Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010eko urriaren 27ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren eta 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010eko urriaren 27ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren eta 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 559
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/03
  • Argitaratze-data: 2011/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 27ko Aginduaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren eta 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Aipatu Aginduaren II. eranskinean, praktikak egitera derrigortuta zeuden eta horien ebaluazioa jasoko zuten praktiketako funtzionarioen zerrenda zetorren. Hala ere, aipatu II. eranskinean, akats baten ondorioz, Rakel Pascual Casado, Miren Josune Belaustegui Maruri, Eugenio Luis Bidegain Urruzuno eta M.ª del Mar Roa Bañuelos hautatutako izangaiak jaso ziren. Izangai horiek eranskinean jasotzea akatsa izan zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aipatutako 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren 12.4 oinarrian aurreikusitako egoeran baitaude eta horren arabera, karrerako funtzionario gisa ikasturte batean, gutxienez, zerbitzuak eman izana egiaztatzen dutenak, praktika-aldiko ebaluaziotik salbuetsita egongo baitira.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Rakel Pascual Casado, Miren Josune Belaustegui Maruri, Eugenio Luis Bidegain Urruzuno eta M.ª del Mar Roa Bañuelos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 27ko Aginduaren II. eranskinetik kanpo uztea. Aipatu aginduaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren eta 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Bigarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aipatutako 2010eko urriaren 27ko Aginduari VI. eranskina gehitzea. Eranskin horretan, karrerako funtzionario gisa ikasturte batean, gutxienez, zerbitzuak eman izana egiaztatu dutela eta, praktika-aldiko ebaluaziotik salbuetsita dauden eta jarraian adierazten diren Kidego eta espezialitateetako praktiketako funtzionarioak jasoko dira:

Kidegoa: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak

Espezialitatea: Informatika-sistemak eta aplikazioak

Txanda: Librea

18592729N Pascual Casado Rakel 2010000900

Kidegoa: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak

Espezialitatea: Gizartearentzako zerbitzuak

Txanda: Librea

78868400C Belaustegi Maruri Miren Josune 2010005800

Kidegoa: Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

Espezialitatea: Musika

Txanda: Librea

30602421R Bidegain Urruzuno Eugenio Luis 2010029400

Kidegoa: Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

Espezialitatea: Hezkuntza-orientabidea

Txanda: Librea

16032940P Roa Bañuelos M.ª del Mar 2010014400

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.