- AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 25ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2011. urterako laguntza batzuetarako deialdia egiten duena, hain justu ere, abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuan aurreikusitakoak eta hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako zein -egintzetarako direnak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko urtarrilaren 25ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2011. urterako laguntza batzuetarako deialdia egiten duena, hain justu ere, abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuan aurreikusitakoak eta hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako zein -egintzetarako direnak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 29
- Hurrenkera-zk.: 730
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/01/25
- Argitaratze-data: 2011/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Egoera hori birbideratzeko, hau da, Batasuneko mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna areagotzeko eta ardoen kalitatea finkatzeko, ardogintza eta mahastizaintzako merkatuaren beste antolakunde komun bat ezarri da, eta bertan, aipatu sektorea eta hirugarren herrialdeekiko merkataritza laguntzeko programak aurreikusten dira.
MAB berri hori Kontseiluaren 2008ko apirilaren 29ko 479/2008 (EE) Erregelamenduak ezarri du (Mahastizaintzako eta ardogintzako merkatuaren antolamendu bateratua ezarri, 1493/1999 (EE), 1782/2003 (EE), 1290/2005 (EE) eta 3/2008 (EE) erregelamenduak aldatu eta 2392/1986 (EE) eta 1493/1999 (EE) erregelamenduak indargabetzen dituena); eta Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamenduak ere ezartzen du (Mahastizaintzako eta ardogintzako merkatuaren antolamendu bateratua ezarri duen Kontseiluaren 479/2008 (EE) Erregelamendua garatzeko arauak ezarri dituena, mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko laguntza-programei, beste herri batzuekiko merkataritzari, ekoizpen-ahalmenari eta kontrolei dagokienez). Era berean, MAB berri hau 1234/2007 (EE) Erregelamendura gehitu da (Erregelamendu bakarra MABentzat) Kontseiluaren 2009ko maiatzaren 25eko 491/2009 (EE) Erregelamenduaren bitartez; horretarako 1234/2007 (EE) Erregelamendua aldatu da eta 479/2008 (EE) Erregelamendua indargabetu da. Azkenik, Batzordearen 2010eko irailaren 1eko 772/2010 (EB) Erregelamenduak aldatu du 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua.
Bestalde, otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretuaren bitartez, otsailaren 19ko 168/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua, araudi bat finkatu da, zeina ardogintza eta mahastizaintza espainiarraren sektorea laguntzeko programan jasotako neurriei aplikatzekoa baita. Dekretu hori 2009ko otsailaren 28an eman zen argitara.
Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko, Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzeko den abenduren 22ko 630/2009 Dekretuaren bitartez, ezarri dira Europako Erkidegoko erregelamendua eta Estatuko oinarrizko araudia garatu eta aplikatzeko arauak, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez.
Europako Erkidegoak ezarritako laguntza-neurrien artean dira: hirugarren herrialdetan Europako Erkidegoko ardogintzako produktuak sustatzea. Beste neurri batzuk, ostera, lehenago ezarritako neurrien jarraipena dira.
Agindu honen bitartez, aipatu araudian erregulatutako eta jasotako laguntzetarako (2011-2012ko kanpainarakoak) deialdia egiten da, hain justu hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programa zein egintzei dagokienez.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Eskabideak aurkezteko epeak.
Hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programa zein egintzetarako laguntzak jasotzeko eskabideak, 2011-2012 kanpainarakoak, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2011ko otsailaren 28ra bitartean aurkeztu beharko dira. Laguntza horiek zehazturik dira honakoetan: 2007ko urriaren 22ko Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua; otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretua; eta abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua.
Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira laguntza-eskabideak, izan ere, organo horrek kudeatuko baititu direlako laguntzak. Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza bulegoetan eskura izango dira eskabide-inprimakia, eta hori honako helbideetan: Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz; eta www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-ataria.
Bigarrena. Izapidetzea.
Aurkeztutako eskabideak baloratzeko, balioespen batzorde bat sortuko da, eta honako kideak izango ditu: Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria, edo bere ordeak egiten dituena, eta batzordeko lehendakaria izango dena; bokal izango diren bi lagun, Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako teknikarietakoak, hitz egiteko eta boto emateko eskubidea dutenak eta Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearen erabakiz izendatuak; erabaki horretan izendatuko da batzordeko idazkari izango dena.
Balorazio Batzordeak Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariari bidaliko dio eskabideei buruzko lehentasunezko proposamena, eta zuzendari horrek Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurune Ministerioko Batzordeari igorriko dio lehentasunen zerrenda; eta batzorde hori, programa hauek ebaluatzeko, 244/2009 Errege Dekretuaren arabera eraturikoa da.
Ardoaren MABi urtero aurkeztutako sustapen-programak, autonomia erkidegoenak, ebaluatu ostean, Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurune Ministerioak, onartutakoen behin betiko zerrenda bidaliko dio Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.
Hirugarrena. Ebazpena.
Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak ebatziko du deialdia, betiere onartuta behin betiko zerrenda kontuan izanik.
Ebazpena, gehienez jota, sei hilabeteko apean eman eta jakinaraziko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik hasita. Epe hori igarota, esanbidez ebazpenik egon ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu behar dute interesatuek, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen positiboa izanez gero, onuradunek Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendari eskudunari jakinarazi beharko diote ezarritako baldintzen ebazpena onartzen dutela. Onarpen horrek berme bat, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen aldekoa osatu izanaren justifikazioarekin batera joan beharko du, eta berme horrek hartu beharko du Europako Erkidegoaren finantzaketaren urteko zenbatekoaren ehuneko 15, programa zuzen exekutatzen dela bermatzearren hain justu ere.
Ebazpenaren arabera eskabideak baiezkoa izanik, horren onuradunak ukoa agertzen badu, aurrekontu-baliabideak agortu arte, behin betiko zerrendan eskabide haren jarraian direnek baiezkoa izango dute.
Laugarrena. Aurrerakinak.
Onuradunek aurrerakin-eskabidea aurkez dezakete, eta aurrerakin hori Europar Erkidegotiko urteko ekarpenaren ehuneko 80ra artekoa izan daiteke; Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira eskabideak.
Aurrerakina pagatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailearen aldeko fidantza bat aurkeztea eskatuko da, zeinak aurrerakinaren ehuneko 110eko zenbatekoa egingo baitu, betiere uztailaren 22ko Batzordearen 2220/85 (EE) Erregelamenduaren III. tituluan ezarritakoarekin bat etorriaz.
Bosgarrena. Ordainketak.
Urte eta programa bakoitzeko egintzak bukatu ostean, onuradunak laguntza ordain diezaioten eska dezake Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzan, betiere abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuko 17. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.
Seigarrena. Errekurtsoak.
Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, edo zuzenean, administraziorekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, betiere, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zazpigarrena. Ondorioak.
Argitaratu eta hurrengo egunetik hara sortuko ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 25a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


