Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko apirilaren 6koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kideak beren kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko apirilaren 6koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kideak beren kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2929
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/06
  • Argitaratze-data: 2011/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 30. artikuluan eta hori garatzeko Lurralde Politikarako Aholku Batzordeak emandako urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuan ezarrita dagoenez, batzordeak kide hauek izango ditu: batetik, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzeko ordezkari bat, eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan usadioak eta jardunak antolatzeko eta ezartzeko esperientzia izateagatik, lagundu eta arrazoizko proposamenak egin ditzaketen gizarte, ekonomia eta lanbide arloko sektoreen ordezkariek edo ingurumenaren arloan eragina duten sektoreen ordezkariak.

4/1900 Legearen 30. artikuluan aipatzen denez, batzorde horretako kideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak izendatuko ditu, Eusko Jaurlaritzaren sailek eta Lurralde Politikarako Batzordeak egindako proposamenak ikusita.

Aztertuta geratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretua, eta Eusko Jaurlaritzaren sailek egindako proposamenei atxikiz, hauxe

Lehenengoa. Lurralde Politikarako Aholku Batzorderako honako kide hauek izendatzea, sailek egindako proposamenari atxikiz:

  1. Herrizaingo Sailaren izenean, Raúl Fernández de Arroiabe Fernández jauna, Herrizaingoko sailburuordea, titularra, eta María Sonia Fernández López andrea, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizuneko zuzendaria, ordezkoa.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean, María Soledad Esteban Galarza andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, titularra, eta María José Madariaga Rola andrea, Lanbide Heziketako zuzendaria, ordezkoa.

  3. Ekonomia eta Ogasun Sailaren izenean, Andrés Araujo de la Mata jauna, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko sailburuordea, titularra, eta José Luis Hualde Mayo jauna, Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria, ordezkoa.

  4. Industria, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren izenean, Amaya Ortiz Cabezas andrea, Araubide Juridikoaren sailburuordea, titularra, eta Maria Soledad Gómez Adrián andrea, Auzibideen zuzendaria, ordezkoa.

  5. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren izenean, María Paz Larrumbide Moreno andrea, Etxebizitzako sailburuordea, titularra, eta Rafael Farias Blanc jauna, Lurzoru eta Hirigintzako zuzendaria, ordezkoa.

  6. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren izenean, D. Javier Garmendia Martínez jauna, Industria eta Energiako sailburuordea, titularra, eta Oskar Zabala Rabadán jauna, Energia eta Meategien zuzendaria, ordezkoa.

  7. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren izenean, Javier Ruiz Fernández jauna, Plangintza eta Enpleguko sailburuordea, titularra, eta José Felipe Yarritu Díaz jauna, Gizarte Ekonomia eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria, ordezkoa.

  8. Osasun eta Kontsumo Sailaren izenean, Jesús María Fernández Díaz jauna, Osasuneko sailburuordea, titularra, eta Mercedes Estébanez Carrillo andrea, Osasun Publikoko zuzendaria, ordezkoa.

  9. Kultura Sailaren izenean, Antonio Rivera Blanco jauna, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea, titularra, eta José Luis Iparraguirre Múgica jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria, ordezkoa.

    Bigarrena. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kide honako hauek izendatzea, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak egindako proposamenaren arabera:

  1. Miren Askasibar Bereziartua andrea (biologoa).

  2. Juan Goñi Ruesgas jauna (abokatua).

  3. Iñaki Arrieta Mardaras jauna (arkitektoa).

  4. Javier Gatón Pérez de Álbéniz jauna (arkitektoa).

  5. Eugenio Ruiz Urrestarazu jauna (geografoa).

  6. Inmaculada Ugartetxe Maturana andrea (ekonomilaria).

  7. Carlos Alonso Cidad jauna (Ekologistak martxan).

  8. Patxi Sasigain Saénz de Buruaga jauna (Confebask).

  9. Maribel Ballesteros Martínez andrea (UGT).

  10. Yolanda Urarte Alonso andrea (EHNE-Confederación).

    Hirugarrena. Beraien kargutik kentzea, 2008ko martxoaren 7ko Aginduaren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordeko kide izendatutako jaun-andreak.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 6a.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza,

    Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik