Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 881
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/20
  • Argitaratze-data: 2011/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional

Testu legala

Ekainaren 19ko 5/2008 Legearen bitartez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, sortu zen, garapenerako lankidetzaren arloko eskumenarekin; eta Lege horretako 13.4 artikuluak xedatzen duenez, Agentziaren kontratu-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aplikagarri zaizkion xedapenetara egokituko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 4. artikuluan xedatzen denez, Sail bakoitzean eta, hala badagokio, Erakunde Autonomo bakoitzean Kontratazio Mahai bakarra sortuko da, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta dagokion sailburuaren edo erakunde autonomoa atxikita dagoeneko sailburuaren aginduz.

Halaber, aipatutako Dekretu horren Hirugarren Xedapen Gehigarriaren arabera, Dekretu honetako xedapenek, erakunde autonomoei orokorrean aplikagarriak zaizkienak alegia, aplikazio gorabeherei dagokienez, zuzenbide pribatuko ente publikoak ere hartuko dituzte. Eta hori, Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko Legearen arabera, lege horren menpekoak diren kontratazioetan, gehigarrizko xedapenetatik zortzigarrenean ezarritako prebisioak salbuetsi egingo direla.

Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 3. artikuluko 2. paragrafoko e) idatz-zatian ezarritakoari jarraiki, eta esleitutako eginkizunak betez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Lege horren eremu subjektiboaren barruan dago, Administrazio Publiko izaerarekin.

Horren arabera, eta Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoaren Zuzendaritzari atxikita, aipatutako ente publikoaren Kontratazio Mahaia sortu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 5. eta 7. artikuluetan aurreikusitako eginkizunak baliatzeko eta artikulu horietan aurreikusitako jardun-eremuarekin, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen arabera lege horren pean dauden espedienteei dagokienez.

  1. Mahaiburutza: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzuetako arduraduna.

  2. Mahaikideak:

    Kontratazio organoaren ordezkari bat, organo horrek izendatuko duena.

    Zuzenbidean lizentziatutako pertsona bat, agentziari atxikia, Aholkularitza Juridikoko eta Mahaiaren Idazkaritzako eginkizunak izango dituena.

    Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari bat.

    Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari bat.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 20a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.