- AGINDUA, 2011ko martxoaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, Anoetako Herri Ikastola S. Coop. kooperatiba sozietateari herri onurako izaera ematen zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko martxoaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, Anoetako Herri Ikastola S. Coop. kooperatiba sozietateari herri onurako izaera ematen zaio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 2117
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/17
- Argitaratze-data: 2011/04/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Lehenengoa. 2011ko urtarrilaren 14an, Bakarne Garmendia Usabiaga andreak, Anoetako Herri Ikastola S. Coop. kooperatiba sozietatearen izenean eta ordezkaritzan, aipatutako entitateari herri onurako izaera ematea eskatu zuen. Eskaerarekin bat, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudiari buruzko otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren betekizunak betetzeko galdatutako dokumentazioa ere aurkeztu zuen.
Bigarrena. 2011ko urtarrilaren 20ko idatzi baten bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari txosten bat eskatu zitzaion, kooperatibari herri onura izaera ematea egokitzat jotzen zuenentz irizpena eman zezan, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoa betez. Eskaera horri erantzunez, 2011ko otsailaren 4an, Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren Aholkularitza Juridikoaren arduradunaren idatzia jaso zen, eskaerari baiezko irizpena emanez.
Hirugarrena. 2011ko otsailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, horrela, interesa dutenek espedientea aztertu ahal zezaten eta alegazioak jar zitzaten, hogei eguneko epean. Epe horren barruan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.
Aurreko egitateei ezargarri zaizkie ondorengo
Lehenengoa. Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 137.2 artikuluak dio Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibei herri onurako izaera emango diela Eusko Jaurlaritzak, erregelamendu bidez ezarritako prozeduraren, araubidearen eta betekizunen arabera.
Bigarrena. Artikulu hori garatuz, 64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, onartu zen, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen araudia onartzeko dena.
Hirugarrena. Herri onurako izaera emateko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.
Laugarrena. 64/1999 Dekretuak herri onurako izaera lortzeko 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak zuzen bete direla baieztatu da.
Bosgarrena. 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua da kooperatiba sozietate bati herri onurako izaera emateko eskuduna.
Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta ezargarri diren gainontzeko arau orokorrak ikusirik, honako hau
Lehenengoa. Anoetako Herri Ikastola S. Coop. kooperatiba sozietateari herri onurako izaera ematea.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuari. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) artikuluan ezarritakoa betez 46.1 artikualuarekin erlazioa duena (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 17a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


