Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko martxoaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita Loiuko (Bizkaia) «Esperanza Alhama» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko martxoaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita Loiuko (Bizkaia) «Esperanza Alhama» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 2294
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/22
  • Argitaratze-data: 2011/04/26

Testu legala

Aztertuta geratu da Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo berri bat irakasteko baimena aldatzeko eta aurretik baimenduta duen beste bat kentzeko eskatuz Loiuko (Bizkaia) «Esperanza Alhama» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko BOE), eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

Kode zenbakia: 48009918.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Esperanza Alhama»

Titularra: Hijos del Amor Misericordioso.

Helbidea: Larrondo, 2.

Udalerria: Loiu.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: «Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak» goi-mailako prestakuntza-zikloa irakastea eta «Informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukieraz.

Lanbide-Heziketa:

Familia: Administrazioa eta Kudeaketa.

  • Administrazio-kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • Administrazio eta finantzetako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Familia: Merkataritza eta Marketina:

  • Merkataritzako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • Nazioarteko merkataritzako goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.

  • Instalazio elektriko eta automatikoei buruzko erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • Instalazio elektrotekniko eta automatizatuei buruzko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Familia Informatikoa eta Komunikazioak:

  • Informatika sistemen administrazioko goi-mailako sareko prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitarteko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik