Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko abenduaren 22koa, Kulturako sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerak garatzeko 2011. urtean dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abenduaren 22koa, Kulturako sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerak garatzeko 2011. urtean dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 250
  • Hurrenkera-zk.: 6502
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/22
  • Argitaratze-data: 2010/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan, Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatutakoa. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, izaera profesionala duten antzerki-jarduerak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari, horretarako, honako agindu honen bidez antzerkiko profesionalak prestatzeko dirulaguntzak emango ditu.

Hori dela eta,

  1. Agindu honen xedea, 2011. urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerei dirulaguntzak ematea arautzea da.

  2. Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako programa erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izan.

  1. Honako agindu honen kargura emango diren dirulaguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira, baina halere, dirulaguntza jasotzeko ezarritako gehienezko muga errespetatuz, hautaturiko proiektuen dimentsioari dagokionez, beren kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatzeko moduko pertsona edo erakunde onuradun-kopurua besterik ez da hautatuko, ezarritako irizpideen arabera.

  2. Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra ehun eta hamasei mila (116.000) eurokoa da; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

  3. Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra era honetan banatuko da deialdi honek dituen bi laguntza-modalitateen artean:

    1. Ehun eta bederatzi mila (109.000) euro antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzeko.

    2. Zazpi mila (7.000) euro antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerak antolatzeko.

  4. Modalitate bakoitzean zehaztutako diru-dotazioen kaltetan gabe, eskaera gutxi egin delako edo baldintzak egoki bete ez direlako aipatutako bi modalitateetariko baten diru-zenbatekoa ahituko ez balitz, balorazio batzordeak modalitate batari dagokion zenbatekoa gehitu ahal izango du beste modalitatean soberan geratutako diruarekin edo alderantziz, beti ere, diru-zenbatekoa gehituko zaion modalitatea, artean, ebatsi gabe baldin badago.

  5. Administrazio publiko desberdinetatik jasotako guztizko gehienezkoak ezin gaindituko du honako aginduan aurreikusitako edozein laguntza-motarako eskatutako jardueraren kostuaren % 70, ezein kasutan.

  1. Honako agindu honetan berariaz ezarritako beste eskakizun guztien kaltetan izan gabe, laguntzak ondoko eskakizunak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte:

    Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.

    Deialdi hau argitara eman aurretik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, antzerki-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.

  2. Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

  3. Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada, eta oraindik tramiteak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

  1. Eskaerak aurkezteko epea agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabetekoa izango da.

  2. Eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta, deialdiko I. eranskineko dokumentazioarekin batera, lurralde historikoetan diren Kulturako Lurralde Zerbitzuetan aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak egitea.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada zerbait falta dela edo errakuntzak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar egun balioduneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, balorazio batzorde bat eratuko da. Hauek izango dira kideak:

    Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

    Batzordekideak: bi teknikari, bata Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposaturiko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko teknikaria eta bestea Kultura Sustatzeko zuzendariak proposaturiko Kultura Saileko teknikaria, biak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuak.

    Idazkaria: Batzordeko idazkari gisa, hitzez baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik.

  2. Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, ebazpen proposamena egingo dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.

  1. Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko eta horien zenbatekoa finkatzeko orduan, balorazio batzordeak ondorengo ataletan ezarritako irizpideak erabiliko ditu:

  2. Antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako programei dirulaguntzak emateko irizpideak:

    1. Irakasle-taldearen ibilbide profesionala eta era honetako programak egiten entitate eskatzaileak duen esperientzia (irizpide honek guztizko puntuazioaren % 35 balioko du).

    2. Arte dramatikorako indarrean dauden arauek ezartzen dutenarekiko zentroaren egokitasuna (instalazioak, curriculum-a, irakasle-taldea) (Guztizko puntuazioaren % 25. Gehienezko puntuazioa arte dramatikoko titulazio ofiziala lortzeko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzen duten zentroek izango dute).

    3. Euskararen erabilera. Prestakuntza-programak lurralde historiko bakoitzeko egoera soziolinguistikoarekiko duten egokitasuna baloratuko da (% 20).

    4. Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, bereziki aurrekontuaren egokitasunari eta enpresa-baliabideei begiratuko zaie (% 20).

  3. Antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerentzako laguntzak emateko irizpideak:

    1. Baloratu behar den programaren interes artistikoa eta kalitatea. Irizpide honek guztizko puntuazioaren % 35eko balioa izango du.

    2. Irakasle-taldearen ibilbide profesionala eta era honetako programak egiten entitate eskatzaileak duen esperientzia (% 25).

    3. Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, bereziki aurrekontuaren egokitasunari eta enpresa-baliabideei begiratuko zaie (% 20).

    4. Euskararen erabilera. Prestakuntza-programak lurralde historiko bakoitzeko egoera soziolinguistikoarekiko duten egokitasuna baloratuko da (% 20).

  4. Baztertu egingo dira eta ez dira aukeraketaren baitan sartuko gutxienez balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, beti ere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

  1. Deialdi honetako dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, balorazio batzordeen proposamenak ikusita, sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  2. Ebazteko epea amaituta, interesatuari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek bete behar dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona/entitate onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Dirulaguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.

  4. Katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafikoaren ale guztietan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espresuki aipatzea. Material hori guztia euskaraz egingo da, nahiz eta beste hizkuntza batzuk ere erabili.

Emandako dirulaguntzen ordainketa honako modu honetan gauzatuko da:

  1. Dirulaguntzaren zenbatekoaren % 75 esleipen-ebazpena egin eta 11.a) artikuluan ezarritako epearen ondoren ordainduko da.

  2. Gainontzeko % 25a diruz lagundutako jarduera burutu eta jarduera osoa 13. artikuluan aurreikusitako moduan erabat justifikatu ondoren.

Dirulaguntzen pertsona/erakunde onuradunek, dirulaguntza hori jaso duen jarduera amaitu ondorengo hiru hilabeteen barruan, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

  1. Burututako jardueraren memoria zehaztua.

  2. Dirulaguntza jaso duen jarduerarekin zerikusia duten sarrera eta gastu guztien justifikagiriak, jatorrizkoak edo Kulturako Lurralde Zerbitzuetan konpultsatutako fotokopiak.

    Salbuespen bezala, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kontura egiten den finantzaketak, aurkeztutako gastuen aurrekontuaren % 50 gainditzen ez duenean, emandako dirulaguntzaren zenbatekoari dagozkion egiaztagiriak aurkeztuko dira.

    Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatzen badu eta 1. idatz-zati honetan ezarritako epearen barruan, pertsona onuradunek, aurkeztutako aurrekontu osoari dagozkion egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko konpromisoa hartzen dute.

  3. Jarduera burutu denean, guztiari buruzko gastuen eta sarreren balantzearen zinpeko aitorpena.

  4. Xede berdina izan eta eskaera aurkezterakoan emanak ote zeuden ala ez ezagutzen ez zen beste edozein laguntzen zerrenda.

  5. Katalogo, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (beti ere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere dirulaguntzaren bat jasoz gero, dirulaguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

    3. Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

    4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, beti ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen.

Lehenengoa. Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da.

Bigarrena. Agindu honen bidez araututako laguntza-programa batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako «minimis» arauaren mendean dago (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, Kultura Sailak beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu abian, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez dela 200.000 eurotik gorakoa izango bermatzeko hiru ekitaldi fiskaletako edozein alditan.

Hirugarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren ondorioetarako, agindu honetako laguntzak ebazteko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da 2011. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 22a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Pertsona fisiko edo juridikoaren izena /Denominación de la persona física o jurídica:..............

.....................................

NAN edo CIF / DNI O CIF.

Modalitatea / Modalidad: .

Proiektuaren titulua / Título Del Proyecto: ....

KONTAKTURAKO DATUAK / DATOS PARA EL CONTACTO

Helbidea/Dirección: ..............................................................................................................................................................................

Posta-kodea / Código postal: ...................... Herria/Localidad......................................................................................

Tel. / Tlf.: ................................................ Faxa/Fax : ..........................................

  1. posta / Correo electrónico.:.......................................... Web orria / Página web ...

    ...................................................(e)n, 2011ko ........................................ren .........(a)n

    En ...................................................., a ...... de ........................................ de 2011.

    Goian adierazitako entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik, eskabide-orri honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla adierazten dut. Orobat, Kultura Sailak 2011. urteko deialdian ezarri dituen baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmo sendoa adierazten dut. Halaber, zin egiten dut agindu honetako 3.2 eta 3.3 artikuluan aurreikusitako kausetan murgildu gabe nagoela. Azkenik, adierazten dut legez ordezkatzen dudan erakundea(k) (dagokionean hala adierazi):

    n Ondoren adierazten diren legez kanpoko eta bateraezinak diren laguntza fiskal hauetara ez duela jo: Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III ( CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00); Gipuzkoa I, II, III ( CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00).

    n Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta itzuli dituela edota blokeaturiko kontu batean ordaindu dituela, dagozkion interesak barne.

    n Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta ez dituela itzuli ezta blokeaturiko kontu batean ordaindu ere, dagozkion interesak barne.

    En representación de la entidad indicada, certifico la veracidad de los datos expuestos en este impreso de solicitud. Asimismo y de conformidad con las condiciones establecidas en la presente convocatoria del Departamento de Cultura para el año 2011, prometo cumplirlas en su totalidad. Igualmente declaro bajo juramento no encontrarme inmerso en ninguna de las causas previstas en el artículo 3.2 y 3.3 de la presente Orden. Finalmente declaro que la entidad a la que represento (indicar el caso aplicable):

    n No ha accedido a ninguna ayuda fiscal ilegal e incompatible entre las siguientes: Álava I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00; Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99,CR 59/00)).

    n Ha accedido a una o más de dichas ayudas y ha reembolsado la(s) misma(s) o la ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.

    n Ha accedido a una o más de dichas ayudas y no ha reembolsado la(s) misma(s) ni la(s) ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.

    Eskatzailearen sinadura / Firma del solicitante

    ESKABIDE HONEKIN BATERA EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA, MODALITATEAREN ARABERA

    DOCUMENTACIÓN A APORTAR JUNTO A ESTA SOLICITUD, EN FUNCIÓN DE LA MODALIDAD

    Eskabide honi dagokion ondorengo eranskina erantsi behar zaio baita bertan aipatzen den dokumentazio eta gainezko eranskinak

    A esta solicitud se deberá adjuntar el anexo correspondiente siguiente y el resto de documentación y anexos que en él se señalan:

    Antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala / Formación integral de profesionales del teatro: anexo II. eranskina

    Antzerkiko profesionalen arlo zehatzetako prestakuntza / Formación de profesionales del teatro en un área específica: anexo III. eranskina

    DOKUMENTAZIOAREN AURKEZPENA / ENTREGA DE LA DOCUMENTACIÓN

    Dokumentazioa emateko eta beharrezko baldin bada, agirien kopiak konpultsatzeko, Kultura-unitateen helbide hauetara jo:

    Para entregar documentación y si es preciso compulsarla dirigirse a estas direcciones de las Unidades de Cultura:

    n C/ Donostia-San Sebastian - 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

    n C/ Andía ,13 - 20004 Donostia

    n Gran Vía 85, - 48011 Bilbao

    Oharra: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko. Deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik.

    Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako dirulaguntzak kudeatzeko. Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Nota: la Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de estos documentos van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto a la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal. Las personas concurrentes a esta convocatoria dan su consentimiento a la cesión de datos personales contenidos en el fichero a otras administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco para finalidades coincidentes con el objeto de la convocatoria. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Servicios del departamento de Cultura, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

    II. ERASKINA / ANEXO II

    AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOAREN KONTROLA

    CONTROL DE LA DOCUMENTACIÓN A PRESENTAR

    ANTZERKIKO PROFESIONALEN PRESTAKUNTZA INTEGRALA

    FORMACIÓN INTEGRAL DE PROFESIONALES DEL TEATRO

    ESKATZAILEA / SOLICITANTE: ..

    PERTSONA ESKATZAILEAK EKARRI

    BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

    1. PERTSONARI DAGOKIONA

  1. Pertsoan fisikoa izanez gero:

    n NANaren fotokopia.

  2. Pertsona juridikoa izanez gero:

    n Administrazio honetako Erregistroetan inskribaturik izatearen Ziurtagiria. / Inskripzioa beste erakunde publiko batean bada, dagokion Ziurtagiria aurkezteaz gain, Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.

    n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.

    n IFKren fotokopia.

  3. Pertsona fisikoek nahiz juridikoek:

    n Bere kasuan, 1A eta 1B ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.Ikus V. eranskina: Argibide-oharrak, (1) puntua.

    n Zergak egunean ordainduta izatearen Ziurtagiria (2).

    n Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen Ziurtagiria (2).

    n Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.

    n Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako «minimis» motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.

    2.PROIEKTUARI DAGOKIONA

    (atal honetako dokumentu guztien 2 ale entregatu behar dira)

    n Aurkeztutako proiektuaren memoria zehaztua, V eranskina barne (3)

    n 2009-2010 ikasturtean zehar garatutako prestakuntza-formazioaren memoria.

    n Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua (4), VI. Eranskina barne.

    n Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak (5).

    3. ORDAINKETARAKO DOKUMENTAZIOA

    n VII. edo VIII. eranskina. DOCUMENTACIÓN A APORTAR

    POR LA PERSONA SOLICITANTE

    1. RELATIVA A LA PERSONA/ENTIDAD

  1. Cuando se trate de personas físicas:

    n Fotocopia del DNI.

  2. Cuando se trate de personas jurídicas:

    n Certificado de inscripción en los Registros de esta Administración. / Si la inscripción corresponde a otra entidad pública, además del correspondiente Certificado, deberá entregarse copia de la Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.

    n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.

    n Fotocopia del NIF.

  3. Tanto para personas físicas como jurídicas:

    n En su caso, Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados 1A y 1B. -Ver anexo IV: Notas Aclaratorias, punto (1).

    n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias (2).

    n Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Socia. (2).

    n Copia de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE) - epígrafe correspondiente a la actividad teatral - y, en su caso, copia del último recibo abonado.

    n Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.

    2. RELATIVA AL PROYECTO

    (deberán entregarse 2 copias de todos los documentos señalados en este apartado)

    n Memoria detallada del proyecto presentado (3) incluyendo anexo V.

    n Memoria de la actividad de formación desarrollada durante curso 2009-2010.

    n Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto (4), incluyendo anexo VI.

    n Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud (5).

    3. DOCUMENTACIÓN PARA LOS PAGOS

    n Anexo VII o VIII

    III. ERASKINA / ANEXO III

    AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOAREN KONTROLA

    CONTROL DE LA DOCUMENTACIÓN A PRESENTAR

    ANTZERKIKO PROFESIONALEN ARLO ZEHATZETAKO PRESTAKUNTZA

    FORMACIÓN DE PROFESIONALES DEL TEATRO EN UN ÁREA ESPECÍFICA

    ESKATZAILEA/SOLICITANTE:

    PERTSONA ESKATZAILEAK EKARRI

    BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

    1. PERTSONARI DAGOKIONA

  1. Pertsoan fisikoa izanez gero:

    n NANaren fotokopia.

  2. Pertsona juridikoa izanez gero:

    n Administrazio honetako Erregistroetan inskribaturik izatearen Ziurtagiria. / Inskripzioa beste erakunde publiko batean bada, dagokion Ziurtagiria aurkezteaz gain, Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.

    n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.

    n IFKren fotokopia.

  3. Pertsona fisikoek nahiz juridikoek:

    n Bere kasuan, 1A eta 1B ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.Ikus V, eranskina: Argibide-oharrak (1) puntua.

    n Zergak egunean ordainduta izatearen Ziurtagiria (2).

    n Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen Ziurtagiria (2).

    n Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.

    n Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako «minimis» motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.

    2.PROIEKTUARI DAGOKIONA

    (atal honetako dokumentu guztien 2 ale entregatu behar dira)

    n Aurkeztutako proiektuaren memoria zehaztua (3).

    n 2010 urtean zehar garatutako prestakuntza-formazioaren memoria.

    n Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua (4), II. Eranskina barne.

    n Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak (5).

    3. ORDAINKETARAKO DOKUMENTAZIOA

    n VII. edo VIII. eranskina. DOCUMENTACIÓN A APORTAR

    POR LA PERSONA SOLICITANTE

    1. RELATIVA A LA PERSONA/ENTIDAD

  1. Cuando se trate de personas físicas:

    n Fotocopia del DNI.

  2. Cuando se trate de personas jurídicas:

    n Certificado de inscripción en los Registros de esta Administración. / Si la inscripción corresponde a otra entidad pública, además del correspondiente Certificado, deberá entregarse copia de la Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.

    n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.

    n Fotocopia del NIF.

  3. Tanto para personas físicas como jurídicas:

    n En su caso, Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados 1A y 1B. -Ver anexo V: Notas Aclaratorias, punto (1).

    n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias (2).

    n Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social. (2).

    n Copia de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE) - epígrafe correspondiente a la actividad teatral - y, en su caso, copia del último recibo abonado.

    n Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.

    2. RELATIVA AL PROYECTO

    (deberán entregarse 2 copias de todos los documentos señalados en este apartado)

    n Memoria detallada del proyecto presentado (3).

    n Memoria de la actividad de formación desarrollada durante el año 2010.

    n Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto (4), incluyendo anexo VI.

    n Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud (5)

    3. DOCUMENTACIÓN PARA LOS PAGOS

    n Anexo VII o VIII

(1) 1A eta 1B ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena: Pertsona edo entitate eskatzaileari buruzko agiriak Administrazio honek badituenean, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 35.f) artikuluaren arabera, ez dira berriro aurkeztu beharko.

Kasu honetan, agiri horiek guztiz indarrean daudela adieraziz egindako aitorpena ekarri beharko da, bertan zehaztuz EAEko Administrazio Orokorreko zein organo edo sailetan eta zein egunetan aurkeztu, edo hala badagokio, jaulki ziren.

Halere, agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik hiru urte baino gehiago igaro ez badira bakarrik erabili ahal izango da bide hau.

(2) Zergak egunean ordainduta edukitzea, eta bere kasuan, Gizarte-Segurantzako kuotak egunean ordainduta edukitzearen zurtagiriak, Organo eskudunak eskaera egiten den eguna baino gehienez hiru hilabete lehenago emana izan beharko du. Halere, onuradunak nahitaez aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztien biderapenean zehar, gai honen inguruan eskatuko zaizkion ziurtagiri guztiak.

(3) Memoriak honako hauek jaso beharko ditu: prestakuntza-jarduerak noiz burutuko diren jasotzen duen egutegia, jarduera bakoitzaren edukia eta iraupen zehatza, ez dira onartuko deialdi honetan 2011ko abenduaren 31 baino beranduago burututako jarduerak. Irakasle talde osoaren curriculum vitae-ak. Ikasleak hautatzeko metodoa eta irizpideak eta V. eranskina.

(4) Aurrekontua (VI. eranskina): Gastu eta sarreren arteko erlazioak orekatua izan beharko du. Gastuen atalean ekintzaren kosteaak zehaztu eta desglosatu behar dira. Sarreren atalean, Kultura Sailari eskatzen zaion kopurua ere sartu behar da.

(5) Nahi izanez gero, pertsona/entitate eskatzaileak egoki deritzon beste edozein agiri aurkez dezake, aurreproiektua hobeto baloratzeko baliagarri izan litekeela uste badu. (1) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados 1A y 1B: Cuando la documentación relativa a la persona o entidad solicitante se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

(2) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias y, en su caso, de los pagos a la seguridad social, deberán haber sido emitidas por los órganos competentes con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.

(3) La memoria deberá incluir: Calendario de ejecución de las actividades formativas especificando el contenido y la duración, que, en ningún caso, a efectos de subvención podrá ser posterior al 31 de diciembre de 2011. Curriculum vitae del equipo docente al completo. Método y criterios de selección del alumnado y anexo V.

(4) Presupuesto (anexo VI): La relación gastos-ingresos correspondientes al proyecto deberá resultar equilibrada. En el apartado de gastos deberán detallarse y desglosarse los costes de la actividad a desarrollar. En el apartado de ingresos debe incluirse también la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.

(5) Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la persona/entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

1. TOKIA ETA EKIPAMENDUA / ESPACIOS Y EQUIPAMIENTO

Titulartasuna/Titularidad: Jabea / Propia n Alokatuta / En alquiler n Utzita / En cesión n

Lokalak/Locales Azalera/Superficie (m²) Erabilpena/Utilización Ekipamendua/Equipamiento

Oharrak / Observaciones:

2. IRAKASLEAK / EQUIPO DOCENTE

Irakasle kopurua / N.º de profesores equipo docente:..................

Gonbidatutako irakasle kopurua / N.º de profesores invitados: ...............

Irakasleen lan-egoera, kontrato motak / Situación laboral equipo docente, tipo de contratos:

Euskeraren tratamendua / Tratamiento euskera:

3. 2011 IKASTURTEAREN ANTOLAKETA / ORGANIZACIÓN DE LOS CURSOS DURANTE EL AÑO 2011

Mailak / Niveles impartidos:..........

Ikasleak mailaka / Alumnado por nivel: 1.º:... 2.º:. 3.º:.... 4.º:....

Ikasleak guztira / Alumnado total:........ Matrikula:..............

Egutegia / Calendario: Hasiera data / Feha inicio: ...... Bukaera data / Fecha finalización: ........

Orduketa / Horario: .. Orduak eguneko / N.º horas diarias:.

Egunak asteko / N.º de días a la semana:....... Orduak asteko / N.º de horas semanales:......

Orduak urteko / N.º total de horas por curso:......

Maila

Nivel Gaia

Asignatura Irakaslea

Profesor/a Orduak asteko

  1. º horas semanal Orduak guztira

  1. º horas total

    Oharrak/Observaciones:

Pertsonal-gastuak / Gastos de personal:

Funtzionamendu-gastuak / Gastos de funcionamiento:

Bestelako gastuak / Otros gastos:

Guztira/Total

DIRU-SARRERAK/INGRESOS

Eskatzailearen ekarpena / Aportación del solicitante:

Ente Publikoen ekarpenak / Aportaciones de entes públicos:

Ente Pribatuen ekarpenak / Aportaciones de entidades privadas:

Bestelako sarrerak / Otros ingresos:

Guztira/Total

ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZA

SUBVENCIÓN SOLICITADA:

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      (*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

IFZ edo NAN / NIF edo DNI..............................................3.aren kodigoa/Código del tercero (1): ...............................

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

.............................................................................

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A. HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

B. BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Data/Fecha

    Sinadura/Firma

    (*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

    Argibideak/Observaciones:

    (1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

    (2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

    (3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

  1. Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

  2. Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

    OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO

    BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA

    SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO

    DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik