- AGINDUA, 2011ko martxoaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitateak gutxitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko martxoaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2435
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/31
- Argitaratze-data: 2011/05/04
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gutxitzeko eskatuz, Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai honetan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48001415.
Izen espezifikoa: «Eleizalde Ikastola».
Titularra: Luis de Eleizalde Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Arene Auzoa, 6.
Udalerria: Bermeo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate 1 gutxitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 7 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 6 unitate, 146 ikaspostutarako edukieraz.
Lehen Hezkuntza: 14 unitate, 350 ikaspostutarako edukieraz.
Hezkuntza Berezia: 2 unitate.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostutarako edukieraz.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 31.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


