Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bitartez, 2011ko ekitaldirako deialdia egiten da mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak emateko. Laguntza horiek Mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak arautzeko azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuan xedatu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bitartez, 2011ko ekitaldirako deialdia egiten da mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak emateko. Laguntza horiek Mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak arautzeko azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuan xedatu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 998
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/18
  • Argitaratze-data: 2011/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuak, abenduaren 23ko 336/2003 Dekretuak aldarazia, mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak arautzen ditu.

3 artikuluan finkatzen du Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren Aginduaren bitartez, urtero, bertan arautzen diren laguntzen deialdia egingo dela, eta eskabideak aurkezteko epea irekiko dela. Halaber, aurrekontu ekitaldi bakoitzaren barruan emango diren laguntzen bolumen osoa ezagutaraziko dela finkatzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzen duten Printzipioen Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen bitartez onetsia, ezarri egiten du 49.5 artikuluan ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo direla programen diru-laguntzak emateko arauak eta kasuan kasuko deialdia egingo dela bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat. Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeak aukera ematen du urte honi dagokion laguntza deialdia egiteko.

Horien arabera

Lehenengoa. Eskabideak aurkezteko epea.

  1. Mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuan abenduaren 23ko 336/2003 Dekretuak aldarazia finkatu diren laguntzak eskatzeko agiria aurkezteko epea, 2011. urtean, hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  2. Eskabideak Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariari zuzenduko zaizkio, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean aurkeztuz. Bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bideetatik edozein erabili beharko da. Bi kasuetatik edozeinetan, abenduaren 23ko 336/2003 Dekretuak aldarazitako 242/2000 Dekretuko 8.2 artikuluan aurreikusitako agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera.

    Bigarrena. Diru-laguntzen zenbateko osoa.

  1. Agindu honen ondotik emango diren laguntzen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko da, eta ez da 416.434 euro baino gehiagokoa izango, indarreko legeriari jarraiki aurrekontuak aldatzea onesten bada eguneratzeari utzi gabe.

  2. Kasu horretan, aldaketa horiek onestetik eratorritako aurrekontu esleipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren ondotik.

    Hirugarrena. Errekurtsoak.

    Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean. Horretarako hilabeteko epea edukiko da argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean. Kasu horretan, epea bi hilabetekoa izango da argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Laugarrena. Indarrean jartzea.

    Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 18a.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza,

    Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik