- AGINDUA, 2010eko abenduaren 22koa, Kulturako sailburuarena, 2010-2011 Gabon-kanpainan saltzen jarritako kultura-bonuen kopurua handitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko abenduaren 22koa, Kulturako sailburuarena, 2010-2011 Gabon-kanpainan saltzen jarritako kultura-bonuen kopurua handitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 355
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/22
- Argitaratze-data: 2011/01/25
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa
Testu legala
Lehenengoa. Euskadiko ekonomia suspertzera bideratutako ekintzak bultzatzeko proiektuaren baitan (Eusko Jaurlaritza), ekoizpen artistiko eta kulturalaren merkatua dinamizatzeko ekimen bat jarri zen martxan 2009an, eta horretarako, 2009-2010 Gabon-kanpainan zehar Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-produktuak kontsumitzea sustatu zen.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa diruz lagundu zuen, kultura-bonu batzuen bidez. Bonu horiek lehiaketa bidez hautatua izan zen finantza-entitatearen bidez jarri ziren salmentan, eta berorien bidez, erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izan zuen, bai liburuak edo diskoak erosteko, bai museo batera, zinera, antzerkira edo kontzertu batera joateko.
Hirugarrena. Kanpaina horrek arrakasta handia izan zuenez, aurten ere beste kanpaina bat egitea komeni da.
Lehenengoa. 2010-2011 Gabon-kanpainan zehar kultura-bonuen beste kanpaina bat egite aldera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak 2010eko urriaren 6an hartutako ebazpenaren bidez, deialdi publiko baten oinarriak onartu ziren, hain zuzen ere, finantza-entitate bat hautatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin elkarlanean musutruk eta modu esklusiboan Kultura Bonuen Programa garatu eta kudeatzeko, eta horren bidez, Eusko Jaurlaritzak finantziazioz kultur- ondasunak eta -produktuak erosi ahal izateko.
Bigarrena. 2010eko urriaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, lehiaketa publiko baten iragarkia argitaratu zen, 2010-2011 Gabon-kanpainan zehar, Kultura Bonuen Programan Eusko Jaurlaritzaren kolaboratzaile esklusibo moduan parte hartuko zuen finantza-entitatea hautatzeko. Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Caja Vital Kutxak osatutako Aldi Baterako Enpresen Elkartea (ABEE) izan zen hautatutako entitatea.
Hirugarrena. Lege eta zerga alorreko obligazioak betetzen zirela egiaztatu ondoren, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez, ABEE - Bilbao Bizkaia Kutxa-Gipuzkoa Donostia Kutxa-Caja Vital Kutxa entitatea hautatu zen 2010-2011 Gabon-kanpainako Kultura Bonuen Programa kudeatu eta garatzeko kolaboratzaile esklusibo gisa.
Laugarrena. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko otsailaren 14ko 30/2007 Legearen 4.1.d artikuluan ezarritako bideari jarraiki, 2010eko abenduaren 13an hitzarmena izenpetu zen ABEE horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta ABEE horren arteko lankidetzarako oinarriak antolatu eta ezartzeko. Lankidetza hori, hain zuzen ere, 2010-2011 Gabon-kanpainan zehar Kultura Bonuen Programa garatu, kudeatu eta bultzatzeko zen.
Bosgarrena. Hitzarmen horren zazpigarren klausulak honela dio:
Zazpigarrena. Eusko Jaurlaritzak ez du bere gain hartuko 52.000tik gorako kultura-bonuen salmenta, non eta aurrez idatziz jasoko den erabakiaren bidez, bono gehiagoren salmenta baimentzen ez den. Nolanahi ere, zenbateko hori zehaztu egin behar da.
Seigarrena. 2010-2011 Gabon-kanpainak aurreko urtekoak baino zenbateko txikiagoa du, ekimen ezberdinei aurten aplikatu behar izan zaizkien aurrekontu-murrizketak direla-eta.
Hala eta guztiz ere, Araba eta Bizkaian eskaera horren handia izan denez, kultura-bonuak aurreikusitakoa baino lehenago agortu dira, eta momentu honetan badago aurrekontua. Horregatik, komenigarria da salmentan jarritako kultura-bonuen kopurua handitzea.
Horregatik guztiagatik, hau
000 bonu Caja Vital Kutxan saltzeko.
000 bonu BBKren bidez saltzeko.
Deialdi honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kulturako sailburuari, hilabeteko epean; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 22a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


