- AGINDUA, 2011ko apirilaren 4koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación don Francisco Yarza» fundazioaren estatutuetako 2. eta 4. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko apirilaren 4koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación don Francisco Yarza» fundazioaren estatutuetako 2. eta 4. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 2469
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/04
- Argitaratze-data: 2011/05/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
«Fundación Don Francisco Yarza» fundazioak bere estatutuetan egindako aldaketak onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
Lehenengoa. 2011ko martxoaren 21ean sarrera eman zaio Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan Joaquin Oquiñena Perellók «Fundación Don Francisco Yarza» fundazioaren lehendakari gisa aurkeztutako idazkiari.
2011ko martxoaren 14an, Joaquin Oquiñena Perellók eta Graciela Margarita Imaz Petralik, Fundazioaren Patronatuko lehendakaria bata eta idazkaria bestea, Donostiako notario Guadalupe María Inmaculada Adanez Garcíaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren kopia eskuetsia eta fotokopia aurkeztu dira eskabidearekin batera (protokolo-zenbakia: 437).
2010eko azaroaren 11n egindako bileraren egiaztagiria erantsi zaio eskritura publikoari, Graciela Imaz Petrali Patronatuko idazkariak, Joaquin Oquiñena Perelló lehendakariaren oniritziaz egindakoa Donostian, 2010eko azaroaren 11n. Bilera horretan, besteak beste, Fundazioaren estatutuetako 2. eta 4. artikuluak aldatzea erabaki zen.
Fundazioaren estatutuetako 2. eta 4. artikuluen idazketa berria osorik jasotzen da eskrituran.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan.
Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hauxe
Lehenengoa. «Fundación Don Francisco Yarza» fundazioaren estatutuetako 2. artikuluaren (helburuak) eta 4.aren (helbidea) aldaketa onartzea.
Bigarrena. Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, estatutuetan egindako aldaketa jasotzen den eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Eskritura hori 2011ko martxoaren 14an egiletsi zuten Joaquin Oquiñena Perellók eta Graciela Margarita Imaz Petralik, Fundazioaren Patronatuko lehendakari eta idazkari hurrenez hurren, Donostiako notario Guadalupe María Inmaculada Adanez Garciaren aurrean (protokolo-zenbakia: 437).
Inskripzio honen ondoren, Fundazioaren helbide sozialak Donostian (Gipuzkoa) jarraituko du, Gipuzkoa plazako 15. zenbakian (solairuartea).
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 4a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


