Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko otsailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez ebazten da 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzea eta 2010-2011 ikasturterako ituna. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko otsailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez ebazten da 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzea eta 2010-2011 ikasturterako ituna.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1616
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/02/09
  • Argitaratze-data: 2011/03/23

Testu legala

Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren bidez hezkuntza-itunen erregelamendua onartu zen eta hezkuntza-itun berriak izenpetzeko prozedura arautu.

Uztailaren 14ko 196/1992 Dekretuaren 13.1 artikuluaren arabera, urtero deialdia argitaratuko da itun berriak hitzartzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko uztailaren 21eko Aginduz, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itun berriak izenpetzeko deia egin zen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta hezkuntza maila ezberdinetan proposamenak egin ostean,

Lehenengoa. Agindu honen I. eranskinean agertzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan ematen dira ukapenaren arrazoiak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Eskolatze-beharrak ez betetzea / No satisfacer necesidades de escolarización.

Herria

Municipio Ikastetxea

Centro Maila

Nivel

Bilbao CPES Armengol BHIP C.F.Grado Medio

Bilbao CPES Esc.Superior Hostelería Artxanda BHIP C.F.Grado Medio

C.F.Grado Superior

Bilbao CPES Juritecnia BHIP C.F.Grado Superior

Zizurkil (Gipuzkoa) CPEI Jesusen Bihotza HIP E.Infantil 2 C.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik