- AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2011ko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko urtarrilaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2011ko deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 111
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/01/03
- Argitaratze-data: 2011/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan bilduta dauden aurreikuspenak bete eta garatuko dira 2011n. Orokorrean hartuta, Agindu honetan ez dira errepikatuko adierazitako Dekretuko edukiak, baina diru-laguntzen deialdi horretara aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu beharko dituzte eduki horiek.
Dekretu horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen babesean, esku-hartze sozialaren jarduerak pertsona, familia eta talde guztien autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babesteko eta sustatzeko jarduerak dira.
Aipatutako Dekretuaren arabera, halaber, sustatze-lan horretan Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere berariazko erantzukizuneko ikuspegiak eta zeharkako politikak hartu behar ditu kontuan batez ere, hala nola gizarteratzearekin, familiarekin, haurrekin eta nerabeekin, immigrazioarekin, dibertsitate eta askatasun afektibo eta sexualarekin lotuta daudenak, baita desgaitasunarekin eta mendekotasunarekin, adinekoekin eta, bereziki, genero-berdintasunarekin lotuta daudenak ere.
Droga-mendetasunari dagokionez, gai hori gaineratzeak eta Zuzendaritza eskuduna Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitzeak berariazko eremu horretako subentzio-politika guztia Sailera aldatzen du, nahiz eta esku-hartze sozialaren eremuan kokaturiko droga-mendetasunari lotutako eta osasun-arloan sartzen ez diren proiektuek deialdi honi heltzen jarraitu ahalko duten.
Bestalde, gai juridikoei buruz etorkinak babesteko ereduaren berrantolaketa-prozesua dela-eta, jardun horretarako hirugarren sektoreko jardueren sustapena berariazko programa esperimental baten esparruan egingo da 2011n eta ez diru-laguntzei buruzko Agindu baten bidez.
Dekretu horrek Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio irabazi-asmorik gabeko erakundeek gauzatzen dituzten esku-hartze sozialeko jarduerak sustatzen, bereziki lurraldez gaindiko eremukoak direnak, hau da, Euskal Autonomia Erkidego osoan gauzatzen direnak.
Dekretu horretan aurreikusten diren diru-laguntza lineak honako hauek dira:
Esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin.
Gizarte esku-hartzean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak.
Gizarte esku-hartzerako jakintzaren kudeaketa-jarduerak.
Era berean, laguntza-programa honek eskatzen duen izapidetze oro erakunde interesdunek modu telematikoz egiteko aukera ireki eta bultzatu nahi da; horretarako, izapideak modu horretan egin ahal izateko prozedura bat jarriko da, betiere zerbitzu publikoak emateko bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzeari buruzko abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki.
Horren guztiaren ondorioz, honako hau
Agindu honen xedea esku-hartze sozialeko eremuan gauzatzen diren jarduerak gauzatzeko diru-laguntzetarako 2011ko deialdia egitea da. Jarduera horiek pertsonen, familien eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera bideratuta daude, bereziki honako gai hauetan biltzen badira edo horiei buruzkoak badira:
gizarte-zerbitzuak.
gizarteratzea.
familien laguntza, sustapena eta babesa.
droga-mendetasunak.
haurrak eta nerabeak zaintzea eta babestea.
etorkinen gizarteratzea eta, orokorrean, kulturartekotasuna, salbu eta gai juridikoetan babesari dagokionez, eta hori programa esperimental baten bidez jorratuko da.
adinekoak zaintzea eta babestea.
mendetasun-egoeran, eta, orokorrean, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea eta babestea.
askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 1.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, laguntza jasotzen duten jarduerek egokitu beharko dute esku-hartze sozialaren esparruarekin zerikusia duten arauetan eta plangintza estrategikoan jasotako printzipio eta jarraibideetara, batez ere honako hauetan jasotzen direnetara:
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
Gizarteratzeko Erakundeen arteko II. Plana.
13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei Laguntzekoa.
Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko II. Plana.
3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa.
Immigrazioko II. Euskal Plana.
17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntariotzari buruzkoa.
Boluntariotzaren II. Euskal Plana.
Jarduerak gauzatzeko epea 2011ko ekitaldia da.
Diru-laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko esku-hartze sozialeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Diru-laguntzen bateragarritasunari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautuko dute baliabide elektronikoak erabiltzea laguntza horien izapidetzean.
Laguntza horien izapidetzean baliabide elektronikoak erabiltzeko jarraibideak gizarte-gaietako arloko eskumeneko organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira, euskadi.net-en (http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu/, Laguntzak eta Dirulaguntzak/ Gizarte esku-hartze idatz-zatian).
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Herritarren Arretarako Bulegoetan eta Lurralde Ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkez daitezke, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez.
Halaber, laguntza-eskaerak eta gainerako dokumentazioa aurkezteko baliabide elektronikoak erabili ahal izango dira; informazioa eta prozedura gizarte-gaietako arloko eskumeneko organoaren egoitza elektronikoan baliagarri izango dira, euskadi.net-en (http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu/, Laguntzak eta Dirulaguntzak/ Gizarte esku-hartze idatz-zatian), 4. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan garatutako prozedura eta ekimenen arabera.
Argitaratzen den eredura egokituko diren eskaerak, gizarte-gaietako arloko eskumeneko organoaren egoitza elektronikoan baliagarri izango dira, euskadi.net-en (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu, Laguntzak eta Dirulaguntzak/ Gizarte esku-hartze idatz-zatian), bertan adierazitako dokumentazio osagarriarekin batera, dagokion diru-laguntzaren lineari dagokion Enplegu eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza kudeatzailera jo beharko dute.
Erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardueretan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Betekizunak egiaztatzeko eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko modua gizarte-gaietako arloko eskumeneko egoitza elektronikoan, euskadi.net-en (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu, Laguntzak eta Dirulaguntzak/ Gizarte esku-hartze idatz-zatian), argitaratuko diren Jarraibideetan zehaztuko da.
Laguntzaren Zuzendaritza kudeatzaileak laguntzaren dokumentazioaren zati bat lortzea edo egiaztatzea eskatzaileak esanbidez baimentzea barnean hartuko dute eskaerek, alde batera utzi gabe Administrazio Publikoak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko esleituta dituen ahalmenak.
Laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, horretarako eskatzaileen baimenik behar izan gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/ 1997 Legegintza Dekretuaren aldaketa aplikatuz.
Laguntzaren eskatzaileak bete behar dituen betebeharrak ondoren zehaztuko direnak aitorpen arduratsu bidez gauzatu ahal izango dira, eskaeran aurreikusitako ereduaren arabera:
xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu direla, eta, hala badagokio, lortu direla jakinaraztea.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela eta, itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren eraginpean ez dagoela sartuta edo prozedura hori amaitu duela egiaztatzen duen dokumentazioa,
erakunde eskatzailea ez dagoela administrazio- edo zigor-arloan zigortuta diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin edo horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekuren eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Edozein daturen, adierazpenen edo batera edo barnean hartuta doan dokumentuaren zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez-egiteak, funtsezkoa bada, prozedurarekin ezin jarraitzea ekarriko du gertakari horiek jakiten diren unetik, egon daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak alde batera utzi gabe.
Halaber, Zirkunstantzia horiek deklaratzen dituen Administrazio Publikoaren ebazpenak interesdunaren itzultzeko betebeharra zehaztu dezake hala badagokio, baita xede berarekin beste prozedura bat eskatzeko ezintasuna ere epe jakin batean, hori guztia arau aplikagarrietan ezarritako terminoen arabera.
Zuzenketei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Nolanahi ere, eskaera kudeatzeko ardura duen Zuzendaritzak eta/edo Balioespen Batzordeak beharrezko irizten dioten informazio eta dokumentazio osagarria eskatu ahal izango diete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera balioestearren.
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak jakinarazten dizu eman dituzun eta zure eskaeran agertzen diren datuak «Laguntza eta Diru-laguntza sozialak» izeneko fitxategian sartu direla. Eusko Jaurlaritzaren Familia Zuzendaritza da fitxategi horren titularra, eta laguntza emateko espedienteak kudeatzea du helburu. Aldez aurretik, Datuak Babesteko Agentziari emango zaio horren berri, hark baitauzka datuen segurtasun osoa bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak. Datu horiek, bestalde, ez zaizkie beste pertsona batzuei jakinaraziko, legeak bideratutako kasuetan izan ezik. Izaera pertsonaleko datuen babesari buruz indarrean dauden arauei jarraiki, eskatzaileak badu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko Lege Organikoak berariaz aitortzen duen bezala. Horretarako, baduzu Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera joatea (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Administrazio Publikoak erkatu ahal izango ditu adierazitako datuak eta berariazko egiaztapenak egin ahal izango ditu laguntzak behar bezala esleitzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren garapenean deitutako laguntzen esparruan, berariazko koordinazio-mekanismoak antolatuko dira eskabideak oker aurkeztu diren kasuetarako, eskabidearen xedeak diru-laguntzarenarekin bat egiten ez duelako.
Ildo horretatik, eskaera aurkeztu zaion laguntzen linearen organo kudeatzailearen iritziz laguntza horren xedea ez badator bat linea horrekin, baina eskaeraren xedea administrazio-erabakiaren aurreko fasean dagoen Agindu honetan aurreikusitako laguntzen beste linea bati egokitzen dela baderitzo Batzordeak, eskaera xede duen horretara gehien egokitzen den laguntzen linean sartzea erabaki ahal izango du. Arestian esandakoaren ondorioz, Zuzendaritza kudeatzailea ere aldatzen bada, eskaera hasiera batean aurkeztu zen lineako Zuzendaritza kudeatzaileak eskaera lekualdatuko du hori egokitzen den laguntzen linearen Zuzendaritza kudeatzailera.
Aurreko paragrafoan aipatutako lekualdaketaren berri emango zaio erakunde eskatzaileari, hamar eguneko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egokitzat hartzen dituen alegazioak egiteko aukera izan dezan. Epe hori igaro bada, eta erakunde eskatzaileak aurka egin ez badu, linearen lekualdaketa onartutzat hartuko da.
Deialdi honetako diru-laguntza lineetara aurkeztutako eskaerak balioesteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Horretarako, eta adierazitako Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide komunekin eta Dekretu horretan biltzen diren gainerako joerekin bat etorriz, diru-laguntza linea bakoitzari dagokion kapituluan, dagokion haztapenarekin, linea horietako bakoitza balioesteko irizpideak zehaztuko dira, eta horiei esker eskaeren arteko hurrenkera ezarri ahal izango da.
Diru-laguntzen ordainketari eta alderdiek dituzten beste betebehar batzuei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 12. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango du eskaera aurkeztu deneko diru-laguntza linearako aurreikusitako zenbatekoaren % 4 gainditu.
Frogagiriak aurkezteko epea bi hilabetekoa da jarduera amaitzen denetik.
Frogagiriak II. eranskinean argitaratzen den eredura egokituko dira, eta gizarte-gaietako arloko eskumeneko organoaren egoitza elektronikoan baliagarri izango dira, euskadi.net-en (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu, Laguntzak eta Dirulaguntzak/ Gizarte esku-hartze idatz-zatian), dokumentazio osagarriarekin batera, dagokion diru-laguntzaren ildoari dagokion Enplegu eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza kudeatzailera jo beharko dute.
Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, gastua Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen zinpeko aitorpena jasotzen da. Aitorpen horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion ehunekoa adierazten dira. Gastua justifikatzeko egiaztagiriek bat etorri beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren kontzeptu guztiekin, eta aurrekontuaren guztizkoari dagokionez kontzeptu horietako bakoitzak duen ehunekoaren araberakoak izango dira.
Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Bulegoetan, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkeztuko dira, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez.
Halaber, frogagiriak aurkezteko baliabide elektronikoak erabili ahal izango dira. Informazioa eta prozedura gizarte-gaietako arloko eskumeneko organoaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira, euskadi.net-en (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu, laguntzak eta Dirulaguntzak/ Gizarte esku-hartze idatz-zatian) 4. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoan garatutako prozeduren eta jardunbideen arabera.
Emandako laguntzaren kontura egindako gastuak diruz lagundutako jarduerak egikaritzeari lotuta egongo dira nahitaez. Gastu horiek justifikatzeko ondoren azalduko ditugun dokumentuak hartuko dira baliozkotzat, eta dokumentu horiek dagokion egunetik aurrera gutxienez bost urtez gorde eta eskura eduki beharko ditu erakundeak. Aipatutako dokumentuak honako hauek dira:
Erakunde onuradunaren izenean emandako fakturaren bidez justifikatutakoak. Balekoa izateko, faktura orok 2011koa beharko du izan eta honako datu hauek bildu:
1. Zenbakia eta, hala badagokio, seriea.
2. Izen-abizenak edo enpresaren izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta igorlearen eta hartzailearen helbidea edo, hala badagokio, establezimendu iraunkorraren kokapena, ez-egoiliarrak badira.
3. Eragiketaren azalpenaren eta kontraprestazio osoaren deskribapena. Eragiketa Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita ez badago, zerga-oinarria zehazteko behar diren datu guztiak adierazi beharko dira fakturan, baita zerga-tasa eta jasanarazitako kuota ere. Kuota prezioaren barruan jasanarazten denean, ezartzen den zerga-tasa bakarrik adieraziko da, edo «BEZa barne» adierazpidea, hori egiteko baimena Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudian jasota badago.
4. Fakturaren igorpen-data.
Arauarekiko salbuespenak fakturaziorik gabeko eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan biltzea nahitaezkoa ez izatea, jasanarazitako zerga-kuota eta aplikaturiko zerga-tasa fakturan propio ez jaso behar izatea, fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin edo, halakorik ez bada, makina erregistratzaileek emandako txartelekin ordezkatzea, eta abar fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan bildutakoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan, baita arestian adierazitako zenbait paragrafo aldatzen edo indargabetzen dituzten ondorengo arauetan ere.
Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatuak, betiere finantza-erakundeek igorri eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
Langileei dagozkien gastuei dagokienez, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberako soldata-ordainagirien originalen bitartez egiaztatzen direnak.
Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egindako eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaindu behar ez duten noizbehinkako lanen kasuan, gastuaren erakunde onuradun igorlearen ordezkariak sinatutako idazki bidez justifikatuko dira gastuak. Honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez idazki horrek: igorlearen eta hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren eta haren zenbateko osoaren deskribapena; hartzailearen «jaso izana» eta sinadura; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekiko PFEZa atxikipena.
Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat har daiteke Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu behar diren boluntarioen asegurua bi polizek osatu beharko dute, bata istripu-poliza izango da, eta bestea erantzukizun zibileko poliza; azkenekoaren kasuan, aseguratutako 300.506,05 euroko gutxieneko zenbatekoa izango du ezbeharragatiko eta aseguruaren urteko kuota bakoitzeko polizari atxikitako pertsona bakoitzeko. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, justifikazio-kontuan aseguru-entitateak edo aseguru-hartzaileak emandako ziurtagiria aipatuko da. Kontu horretan erakundeak bere boluntarioen alde kontratatu dituen aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira gutxienez, eta aseguratutako pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa zehaztuko dira.
Diru-laguntza behar bezala aplikatu ote den egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, lagin adierazgarriaren oinarriaren gainean, laguntza eman eta ondorengo bost urtetan egiaztatuko dira, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak egin behar dituen gainerako ikuskapenak, jarraipena eta kontrola alde batera utzi gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.2 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: gizarte esku-hartzerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2011. urtean 7.000.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Diru-laguntzen onarpen- edo ukapen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako Balioespen Batzordeak egingo du.
Diru-laguntza linea honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna, ebaluagarritasuna eta izaera berritzailea barne: 20 puntura arte.
Jarduerari erantzuna eman nahi dion egoera esku-hartze minoritario batekoa izatea edota egoera horren garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua barne: 15 puntura arte.
Familia- eta komunitate-ikuspegia aplikatzeko merezimendu bereziak, familia- eta komunitate-harremanen mesedetan izatea, familia- eta lan-bizitza bateragarri egitea, etxeko eta komunitateko zaintza-eredu berriak eta esku-hartzeko hartzaileen parte-hartzea diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan: 10 puntura arte.
Esku-hartze sozialaren eremuaren eta beste eremu batzuen (hezkuntza- eta osasun-arloko esku-hartzea edo enpleguari buruzko esku-hartzea) arteko koordinazioa: 10 puntura arte.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntura arte.
Lurraldez gaindiko jardueraren eremua edo eskala, eta horrela hartzen da kontuan lurralde historiko ezberdinetako pertsonek jardueretan benetan parte hartzeko aukera edota erkidegoaren esparruan lankidetza-jarduerak egitea beharrak, jardunbide egokiak edo proiektuaren xede den gaian egoki diren beste alderdiak identifikatzeko: 10 puntura arte.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren zeharkako bi eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntura arte.
Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta aribideko politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia esku-hartze sozialaren esparruan: 5 puntura arte.
Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntura arte.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena, ekonomia solidarioa, baita erakundeak onura publikokoa edo gizarte-interesekoa izatearen deklarazioa bere esku izatea ere: 5 puntura arte.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntura arte.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntura arte.
Diru-laguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituzten eskaerak dira.
Diru-laguntza linea horretan, diruz lagundutako jarduerari ezin izango zaio emandako laguntzaren
10 baino gehiago egotzi zeharkako kostu gisa. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.3 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2011. urtean 1.000.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Diru-laguntzen onarpen- edo ukapen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako Balioespen Batzordeak egingo du.
Diru-laguntza linea honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna barnean hartuz: 20 puntura arte.
Jarduerari erantzuna eman nahi dion egoera esku-hartze minoritario batekoa izatea edota egoera horren garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun kopurua barne: 15 puntura arte.
Jarduera hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin gauzatzea, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak autonomia-eremuko erakundeen, sareen edo federazioen dinamika aktiboetan kokatzen laguntzea eta politika publikoen adierazpena, betearazpena eta ebaluazioa esku-hartze sozialaren eremuan kokatzen laguntzea ere: 15 puntu.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak eta boluntariotzaren Europako urtean adierazitako xedeak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena eta ekonomia solidarioa, pertsona hartzaileek esku-hartzearen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea, eta erakundea onura publikokoa edo gizarte-interesekoa izatearen deklarazioa bere esku izatea ere: 10 puntu.
Lurraldez gaindiko jardueraren eremua edo eskala, eta horrela hartzen da kontuan lurralde historiko ezberdinetako pertsonek jardueretan benetan parte hartzeko aukera edota erkidegoaren esparruan lankidetza-jarduerak egitea beharrak, jardunbide egokiak edo proiektuaren xede den gaian egoki diren beste aspektuak identifikatzeko: 20 puntura arte.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntura arte.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren zeharkako bi eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntura arte.
Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta aribideko politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia esku-hartze sozialaren esparruan: 5 puntura arte.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntura arte.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntura arte.
Diru-laguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituzten eskaerak dira.
Diru-laguntza linea horretan, diruz lagundutako jarduerari ezin izango zaio emandako laguntzaren
15 baino gehiago egotzi zeharkako kostu gisa. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 4.4 artikuluaren arabera, diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze soziala produzitzera eta esku-hartze horretarako erabilgarria den jakintza lortzera bideratutako jarduerek, hala nola, prestakuntza-programek, ikerketa-proiektuek, argitalpenak egitea eta hedatzea, dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2011. urtean 740.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio diru-laguntza linea honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Diru-laguntzen onarpen- edo ukapen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako Balioespen Batzordeak egingo du.
Diru-laguntza linea honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, diseinuaren egokitasuna barnean hartuz, horren bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna, baita irakasleen, txostengileen edota ikertzaileen prestakuntza ere: 20 puntura arte.
Jorratu beharreko gaiaren garrantzia, egokitasuna eta izaera berritzailea, jardueraren hartzaile potentzialen kopurua barnean hartuz: 20 puntura arte.
Esku-hartze sozialaren eremua, eta, bereziki, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema antolatzen eta bideratzen laguntzea: 10 puntura arte.
Gizarteratzeko zeharkako politikak, familia, haurrak eta nerabeak, immigrazioa, adinekoak, desgaitasuna eta mendekotasuna edo askatasun eta dibertsitate afektibo eta sexuala antolatzen laguntzea gizarte-babesaren sektore-arlo nagusiekin, hala nola hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte-zerbitzuekin: 10 puntura arte.
Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak kudeatzeko duen gaitasuna, baita ebaluazioen emaitza eta aurreko ekitaldietako betebeharrak bete izana ere: 5 puntura arte.
Lurraldez gaindiko jardueraren eremua edo eskala, eta horrela hartzen da kontuan lurralde historiko ezberdinetako pertsonek jardueretan benetan parte hartzeko aukera edota erkidegoaren esparruan lankidetza-jarduerak egitea beharrak, jardunbide egokiak edo proiektuaren xede den gaian egoki diren beste aspektuak identifikatzeko: 10 puntura arte.
Jarduera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren berariazko erantzukizunekoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren zeharkako bi eremutan edo gehiagotan edo bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala) kokatzea eta jarduera horren zentzua: 5 puntura arte.
Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntura arte.
Jardueran honako hauek sartzea: ekintza boluntarioaren berezko balio erantsiak, elkarrekiko laguntza, parte-hartze asoziatiboa, gizarte-ekimena eta ekonomia solidarioa, pertsona hartzaileek esku-hartzearen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea, eta erakundea onura publikokoa edo gizarte-interesekoa izatearen deklarazioa bere esku izatea *ere: 5 puntura arte.
Merezimendu bereziak jardueran genero-ikuspegia sartzeagatik: 5 puntura arte.
Jardueraren edo erakundeak berak finantzatzen duen edo beste erakunde pribatu batzuetatik lortzen duen ekimenaren ehunekoa: 5 puntura arte.
Diru-laguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituzten eskaerak dira.
Diru-laguntza linea horretan, diruz lagundutako jarduerari ezin izango zaio emandako laguntzaren
10 baino gehiago egotzi zeharkako kostu gisa. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.
Lehenengoa. Ordezko araubidea.
Agindu honetan esanbidez aurreikusi ez den orori dagokionez, Agindu honetan honako hauetan biltzen diren aurreikuspenak aplikatuko dira: urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, eta euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan biltzen direnak.
Bigarrena. Errekurtsoak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aginduaren aurka, alderdi interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindua aipaturiko aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Hirugarrena. Ondorioak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 3a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


