Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 865
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/20
  • Argitaratze-data: 2011/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

1234/2007 Erregelamenduak (EE), Kontseiluarenak, 2007ko urriaren 22koak (LCEur 2007, 1900), nekazaritza-merkatuen antolaketa komun bat sortzen duenak, eta nekazaritza-produktu jakin batzuentzat xedapen espezifikoak ezartzen dituenak, bere 43. azalpenean aipatzen du, eta 102. artikuluan arautzen, ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak ematetik sortutako gastuak ordaintzen jarraitu beharko duela Europar Batasunak, esnekien kontsumoa sustatzeko gazteen artean.

57/2008 Erregelamenduak (EE), Batzordearenak, 2008ko uztailaren 10ekoak (LCEur 2008, 1125), ezartzen ditu Kontseiluaren 1234/2207 Erregelamenduaren (EE) xedapen aplikagarriak, ikastetxeetako ikasleei esnea eta esneki jakin batzuk emateko erkidegoko laguntza bat emateari dagokionez. Erregelamendu hori aldatu zuen 966/2009 Erregelamenduak (EE), 2009ko urriaren 15ekoak; horrek ezartzen ditu Kontseiluaren 1234/2207 Erregelamenduaren (EE) xedapen aplikagarriak, ikastetxeetako ikasleei esnea eta esneki jakin batzuk emateko erkidegoko laguntza bat emateari dagokionez. Horrek zehazten du zer baldintza bete behar dituzten eskatzaileek laguntza hori jasotzeko, eta ezartzen du estatu kideetako organo eskudunek ordaindu beharko dutela hori. Aipatutako organo horiek beharrezko kontrol-neurriak hartuko dituzte ezarritako arauak betetzen direla bermatzeko.

Gainera, 487/2010 Errege Dekretuak, apirilaren 23koak, ezartzen du zer modalitatetan aplikatuko den ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntza.

Zuzenean eta nahitaez aplikatu behar dira Europar Batasun osoan erkidegoko erregelamenduak, eta ez da beharrezkoa horiek estatu kideetako zuzenbidean sartzea.

1290/2005 Erregelamenduak (EE), Kontseiluarenak, 2005eko ekainaren 21ekoak (LCEur 2005, 1782), nekazaritza-politika komunaren finantziazioari buruzkoak, nekazaritza-gastuak finantzatzeko funtsei buruzko 2.1.a) artikuluan ezartzen du Nekazaritza Bermatzeko Europako Funts bat sortzen dela, aurrerantzean NBEF, Itunean zehaztutako nekazaritza-politika komunaren xedeak lortzeko eta politika horrek jasotako neurriak finantzatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak ordaintzen ditu NBEF erkidegoko funtsak ordaindutako gastuak, eta hala xedatzen du 194/2006 Dekretuak, urriaren 3koak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaile bat eratzen duenak.

Beste alde batetik, 1/1997 Legegintzako Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak, VI. tituluan ezartzen du publizitate-, lehiaketa- eta objetibotasun-printzipioak bete beharko dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren diru-laguntzek.

Abenduaren 23ko 2/2009 Legeari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010 ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituenari, eta irailaren 27ko 1/1997 Legegintza Dekretuari jarraiki,

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da 2010-2011 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntzen deialdia egitea Euskal Autonomia Erkidegoan. Laguntza horiek aurreikusten dira 1234/2007 Erregelamenduan (EE), Kontseiluarenean, 2007ko urriaren 22koan, eta 657/2008 Erregelamenduan (EE), Batzordearenean, 2008ko uztailaren 10ekoan.

Bigarrena. Diru-laguntza jaso dezaketen produktuak.

  1. Laguntza honen xede-produktu izango dira agindu honen I. eranskinean jasotakoak, betiere, 852/2004 Erregelamenduko eta 853/2004 Erregelamenduko baldintzak betetzen badituzte, 853/2004 Erregelamenduko II. eranskinaren 1. atalean zehaztutako markatze- eta identifikazio-baldintzei eta baimendutako saltoki baten prestakuntzari dagokienez bereziki.

  2. 657/2008 Erregelamenduaren 5. artikuluko 4. atalean zehaztutakoa betetzeko, janaria prestatzeko erabilitako esnea eta esnekiak ez dira laguntzaren xede izango; salbuespena izango da horiek tratamendu termiko bat behar ez badute eta ikastetxeko instalazioetan erabiltzen badira.

  3. Agindu honen I. eranskinean jasotako esnekiak emateko laguntza jasotzeko, 2010-2011 ikasturteko eskola-egunetan kontsumitu beharko dira horiek nahitaez, eta ez dira kontuan hartuko oporrak eta ikasleen udalekuetako egonaldiak.

    Hirugarrena. Finantzatzea.

    Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) bidez ordainduko dira laguntza horiek osorik.

    Laugarrena. Pertsona onuradunak eta laguntzak jasoko dituzten pertsonak.

  1. Honako pertsona hauek izango dira ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntzen onuradun:

    1. Ikastetxea.

    2. Hezkuntza-agintari bat, laguntza eskatzen badu bere eskumenean dituen ikasleentzat.

    3. Ikastetxe baten edo batzuen edo hezkuntza-agintarien izenean jarduten duten erakundeak, horretarako sortu direnak espezifikoki.

    4. Esneki-hornitzaileak.

  2. Laguntzen amaierako hartzaile izango dira agintari eskudunek onartutako ikastetxeetara erregularki joan ohi diren ikasleak, honako hezkuntza-maila hauetan:

    1. Haur Hezkuntzan; haurtzaindegiak barne, bai eta eskolaurreko beste zentro batzuk ere.

    2. Lehen Hezkuntzan.

    3. Bigarren Hezkuntzan; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako erdi-mailako zikloak barne hartuko ditu horrek.

      Hartzaile horiei «onuradun» esaten zaie Batzordearen 657/2008 Erregelamenduan (EE), uztailaren 10ekoan.

      Bosgarrena. Baimenak eta baimenak emateko baldintza orokorrak.

      1. 2010-2011 ikasturterako laguntzaren pertsona onuradun izateko, Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzaren baimena jaso beharko dute eskatzaileek.

      2. Baimena eskuratzeko, laguntza eskatzen duen pertsonak honako ekintza hauek egiteko konpromisoa hartu beharko du idatziz:

        1. Bermatu beharko du laguntza eskatu duen ikastetxeko edo ikastetxeetako ikasleen kontsumorako soilik erabiliko dituela esnekiak, 657/2008 Erregelamenduari (EE) jarraiki.

        2. Modu desegokian ordaindutako laguntzak itzultzeko konpromisoa hartuko du, dagokion zenbatekoz, egiaztatzen bada ez dizkietela produktuak amaierako hartzaileei eman, agindu honetako bigarren xedapeneko 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki, edo zegokion zenbatekoa baino handiagoa jaso bada 657/2008 Erregelamenduaren 5. artikuluari jarraiki.

        3. Agintari eskudunaren esku jarri beharko ditu egiaztagiri guztiak, hark hala eskatzen badu.

        4. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak ezarritako kontrol-neurri guztiak beteko ditu, erregistroak egiaztatzeari eta ikuskatze fisikoari dagokienez bereziki.

        5. Indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzei jarraiki mantendu eta hornitu beharko ditu produktuak.

      3. Agindu honetako laugarren xedapeneko 1. paragrafoko c) eta d) idatz-zatietan aipatzen diren pertsona eskatzaileek idatzizko konpromisoa hartuko dute, aurreko puntuan aipatutako konpromisoez gainera, ikastetxeen edo, hala badagokio, hezkuntza-agintarien izenen eta helbideen erregistro bat sortzeko; eta zentro eta agintari horiei saldutako edo emandako produktuak eta kopuruak ere jaso beharko dira erregistro horretan.

      4. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsari jakinaraziko dio zer baimen eman dituen 2010-2011 ikasturterako.

        Seigarrena. Baimena eskatzea.

      1. Baimena eskatzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzari zuzenduta egongo da eskaera, eta II. eranskinean jasotako eredu-inprimakia behar bezala bete beharko da hori aurkezteko. Honako helbide honetan lortu ahal izango da inprimaki hori: www.nasdap.ejgv.euskadi.net. Agindu honetako bosgarren xedapenean eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da horrekin batera. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean zuzenean aurkeztu ahal izango da hori guztia, bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan ere, 72/2008 Dekretuari jarraiki, apirilaren 29koari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoari jarraiki.

      2. Produktu-hornitzailea izanez gero, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da aipatutako eskabidearekin batera:

        1. Ekoizpeneko eta banatzeko instalazio guztien memoria teknikoa, hala badagokio, eta/edo biltegiratzeko instalazioena.

        2. Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean izena emanda dagoenaren egiaztagiria.

        3. Elikagaien Osasun Erregistroko idazpen-ziurtagiria.

        4. Nekazaritzako Industrien Erregistroan izena emanda dagoenaren egiaztagiria.

        5. Sozietatearen eratze-eskrituraren eta horren aldaketen kopia konpultsatua.

        6. Eskabidea izenpetzen duen legezko ordezkariaren behar adinako boterea, hala badagokio.

        7. Aurkeztutako dokumentazioa ofizialki erregistratuta dagoenaren ziurtagiria.

        8. Eskatzailearen NANaren eta hornitzailearen IFZren fotokopia.

      3. Laguntza eskatzen duen pertsona ez bada hornitzailea, emango diren esnea eta esnekiak mantentzeko eta biltegiratzeko instalazioen memoria soilik aurkeztu beharko du.

        Zazpigarrena. Baimena ebaztea.

      1. Elikagaien Kalitateko zuzendariak ebatziko du baimena emango duen edo ez duen emango, eta erabakia hartu eta hori jakinarazi beharko du agindu hau indarrean sartu eta hiru hilabete pasa baino lehenago. Epe hori pasatakoan, ez badu ebazpenik eman, pertsona interesdunek ulertuko dute beren eskabideak onartuak izan direla azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluari jarraiki.

        Baimena emateko edo ukatzeko ebazpenaren kontra, pertsona interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordetzako pertsona titularraren aurrean, hilabete bateko epean ebazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, edo hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunak eragina duen egunaren hurrengo egunean zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

      2. Baimena lortu ahal izateko, EAEn egon beharko du pertsona eskatzaileen egoitza sozialak.

      3. 2010-2011 ikasturterako soilik balioko du baimenak.

      4. Egoitza soziala beste autonomia-erkidego batean duten pertsona eskatzaileei emandako baimena baliagarria izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei hornitutako kopuruei dagokiena ordain diezaietela eskatu ahal izango dute.

        Zortzigarrena. Baimena etetea eta kentzea.

      1. Eskatzaileak, une jakin batean, ez baditu betetzen bosgarren xedapenean zehaztutako baldintzak edo 657/2008 Erregelamenduak (EE) ezarritako betebeharrak, baimena eten egingo da hilabete batetik hamabi hilabetera bitarteko denbora-aldi batez, edo baimena kenduko da, arau-haustearen larritasunaren arabera.

      2. Neurri horiek ez dira aplikatuko ezinbesteko gertakariak badira, edo Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak uste badu arau-haustea ez dela nahita egin edo ez dela zabarkeriagatik gertatu, edo ez dela oso garrantzitsua.

        Bederatzigarrena. Ikastetxeak hornitzen hastea.

      1. Baimena eskuratu duten ikastetxeek Elikagaien Kalitatearen Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote ikastetxeak hornitzen hasi direla III. eranskinean jasotako ereduari jarraiki. Gainera, ikastetxeari edo ikastetxeei dagozkien datuak bilduko dituen zerrenda bat ere aurkeztu beharko dute, hori ere III-C eranskinari jarraiki. Horiekin batera aurkeztu beharko dituzte konpromisoen onarpena eta ikastetxe bakoitzeko datuen egiaztagiria, III-A eta III-B eranskinei jarraiki.

      2. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak baliozkotuko du espresuki horniduraren hasiera, aipatutako jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, eta baliozkotzeak eragina izango du hornidura hasi dela jakinarazi eta hurrengo egunean.

        Ez bada espresuki baliozkotzen, ulertuko da eskatutako baldintzak ez dituztela betetzen, eta pertsona baimendunak galdu egingo du laguntza jasotzeko eskubidea.

      3. Gerora aurkeztu ahal izango dira matrikulari eta ikasle-kopuruari buruzko datuak, ikastetxearen datuen ziurtagirian jasotzen direnak, baina, betiere, lehenengo ordainketa jaso baino lehenago.

        Hamargarrena. Laguntzaren zenbatekoa.

      1. Honako zenbateko hau izango du laguntzak:

        1. 18,15 euro I. kategoriako produktuen 100 kg-ko.

        2. 16,34 euro II. kategoriako produktuen 100 kg-ko.

        3. 54,45 euro III. kategoriako produktuen 100 kg-ko.

        4. 163,14 euro IV. kategoriako produktuen 100 kg-ko.

        5. 138,85 euro V. kategoriako produktuen 100 kg-ko.

      2. Eurotan zehaztutako laguntza baten zenbatekoa aldatzen bada, dagokion hilabeteko lehenengo egunean indarrean dagoen zenbatekoa aplikatuko da uneko hilabetean emandako kopuru guztientzat.

        Emandako produktuen kopuruak litrotan adierazten badira, 1,03 koefizientea aplikatuko da horiek kilogramo bihurtzeko.

        Hamaikagarrena. Diru-laguntza jasotzeko gehienezko kopurua.

      1. Ikastetxera erregularki joaten den ikasle bakoitzeko, ikastetxean kontsumitutako 0,25 litro esneri dagokion diru-laguntza emango da gehienez, 2010-2011 ikasturteko eskola-egunak eta ikastetxera erregularki joaten diren ikasleen kopurua kontuan hartuta, eta lehen aipatutako koefizienteari jarraiki.

        I. eranskinean jasotako II. eta V. kategorien arteko kategorietako produktuei dagokienez, aurreko paragrafoan aipatutakoa egiaztatzeko, honako baliokidetasun hauek aplikatuko dira 2010-2011 ikasturtean:

        II. kategoria: 100 kg = 90 kg esne.

        III. kategoria: 100 kg = 300 kg esne.

        IV. kategoria: 100 kg = 899 kg esne.

        V. kategoria: 100 kg = 765 kg esne.

        Hamabigarrena. Ikastetxeetako ikasleek ordaindu beharreko gehienezko prezioa.

        Agindu honetako VII. eranskinean zehaztu da zein izango den ikastetxeetako ikasleek ordaindu beharreko gehienezko prezioa 2010-2011 ikasturtean.

        Hamahirugarrena. Ordainketa eskatzea.

      1. Laguntzaren ordainketa eskatzeko, IV. eta V. eranskinetan jasotako eredu-inprimakiak bete beharko dira, eta horiek eskuragarri egongo dira honako helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean zuzenean aurkeztu ahal izango da inprimaki hori, bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan ere, apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoari, jarraiki.

      2. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:

        1. Laguntzaren xede diren esnekiak ikastetxeari eman izana frogatzen duen ziurtagiria (VI. eranskina).

        2. Egindako hornikuntzen fakturetan bereizita adierazi beharko da emandako produktu bakoitzaren prezioa, eta horiek kitatuta egon beharko dute edo ordaindu direnaren egiaztagiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

      3. Hilero egin beharko dira ordainketa-eskaerak, eta eskaeraren xede den aldia amaitu eta hirugarren hilabeteko azkeneko egunean aurkeztu beharko dira beranduenik ere.

      4. Epe hori bi hilabete baino denbora gutxiagoz gainditzen bada, honako bi murrizketa hauetako bat egin ahal izango zaio laguntzari:

        • 5 murriztuko da, atzerapena hilabete batekoa edo gutxiagokoa bada.

        • 10 murriztuko da, atzerapena hilabete bat baino gehiagokoa eta bi hilabete baino gutxiagokoa bada.

      5. Egin beharreko kontrolak eta egiaztapenak egindakoan, dagokion ordainketa-baimenerako proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak erakunde ordaintzaileko zuzendariari. Horrek, hala badagokio, laguntza emateko eta ordaintzeko ebazpena emango du urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki, eskaera aurkeztu eta bi hilabeteko epean gehienez ere.

        Ordainketa-eskaera aurkeztu zenetik bi hilabete pasatu badira, eta ez bada ebazpenik eman edo ez bada espresuki jakinarazi, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluari jarraiki.

        Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren kontra, pertsona interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako pertsona titularraren aurrean, hilabeteko epean ebazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, edo hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunak eragina duen egunaren hurrengo egunean zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

      6. Agindu honetako laugarren xedapeneko 1. paragrafoko c) eta d) idatz-zatietan aipatzen diren eskatzaileek honako ekintza hauek egin beharko dituzte laguntza ordain diezaieten:

        1. Benetan emandako kopuruen ordainagiria aurkeztu beharko dute aurrez.

        2. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak ikuskatze-txosten bat egin beharko du behin betiko ordainketa egin baino lehen, eta adierazi beharko du ordaintzeko baldintzak betetzen dituela eskatzaileak.

        3. Emandako kopuruak ordaindu izanaren froga alternatibo bat aurkeztu beharko dute 657/2008 Erregelamenduko ondorioetarako, Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak horretarako baimena ematen badie.

      7. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak egingo du ordainketa, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki, hiru hilabeteko epean gehienez ere, behar bezala betetako baliozko eskaera aurkeztu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, hamalaugarren xedapenean ezarritakoaren kaltetan izan gabe.

        Hamalaugarrena. Kontrol-neurriak.

      1. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak kontrol-plan bat ezarriko du agindu hau indarrean sartzen den egunetik 2011ko uztailaren 31ra bitarteko aldirako, laguntza honi aplika dakiokeen araudia betetzen dela bermatzeko, Batzordearenaren uztailaren 10eko 657/2008 Erregelamenduaren (EE) 15. artikuluari jarraiki.

      2. Horretarako, honako bi mota hauetako kontrolak egingo dira:

        1. Administrazio-kontrolak.

        2. Kontrolak lekuan bertan.

      3. Laguntza-eskaera guztiei aplikatuko zaie administrazio-kontrola, eta honako hauek egiaztatuko ditu horrek:

        1. Laguntza eskatzeko zehaztutako kopurua bat datorrela ikasle-kopuruarekin eta eskola-egunekin.

        2. Prezioek ez dutela baimendutako gehienezkoa gainditzen.

        3. Fakturetan eskatutako informazioa jasotzen dela, eta horiek kitatuta daudela edo ordainagiriarekin batera aurkeztu direla.

        4. Eskatutako laguntza behar bezala kalkulatu dela.

          I. eranskinean jasotako produktuetarako emango dela diru-laguntza.

      4. Tokian bertan egingo diren kontrolek honako hauek egiaztatuko dituzte:

        1. Amaierako hartzaileengana iristen dela laguntzaren eragina, agindu honetako bigarren xedapeneko 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki.

          I. eranskinean jasotako produktuetarako emango dela diru-laguntza.

        1. Laguntza eskatu duenak beharrezko baldintzak betetzen dituela.

        2. Hornidurako erregistro espezifikoak, produktu eta ikastetxe bakoitzeko.

        3. Finantza-kontabilitateko erregistroak.

        4. Ikastetxeari dagokionez:

          Ikastetxeetan esnea banatzeko Europako ekimenari buruzko horma-irudia jarrita dagoela egiaztatuko da.

          Ikastetxeari buruzko datuak egiaztatuko dira (matrikula, jangela, banaketa-prozedura).

          Eskatzaileen % 5ari egingo zaio kontrol hori. 100 eskatzaile baino gutxiago badaude, bost eskatzaileren ikastetxeetan egingo da kontrol hori; bost eskatzaile baino gutxiago badaude, eskatzaile guztiei egingo zaie kontrol hori.

      5. Agindu honetako laugarren xedapeneko 1. paragrafoko b), c) eta d) idatz-zatietan aipatzen diren eskatzaileei dagokienez, laguntza eskatu duenaren instalazioetan egingo dira tokian bertako kontrolak. Jarduera horiek osatzeko, tokian bertako kontrolak egingo dira eskatzailearen zerrendan aipatutako ikastetxeen % 1ean, eta bi egingo dira gutxienez.

      6. Agindu hau indarrean sartzen den egunaren eta 2011ko uztailaren 31ren artean egingo dira kontrol horiek.

      7. Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzako langileek egingo dituzte kontrolak, eta Elikagaien Kalitateko zuzendariaren baimena izango dute horiek. Langile horrek txosten bat egingo du kontrol bakoitzean, eta kontrolatutako elementu guztiak jasoko ditu bertan.

        Honakoak jaso beharko ditu kontrol-txostenean:

        1. Zati orokor bat, honako alderdi hauek jasoko dituena zehazki:

          1. Erregimena, estalitako denbora-aldia, kontrolatutako eskaerak, laguntza jaso duten esnekien kopuruak eta horrek eragin duen finantza-zenbatekoa,

          2. Zer arduradun egon diren kontrolean.

        2. Egindako kontrolak banaka deskribatuko dituen beste zati bat, honako datu hauek jasoko dituena zehazki:

          1. Zer dokumentu kontrolatu diren.

          2. Nolakoak izan diren egindako kontrolak eta zer irismen izan duten.

          3. Oharrak eta emaitzak.

            Hamabosgarrena. Irregulartasunak.

          1. Irregulartasunik balego, baimena eten edo kentzeko aukera egongo litzateke, edo, hala badagokio, laguntza eteteko edo kentzeko proposamena egin ahal izango litzateke agindu honetako zortzigarren xedapenari jarraiki, ikastetxeko arduradunak, hornitzaileak edo baimendutako gainerako eskatzaileek eragin dezaketen beste edozein erantzukizunen kaltetan izan gabe. Honako irregulartasun hauek gerta daitezke: emandako produktuak kalitate onekoak ez izatea; hala badagokio, ikasle parte-hartzaileei modu desegokian banatzea horiek (tokia, ordutegia, modua, banatzailea eta produktua), edo ikasleak oporretako udalekuetan dauden artean erabiltzea produktuak; indarrean dauden gehienezko prezioak ez errespetatzea; ikasle bakoitzeko eta eskola-eguneko gehienezko kontsumo-kopuruak gainditzea; fakturazioan eta/edo kontabilitatean akatsak egitea; datuak egiazkoak ez izatea; produktuak dagokien xedera ez heltzea; eta, oro har, laguntzak ikasleei onura egitea eragozten duen beste edozein oztopo, osoa edo partziala.

          2. Aurreko paragrafoan aurreikusitako neurriak ez dira aplikatuko irregulartasunak ez direla nahita egin edo ez direla zabarkeriagatik gertatu erabakitzen bada, halere dagozkien ohartarazpenak edo ikuskatzeak egingo badira ere.

          3. Irregulartasunik edo arau-hausterik egonez gero, 796/2004 Erregelamenduaren (EE) 73. artikuluaren 1., 2., 3., 4. eta 8. ataletan ezarritakoa aplikatuko da. Apirilaren 21eko 796/2004 Erregelamenduak, Batzordearenak, zehazten ditu nekazaritza-politika komunaren esparruko laguntza-erregimenetan aplika daitezkeen xedapen komunetan jasotako baldintzatasuna, modulazioa eta kudeaketako eta kontroleko sistema integratua aplikatzeko xedapenak; eta nekazarientzako laguntza-erregimen jakin batzuk ere ezartzen ditu.

            Hamaseigarrena. Ez-betetzeak.

          1. Pertsona onuradunak ez baditu betetzen agindu honetan jasotako betebeharrak, edo gainerako arau aplikagarrietan jasotakoak, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan aurreikusitako itzultze-arrazoien bat eragiten badu, laguntza ordaindu duen organo eskudunak ez-betetzearen gaineko espediente bat egingo du lehenik, interesduna entzun ostean, eta, ebazpen baten bidez, jasotako laguntzak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzera behartuko du interesduna abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuari jarraiki, diru-laguntzen bermeei eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretara itzultzeari buruzkoari jarraiki, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen aipatutako 53. artikuluari jarraiki, egin beharreko gainerako ekintzen kaltetan izan gabe. Zenbateko horiek sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako.

          2. Administrazio-arloko arau-hauste diren gertakariek eragin badute itzultze-prozedura, dagokion organo eskudunari jakinaraziko zaio hori, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

          3. Iruzurrik badago, hasieran ordaindutako zenbatekoaren eta benetan dagokion zenbatekoaren arteko diferentziari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du laguntzaren onuradunak, xedapen honetako 1. paragrafoan xedatutakoari jarraiki modu desegokian ordaindutako zenbatekoak itzultzeaz gainera, uztailaren 10eko 657/2008 Erregelamenduaren (EE), Batzordearenaren, 10. artikuluaren kaltetan izan gabe, eta 15. artikuluko 10. atalean ezarritakoari jarraiki.

            Hamazazpigarrena. Informazioa eta publizitatea.

            Agindu honi jarraiki, produktuak banatzen dituzten ikastetxeek horma-irudi bat egin beharko dute; honako ezaugarri hauek izango ditu:

            Horma-irudiaren neurria: A3 edo handiagoa.

            Letrak: zentimetro batekoak edo handiagoak.

            Izenburua: Ikastetxeetan esnea banatzeko Europako ekimena.

            Edukia: honako esaldi hau jarri beharko da, gutxienez, ikastetxearen kategoria kontuan hartuta:

            Gure [ikastetxearen kategoria (adibidez, haurtzaindegia/eskola)]-k esnekiak banatzen ditu Europar Batasunaren diru-laguntzarekin, ikastetxeetan esnea banatzeko Europako erregimenaren esparruan.

            Elikadura-abantailak azpimarratzea eta haurrentzako elikadura-jarraibideak ematea gomendatzen da.

            Non jarri behar den horma-irudia: garbi ikus daitekeen tokian, ikastetxeko sarrera nagusitik irakurtzeko moduan.

            AMAIERAKO XEDAPENAK

            Lehenengoa. Agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

            Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, horren kontra, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean hilabete bateko epean, hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, hori aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita.

            Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 20a.

            Ingurumen, Lurralde Plangintza,

            Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

            MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik