- AGINDUA, 2011ko otsailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko otsailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1498
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/22
- Argitaratze-data: 2011/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bai eta lege hori garatzen duen eta Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu-Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta Confebask-ek proposaturik, honako hau
Lehenengoa. Patronalaren erakundeen ordezkari gisa, José Luis García Bengoa Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Bigarrena. Patronalaren erakundeen ordezkari gisa, Asier Aloria Sánchez Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, José Luis García Bengoari bere agintaldia bukatzeko falta zitzaion denborarako.
Agindu hau, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 22a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


