Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011-2012 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Aukeratze Batzordearen osaketa izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011-2012 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Aukeratze Batzordearen osaketa izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 531
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/10
  • Argitaratze-data: 2011/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

2010eko azaroaren 16ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduaren bidez dirulaguntza bat deitu zen Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak, 7. artikuluan hau xedatzen du:

  1. Eskaerak aurkezteko eta, behar izanez gero, zuzentzeko epeak bukatu ondoren, ondorengo kideek osatutako aukeratze-batzorde batek bere gain hartuko du eskaerak ebaluatzearen eta dirulaguntza jasoko duen pertsona aukeratzearen ardura.

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburu gisa jardungo du.

    2. Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendari akademikoa edo eskuordetzen duen pertsona. Kalitateko botoa izango du.

    3. Akordio honen diziplinetan esperientzia zabala duten bi, gehienez ere, aditu akademikoak, Glasgow-eko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak hurrenez hurren aukeratuak.

      Horren arabera, hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik