- AGINDUA, 2011ko martxoaren 9koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, zeinen bidez igotzen baitira erabilera orokorreko zerbitzuetarako tarifak eta gutxienez ordaindu beharrekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko martxoaren 9koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, zeinen bidez igotzen baitira erabilera orokorreko zerbitzuetarako tarifak eta gutxienez ordaindu beharrekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1837
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/09
- Argitaratze-data: 2011/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Igo egin da Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publikoetan kobratu beharreko tarifak osatzen dituzten zenbait elementuren prezioa. Hori dela-eta, eta arloko elkarte batzuek horrela eskatu dutenez, komeni da indarrean dauden tarifak igotzea.
Igoera orokorra kalkulatzeko, Errepideko Bidaiarien Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legearen 48.6 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da; artikulu horren arabera, erabilera orokorreko zerbitzu publiko erregular iraunkorretan, Administrazioak tarifak berrikusteko arau batzuk ezar ditzake, eta arau horiek faktore objektiboak ez ezik, emakida bakoitzaren produktibitatea ere kontuan hartuko dute. Baina, oraingoz legea erregelamendu bidez garatu ez denez, legearen lehenengo xedapen gehigarrian eta martxoaren 30eko 16/1987 Legearen 19.5 artikuluan, abenduaren 27ko 24/2001 Legeak berridatzitako eran, ezarritakoari jarraituko zaio; 24/2001 Legeak, besteak beste, bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregular iraunkorren barruan, erabilera orokorreko zerbitzuetako tarifen berrikuspen orokorrerako arauak ezartzen ditu.
Gainera, kontuan izan behar da agindu honen edukiarekin, eta bereziki 8. eta 9. artikuluekin, ez dugula, inolaz ere, datozen urtealdietarako tarifa-politikaren inguruko aurreiritzirik ezarri nahi, Errepideko Bidaiarien Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legea erregelamendu bidez garatzekotan baitago.
Bestetik, emakiden artean dauden ezberdintasun nabarmenengatik, batez besteko igoera orokor hori arlo guztian uniformea ez denez, hala eskatzen duten enpresei tarifak banaka berrikusteko aukera emango zaie.
Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta martxoaren 18ko 4/2004 Legearen 4.1 eta 48. artikuluak kontuan izanik, hauxe
Tarifak igotzeko proposamena kasuan kasuko foru aldundiko organo eskudunari aurkeztu beharko zaio, eta horrek, ateratzen diren prezioak onartu ahal izango ditu, baldin eta 1. artikuluan ezarritako batez besteko igoera gainditzen ez badute.
Batez besteko igoera hori lortzeko, batzen den diru guztiarekiko txartel mota bakoitza zenbatekoa den neurtuko da.
Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraioetako zuzendariari agindu hau eta ezarri beharreko gainontzeko arauak interpretatzerakoan auzirik sortuz gero, horiek ebazteko.
Indarrik gabe gelditzen da Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularren barruan erabilera orokorreko zerbitzuetako tarifak eta gutxienez ordaindu beharrekoak igotzen dituen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2009ko martxoaren 9ko Agindua.
Lehenengoa. Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraioetako zuzendariari agindu hau eta ezarri beharreko gainerako arauak interpretatzerakoan auzirik sortuz gero, horiek ebazteko.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 9a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2012ko martxoaren 13koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, zeinen bidez igotzen baitira erabilera orokorreko garraio-zerbitzuetako tarifak eta gutxienez ordaindu beharrekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artea
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2009ko martxoaren 9koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiariak herri artean errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publiko erregularretarako tarifak eta gutxienez ordaindu beharrekoak igotzeko de


