- AGINDUA, 2011ko otsailaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bitartez, laguntza deialdia egiten da 2011 ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko otsailaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bitartez, laguntza deialdia egiten da 2011 ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1403
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/11
- Argitaratze-data: 2011/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren xedea landa turismoko establezimenduei zuzendutako diru-laguntzak ematea arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarriko Plana 2007-2013 delakoan nekazaritzakoak ez diren jardueretarantz anizteko jaso den neurriaren barruan. Horrela, nekazaritzako ustiapenaren jasangarritasuna sendotu nahi da, landa ekonomia anitzagoa bihurtuz.
Dekretu horretako 8. artikuluak ezartzen duenez, araututako laguntzen deialdia egingo da urtero, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak emandako aginduaren bitartez, laguntza eskabideak aurkezteko epeak irekiko dira, finantzaziorako jarritako baliabide ekonomikoen zenbatekoei eta haien jatorriari publizitatea emango zaie, eta diruz lagun daitezkeen inbertsioak zein denbora-tartetan egin beharko diren finkatuko da.
Azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen bitartez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzen duten Printzipioen Legearen Testu Bateginak 49.5 artikuluan ezartzen duenez, ekonomia-ekitaldi bakoitzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, finkatu egingo dira programen diru-laguntzak emateko arauak eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011 ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legea onetsita, beharrezkoa da deialdi hori egitea.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Xedea.
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuan araututako laguntzen deialdia egitea 2011 ekitaldirako.
Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.
Azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak araututako laguntza deialdian 2011 ekitaldian sartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena. Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.
Deialdi honen xede diren laguntzak eskuratzeko eskaerak sailaren webgunean (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) eskura dagoen inprimaki-eredua betez egingo dira. Horiek Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari edo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoei (ENB) aurkeztu behar zaizkie. Bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 eta 38.9 artikuluetan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliko da.
Eskabidearekin batera, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuko 9 artikuluan ezarritako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da.
Laugarrena. Diru-baliabideak.
2011 ekitaldiko laguntzak finantzatzera zuzendutako baliabide ekonomikoak 125.129 eurokoak dira guztira.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako aurrekontu kredituak 86.339 euroko kopurura iristen dira. Europako LGENF funtsari dagokionez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarriko Plana (GJP) 2007-2013 delakoaren babesean, dekretu horren xedea betetzeko jarri diren kredituen kopuru zehatza 38.790 eurokoa izango da.
Eman beharreko laguntza guztien bolumenak ez ditu gaindituko baliabide horiek edo horiek eguneratzetik eratorritako kopurua, indarrean dagoen legeriari jarraiki aurrekontu aldarazpenak onesten diren kasuan. Laguntzak emateko prozedura ebatzi baino lehen hazkunde hori gertatuko balitz, publizitatea emango litzaioke inguruabar horri. Horretarako, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako titularrak ebazpena egingo luke.
Bosgarrena. Egitasmoak burutzeko epea.
2011 ekitaldirako, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak aipatutako diruz lagun daitezkeen jarduerak burutzeko epea ezin izango da izan 2011ko abenduaren 31tik haratagokoa.
Seigarrena. Justifikazioa, likidazioa eta ordainketa.
Deialdi honen babesean ematen diren diru-laguntzen ordainketa aldi bakarrean egingo da, behin diruz lagunduko den inbertsio proiektua gauzatu dela egiaztatzen denean: Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzako teknikariek egiaztapen fisiko egokia egiten dutenean; hura helburutzat izandako xedeari egokitzen zaiola ikusten denean; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako landa turismoko establezimendu jardueraren baimena eransten denean; eta egin den gastua frogatzen denean. Azken horretarako, fakturak eta egindako ordainketen agiriak aurkeztu beharko dira, agiri originalean edo fotokopia konpultsatuan.
Europako LGENF funtsaren arabera onartutako laguntzen ordainketa Erakunde Ordaintzailearen bitartez egingo da urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan xedatutakoari jarraiki. Horretarako, aldez aurretik, Erakunde Ordaintzailearen Zuzendaritzako titularrak ebazpenak egin behar ditu horri buruz.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Aginduaren aurka zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan, bi hilabeteko epean, lehen aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 11.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


