Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011-2012 ikasturtean Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak emateko laguntzetarako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011-2012 ikasturtean Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak emateko laguntzetarako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2356
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/05
  • Argitaratze-data: 2011/04/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Otsailaren 26ko 32/2008 De­kre­tuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren hezkuntza-eremuan, maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoaren bosgarren kapituluan xedatutakoari eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege-De­kre­tuari, hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenari, jarraituz.

Era berean, De­kre­tu horretako 13. artikuluan hezkuntza sistemako lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko bideak zehazten dira. Erdi mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua eduki beharko da, eta goi mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko berriz, batxilergoko titulua. Berariazko proba bidez ere sartu ahalko da.

Hezkuntza, Uni­ber­tsi­ta­te eta Ikerketako sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Agindu bidez Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea arautzen da. 2. artikulua lanbide-heziketara proba bidez sartzeari dagokio, eta bertan ezarrita dagoenez, Hezkuntza, Uni­ber­tsi­ta­te eta Ikerketa Sailak hezkuntza-zikloetara sartzeko probak deituko ditu gutxienez urtean behin; probak kasu bakoitzean zehaztutako egunean eta lekuan egingo dira.

Alde horretatik, eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatu eta pertsona helduei heziketa zikloetara sartzeko aukera zabaldu nahirik, Ebazpen honen bidez itunpeko Ikastetxe pribatuei dei egiten zaie sarbide proba horiek prestatzeko ikastaroa antola dezaten, ebazpen honetan ezarritako baldintzetan.

Ondorioz, honako hau

  1. Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntza deialdia egitea Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetarako sarbide probak prestatzeko ikastaroak antolatu eta irakatsi ditzaten 2011-2012 ikasturtean. Ikastaroak 18 urtetik gorako herritarrei zuzendurik egongo dira, hain zuzen ere, lanbide heziketako zikloak ikasi nahi baina horretarako beharrezko titulaziorik ez dutenentzat.

  2. Erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide proba prestatzeko ikastaroak 360 orduko iraupena izango du. Goi mailako heziketa zikloetarako sarbide probak bi zati ditu, orokorra eta espezifikoak. Horietako bakoitzak 180 orduko iraupena izango du eta ikastetxeek bi zatiak edo horietako bakar bat irakatsi ahal izango dute.

  3. Talde bakoitzean 15 ikasle egon beharko dute gutxienez, helburu horretarako bideratutako diru-baliabideen efizientzia bermatzeko, eta 35 ikasle gehienez, otsailaren 3ko 23/2009 De­kre­tuaren 16. artikuluaren arabera. De­kre­tu horren bidez ezarri zen Batxilergoko kurrikulua Euskal Autonomia Erkidegoan.

  1. Lanbide Heziketako zikloak eta Batxilergoa irakasten duten EAEko itunpeko ikastetxe pribatuek eskatu ahal izango dute dirulaguntza.

  2. Irakaskuntza horiek ez dute ondorio akademikorik izango ikasleentzat.

  3. Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak jasotzeko ikastaroak doakoak izan behar dira partehartzaile guztientzat.

  1. Sarbide probak prestatzeko ikastaroen proposamena zuzendaritza-taldeak egin behar du, irakaskuntza horretan zerikusia duten irakasleek, edo irakasleek eskuordeturiko batzordeak eskaintza horren gainean aditzera emandako datuetan oinarrituta.

  2. Klaustroak eskabidea eta haren ondoriozko jarduerak ezagutu behar ditu eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartu behar du.

  3. Ordezkaritza Organo Gorenak ere eskaintza ezagutu eta eskabidearekin bat etorri behar du; eta orobat, proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta Ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartu behar du.

  1. Ikastetxearen legezko ordezkariak izango du espedientea hasteko ardura. Horretarako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari zuzendutako eskabidea ikastetxearen legezko ordezkariak izenpetuta eta zigilatuta; dirulaguntza zein prestakuntza-ekintzetarako eskatzen den adierazi behar da (I. eranskina).

    2. Laburpen-fitxa, ikasturtean garatuko den ikaskuntza deskribapenarekin non oinarrizko argibideak adieraziko diren (II. eranskina).

    3. Klaustroaren akta; idatziz jasoko da eskaera eta bere baitako jarduerak ezagutzen dituela, eta, halaber, proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela (III. eranskina).

    4. Ordezkaritza Organo Gorenaren akta; idatziz jasoko da eskabidearekin bat datorrela, aurkeztutako ikastaroen jarduerak ezagutzen eta onartzen dituela, eta, orobat, hitz ematen duela proiektua egiteko behar diren neurriak hartuko dituela eta Ikastetxearen Urteko Plangintzan sartuko duela, diru-laguntza onartzen bada (IV. eranskina).

    5. Honakoa adierazten duen justifikazio-txostena: ikastaro horiek emateko dagoen beharra; benetako eskea zein den eta proposatutako ikastaroak nola egokitzen diren eske horri; zein ikasleri zuzenduta dagoen, ikasle horien ikaskuntza-beharretara nola egokitzen diren, ikastaro horiek nola osatzen diren dagoeneko zonaldean dagoenarekin edota zonalde bereko beste ikastetxe batzuek aurkeztu dituztenekin (V. eranskina).

    6. Ikastetxearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena, xede bereko beste deialdi batean ez duela izenik emango egiaztatzen duena (VI. eranskina).

    7. Ikastetxearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena, egiaztatzen duena ikastetxeak ez duela zigor-edo administrazio-arloko zigorrik jaso diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten edo horretarako ezgaitzen duenik eta ez duela inolako lege-debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne (VII. eranskina).

    8. Dagokion Foru Aldundiaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak zerga betebehar guztiak beteta dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasun sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduan, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan dirulaguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoan ezarritakoaren arabera eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere beteta dituela ziurtatzen duten agiriak.

  1. Agindu honen xedea betetzeko 2011-2012 ikasturtean erabiliko diren diru-baliabideak 235.384 euro izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

  2. Zenbateko hori gehitu egin ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Hezkuntza, Uni­ber­tsi­ta­te eta Ikerketa Sailean beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratu badira. Gertaera hori ematen bada, dirulaguntzak ebatzi baino lehen egin behar da eta aipatutakoaren berri eman behar da Uni­ber­tsi­ta­te eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

  1. Deialdi honen bitartez lor daitekeen diru-laguntza bateraezina da beste edozein erakunde publiko edo pribatuk xede bererako egin duen deialdian lortutako dirulaguntzarekin.

  2. Erakunde eskatzaileak ezin du egon dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea galarazten dion isun administratiboren baten pean, legezko debeku baten pean, ez eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutakoak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ere.

  3. Ikastetxeak dagozkion zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak beteta izan behar ditu, Agindu honen 4.1.i) artikuluan jasotakoaren arabera.

  4. Titularra pertsona juridikoa bada, eskatzaileak dirulaguntza hau eskatzeko ahalordetze nahikoa izan beharko du.

  5. Agindu honen bidez ez dira diruz lagunduko 15 ikasle baino gutxiago edo 35 ikasle baino gehiago dituzten taldeak.

  6. Diru-laguntzak jasotzeko eskatzailea edo ordezkari den erakundea ez da dirulaguntzak itzultzeko edo zigortzeko inolako prozeduratan egon behar, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organo autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik tramitazio-fasean dauden prozeduretan ere.

  1. Dirulaguntzaren esleipena lehiaketa bidez erabakiko da, eskaintzaren finantzaketa eskatu eta Agindu honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituztenen artean.

  2. Eskaerak ondorengo irizpideen arabera balioetsiko dira:

    1. Aurkeztutako eskaintzaren egokitasuna eskaera egin duen ikastetxearen eraginpeko zonaldean dauden beharrekiko. Kontuan hartuko da eskaeraren eta izena eman duten ikasleei buruzko datu errealak: 20 puntu gehienez.

    2. Ikastaroaren bideragarritasuna, ikastetxearen funtzionamenduaren eta eskarmentuaren ikuspuntutik. Funtzionamenduari dagokionez, kontuan hartuko dira sailaren ageriko inplikazioa ikastaroan eta ikastaroa emateko denbora-plangintzaren zehaztasuna. Bestalde, eskarmentua neurtzeko, aurretik ikastaro hau eman duten ikastetxeen ibilbidea hartuko da kontuan, hau da, talde finkatuak, bertan behera uzteak, aurkeztutakoak, gainditu dutenak: 20 puntu gehienez.

    3. Eskatutako aurrekontuaren egokitasuna Agindu honen 8. artikuluari jarraituz, kontuan hartuko dira doikuntza eta desbiazioa: 10 puntu gehienez.

  3. Punturik gehien daukaten eskaerak aukeratuko dira, erabilgarri dauden aurrekontu-kredituak edo horien gehikuntzatik sortutakoak agortu arte. Edonola ere, ez dute deialdi honen kontura dirulaguntzarik izango gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten eskaerek. Berdinketa emanez gero kontuan hartuko da aurreko 3 ikasturteko ikastetxearen ibilbidea nolakoa izan den eskolak ematen eskaintza honi dagokionez eta ondorengo datuen ekarpena baloratuko da: baimendutako taldeak, kontsolidatutako taldeak, matrikulatutako ikasleria, ikasketa uzteak, probetan aurkeztutakoak eta gaindituak.

  1. 2011-2012 ikasturtean heziketa-zikloetarako sarbide probak prestatzeko emango diren ikastaroen dirulaguntzan langileria gastuak eta funtzionamendu gastu guztiak egongo dira barne ondorengo mugekin:

    1. Emandako dirulaguntza ezingo da izan inolaz ere, irakaskuntza horiek irakastetik sortutako eta behar bezala justifikatutako aurrekontu-defizita baino handiagoa.

    2. Ezin izango du inolaz ere ondorengo mugak gainditu:

      Goi mailakoa:

      Atal komuna: 8.000 euro (180 h).

      Atal espezifikoa: 8.000 euro (180 h).

      Erdi mailakoa:

      000 euro (360 h).

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

  2. Agindu honen 4. artikuluan eskatzen diren eskabidea eta agiriak Hezkuntza Sailaren Lurralde Bulegoetan aurkeztu beharko dira, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetan, halaber 72/2008 De­kre­tuan, apirilaren 29koan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan eskatzen direnak ere.

  3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluari jarraituz, eskabideak ez baditu betetzen deialdian eskatutako baldintzak, interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, horrela egiten ez badu, eskabidea atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena lege berekok 42. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.

Eskabideen balioespena, xede horretarako sortutako Ebaluazio Batzordeak egingo du. Batzordea ondorengoek osatuko dute:

Etengabeko Ikaskuntzako bi teknikari; bata batzordeburuaren egitekoak beteko dituena eta bestea idazkari-lanetan arituko dena, biak Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak izendatuta.

Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak izendatutakoa.

  1. Agindu honetan ezarritako dirulaguntza emateko prozedura ebazteko epea gehienez ere, 6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

  2. Deialdi honetan aurkezten diren eskaera guztiak prozedura bakar batean izapidetuko dira, eta Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari dagokio deialdiaren ebazpena ematea, Ebaluazio Batzordearen proposamenez.

  3. Ebazpenean erabakiko da eskatutako dirulaguntzak eman edo ukatzea. Lehenengoetan erakunde onuraduna, diruz lagundutako ikastaroak eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira. Ukatutakoen kasuan, dirulaguntza ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.

  4. Dirulaguntza eman edo ukatzeko ebazpena interesatuei jakinarazteko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da adierazitako 6 hilabeteko gehienezko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  5. Goiko paragrafoan adierazitako epea igaro eta prozeduraren ebazpenik argitaratzen ez bada, interesatuek euren eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 44.1 artikuluari jarraituz.

  6. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpenaren prozeduraren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari, berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Dirulaguntzaren ordainketa epe bitan egingo da; lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 80, 15.4.a) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, dirulaguntzari uko egin ez bazaio; eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa, berriz, artikulu beraren d) eta e) ataletan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

  1. Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetan aldaketarik gertatu bada aldatu egin ahal izango da dirulaguntzak ematen dituen ebazpena betiere ezarritako gutxienezko betekizunak gordez gero.

  2. Jasotako dirulaguntzaren itzulketa eta dagokion berandutza-korritua ondorengo arauetan zehazten da: 37. artikuluaren 4. atalean, Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaile Legeko 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 De­kre­tuko II. tituluan.

  3. Ondoren goian aipatu den Araudia eta bereziki gorabehera hauetakoren bat gertatuz gero, ikastetxeek jasotako dirulaguntza eta sortutako legezko interesak itzuli beharko dituzte:

    1. Burutzen den proiektuaren eta ikastetxe onuradunek aurkeztutako azken txostenaren jarraipenetik jarduera onartzerakoan, hasierako proiektuan aurreikusitako gutxieneko helburuak ez dituztela lortzen ondorioztatzea.

    2. Agindu honetan eta Agindua garatuko duten ebazpenetan xedatutakoa nola edo hala ez betetzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten eginbeharrak ez betetzea.

  4. Itzultzeko prozedura 698/1991 De­kre­tuan, abenduaren 17koan (1992ko otsailaren 17ko ­EHAA), araututakoa izango da.

Heziketa-zikloetarako sarbide probak prestatzeko ikastaroak ezarritako baldintzetan gauzatzen direla bermatzeko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak horien jarraipena egingo du Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.

  1. Deialdi honen barruan, 2011-2012 ikasturtean lanbide heziketarako sarbide probak prestatzeko diruz laguntzen diren ikastaroak, Ikastetxearen Urteko Plangintzan sartu beharko dira.

  2. Ikasketa Burutzak diruz lagundutako ikastaroa abian jartzen dela zaindu eta horretarako jarduerak koordinatu beharko ditu. Lan hori Ikasketa Burutzak berak egingo du edo, bestela, berak eskuordetzen duen irakasleak, modalitate horretako prestakuntza-koordinatzailea izango denak. Koordinatzaile horrek, aldiro, eskaintzaren eta euren jardueraren garapenari buruzko informazioa emango dio ikasketa-burutzari, eta zuzendaritza-taldearen bileretara joan ahal izango da gai horrekin zerikusia duten gaiak aztertzen direnean.

  3. Ikastetxe onuradunek azken txosten bat egingo dute, eta bertan, diruz lagundutako ikastarorako aurreikusitako helburuen lorpen-maila eta emaitza partzialen berri emango dute. Aipatutako txostenak VIII. eranskineko eskemaren arabera egin eta, bi ale, dagokion Etengabeko Ikaskuntzako Lurralde-Unitateari helaraziko dizkiote 2012ko uztailaren 31 baino lehen.

  4. Dirulaguntza jaso duten ikastetxeek ondorengo beste betebehar hauek ere izango dituzte:

    1. Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek esanbidezko ukapena egiten ez badiote eta idatziz horren berri ematen ez badute, dirulaguntza onartzen dutela ulertuko da.

    2. Dirulaguntza, eman den xede jakinerako erabiltzea.

    3. Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta EAEko Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazioa ematea, deialdi honen kargurako jasotako dirulaguntzei buruz.

    4. Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakasteko diruz lagundutako ikastetxeek artikulu honetan adierazitako betebehar guztiak ere betetzea.

    5. Txosten ekonomikoa eta egindako gastuaren laburpena aurkeztu beharko da, ondorengo agiriak erantsita: gastu horien guztien ordainagiriak, fakturak, edo beste edozein frogagiri, jatorrizkoak zein fotokopia konpultsatuak, betiere legez onartuta badaude eta emandako dirulaguntzari badagozkio; guztia 2012ko uztailaren 31 baino lehen.

Ikasturtea amaitzean, ikastetxeek bidalitako txostenean edo beharrezkoa den beste edozein datu nahiz txostenetan oinarrituta, dagokien Etengabeko Ikaskuntzako Lurralde Unitateak ondoko agiriak igorriko dizkio Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari:

Ikastetxeen zerrenda. Zerrenda horrekin batera ikastetxe bakoitzari onartutako ikastaroak aurreikusitako helburuak zenbateraino bete dituzten adieraziko da eta gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.

Ikastetxeka, ikastaro bakoitzean parte hartu duten ikasle-kopuruari eta ikasleek izan dituzten emaitzei buruzko txostena.

Irakaste-aldian, prestakuntza garatzean, gorabeherarik egongo balitz ikastaroak antolatu eta irakasteko dirulaguntza jaso duten ikastetxeetan, dagokien Ikuskaritzako Lurralde-Burutzak txostena igorriko dio Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari dirulaguntza emateko kontuan hartutako balditzetan izan diren aldaketak adieraziz edota helburu bererako jasotako beste dirulaguntza batzuk jaso dituela adieraziz. Horrenbestez, Zuzendaritza horrek behar diren neurriak hartuko ditu dirulaguntzak esleitzeko ebazpena aldatzeko, baldin eta laguntzen onuradun izateko gutxieneko baldintzak betetzen jarraitzen badu; hori guztia azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako De­kre­tuaren 51.1.i) artikuluaren arabera. De­kre­tu horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren Eskaintza Partzialaren fitxategian jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Etengabeko Ikaskuntzaren Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengoa. Agindu honek aurreikusi ez duenari dagokionez, 30/1992 Legea hartuko da aintzat, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua zati batean. Halaber, dirulaguntza publikoak arautzen dituen legedia.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Uni­ber­tsi­ta­te eta Ikerketako sailburuaren aurrean, bi hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa egin ahal izango da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, hilabete biko epean. Epe biok Agindu hau ­EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Hirugarrena. Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak beharrezkoak diren ebazpenak erabakitzeko eskumena izango du Agindu honek ezarritakoa behar bezala bete dadin.

Laugarrena. Agindu honek ­EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 5a.

Hezkuntza, Uni­ber­tsi­ta­te eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

IKASTETXEAREN KODEA n n n n n n

Jn./And.:....................................................................................................NAN zenb.:.......................................

Titular gisa ardurapean duen ikastetxea:...............................................................................................................

Ikastetxearen helbidea:

Kalea/Plaza:............................................... Posta-barrutia:................... Herria: ...................................................

Telefonoa: ............................. Faxa: ............................. Posta elektronikoa: ......................................................

ADIERAZPENAK:

Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak irakasteko laguntzetarako deialdiaren baldintzak ezagutzen ditut eta ondoko prestakuntza proposamena aurkezten dut:

SARBIDEA Aurrekontua

Maila

..

.. Langileria Funtziona-

mendua Guztira

         

         

         

         

Horretarako, hauxe ESKATZEN DUT:

..............euroko dirulaguntza

Erantsita doaz, deialdiaren 4. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen ditugulako egiaztagirien originala eta bi kopia.

..........................n, 2011ko ............ren .......a

(Sinadura eta zigilua)

ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARIA

(Erdi/Goi)

Maila

(Komuna/orokorra/espezifikoa) Iraupen osoa Astean irakatsiko diren orduak Ikasle kopurua

       

         

         

         

         

................................................................ko irakasleen klaustroak bilkura berezia egin du gaur, ...............(e)ko................aren ......(e)an, eta ondokoa adierazi du, funtzionamendurako bete behar diren legezko baldintzak beteta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketarako sarbide probak prestatzeko ikastaroa emateko dirulaguntza deialdiaren baldintzen arabera (.............ko ............aren ......(e)ko Ebazpenean ezarritakoak): irakasle guztiek aurkeztutako eskabidearen berri dutela. Orobat, irakasle guztiek bere gain hartzen dutela proiektu horrek ekar ditzakeen ondorioak, hala irakasle bakoitzari partehartzaile izateagatik dagozkionak, nola ikastetxearen barne-antolaketari dagozkionak.

...................(e)n, .......(e)ko ..........aren .....(e)an.

