Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko martxoaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Laguntza Judizialeko Kidegora txanda irekiz sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduz egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko martxoaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Laguntza Judizialeko Kidegora txanda irekiz sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduz egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 2080
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/28
  • Argitaratze-data: 2011/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz (2010eko maiatzaren 19ko BOE), honako erabakiak hartu dira:

Lehenengoa. Maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren bitartez, Laguntza Judizialeko Kidegora txanda irekiz sartzeko hautaprobak deitu ziren (2010-06-22ko BOE). Bada, proba horiek gainditu dituzten hautagaiei Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eskaintzen zaizkien plazetarik bete gabe geratu direnen zerrenda ematen da argitara (I. eranskina).

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko hautagaiek Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari bidali beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATeko sarrera-erregistroan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko erregistro orokorrean (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, hamar egun natural izango dituzte, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako eran ere bidal daitezke eskabideak.

Postetxeetan aurkezten direnak bi modu hauetan bidali ahal izango dira:

  1. Posta arruntaz. Honela eginez gero, Bilbo, Donostia eta Gasteizko EATetako sarrera-erregistroetan edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistro Orokorrean eman beharko zaio sarrera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

  2. Posta ziurtatuz. Eskaria irekita aurkeztu beharko da postetxean, postako langileak eguna eta zigilua jar ditzan, igorri baino lehen.

    Hirugarrena. Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko dute, jarraibide hauen arabera:

    Eskabidean, gehienez ere 50 lanpostu hautatu ahal izango dira, eta organoa, herria eta probintzia zehaztuko dira.

    Modu horren bidez lanposturik egokitu ezean, probintzien araberako lehentasunen hurrenkera hartuko da kontuan, zeina eskatzaileek adierazi beharko duten eskabidean.

    Probintzia bakoitzean destinoak esleitzeko, hurrenkera honi jarraituko zaio:

    1. Auzitegi Nagusia.

    2. Probintzia Auzitegiak.

    3. Fiskaltzak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Medikuntzako Erakundea.

    5. Dekanotzak eta zerbitzu komunak.

    6. Instrukzioko Epaitegiak.

    7. Zigor arloko Epaitegiak.

    8. Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak.

    9. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak.

    10. Lehen Auzialdietako Epaitegiak.

    11. Merkataritza arloko Epaitegiak.

    12. Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak.

    13. Lan arloko Epaitegiak.

    14. Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

    15. Adingabekoen Epaitegiak.

    16. Bake Epaitegiak.

      Laugarrena. Hautaketa-ikastaroa eta praktika-aldia amaitu, eta horietako puntuak eta lehiaketa-oposizioko fasean lortutakoak batutakoan, esleipena gauzatuko da, betiere hautaketa-prozesu osoan lortutako ordena-hurrenkeraren arabera.

      Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek ez dute eskabidea ezeztatzerik ez aldatzerik izango.

      Seigarrena. Hautagairen batek eskaerarik egin ez badu edo eskatutakorik egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, nahitaez onartu beharrekoa.

      Zazpigarrena. Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera.

      Zortzigarrena. Esleitutako destinoak behin betikoak izango dira, eta lehiaketan lortutakoen berdinak izango dira ondorio guztietarako; eta ez dute izango parte hartzerik lehiaketetan, behin betiko destinoa esleitzeko ebazpenaren egunetik hara bi urte igaro arte. Urte bi horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan ezarritakoa errespetatu beharko da.

      Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

      Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 28a.

      Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

      IDOIA MENDIA CUEVA.

Organoa

Órgano Udalerria

Localidad Probintzia

Provincia Lanpostu hutsen kopurua

  1. º vacantes

    Probintzia Auzitegiko Tramitazioko Bulego Erkidea

    Aud. Prov. Oficina Común de Tramitación Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Informazio, Erregistro eta Banaketa Zerbitzu Orokorra

    Serv. Común Información, Registro y Reparto Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 2 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 3 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 4 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 5 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 6 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 7 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 8 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lan-arloko 2 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado de lo Social n.º 2 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Lan-arloko 3 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado de lo Social n.º 3 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1

    Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado de lo Penal n.º 4 Bilbao Bizkaia 1

    Zigor-arloko 6 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado de lo Penal n.º 6 Bilbao Bizkaia 1

    Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 1 Barakaldo Bizkaia 1

    Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

    Juzgado Primera Instancia n.º 4 Barakaldo Bizkaia 1

    Probintzia Auzitegiko Zerbitzu Erkide Orokorra

    Aud. Prov. Servicio Común General Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 5

    Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Erregistro Zibila)

    Juzgado Primera Instancia n.º 4 (Registro Civil) Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2

    Zigor-arloko Izapideen Bulego Orokorra

    Oficina Común Tramit. y Ejecutorias Penales Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

    Adingabekoen Epaitegia

    Juzgado de Menores Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

    Gobernu eta Zerbitzu ErkidekoBulegoa

    Oficina Gubernativa y Resto Serv. Comunes Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Txanda ireki bidez Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko den maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren bidez deitutako hautaketa-probak gainditu dituzten hautagaientzako destinoa eskatzeko eskabidea.

Solicitud de destino para los aspirantes aprobados en las pruebas selectivas convocadas por Orden JUS/1653/2010, de 31 de mayo, para ingreso en el Cuerpo de Auxilio Judicial de la Administración de Justicia, turno libre.

IFZ/NIF: Lehen abizena / Primer apellido:

Bigarren abizena / Segundo apellido:

Izena/Nombre:

Hautaketa Prozesuko Hurrenkera zk.

Número de Orden Proceso Selectivo Harremanetarako telefonoa

Teléfono de contacto:

Hautaketa-probak egin zireneko lurralde-esparrua

Ámbito Territorial en el que realizó las pruebas selectivas:

Destinoa lehentasun-hurrenkeraren arabera (ikus lanpostuen deialdia)

Destino por orden de preferencia (ver convocatoria de plazas)

Lantokia / Centro de Trabajo

Hurrenkera zk.

  1. º orden Organoa

    Órgano Udalerria

    Localidad Probintzia

    Provincia

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8

    9

    10

    11

    12

    13

    14

    15

    16

    17

    18

    19

    20

    21

    22

    23

    24

    25

    26

    27

    28

    29

    30

    31

    32

    33

    34

    35

    36

    37

    38

    39

    40

    41

    42

    43

    44

    45

    46

    47

    48

    49

    50

    Probintziak lehentasun-hurrenkeraren arabera (Ikus lanpostuen deialdia)/

    Provincias por orden de preferencia (ver convocatoria de plazas)

    1 11 21

    2 12 22

    3 13 23

    4 14 24

    5 15 25

    6 16 26

    7 17 27

    8 18 28

    9 19 29

    10 20 30

    ................................................................., 2011ko ..................................aren ..........a

    ................................................................ , .......... de.......................................... 2011

    BULEGO JUDIZIAL ETA FISKALAREN ZUZENDARIA

    ILMA. SRA. DIRECTORA DE LA OFICINA JUDICIAL Y FISCAL

    C/ DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1

    01010 VITORIA-GASTEIZ

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik