- AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko urtarrilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia sortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 700
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/01/20
- Argitaratze-data: 2011/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriaren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen zuzenbide pribatuko ente publiko gisa, enpleguaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren sailari atxikita; aipatutako xedapen gehigarri horren 10. paragrafoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eginkizunak betetzeko beharrezko ondasun eta zerbitzuen kontratazioari eta eskurapenari buruzko araubide orokorra ere kontratazio publikoaren gaineko araudian ezarritakoa izango da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 4. artikuluan xedatzen denez, Sail bakoitzean eta, hala badagokio, Erakunde Autonomo bakoitzean Kontratazio Mahai bakarra sortuko da, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta dagokion sailburuaren edo erakunde autonomoa atxikita dagoeneko sailburuaren aginduz.
Halaber, aipatutako Dekretu horren Hirugarren Xedapen Gehigarriaren arabera, Dekretu honetako xedapenek, erakunde autonomoei orokorrean aplikagarriak zaizkienak alegia, aplikazio gorabeherei dagokienez, zuzenbide pribatuko ente publikoak ere hartuko dituzte. Eta hori, Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko Legearen arabera, lege horren menpekoak diren kontratazioetan, gehigarrizko xedapenetatik zortzigarrenean ezarritako prebisioak salbuetsi egingo direla.
Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 3. artikuluko 2. idatz-zatiko e) letran ezarritakoari jarraiki, eta esleitutako eginkizunak betez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua Lege horren eremu subjektiboaren barruan dago, Administrazio Publiko izaerarekin.
Horren arabera, eta Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren Kontratazio Mahaia sortu da, entearen Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 5. eta 7. artikuluetan aurreikusitako eginkizunak baliatzeko eta artikulu horietan aurreikusitako jardun-eremuarekin.
Mahai horrek honako kide hauek izango ditu:
Mahaiburutza: Baliabideen zuzendaria. Hainbat kasutan (baliabideen zuzendariaren lanpostua hutsik egotea, absentzia, gaixotasuna edo legezko beste edozein kausa) Lana Aktibatzeko zuzendariak beteko du mahaiburutza.
Mahaikideak:
Kontratazio-organoak izendatutako pertsona bat.
Zuzenbidean lizentziatutako pertsona bat (erakundeari atxikita badago), Aholkularitza Juridikoko eta Mahaiaren Idazkaritzako eginkizunak izango dituena.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari bat.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari bat.
Izaera bereziarekin egin gabeko izendapenak eta artikulu honetan aurreikusi gabeko ordezkapenak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak erabakiko ditu. Izendatutako pertsonen artean ahalik eta alternantzia gutxien egon dadin saiatuko da eta izendapenek espedientean agertu beharko dute.
Etorkizunean Agindu honetan gai horren inguruan sar litezkeen aldaketak erakundeek sartuko dituzte, betiere gai horren gainean aplikatu beharreko araudiak une bakoitzean aurreikusitako formaltasunei jarraiki.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 20a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


