- AGINDUA, 2011ko otsailaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gernikako Barruti Judizialeko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa sortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko otsailaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gernikako Barruti Judizialeko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1092
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/07
- Argitaratze-data: 2011/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia
Testu legala
Gizarteak Justizia Administrazioari arinago, kalitate handiagoarekin eta eraginkortasun gehiagorekin jarduteko egiten dion eskaerari erantzuteko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak antolamendua berregituratu eta Bulego Judizial Berria sortu zuen. Bulego Judizial Berriak birmoldaketa instrumentala ekarri du, eta epaile eta epaitegien jarduera jurisdikzionalari euskarria eta laguntza eskaintzen die. Bi unitate-motaz osatuta dago: alde batetik, epaitegiei zuzeneko laguntza emateko unitate prozesalak daude eta, bestetik, zerbitzu erkide prozesalak. Lehendabizikoek zuzenean epaile eta magistratuei laguntzen diete dagozkien zereginak, organo judizialaren parte direnak, betetzeko. Bigarrengoak, aldiz, ez dira organo judizial zehatzetan txertatzen eta lege prozesalak aplikatzearen ondoriozko kudeaketa- eta jarduera-zeregin zentralizatuez arduratzen dira.
Botere Judizialaren Lege Organikoak, gainera, 436. eta 438. artikuluetan onartu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskumena duela Bulego Judizialaren dimentsioa eta antolamendua zehazteko nahiz Euskadiko barruti judizialetako zerbitzu erkide prozesalak diseinatu, sortu eta antolatzeko. Eskumen horiek baliatuz, Eusko Jaurlaritzak, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2008ko uztailaren 29ko bilkuran, onetsi egin zuen Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskaletako Antolamendu Plana (2008-2010), Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aldeko txostena jaso ondoren. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, elkarrizketa sozialaren esparruan eta Bulego Judizial Berria ezartzeko prozesuaren baldintzak finkatzeko asmoz, martxoaren 6ko 38/2007 Dekretua onartu zuen eta berau, hain zuzen ere, berrikusi egin da abuztuaren 31ko 23/2010 Dekretuan. Dekretu horietako lehenengoan onartu zen Euskal Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta CCOO, CSI/CSIF, LAB eta UGT Sindikatuen arteko III. Akordioa, Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen lan-baldintzak arautzeko eta Bulego Judiziala eraberritzeko dena. Aipatutako bigarren Dekretuan, aldiz, abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretuan, alegia, onartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CCOO, ELA, CSI-CSIF, LAB eta UGT sindikatuen arteko IV. Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu eta Bulego Judizial eta Fiskala ezartzea arautzen duena.
Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskaletako Antolamendu Planak hasiera batean hiru zerbitzu erkide prozesal-mota aurreikusten ditu: Prozedura Antolatzeko Zerbitzu Erkide Prozesala, Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa eta Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra. Hala eta guztiz ere, arrazionaltasun-irizpideak aintzat hartuta eta barruti judizial bakoitzaren konplexutasuna eta dimentsioa kontuan hartuta, zerbitzu erkide prozesalen diseinua desberdina da barruti judizialen arabera. Gernikako barruti judizialaren kasuan, antolamendu-planak Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpeneko bakarra jasotzen du, bi atalekin: Atal Orokorra eta Betearazpen Atala.
Botere Judizialaren Lege Organikoko 438. artikulua betez, idazkari judizial batek jardungo du zuzendari gisa zerbitzu erkide prozesal bakoitzean eta funtzionalki haren mende egongo dira zerbitzuko lanpostuetan lanean ari diren gainontzeko idazkari judizialak eta langileak.
Era berean, destinoa Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoan duten Justizia Administrazioko langileak Justizia Administrazioko langileen arloko eskumen transferituen ardura duen Eusko Jaurlaritzako zuzendariaren mende daude organikoki.
Idazkari Judizialen Kidegoaren Araudi Organikoa onartu zuen abenduaren 30eko 1608/2005 Errege Dekretuko 8. artikuluak ezartzen du idazkari judizialena dela langileak antolatu, kudeatu, ikuskatu eta zuzentzeko eskumena eta, zeregin horiek betetzeko, alderdi tekniko-prozesalei begira gobernu-idazkariak prozeduran jarduteko onartzen dituen protokoloak bete behar dituztela; protokolo horiek probintziako idazkari koordinatzaileak proposatuko ditu. Jarduera tekniko-prozesalen protokoloek, mota berbereko zerbitzu erkide prozesaletan homogeneotasunez jarduteko irizpide orokorrak ezartzen dituzte, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak horretarako onartzen dituen irizpide orokorrak aplikatuz. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu erkide prozesalen diseinu eta antolamendura egokituko dira prozeduran jarduteko protokoloak, bai eta lanpostuen zerrendan lanpostu bakoitzari ezartzen zaizkion zereginetara ere.
