Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko martxoaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Nuevas Claves Educativas» fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzeko dena (helbide soziala). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko martxoaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Nuevas Claves Educativas» fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzeko dena (helbide soziala).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 2005
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/14
  • Argitaratze-data: 2011/04/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Fundación Nuevas Claves Educativas» fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

Lehenengoa. 2011ko martxoaren 7an, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan, sarrera eman zaio Idoia Molinuevo Ugartondo andreak, «Fundación Nuevas Claves Educativas» fundazioaren ordez, aurkeztutako idazkiari.

Estatutuetako manua aldatzeko eta helbide soziala lekuz aldatzeko Eskrituraren 2011-02-23an emandakoaren kopia bi aurkeztu dira, eskabidearekin batera aurkeztu ere. Gasteizko notarioa den Francisco Rodríguez-Poyo Segura jaunaren aurrean (523 protokolo-zk.), Idoia Molinuevo Ugartondo andreak, Fundazioko idazkari denak, egiletsitakoa da eskritura hura

Koldobika Eguren Cendoya lehendakariaren baimenarekin, Patronatuko idazkari denez, Idoia Molinuevo Ugartondo andreak 2011-02-15ean emandako ziurtagiria erantsirik du aipatu eskriturak. Ziurtagiri hori 2011ko otsailaren 15ean egindako bilerari buruzko da, zeinetan, besteak beste, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikulua (helbide soziala) aldatzeko erabakia hautu baitzen.

Ziurtagirian, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikuluaren idazketa berria jasota dago, bai eta fundazioaren helburua errespetatu egiten dela, fundatzailearen aldetik inolako debekurik ez dagoela eta ez duela inolako eraginik fundazioaren bideragarritasun ekonomikoan.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago ondokoetan: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioei buruzko Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren 2009ko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan.

Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Lehenengoa. «Fundación Nuevas Claves Educativas» Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartzea (helbide soziala).

Bigarrena. Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, zeina 2011ko otsailaren 23an egiletsi baitzuen fundazioko idazkari den Idoia Molinuevo Ugartondo jaunak, Gasteizko Francisco Rodríguez-Poyo Segura notarioaren aurrean den (protokolo zenbakia: 523).

Inskripziotik aitzuna, Fundazioaren helbidea hauxe izanen da: Bilboko Ibarrekolanda kalea, 13.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 14a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik