- AGINDUA, 2011ko apirilaren 13koa, Kulturako sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari 2011. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko apirilaren 13koa, Kulturako sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari 2011. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 2262
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/13
- Argitaratze-data: 2011/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren 4/2009 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.
Oraingo krisi ekonomikoa gogor jotzen ari da arte eszenikoen arloko kultur programazioa, eta horrek kalte egiten dio euskal antzerkigintzaren enpresa-egituraren jasangarritasunari. Alderdi horretatik arreta txikiena jasotzen duen sektorea da kale-antzerkiarena. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, egoera honen aurrean kezkatuta eta jakitun udalek ahalegin ekonomiko handia egiten dutela, uste du beharrezkoa dela aire zabaleko arte eszenikoen programazioak «Kale antzerkia bultzatuz» programaren bitartez sustatzea.
Ondorioz, hauxe
Agindu honen helburua da 2011. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal antzerki-konpainiek egiten dituzten ikuskizunen programak garatzeko gastuak zati batean ordaintzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.
Agindu honetan ezartzen diren bestelako eskakizunez gain, laguntza hauek eskatu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituzten udal, mankomunitate eta kuadrillek edo beren udal-erakunde autonomoek:
Antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere.
Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.
Dagokion aurrekontu-partida izatea konpainia edo artista parte-hartzaileak kontratatzeko gastuei aurre egiteko, bai eta ikuskizunek sortzen dituzten ekoizpen-gastuei aurre egiteko ere.
Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
Diru-laguntza horietarako, guztira, 90.000 euro erabiliko dira, baina kopuru hori handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, lehen xedapen gehigarrian ezarritako eran.
Diru-kopuru hori honela banatuko da, deialdiak hartzen dituen lau prozeduren artean:
25.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000 biztanletik gorako herrietan antolatzeko.
25.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan antolatzeko.
20.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 10.000tik 5.000ra biztanleko herrietan antolatzeko.
20.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 5.000 biztanletik beherako herrietan antolatzeko.
Prozedura bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako prozeduretako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, beste prozeduretako diru-laguntzaren zenbatekoa handituko da, betiere delako prozedura hori artean erabaki gabe badago.
Horrelako kasurik gertatzen bada, biztanle gutxien dituzten udalerriak jasotzen dituen prozeduran hasiko da diru-zuzkiduraren handitzea.
Guztiarekin ere diru-laguntzetara bideratutako diru-kopuru osoa agortzen ez bada, 10.2.a) artikuluan ezarritako muga gainditu ahal izango da, hasi biztanle gehien jasotzen dituzten modalitateetatik eta muga unitateka igoz harik eta diru-zuzkidura agortu arte.
Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:
Prozedura bakoitzerako ezarritako gutxieneko ikuskizunak programatuko dira:
000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.
000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.
000tik 5.000ra biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.
000 biztanletik beherako herrietan: bi ikuskizun.
Eskatzaileak mankomunitateak edo koadrilak badira, ikuskizun eszenikoak antzeztuko diren udalerriek ezin dute izan 5.000 biztanletik gora, eta guztira gutxienez ere hiru ikuskizun egingo dira.
Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.
Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.
Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.
Baztertu egingo dira ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak edo beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez daudenak.
Deialdi honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio. Kultura Sailaren tokian tokiko lurralde zerbitzuan aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bideren bitartez (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:
Erakundearen idazkariak emandako ziurtagiria, agindua argitaratzen den egunean indarrean dagoen udaleko biztanle-erroldaren arabera udalerriko biztanle-kopurua egiaztatzen duena.
Erakundearen idazkariak emandako ziurtagiria, agindu honetako 2. artikuluko a), b) eta c) idatzi-zatietan adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duena.
Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako minimis motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.
II. eranskina, behar bezala beteta.
Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada zerbait falta dela edo errakuntzak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar egun balioduneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
1. 3.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzean aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hauek izango dira kideak:
Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria edo horrek eskuordetutako pertsona.
Bokalak: arte eszenikoen alorreko profesionalen eta agindu honetako xedean aditu diren pertsonen artean aukeratutako 2 edo 3 kide, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak izendatuak.
Idazkaria: Batzordeko idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik.
Balorazio Batzordearen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da eratu aurretik, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil dezaten, legez ezarritako termino eta baldintzetan.
Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, ebazpen proposamena egingo dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.
Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira eta, horrela, 3.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzean aurkeztutako eskaera guztiak alderatu egingo dira, hurrenkera jakin batean jartzeko, hurrengo paragrafoan balorazioa egiteko ezarri diren irizpideei jarraituz. Balorazio handiena jaso duten eskaerak lagunduko dira beti ere prozedura bakoitzari dagokion zuzkidura agortu arte.
Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu lau modalitateetan:
Programan aurkeztutako ikuskizunen kontratazio-gastua: 70 puntu arte.
2011. urteko aurrekontuan kultura-jarduetara bideratutako ehunekoagatik: 30 puntu arte.
Irizpideak aplikatzerakoan gehien baloratuko programak gehienezko puntuazioa lortuko du eta gainontzekoek, berriz, proportzionalki dagokiena.
Emanaldi bakoitzari dagokion diru-laguntza kalkulatzeko, ikuskizunaren ordainsariaren honako ehuneko hauek erabiliko dira (BEZa barne):
2.000 eurotik beherako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 35.
2.000 eta 3.500 euro bitarteko ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 40.
3.500 eurotik gorako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldietan: ordainsariaren % 45.
Ez dira muga hauek gaindituko:
Ez dira diruz lagunduko hiru ikuskizun baino gehiago onuradun bakoitzeko.
Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.
Ikuskizun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 3.000 euro baino handiagoa izango.
Onuradun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 15.000 euro baino handiagoa izango.
Aurreko ataletako irizpideen arabera diru-zenbatekoak kalkulatu eta gero, 3.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzean laguntzak esleitzeari ekingo zaio harik eta Kultura Sailak helburu horretarako izendatutako diru-funtsak agortu arte, eta gainerako eskariak ezetsi egingo dira.
Deialdi honetako 3.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzari dagozkion diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak jakinarazi die interesdunei, Balorazio Batzordeen proposamena ikusita, sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Ebazpenean hautagai ordezkoak ere sartu ahal izango dira, esleitutakoren batek diru-laguntzari uko egiten badio ere.
Ebazteko epea amaituta, interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.
Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin eta baita ere diruz lagundutako emanaldien ondorioz lortutako beste edozein sarrerekin.
Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, pertsona/entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango da.
Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, egindako jarduera 15. artikuluan jasotzen denaren arabera gauzatu dela behar bezala justifikatu ondoren.
Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien jatorrizko kontratuak edo Kulturaren lurralde-zerbitzuetan konpultsatutako kopiak. Kontratu hauek kontratatutako erakundeak hartzen dituen legezko, lan arloko eta zerga betebeharrak jaso beharko dute.
Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien jatorrizko fakturak edo Kulturaren lurralde-zerbitzuetan konpultsatutako kopiak.
Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Hauek izango dira ez-betetzeak:
Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.
Beste xedapenen batek izaera orokorrez ezarritako beste edozein obligazio betetzen ez denean.
Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).
Lehenengoa. 3. artikuluan jaso diren guztirako zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa proportzionalki diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Aipatutakoaren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
Bigarrena. Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan. Ondorioz, Kultura Sailak beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu abian, bermatzeko enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez dela izango 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.
Hirugarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 13a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Entitatearen izena:
Denominación de la entidad
IFZ/NIF: .
Legezko ordezkaria: NAN/DNI:
Representante legal:
HARREMANETARAKO DATUAK / DATOS PARA EL CONTACTO
Helbidea/Dirección:
Posta kodea / Código postal: Herria / Localidad:
Tfnoa. (k) / Tfno.(s): Faxa / Fax:
Posta elektronikoa / Correo electrónico: .
Web orria / Página web:
.........................................(e)n, 2011ko..............................aren............ean
En ................................................ a ...... de .......................................... de 2011
ERANTZUKIZUN AITORPENA
Goian adierazitako entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik, zin egiten dut:
Eskabide-orri honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla.
Agindu honetako 2.2 artikuluan aurre ikusitako kausetan sartu gabe nagoela.
Helburu berarekin beste edozein erakunde publikoa nahiz pribatuaren laguntzarik ez dugula jaso.
DECLARACIÓN RESPONSABLE
En representación de la entidad indicada, declaro bajo juramento:
La veracidad de los datos expuestos en este impreso de solicitud.
No encontrarme inmerso en ninguna de las causas previstas en el artículo 2.2 de dicha Orden.
No haber percibido ninguna otra ayuda que, para el mismo fin, pudiera conceder cualesquiera otra entidad pública o privada.
Eskatzailearen sinadura / Firma del solicitante
DOKUMENTAZIOAREN AURKEZPENA / ENTREGA DE LA DOCUMENTACIÓN
Dokumentazioa emateko eta, beharrezko baldin bada, agirien kopiak konpultsatzeko, Kultura-unitateen helbide hauetara jo:
Para entregar documentación y si es preciso compulsarla dirigirse a estas direcciones de las Unidades de Cultura:
n C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
n C/ Andía, 13 20004 Donostia-San Sebastián
n Gran Vía, 85 48011 Bilbao
Oharra: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko. Deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko. Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
Nota: la Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de estos documentos van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto a la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal. Las personas concurrentes a esta convocatoria dan su consentimiento a la cesión de datos personales contenidos en el fichero a otras administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco para finalidades coincidentes con el objeto de la convocatoria. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Servicios del departamento de Cultura, c/ Donostia-San Sebastián 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
Aurkeztutako programaren emanaldien zerrenda osoa:
Relación completa de representaciones del programa presentado:
Data
Fecha Konpainia
Compañía Ikuskizuna
Espectáculo Ordainsaria
Caché
1
2
3
4
Goiko taula horretako lehenengo hiru lerroetako ikuskizunek jasoko dute diru-laguntza.
Agindu honetako 3.5 artikulua aplikatzen denean, taularen hurrenkera jarraituko da.
Los 3 espectáculos que se subvencionen serán los incluidos en las tres primeras filas de la tabla superior.
En caso de aplicación del artículo 3.5 de la presente Orden se continuará con el orden establecido en esta tabla.
2011ko jardunaldirako udalaren aurrekontuak:
Presupuestos del ayuntamiento para el ejercicio 2011:
Udalaren aurrekontu osoa
Presupuesto total del ayuntamiento
Kultura arloko aurrekontua
Presupuesto del área de Cultura