Organo judizialei zuzeneko laguntza emateko unitate prozesalei dagokienez, Botere Judizialaren Lege Organikoko 437. artikuluak aurreikusten du eratuta dauden epaitegi edo auzitegietako sala edo sekzio adina zuzeneko laguntza emateko unitate prozesal egongo direla eta prozeduran jarduteko protokoloen esparruan garatuko dela horien antolamendua, Idazkari Judizialen Kidegoaren Araudi Organikoko 8. artikuluak adierazitako eran.
Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren jardueretan euskararen erabilera sustatzeko helburuz, bultzatuko dira zerbitzu erkideak bi hizkuntza ofizialetan emateko lagungarriak diren ekimenak, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 435. artikuluari jarraituz eta 174/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzkoarekin bat etorriz.
Botere Judizialaren Lege Organikoko 435. artikuluarekin bat etorriz, Bulego Judizialak arintasuna, eraginkortasuna, efizientzia, lanaren arrazionalizazioa, kudeaketa arduratsua eta administrazioen arteko koordinazio eta lankidetza erabiliko ditu funtzionatzeko irizpidetzat, herritarrek hurbileko eta kalitatezko zerbitzua izan dezaten. Ondorioz, kalitatezko kudeaketa-sistema egituratua lortzeko funtsezkoa da Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa goian adierazitako irizpideak kontuan hartuz antolatzea, irizpide horiek laguntzen baitute Bulego Judizialaren ezarpena eta Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutunetik eratorritako konpromisoak betetzea bezalako antolamendu-erreformak behar bezala gauzatzen. Beraz, Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa antolatzeko garaian garrantzi handia emango zaio kalitatea kudeatzeko sistemaren aplikazioari. Sistema hori Bulego Judizialaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak diseinatu eta koordinatuko du Bulego Judizial Berriaren ezarpenean inplikatuta dauden gainontzeko eragileekin eta batez ere idazkari judizialekin eta Justizia Administrazioko langileekin lankidetza estuan.
Bestalde, aipatutako 435. artikuluak ezartzen dituen jardun-irizpideak lortzen laguntzeko eta Jarduketa judizialen alderdi osagarriei buruzko 1/2005 Erregelamendua onartu zuen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak 2005eko irailaren 25ean hartutako Erabakiarekin nahiz bertako 106. artikuluarekin bat etorriz (zerbitzu komunak behar bezala koordinatzeko jarraipen-batzordeak eratzeko aukera aurreikusten du artikulu horrek), Koordinatu eta Hobetzeko Batzorde bat ezartzea komeni dela ikusi da. Kide hauek izango ditu batzorde horrek: epaile dekanoa, Bizkaiko idazkari koordinatzailea, Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren idazkari zuzendaria, Justizia Administrazioko langileen ordezkari bat eta Bulego Judizial eta Fiskalaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzaren ordezkari bat.
Bulego Judizial Berria hedatu eta ezartzeko egin beharreko lege-aldaketak egiten dituzten azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoa eta azaroaren 3ko 13/2009 Legea onartu ondoren (lehenengoa Bulego Judizial Berria ezartzeko legeria prozesala erreformatzeko Legearen osagarria da eta Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen du eta bigarrenak Bulego Judizial Berria ezartzeko legeria prozesala erreformatzen du), Euskadiko Administrazio Orokorrari dagokio Antolamendu Planean barruti judizial bakoitzak proposatutako Zerbitzu Erkide Prozesalaren sorrera, bere egitura, antolamendu orokorra, martxan jarritako data eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduen pertsonalaren lanpostu-zerrenda agindu bidez onartzea, hala ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskalen Antolamendu Planak.
Justizia Administrazioko langileen Lanpostuen Zerrendan, Gernikako Barruti Judizialeko langileei dagokienez, Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren lanpostuez gain zuzeneko laguntza emateko unitate prozesaletako lanpostuak ere azaltzen direnez, komenigarritzat jo da Lanpostuen Zerrenda bereiz onartzea eta dekretu baten bidez egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Lanpostuen Zerrenda onartzeko erabiltzen den tresna juridiko berbera erabiliz.
Azkenik, Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskaletako Antolamendu Planak aurreikusten du ebazpen bidez zehaztuko direla barruti judizial bakoitzeko antolamendu xehatua eta zerbitzu erkideen funtzionamenduko oinarrizko arauak.
Horiek horrela, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuarekin eta Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskaletako Antolamendu Planarekin bat etorriz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena egin ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Sala, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritza eta erakunde sindikalak jakinaren gainean jarri ondoren, hauxe
Gernikako Barruti Judizialeko Zerbitzu Orokor Prozesal Erkide eta Betearazpenekoa sortzen da. Zerbitzu hau ez da organo judizial zehatz batean txertatzen, eta prozesu-legeak aplikatzeak eragiten dituen jarduerak kudeatu eta sostengatzeko lanak zentralizatzen ditu, organo judizialei, profesionalei eta Justizia Administrazioa erabiltzen duten herritarrei zerbitzu arin eta eraginkorragoa emateko.
Gernikako Barruti Judizialeko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoak bi atal ditu: Atal Orokorra eta Betearazpen Atala.
Betearazpen Atalak, bere aldetik, bi talde ditu legedi aplikagarriaren arabera: Zibileko Betearazpen Taldea eta Zigor Arloko Betearazpen Taldea.
Atal Orokorrak jardun-arlo hauetako zerbitzuak emango ditu:
Salari laguntza ematea.
Komunikazio- eta betearazpen-egintzak.
Espediente judizialen eta gordailatutako konbikzio-objektu eta -piezen Lurraldeko Artxiboa.
Erregistroa eta banaketa.
Herritarrei eta profesionalei informazioa eta arreta ematea.
Posta eta paketeria.
Erreprografia.
Guardia-zerbitzuari laguntza ematea.
Epaile dekanoari laguntza ematea.
Bideokonferentzia pasiboak kudeatzea.
Apud-acta ahalordeak egitea.
Organo judizialek prozedura zibiletan eta falta-judizioetan ematen dituzten epai, auto eta dekretu irmoen betearazpen prozesalarekin zerikusia duten zerbitzuak emango ditu Betearazpen Atalak.
Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoan idazkari judizialak egingo ditu zuzendari lanak.
Idazkari koordinatzaileen proposamenak kontuan hartuta gobernu-idazkariak une bakoitzean jarduera-arlo bakoitzerako ezartzen duena errespetatu eta bete beharko du Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren antolamenduak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak onesten dituen homogeneizazio-irizpide orokorrak aplikatuz. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu erkide prozesalen diseinu eta antolamendura egokituko dira jarduteko protokoloak, bai eta Lanpostuen Zerrendan lanpostu bakoitzari ezartzen zaizkion eginkizunetara ere.
Destinoa Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoan duten Justizia Administrazioko langileak Zerbitzu Erkideko idazkari zuzendariaren mende daude funtzionalki, eta Justizia Administrazioko langileen arloko eskumen transferituen ardura duen Eusko Jaurlaritzako zuzendariaren mende organikoki.
Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren jardueretan euskararen erabilera sustatuko da, zerbitzu erkideak bi hizkuntza koofizialetan ematen laguntzen duten ekimenen bidez.
Bai herritarrek bai erabiltzaileak, euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko aukera izango dute Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoarekiko harremanetan. Bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztutako dokumentu guztiek erabateko balioa eta eraginkortasuna dute.
Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa kalitatea kudeatzeko sistemari lotuta egongo da. Sistema hori Bulego Judizialaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak diseinatu eta koordinatuko du Bulego Judizial Berriaren ezarpenean inplikatuta dauden gainontzeko eragileekin eta batez ere idazkari judizialekin eta Justizia Administrazioko langileekin lankidetza estuan.
Kalitatea kudeatzeko sistemak plangintza, helburuen betetze-mailaren neurketa, disfuntzioen analisia, eta neurri zuzentzaileak sustatuko ditu, Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa etengabe hobetzen joan dadin.
Koordinatu eta Hobetzeko Batzorde bat ezarri da. Kide hauez osatuta dago: epaile dekanoa, Bizkaiko idazkari koordinatzailea, Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren idazkari zuzendaria, Justizia Administrazioko langileen ordezkari bat eta Bulego Judizial eta Fiskalaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzaren ordezkari bat. Hauen helburua da Bulego Judizialean nagusiki inplikatuta dauden alderdien arteko jarduera koordinatua sustatzea, Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren etengabeko hobekuntza ekartzeko.
Koordinatu eta Hobetzeko Batzordearen bileretan parte-hartzeak ez dakar diru-konpentsaziorik.
Lehenengoa. Bulego Judizial eta Fiskalaren arloko eskumenen ardura duen Eusko Jaurlaritzako zuzendariak emandako ebazpen baten bidez ezarriko dira Gernikako Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren antolamendu zehatza eta funtzionamendu-arauak.
Bigarrena. Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa funtzionatzen hasteko data zehatza Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskalaren alorrean ahalmena duen zuzendariaren ebazpenaren bidez ezarriko da, Gernikako Barruti Judizialaren langileak egokitzeko prozesua bukatu ondoren.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 7a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