KLAUSTROKO LEHENDAKARIA

(sinadura eta zigilua)

....................................................................................ko Ordezkaritza Organo Gorenak bilkura berezia egin du gaur, ....................(e)ko ............................................................aren ....................(e)an. Bilkuran ondokoak egon dira: Gurasoen ordezkaritzan ....................................................................................................; Irakasleen ordezkaritzan: ..................................................................................................................................................................................................................; Ikasleen ordezkaritzan: ..................................................................................................................................................................................................................; Irakasle ez diren langileen ordezkaritzan: ..............................................................................................................; eta zuzendari gisa: ..............................................................................................................; Horrenbestez, Organo honek, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketarako sarbide probak prestatzeko ikastaroa emateko dirulaguntza deialdiaren baldintzak betetzen dituenak ((e)ko .aren .(e)ko Ebazpena), hitz ematen du aurkeztutako eskaera ezagutzen eta onartzen duela, hitz ematen duela neurriak hartuko dituela aipatutako proiektua egiteko, eta urteko plangintzan sartuko duela (onartua izango balitz). Orobat, ondokoak izendatzen ditu koordinatzaile: .................................................................................................................................................................................................................. nik ordezkatzen dudan klaustroko irakasleak direnak.

..................(e)n, ......(e)ko ............aren ...(e)an

ORDEZKARITZA ORGANO GORENEKO ZUZENDARIA

(sinadura eta zigilua)

4.e) artikuluan adierazten den justifikazio-memorian, honako alderdiak jaso beharko dira gutxienez:

  1. Ikastaro horiek antolatu eta irakasteko arrazoiak: benetan dagoen eskaera, ikasle hartzaileen ezaugarriak eta euren prestakuntza beharrak.

  2. Ikastetxearen ibilbidea sarbide probak irakasten edota pertsona helduen irakaskuntzan, oro har.

  3. Ikastetxearen eraginpeko zonaldean arlo horretan dagoen eskaintza.

  4. Finantzaketa zein ikastarotarako eskatzen den, Ikastaro horietan parte hartuko duten ikasleen jarraipenerako plana: sarbide-proba gainditu duten ikasleak eta benetan lanbide heziketako zikloetan matrikulatzen direnak.

  5. Ikastaroak irakasteko erabiliko diren giza baliabideak eta baliabide materialak.

  6. Erabiliko den metodologia eta baliabide didaktikoak.

  7. Antolamendua, egutegia eta ordutegia.

.................................................................................................................................................. jaunak/andreak,

........................................................................................................................................................ ikastetxearen titular/zuzendari naizen aldetik,

ZINPEAN AITORTZEN DUT (dagokiona adierazi):

Ikastetxeak ez daukala sarbide probak prestatzeko ikastaroa antolatu eta emateko bestelako dirulaguntzarik.

(a)n, ..(e)ko ...aren (e)an.

Titularra

(Izena eta sinadura)

................................................................................................................................................... jaunak/andreak,

........................................................................................................................................................ ikastetxearen titular/zuzendari naizen aldetik,

ZINPEAN AITORTZEN DUT:

Ikastetxea ez dagoela dirulaguntza publikoak eskuratzea galarazten dion inolako egoeraren pean ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren edota, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutakoak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ere.

........................................(a)n, ..............................(e)ko ........................................aren..........................(e)an.

Titularra

(Izena eta sinadura)

  1. Eskaintzaren testuinguruaren ezaugarri orokorrak eta bereziak.

  2. Eskaintzaren helburuak bete diren:

    Hasieran proposatutako helburuak.

    Proiektua amaitzean lortutako helburuak: izena eman duen ikasle kopurua; proba gainditu duen ikasle kopurua; gainditu dutenentatik heziketa-ziklo batean izena eman duen ikasle kopurua.

    Ikastaroa utzi edo proba gainditu ez dutenen arrazoiak.

  3. Eskaintza garatzean egin diren aldaketak, hain zuzen, ondokoetan izan direnak:

    Metodologia.

    Antolakuntza.

    Egutegia.

  4. Irakaste ibilaldian erabili den ebaluazio-prozesuaren sintesia.

  5. Ondorioak:

    Eskaintzaren lorpenak ikasleei eta irakasleari dagokionez.

    Ikastetxean izan duen eragina.

  6. Eskaintza irakatsi duten irakasleak, beraien egoera administratiboa eta horretarako erabili duten ordutegia.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik