta kontsultatzeko baldintzak hobetzeko aukera ematen duen programa izatea (% 20). Nolanahi ere, ukatu egingo dira orain eta etorkizunean artxiboko funtsak kontserbatzeko edo eskuratzeko gutxieneko baldintzak bermatzen ez dituzten eskabideak.

    3. Artxibo zerbitzu anitzak parte hartzeko programa izatea edo hainbat udalen arteko lankidetza espezifikoen bitartez (% 15).

    4. Estandar terminologikoen erabilera sustatzea, deskribapen-motakoak (fitxak betetzeko arauak, izendapenak eta abar) edo sailkapen-motakoak (sailkapen-taulak, atalen, serieen eta abarren izendapenak), batez ere euskaraz (% 15).

    5. Eskabide-egileak aurreikusitako gastuaren

      • 50etik gorako finantziazioa planteatzea (% 15).

        Nolanahi ere, elkarrizketa bat egin ahal izango da toki-erakundearen edo udalaz gaindiko erakundearen ordezkariekin, aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatu ahal izateko.

  3. Kalifikazio-batzordeak aurkeztutako programaren zati bat edo batzuk bakarrik hautatu ahal izango ditu dirulaguntzaren xedetzat, eta horrela jaso 7. artikuluan aurreikusitako ebazpenaren proposamenean.

  1. Dirulaguntzetarako aurkeztutako programa bakoitzari dagokionez, aurkeztutako aurrekontuaren

    • 50ekoak izan daitezke, gehienez ere.

  2. Aurreko paragrafoan adierazitakoa alde batera utzi gabe, programa bakoitzeko dirulaguntza ez da 20.000 euro baino gehiagokoa izango.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak bateragarriak dira erakunde publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin, beti ere, guztira jasotako zenbatekoak aurrekontu osoa gainditzen ez badu. Horrela gertatuz gero, eman beharreko dirulaguntzatik kendu egingo da dagokion kopurua, lagundutako programaren kostu osoari dagokion gehienezko kopurura egokitu arte.

  1. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari dagokio, osatutako Ebazpen Proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena hartzea.

  2. Ebazpena dirulaguntza ematearen aldekoa bada, agindu honen 7.1 artikuluan ezarritako jarraibideak errespetatuko dira.

  3. Prozeduran interesdunak diren guztiei jakinaraziko zaie Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpena, onuradunak eta laguntzen zenbatekoa zehazteari buruzkoa, eta errekurtsoa aurkezteko epea hasiko da. Ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebatzitako deialdiari buruzko erreferentzia.

  4. Ebazpenak sei hilabeteko epean hartu eta jakinaraziko zaizkie interesdunei, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori bukatuta, jakinarazpenik egin ezean, eskatutako dirulaguntza ezetsi egin dela ulertu beharko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

    Aurreko lerroaldean esandakoa esanda ere, agindu honen 6. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena emateko epea etenda geratuko da izapideak behar duen beste denboraz, jakinarazpena jasotzen den eguna eta erantzunerako epea kontuan hartuta.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako dirulaguntzak jasotzen dituztenek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntzaren berri ematen dien jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz adierazten ez badute, onartu egiten dutela ulertuko da.

  2. Zertarako eman den diru-hornidura, helburu horretarakoxe erabiltzea.

  3. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren babesa beren beregi adieraztea, dirulaguntza honen ondorioz egiten diren jarduera eta dokumentu guztietan, bai eta horien publizitatean ere.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aurkeztu beharko diote, euren funtzioak betez deialdi honen ondorioz jasotako dirulaguntzei dagokienez, eskatzen den informazio oro.

  5. 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokionez, erabilera estereotipaturik ez egitea.

  1. Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

    1. Lehenengoa, emandako laguntzaren % 75aren parekoa, onuradunak ukorik egin ez badu.

    2. Bigarren zatia, gainerako % 25a, aurkeztutako aurrekontuaren % 100 justifikatzeko eta kitatzeko ezarritako dokumentazioa jaso eta egiaztatu aurretik.

  2. Zenbateko hori abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubidearen arabera bermatuko da (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen Dekretua).

  1. Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, 2012ko otsailaren 1a baino lehenago:

    1. Lagundutako programa edota proiektu bakoitzaren helburua betetzeari buruzko txostena.

    2. Egindako gastuei buruzko idazkariaren, kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria, III. eranskineko ereduaren arabera.

    3. Hala egokituz gero, diruz lagundutako programa bakoitzaren garapenean sortutako zientzia-materialak (inbentarioak, katalogoak eta abar). Material horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko informazio-sistemetan sartu ahal izango dira.

    4. Dirulaguntza honi dagokion eskabidea aurkezteko unean hartuko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

  2. Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Zuriketa Ebazpena hartuko du eta, hala badagokio, ordainduko den dirulaguntzaren azken egokitzapena egingo du abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubidearen arabera (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen Dekretua). Era berean, ordurako ordainduta dagoen dirulaguntzatik zein zenbateko itzuli behar den zehaztuko du, itzuli behar izatea gertatuz gero, dela aldi berean beste laguntza eta dirulaguntzaren bat jaso delako edo dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetakoren bat aldatu delako. Hori gertatzen bada, bi hilabeteko epea emango da, Zuriketa Ebazpenaren berri ematen den egunaren biharamunetik hasita.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak diruz lagundutako programa edo proiektua nola burutzen ari den begiratu dezake eta, horretarako, lantokietara sartzeko modua izateaz batera, nahi beste argibide eskatzeko eskubidea izango du.

  1. Bete beharrekoak bete gabe geratu direla ulertuko da ondorengo kasuetan:

    1. Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzen badira.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, dagokion kasuan, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoak betetzen ez badira.

    3. Hala badagokio, dirulaguntzaren Zuriketa Ebazpenean zehaztutako zenbatekoa itzultzen ez bada, horretarako emandako epe barruan.

    4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Betegabekotzat jotako kasu horietan, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da, horren bitartez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik emandako dirulaguntzak bermatu eta itzularazteko modua eta, era berean, Dekretu berean ezartzen baitira dirulaguntzon kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek errespetatu beharreko baldintzak, jarraibideak eta betebeharrak. Horrez gain, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa ere aplikatuko da. Horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Printzipio Antolatzaileen Legearen testu bateratua onartzen da.

Lehenengoa. Kultura Sailaren beste laguntza programetarako erabilitako zenbatekotik dirua soberan gelditzen bada, 1. artikuluan adierazitako kopurua alda daiteke, eskatutako dirulaguntza kopurua kontuan hartuta. Kopuru hori aldatzea edo ez aldatzea dirulaguntzei buruzko ebazpena hartu aurretik erabakiko da. Eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen bitartez, argitara emango da egoera hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman ere.

Bigarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Ondarearen Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Dirulaguntza hauek ebatzi ahal izateko, nahitaezko baldintza da horretarako kreditu nahikoa eta egokia egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorretan, hori xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapideak arautzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluak.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 22a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Udala/erakundea:................................................,

Udaleko alkate-udalburua edo erakundeko lehendakari jauna/andrea: .................................................................

Jakinarazpenetarako helbidea: ..................................., zk.:.., posta-kodea:.......... herria:...........................

Harremanetarako eta argibideetarako pertsona:

Izen-abizenak: ...................................................

Kargua (betetzen duen lanpostua): ................................

Telefonoa: ............faxa: ............e-mail: .................

DIRULAGUNTZA JASO NAHIAN AURKEZTUTAKO PROGRAMAREN/EN DESKRIBAPEN LABURRA

ZINPEKO EDO ARDURAPEKO AITORPENA

Egiaztatzen dut erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

Izpta.: (alkate-udalburua edo erakundearen legezko ordezkaria)

................(e)n, 2011ko............aren ...(e)an.

Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du,

eta erakundearen legezko ordezkaria izan.

KULTURA, GAZTERIA ETA KIROLETAKO SAILBURUORDEA

OHARRA:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Ondarearen Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Artxibo zerbitzua:

Helbidea:

Udalerria: PK:

Telefonoa:

Posta elektronikoa:

Artxiboko arduraduna:

Lanpostua:

Erakundeko legezko ordezkaria (alkatea, lehendakaria...):

Zein hizkuntzatan egiten dira dirulaguntza honetara aurkeztutako jarduerak?

Artxiboko (edo bildumako) funtsak

Adibidea

Izena XXXXX(e)ko Udaleko funtsa

Bolumena 1. 245 m (metro lineal)

  1. 479 kutxa

    Hasierako eta amaierako datak 1845-2002

    Deskribatzeko tresnak 1. XXXXXXXXX(e)ko Udaleko dokumentazioaren inbentarioa d.g. (datubasea)

  1. XXXX(e)ko Udaleko dokumentazio historikoaren fitxategia (1940)

  1. funtsa

    Izena

    Bolumena

    Hasierako eta amaierako datak

    Deskribatzeko tresnak

  2. funtsa

    Izena

    Bolumena

    Hasierako eta amaierako datak

    Deskribatzeko tresnak

  3. funtsa

    Izena

    Bolumena

    Hasierako eta amaierako datak

    Deskribatzeko tresnak

    Artxiboko lokalak:

  1. Artxibo-gordailua

    Artxibo-gordailuaren azalpena (kokalekua, m², etab.):

    ....................................................................................................................................................................................................

    Segurtasun-neurriak:

    ....................................................................................................................................................................................................

  2. Jendaurreko zerbitzua

    Jendaurreko ordutegia:

    ....................................................................................................................................................................................................

    Kontsulta-tokia (ezaugarriak):

    ....................................................................................................................................................................................................

    ............(e)n, 2011ko ...............ren .....(e)an.

    Kulturako arduraduna

    ..................................

    Izpta.:

    Artxibo edo programaren arduraduna

    ..................................

    Izpta.:

    OHARRA:

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Ondarearen Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

................................................................................................................................ jaunak/andreak, ................................................ Udaleko edo erakundeko idazkaria, kontu-hartzailea edo idazkari kontu-hartzailea naizen aldetik, hauxe

EGIAZTATZEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kulturako sailburuaren 2010eko abenduaren XXko Aginduaren babesean emandako laguntzen esparruan, proiektu edota programa hauek burutu direla:

Kontzeptua:

....................................................................................................................................................................................................

Aurrekontua:

....................................................................................................................................................................................................

....................................................................................................................................................................................................

Gastatutakoa:

....................................................................................................................................................................................................

Horrela jasota geratzeko eta dagozkion ondorioak izateko, ziurtagiri hau egiten dut.

.................(e)n, 2011ko ................aren ..(e)an.

KULTURA, GAZTERIA ETA KIROLETAKO SAILBURUORDEA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik