Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko otsailaren 13koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Nazioartekotze Beken Programa arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko otsailaren 13koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Nazioartekotze Beken Programa arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 2289
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/13
  • Argitaratze-data: 2011/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal enpresen eta ekonomiaren nazioartekotzea da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 2010-2013 aldirako bultzatzen duen Enpresa Lehiakortasuneko Planaren oinarrian dauden hiru ardatz estrategikoetako bat.

Adierazitako dokumentuaren esparruan, euskal ekonomiaren nazioartekotzea ekonomia ireki bat lortzeko prozesu integral gisa ikusten da, merkaturako ikuspegi batekin, baita produkzio-ikuspegi batekin eta gizarte-ikuspegi batekin ere. Horrek aukera eman beharko luke testuinguru orokorrean euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Erakundeen nazioartekotzeko gaitasuna handitzeko eta lehiakortasun-maila indartzeko, ezinbestekoa da prestatutako pertsonen eta erakundeen parte-hartzea. Ekonomia irekiaren erronkei aurre egiteko gaitasun profesional eta sozialak dituzten pertsonen garapen-elementu hori Sailaren jardunaren helburu nagusietako bat da, eta, horren ildotik, 1987. urteaz geroztik, etenik gabe, helburu horri erantzuten dion nazioartekotzeko bekadunen programa bat mantentzen du.

Bistakoa da urte hauetan guztietan nazioartekotzeko bekadunen programak harrera oso ona izan duela interesdunen artean, eta egia da, era berean, programak ahalbidetu duela euskal enpresen geroz eta eskaera handiagoei erantzuteko kualifikazio handiko profesional gehiago edukitzea. Hala ere, programarik ezin da geldi geratu egungo errealitatearen erronka berrien aurrean eta etorkizunari begira iragartzen direnen aurrean. Nazioartekotzearen alorrean Eusko Jaurlaritzari aholkuak ematen dizkioten operadoreek adierazi dituzten erronka eta errealitate berriak, hala nola Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotze Kontseiluak adierazitakoak. Horregatik, Agindu honen helburua da nazioartekotzeko beken programa aldatzea, funtzionamendu-erregimena malgutzeko eta interesdun gehiagori programan parte hartzeko aukera emateko.

Nazioartekotze Beken programa berriak hiru fase izango ditu bere hedapen handienean, gehienez ere 23 hilabeteko iraupenarekin, eta programaren garapenerako hiru modalitate biltzen ditu. Agindu berriak aukera ematen du programa bekadunen eskaeretara egokitutako intentsitate eta denbora-dedikazio maila desberdinekin betetzeko.

Agindu berriak bere horretan mantendu du bekadunek praktikak egin ditzaketen enpresek nazioartekotuak izan behar dutela eta bermeak ematen dituen prestakuntza-plan bat izan behar dutela. Hala ere, agindu berriak oso garrantzitsutzat jotzen du bekadunak izan behar duela praktika egingo den enpresa programara erakartzeaz arduratu behar dena, enpresen deialdiaren formalitatea desagertuz, eta Nazioartekotze Zuzendaritzaren enpresa laguntzaileen Zerrenda bat sortuz bekadunen praktikak egiteko, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira.

Horrenbestez, honako hau

  1. Agindu honen xedea da Nazioartekotze Beken programa arautzea, horren helburua izanik unibertsitateko gazte tituludunak nazioartekotzearen alorrean prestatzea, euskal enpresek eta bestelako erakundeek etorkizunean ekonomia irekiaren erronkei bermeekin erantzuteko aukera emango dien profesionalen oinarri bat eduki dezaten.

  2. Helburu hori goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten euskal gazteei zuzendutako Nazioartekotzeko Beken deialdiaren bitartez gauzatuko da, eta programan parte hartu nahi duten nazioartekotzearen sustapeneko unibertsitate, enpresa eta erakundeekiko lankidetzaren bitartez.

  3. Nazioartekotzeko bekak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura diru-laguntzak emateko indarrean diren arauak bete beharko dira.

  4. Beka emateak eta baliatzeak ez du kontratu- edo estatutu-harremanik ezarriko bekadunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean, eta beka ematen duen Ebazpenak zehaztuko du hautagaiak zein unetik aurrera izango diren bekadun eta zein egun hartuko den kontuan bekaren behin betiko iraupena ezartzeko.

  5. Agindu honetan araututako bekak lehiaketaren prozeduraren bitartez esleituko dira, eta, beraz, balioespen-irizpideei jarraiki eta hemen jasotzen diren dagokion hautatze-prozesuak egin ondoren, horiek gainditzen dituzten hautagaiei emango zaizkie bakarrik, gehienez ere urteko deialdian deitzen diren beken kopurua estali arte, betiere ekitaldi bakoitzaren aurrekontu erabilgarriak kontuan hartuta.

Aurreko artikuluan zehaztutako xedeetarako erabiliko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Aurrekontu-ekitaldi baten barruan emango diren laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko izendatutako diru-kopurua, edo hori eguneratzearen ondoriozko kopurua, betiere indarreko legerian aurreikusitako kredituak lortzeko edo aldatzeko erregimenari jarraiki.

  1. Ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek jaso ditzakete nazioartekotzeko bekak:

    Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea ireki aurretik zenbatzen hasi eta gutxienez aurreko 12 hilabeteetan, edo epe txikiagoan ikasketak direla medio izangaiak Euskal Herritik kanpoan bizi izan badira.

    Goi-mailako Unibertsitate Titulazioa, beka eskatzeko epea ireki baino lehen lortua. Unibertsitate pribatuetan edo atzerrian lortutako tituluak onartuko dira, betiere eskumena duen agintaritzak homologatu baditu.

    Ekonomiako, Enpresa Zuzendaritzako eta Administrazioko lizentziaturek eta edozein ingeniaritzatako lizentziaturek lehentasuna eta balioespen berezia izango dute.

    Eskabidea aurkezteko epea irekitzen den egunean, 28 urte bete gabe izatea.

    Ingelesa oso ondo jakitea, eta, horretaz gain, honako hizkuntza hauetariko bateko ezagutza handia izatea balioetsiko da: alemana, arabera, txinera mandarina, frantsesa, italiera, poloniera, portugesa eta errusiera. Hizkuntzon jakite-maila zehazteko, beharrezko probak egingo dira, hori posible den kasuetan Hizkuntza Eskola Ofizialetako 4. mailari dagokiona erreferentzia-maila harturik.

    Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura antzeko ezaugarriak dituen bestelako laguntzarik edo bekarik jaso ez izana, hau da, ICEX erakundeak, Administrazio Autonomikoek, Merkataritza Ganberek, Turespañak, EBko Merkataritza Sustapeneko Erakundeek edo antzeko bestelako erakundeek ematen dituztenak, ezta eskatutako titulazioa lortu ondoren Erakunde Multilateraletan edo enpresetan 6 hilabeteko edo gehiagoko praktikak atzerrian egiteko aukera eman dion beste edozein beka ere.

  2. Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden pertsona eskatzaileek ezin izango dute Agindu honetan araututako beketan parte hartu, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

  3. Onuradunei Agindu honetan araututako laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, beharrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzen ari den edozein itzultze-prozedura edo zigor-prozedura amaitzea.

  1. Bekaren bidezko prestakuntza honako 3 fase hauek garatzen diren heinean lortuko da, bakoitza denbora-epe eta ezaugarri desberdinekin:

  1. fasea: Prestakuntza Teoriko Espezializatua. 3 hilabete.

  2. fasea: Prestakuntza Praktikoa Erakunde Laguntzaileetan. 12 hilabete.

  3. fasea: Prestakuntza Praktikoa Enpresa Laguntzaileetan. 8 hilabete.

    Hiru faseak modulu bereizi gisa pentsatu dira, eta bakoitzak prestakuntza-helburu zehatz bat betetzen du. Horrela, programaren garapenean, honako modalitate hauek egin ahal izango dira:

    1. A modalitatea: programaren 1. fasea biltzen du.

    2. B modalitatea: programaren 1., 2. eta 3. faseak biltzen ditu.

    3. C modalitatea: programaren 1. eta 3. faseak biltzen ditu.

      1. fasea: Prestakuntza Teoriko Espezializatua.

      Nazioartekotze Beken programak, bere helburu nagusiari jarraiki, hau da, euskal enpresen nazioartekotzearen zerbitzurako etorkizuneko profesionalak prestatzeko, nazioartekotzearen alorrean espezializatutako prestakuntza-edukia dauka. Prestakuntza teoriko trinkoa eskaintzea, espezializazio-ikastaro baten bitartez.

      Ikastaroaren helburua izango da nazioarteko merkataritzako arauen eta errealitatearen ezagutzan sakontzea, euskal ekonomia-sarearen ezagutzan eta bertako erakunde eta enpresen ezagutzan, baita kudeaketarako eta salmentarako beharrezko trebetasunen ezagutzan ere, etorkizuneko profesionalek beren jarduera nazioarteko esparruan bermeekin garatu dezaten.

      Denboraldi horretan, eskola teorikoekin batera, bisitak egingo dira erakundeetan, instituzioetan, merkataritzarekin lotutako azpiegituretan, eta euskal enpresetan. Era berean, lan sektorialak ere garatuko dira.

      Prestakuntza teoriko espezializatuko fase hori derrigorrezko modalitate presentzialaren bidez emango da, eta deialdiaren urtean hasiko da.

      Espezializazio-ikastaroa egiterakoan, Nazioartekotze Zuzendaritzak erabakitzen duen eskola-zatiari azterketa bat egingo zaio. Azterketa hori gainditzea ezinbesteko baldintza izango da hurrengo fasera pasatzeko.

      1. fasearen amaieran, dagokion ziurtagiria eskuratuko da.

        2. fasea: Prestakuntza Praktikoa Erakunde Laguntzaileetan.

        Fase hori prestakuntza praktikoa egiteko da, atzerriko Espainiar Merkataritza Bulegoetan, SPRIren atzerriko eta Euskal Autonomia Erkidegoko bulegoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarte eta Klusterretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza Ganberetan, eta Nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuetan.

        Fase hori deialdiaren urteko abenduaren 1etik hurrengo urteko azaroaren 30era bitarte egingo da, eta, denboraldi horretan, Nazioartekotze Zuzendaritzak hautatutako erakundeak esleitzen dizkion kanpo-merkataritzaren eta Nazioartekotzearen arloko ikasketak eta praktikak egingo ditu bekadunak.

        Fase hori amaitzean, bekaduna dagoen helmugako bulego bakoitzaren arduradunak edo tutoreak balioespen-txosten bat igorriko du Nazioartekotze Zuzendaritzara. Txostenaren edukien artean laburpen bat nabarmentzen da, bekaduna prestatu den arloei buruzkoa eta agindutako zereginen aurrean izan duen jarrerari eta prestasunari buruzkoa.

        Nazioartekotze Zuzendaritzak, erakunde laguntzaileen laguntzarekin, epaitu egingo du bekadun bakoitzak programaren helburuak behar bezala betetzen dituela, eta txosten hori kontuan hartuko du, bekadunak programan jarraitu behar duen zehazteko. Nolanahi ere, enpresa laguntzaileak praktika egiteko prest egon beharko du.

        3. fasea: Praktikak Enpresa laguntzaileetan.

      1. faseak 8 hilabeteko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta horretarako sarbidea honela dago baldintzatua:

        B modalitatea: 2. fasearen ebaluazio positiboa, eta enpresa laguntzailea edukitzea.

        C modalitatea: 1. fasea gainditu izana, eta enpresa laguntzailea edukitzea.

        Bekadunak nazioarteko enpresa baten lankidetzarekin egingo ditu bere praktikak, Euskal Autonomia Erkidegoan edo esleitzen zaion herrialdean edo eremu geografikoan.

        Fase horretara sartzen diren bekadunen erantzukizuna izango da bilaketa aktibo bat egitea eta praktika garatzeko enpresa proposatzea. Enpresa hori praktikak egiteko Nazioartekotze Zuzendaritzaren Enpresa Laguntzaileen Sarean sartuko da, eta Agindu honen 20. artikuluan aipatzen den Erakunde Laguntzaileko izaera izango du.

        Deialdi honetako praktikak egiteko kontuan hartu daitezkeen enpresa-proiektuak Enpresa Laguntzaileen Zerrendan sartzeko azken epea 3. fase hau hasi baino hilabete lehenago amaituko da. Epealdi horretan ekarri beharko da enpreson lankidetza-konpromisoa.

  1. A modalitateko zuzkidura ekonomikoa:

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Nazioartekotze Zuzendaritzaren bitartez, espezializazio-ikastaroaren kostuaren % 100 finantzatuko du.

  2. B modalitateko zuzkidura ekonomikoa:

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Nazioartekotze Zuzendaritzaren bitartez, espezializazio-ikastaroaren kostuaren % 100 finantzatzeaz gain, honako zenbateko honekin zuzkituko du beka bakoitza:

    Helmugako herrialdeen eta hirien bizitza-mailaren arabera, 30.000tik 50.000 eurora bitarteko oinarrizko zuzkidura bat.

    Herrialdeei eta hiriei esleitutako oinarrizko zenbateko horien gainean doikuntzak egin ahal izango dira, gorantz edo beherantz, segurtasun-arrazoiengatik, barne-bidaien zailtasun bereziagatik, bisatuak lortzeko, txertoak, etab.

    Prestakuntza-jarduerak egitean eragindako aparteko gastuak, hala nola bidaia-gastuak eta helmugako ostatu-gastuak eta bisita-txartelak, bekaren 2. fasean sortzen direnak, betiere gastu horiek aldez aurretik baimenduak izan badira. Onuradunek kontzeptu horrengatik jaso ditzaketen zenbatekoak ezin izango dira 3.000 eurotik gorakoak izan prestakuntza praktikoko fasea atzerrian garatzen denean, edo 10.000 eurotik gorakoak, fase hori Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen denean.

    Zuzkiduren zenbatekoak Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen urteko deialdian eguneratu ahal izango dira, arestian adierazi diren baldintza objektiboetan izan daitezkeen aldaketak kontuan hartze aldera.

  3. C modalitateko zuzkidura ekonomikoa:

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Nazioartekotze Zuzendaritzaren bitartez, espezializazio-ikastaroaren kostuaren % 100 finantzatzeaz gain, honako zenbateko honekin zuzkituko du beka bakoitza:

    Helmugako herrialdeen eta hirien bizitza-mailaren arabera, 12.000tik 20.000 eurora bitarteko oinarrizko zuzkidura bat.

    Herrialdeei eta hiriei esleitutako oinarrizko zenbateko horien gainean doikuntzak egin ahal izango dira, gorantz edo beherantz, segurtasun-arrazoiengatik, barne-bidaiengatik, bisatuak lortzeko, txertoak, etab.

    Zuzkiduren zenbatekoak Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen urteko deialdian eguneratu ahal izango dira, arestian adierazi diren baldintza objektiboetan izan daitezkeen aldaketak kontuan hartze aldera.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku egongo da istripu-aseguruak eta erantzukizun zibileko aseguruak kontratatzea, eta, atzerrira irteten diren kasuetan, bidaia-asistentziako aseguru osagarri bat kontratatzea bekadun bakoitzaren alde.

  5. Bekaren ondorioz sortzen diren gastu guztiak (barnean hartuta, besteak beste, bidaia-txartelak, bisatuak, txertoak, egoitza-baimenak, ostatua, mantenua eta izan ditzakeen gainerako erantzukizunak) bekadunaren kargura izango dira, eta urteko deialdian Modalitate bakoitzarentzat ezarritako bekaren zuzkidurarekin ordainduko ditu, betiere B modalitatearen 2.c) atalean aparteko gisa ezarritakoak eta C modalitateko hegazkin-txartelak izan ezik.

  1. Agindu honetan araututako nazioartekotzeko bekak publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango dira, eta urtean behin egingo diren deialdi publikoen bidez iragarriko dira.

  2. Deialdia Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez egingo da, eta arau honetan ezarritakora egokituko da nahitaez.

  3. Deialdian esleitu beharreko beken eta ordezkoen gehieneko kopurua zehaztu beharko da, baita finantziaziora bideratutako kredituen zenbatekoa eta eskabideak aurkezteko epea ere, gutxienez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabete batekoa izango dena.

  1. Eskabideak aurkezteko epea Nazioartekotzeko Beken urteko deialdia iragartzen duen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da.

  2. Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta Agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bitartez egiteko aukera izango da, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuarekin (22. EHAA, 2008ko urtarrilaren 31koa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko 2008ko apirilaren 29koa 72/2008 Dekretuarekin (102. EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa) bat etorriz.

  3. Aukeratutako izapidea telematikoa bada, eskabide-eredua eskuratzeko, eskabide hori Administrazioan aurkezteko, espedienterako sarbidea izateko eta beste hainbat izapide egiteko, www.euskadi.net/industria webgunean sartu beharko da, behin Teknologia eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpenaren bitartez laguntzen deialdia egin ondoren.

    Pertsona eskatzailearen baimendutako sinadura elektronikoaz gain, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta Administrazioak eska dezakeen dokumentazioa aurkeztuko da eskabidearekin batera, turismo-arloko administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan xedaturikoaren arabera.

  4. Aurreko aukerarekiko alternatiba gisa, www.euskadi.net/industria webgunean urteko deialdi publikoan Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez egin ondoren agertzen diren eskabide-eredua eta inprimakiak bete eta grabatu ahal izango dira, gero inprimatu eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkezteko, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bidetatik.

  5. Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo, bestela, Pasaportearena.

    2. Nortasun agirikoaren tamainako argazki bat, izen-abizenak atzealdean idatzita.

    3. Curriculum vitaea.

    4. Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea frogatzen duen ziurtagiria, Agindu honen 3.a) artikuluan zehazten denari jarraiki.

    5. Unibertsitateko titulazioa egiaztatzeko, tituluaren fotokopia konpultsatua erabiliko da, edo honako dokumentu hauetakoren baten originala: a) titulua; b) tituluaren eskaera-ziurtagiria titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarekin; edo c) ikasketa-espedienteko nota, titulazioari dagokion proba orokorra gainditu izana eta titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana adierazten duela. Atzerrian edo Espainiako zentro ez publikoetan lortutako tituluak agintaritza eskudunak emandako dagokion homologazioarekin batera aurkeztu beharko dira.

    6. Antzeko bekarik jaso ez izanaren zinpeko aitorpena, Agindu honen 3.e) artikuluan ezarritakoari jarraiki (eskaera-orri ofizialaren zati bat da).

    7. Egindako ikastaroen eta lanbide-esperientziaren ziurtagirien fotokopia konpultsatua.

    8. Mediku-ziurtagiri ofiziala aurkeztuko da, bekadunaren zereginak eta betebeharrak behar bezala betetzeko eragozpenen bat jartzen duen gaixotasunik ez duela zehaztuz.

  6. Dagoeneko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez zertan aurkeztu. Kasu horretan, noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluko f) idatzi-zatian ezarritako baldintzak beteta. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

  7. Eskatzaileek laguntza jasotzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  8. Frantsesaz edo ingelesaz bestelako atzerriko hizkuntzetan aurkezten diren dokumentu guztiak, EAEko edozein hizkuntza ofizialetara itzuliak aurkeztu beharko dira.

  9. Eskabideak behar bezala osatuta edo eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkezten ez badira, interesdunari 10 laneguneko epea emango zaio akatsak zuzentzeko. Horrela egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  1. Beketarako eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, eta 7 artikuluan ezarritako izapidea beteta, bekadunak hautatzeko prozesuari ekingo zaio.

  2. Bekadun izateko ezarri diren baldintzak 3. artikuluan zehaztutakoak betetzen dituzten eskatzaile guztiei hautaketa probetarako deia egingo zaie, zerrenda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Ordezkaritzen iragarki-tauletan eta www.euskadi.net/industria Interneteko atarian argitara emanez. Iragarpenean erreklamazioak aurkezteko epe bat eta leku bat adieraziko da. Epea amaitzen denean, eta aurkeztutako erreklamazioak kontuan hartuta, behin betiko zerrenda lortuko da.

  3. Hautatze-prozesuak honako proba hauek biltzen ditu:

    Derrigorrezko test psikotekniko bat.

    Kultura orokorreko eta alderdi sozioekonomikoei buruzko derrigorrezko test bat.

    Euskarako azterketa.

    Ingeleseko ahozko eta idazki bidezko azterketa, derrigorrezkoa eta baztertzailea.

    Aukeraren arabera, Agindu honen 3.d) artikuluan jada adierazitako hizkuntzetako bateko ahozko eta idazki bidezko azterketa.

    Elkarrizketa: deitutako beken kopurua eta aurreko probak gainditu dituzten hautagaien kopurua aintzat hartuta, Nazioartekotze Zuzendaritzak hautagai kopuru jakin bat deituko du balioespen Batzordearekin elkarrizketa pertsonala egiteko. Proba hori derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da, eta Hautaketa Batzordeak hautagaiaren motibazioa, heldutasuna eta komunikazio-gaitasuna balioetsiko du.

  4. Proben ordena eta egingo diren egunak, horien ondorioz sortzen diren zerrendak, eta programaren garapenarekin lotutako beste edozein informazio, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Ordezkaritzen bitartez eta Sailaren Interneteko atariaren bitartez (www.euskadi.net/industria) emango dira argitara.

  5. Iragarpenean erreklamazioak aurkezteko epe bat eta leku bat ezarriko da. Epea amaitzen denean, eta aurkeztutako erreklamazioak kontuan hartuta, behin betiko zerrenda itxiko da.

  1. Hautaketa Batzordeak kontuan hartuko dituen balioespen-irizpideak honako hauek dira:

    Balioespen Irizpideak Ponderazio-faktorea Balioa

  1. Test psikoteknikoa 15

  2. Kultura orokorreko testa 10

  3. Ingelesa Baztertzailea 25

  4. Atzerriko bigarren hizkuntza 20

  5. Egiaztatutako merezimenduak: 30

  1. Titulazioa % 20 - % 40

    1. Ekonomia edo Ingeniaritza % 40

    2. Gainerako titulazioak % 20

  2. Kanpo merkataritzako edo antzeko gai bateko masterrak edo ikastaroak, 100 ordu gutxienez % 25

  3. Euskara % 15

  4. Esperientzia profesionala Kanpo Merkataritzan eta/edo Kudeaketan, 6 hilabete gutxienez % 20

  1. Elkarrizketa pertsonala Baztertzailea

    Balioespena guztira 100

    Titulazioaren, kurtsoen eta esperientziaren atal bakoitzari dagokionez, ponderazio egokia egiteko batu daitezkeen puntuak ezin dira igaro 10etik gora.

  1. Eskabideak aurkezteko epea irekitzen den egunera arte lortutako merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuak balioetsiko dira bakarrik.

  2. Behin artikulu honetako erreferentzia-taularen arabera merezimenduak zenbatu eta gaitasunak balioetsi ondoren, bi proba baztertzaileak (ingelesa eta elkarrizketa) gainditu dituzten hautagaiak puntuazioaren araberako zerrenda batean ordenatuko dira, puntu gehien dutenak aurrena. Urteko deialdi bakoitzean zerrenda horretako hurrenkerari jarraituz 1. faseko bekadun izendatuko dira zuzkitutako beka huts adina hautagai.

    Bi hautagai edo gehiagoren artean puntu berdinketarik gertatuko balitz, honela ebatziko da: lehenik, titulazio akademikoari begiratuta, ingeniaritzakoak eta ekonomia- eta enpresa-zientzietakoak lehenetsiz, eta, bigarrenik, elkarrizketan lortutako balioespen hobeari begiratuta.

  1. Hautaketa Batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:

    1. Nazioartekotze Zuzendaritzaren titularra, edo hark eskuordetuko duena; Batzordeko presidente izango da eta haren botoaz hautsiko ditu berdinketak.

    2. Bi kide Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren izenean, eta sailburuak izendatuak.

    3. Kide bat Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean, azken horrek proposatua eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak izendatua.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialetako kide bat, haiek proposatua eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak izendatua.

    5. Kide bat HAEEren izenean, erakunde horrek proposatua eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak izendatua.

    6. Idazkari bat, hitzarekin eta botorik gabe, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak hautatua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko teknikarien artetik.

  2. Hautaketa Batzordearen eginkizuna izango da eskabideak aztertzea, merezimenduak eta gaitasunak balioestea, eta, horren arabera, proposamen bat egitea organo eskudunari bekadunen zerrenda eta horien helmugak eta zuzkidurak ebazteko.

  3. Hautaketa Batzordeak hautatze-prozesuaren xede-gaien inguruko adituen aholkularitza eskatu ahal izango du hautagaiak ebaluatzeko.

  4. Hautaketa Batzordea burujabea izango da erabakiak hartzerakoan, eta erabakiak bozketa bidez hartuko dira. Artikulu honetan jasotzen ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluaren II. Kapituluan ezarritakoa aplikatuko da.

  1. Bekak esleitzeko prozeduren gehieneko iraupena sei hilabetekoa izango da, dagokion urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

  2. Beken 1. faserako ebazpena.

    Hautatze-prozesua amaitu ondoren, Nazioartekotzeko zuzendariak onuradunen ebazpena emango du, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren iragarki-tauletan eta www.euskadi.net/industria Interneteko atarian emango da argitara.

    2. eta 3. faseetarako ebazpena.

  1. eta 3. faseak hasi aurretik, eta prestakuntza teorikoko 1. fasean egindako azken probatik ateratako puntuazio osoa kontuan hartuta ordenatutako zerrenda berriari jarraituz, Nazioartekotzeko zuzendariak Ebazpena emango du honako hauek zehaztuz: bekadunen eta ordezkoen halakorik baldin badago zerrenda, beka mota Modalitatearen arabera, beka egiteko egunak, bekadun eta modalitate bakoitzari dagokion bekaren helmuga eta zuzkidura, aparteko gastuak estaltzeko diru-kopuruaren zuzkidura, ala badagokio, eta bekadunen egin beharreko jarduerak behar bezala garatzeko bidezkotzat jotzen diren gainerako alderdi guztiak.

    Ebazpen hori banaka jakinaraziko zaie interesdunei. Hori bazter utzi gabe, emandako laguntzen berri denek izan dezaten, Nazioartekotze Zuzendaritzak bekadunen zerrenda bat argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bakoitzari esleitutako zuzkidurekin batera.

    Ebazpenak ez du administrazio-bidea agortuko, eta ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Teknologia eta Berrikuntzako sailburuordeari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epean eta moduan.

  1. Bekak emateko kontuan hartutako edozein baldintza aldatzen bada, ebazpena ere aldatzea gerta daiteke.

  2. Artikulu honetako 1. idatzi-zatian ezarritako epe amaitzen denean, ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunek beren asmoa ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute.

  1. Erakunde laguntzaileetan zein enpresetan 2. eta 3. faseetako praktikak egiteko helmuga-herrialdea aldatzea bidezkoa denean, B eta C modalitatea egiten duten bekadunen kasuan, Nazioartekotze Zuzendaritzak Ebazpena eman ahal izango du, denboraldi horretarako esleitutako hasierako zuzkidura zuzenduz, helmuga-herrialdea benetan zenbat denborarako aldatu beharko litzatekeen, aurreko helmuga-herrialderako eta berrirako zuzkiduren artean dagoen aldea eta aurrekontuan dirurik dagoen ikusirik.

  2. Ebazpena banaka jakinaraziko zaie interesdunei. Ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

  1. Beken zuzkidura ordaintzeko agindua emateko eskumena Nazioartekotzeko zuzendariak izango du.

  2. Ordainketa honela gauzatuko da:

    1. B modalitatean:

      Lehen ordainketa ebatzitako zuzkiduraren % 40 izango da, eta bekaduna helmugara joan aurretik egingo da.

      Bigarren ordainketa ebatzitako zuzkiduraren % 20 izango da, eta 6. hilabetean egingo da, 2. fasearen hasieratik zebatuta.

      Hirugarren ordainketa ebatzitako zuzkiduraren % 35 izango da, eta 18. hilabetean egingo da, 2. fasearen hasieratik zenbatuta.

      Azken ordainketa ebatzitako zuzkiduraren % 5 izango da, eta 3. faseko praktikak amaitu ondoren eta Nazioartekotze Zuzendaritzak onuradunak aurreikusitako programa behar bezala bete duela egiaztatzen duenean egingo da.

      Aparteko gastuen partidan bildutako ordainketak likidaziorako dagokion justifikazioak aurkezten diren heinean ordainduko dira. Horri dagokionez, likidazioa egiteko gastuak egin eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira beranduenez.

    2. C modalitatean:

      Lehen ordainketa ebatzitako zuzkiduraren % 50 izango da, eta bekaduna helmugara joan aurretik egingo da.

      Bigarren ordainketa ebatzitako zuzkiduraren % 45 izango da, eta 6. hilabetean egingo da, 3. fasearen hasieratik zebatuta.

      Azken ordainketa ebatzitako zuzkiduraren % 5 izango da, eta 3. faseko praktikak amaitu ondoren eta Nazioartekotze Zuzendaritzak onuradunak aurreikusitako programa behar bezala bete duela egiaztatzen duenean egingo da.

  1. Bekaren eskaera aurkezteak Agindu honetan eta deialdiaren urteko Ebazpenean xedaturikoa onartzea dakar.

  2. Beken onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

    Emandako diru-laguntza onartzea. Horren ildotik, onuradunek, beka eman zaiela jakinarazteko gutuna jasotzen dutenetik hasi eta hiru eguneko epean, idazki baten bidez bekari uko egiten ez badiote, beka onartu egin dutela ulertuko da.

    Dagokion bisatua, txertoak, baimenak edo helmugako herrialdeak eskatzen dituen autorizazioak lortzea.

    Bekaren berezko jardueretan dedikazio esklusiboan jardutea, eta helmugako zentroaren edo erakundearen funtzionamendu-arauak betetzea, baita praktikak egiten diren enpresenak ere.

    Sartzeko epeei, bulegoei, enpresa laguntzaileei edo helmugako nazioartekotzearen sustapeneko erakundeei buruzko jarraibideak, edo bekaren helburuak betetze aldera Nazioartekotze Zuzendaritzak helarazten dion beste edozein jarraibide, onartu eta betetzea.

    Nazioartekotze Zuzendaritzari jakinaraztea bekaren helburu onaren lorpenean eragina izan dezakeen edozein gertaera.

    Nazioartekotze Zuzendaritzari igortzea deialdi bakoitzean garatutako jarduerari buruz eskatzen diren txostenak, ekonomia- eta merkataritza-arloko alderdi garrantzitsuak zehaztuz, baita Euskal Autonomia Erkidegoko produkzio-sektoreen ustiapen-jardueraren sendotzean eta garapenean eragina izan dezakeen beste alderdi guztiak ere.

    Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xedearen fiskalizazio-eginkizunak betetze aldera.

Programaren 2. fasea egiten duten bekadunek, denbora horretan, 7 laneguneko baimen bat baliatu ahal izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak istripu eta erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat sinatuko du onuradunentzat, horiek bekadun bihurtzen direnetik programa amaitzen den arte, eta, soilik B eta C modalitateetan atzerrira irteten diren kasuetarako, bidaia-asistentziako osagarri bat sinatuko du, Agindu honen 5. artikuluko 4. puntuan ezartzen denari jarraiki. Era berean, erantzukizun zibileko beste poliza bat sinatuko du, bekadunen jardueren ondorioz hirugarrenengan sor daitezkeen kalteak estaltzeko.

Nazioartekotze-beka baliatzea bateraezina da ordainduriko beste edozein lan egitearekin edo beste beka bat jasotzearekin, Agindu honen 3.e) artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  1. Bekadunek garatu beharreko jardueren kontrola eta jarraipena Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzari dagokio, eta eginkizun hori gauzatzeko, dagokion lehiaketa publikoaren bidez horretarako kontratatutako Idazkaritza Tekniko baten laguntza baliatu ahal izango du.

  2. Nazioartekotze Zuzendaritzak bekei buruz bidezko iritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu; beraz, horretarako eskatzen dizkieten informazio osagarri guztiak eman beharko dituzte onuradunek.

  1. Bekaren programa amaitzeaz gain, bekadun-izaera honako arrazoi hauengatik ere eten ahal izango da:

    1. Bekadunak uko egitea. Uko egitea denboraldiaren lehen bi hilabeteen barruan gertatzen bada, Nazioartekotze Zuzendaritzak ordezko guztien artetik beste bekadun bat izendatzeko aukera balioetsiko du, bekaren bete gabe geratu den denbora eta helmugako herrialdearen egoeraren araberako interesa kontuan hartuta.

    2. Baliogabetzea betekizunak ez betetzeagatik. Edozein unetan, Nazioartekotze Zuzendaritzak, bekadunek Agindu honetako betebeharrak betetzen ez dituztela antzematen bada, eta arduradunek eta tutoreek fase bakoitzean adierazi dutena aintzat hartuta, beka azkentzea erabaki ahal izango du.

  2. Bekadun-izaera galtzen bada, oro har, sortu gabeko eskubide ekonomiko guztiak galduko dira eta bidegabeki jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, legez dagokion interesekin, eta dagozkion gainerako ekintzak alde batera utzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legearen (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako testu bategina) 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, ezarritakoari jarraiki. Ez-betetzeen kasuan, eta egindako kalteen garrantziaren eta fede txarraren arabera, baliogabetzeak zehapen ekonomiko bat ere ekar dezake, bete gabeko bekaren zatiari dagokion zenbatekoaren hirukoitzaren baliokidea.

Nazioartekotze Beken Programaren egikaritzean erakunde laguntzaileak izan ahal izango dira honako hauek:

Lehen faseko Prestakuntza teoriko espezializatua emango duen erakundea. Erakunde hori zein izango den, fase horretako bekadunak izendatzeko Nazioartekotze zuzendariaren Ebazpenean jakinaraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza Ganberak. Nazioartekotze Zuzendaritzari lagunduko diote programaren hedapenean eta 2. fasea egiteko lanean, dagokion lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

Atzerriko Espainiar Merkataritza Bulegoak, atzerriko eta EAEko SPRIren bulegoak, EAEko Elkarteak eta Klusterrak, eta Nazioartekotzearen Sustapeneko beste Erakunde batzuk. Nazioartekotze Zuzendaritzari lagunduko diote programaren hedapenean eta 2. fasea egiteko lanean, dagokion lankidetza-akordioaren bitartez.

  1. fasea gauzatzeko lankidetza-hitzarmen baten bitartez hitzartutako enpresak eta erakundeak. Nazioartekotze Beken programan parte hartzeko eta Nazioartekotze Zuzendaritzaren Enpresa Laguntzaileen Sarean sartzeko, enpresek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

    Nazioartekotutako enpresa izatea, eta, ahal dela, merkataritza- edo ekoizpen-establezimendu bat gutxienez atzerrian izatea, baldin eta praktikaldia atzerrian egiten bada.

    Bekadunaren jarduera- eta prestakuntza-plan bat egitea, praktikaldi osoa estaltzen duena, eta tutore bat izendatzea.

    Hala badagokio, bekadunaren helmugako herrialderako joan-etorriko txartela ordaintzeko prest egotea.

Agindu honen xedapen indargabetzailean xedaturikoa gorabehera, Nazioartekotzeko bekadunen 2009. eta 2010. urteetako promozioak beka baliatzeko aldia oraindik ez da amaitu horientzat, kasu bakoitzean eta beka-programa bakoitza amaitu arte, nazioartekotze-beken programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

Agindu hau indarrean jartzen denean, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko Agindua, nazioartekotze-beken programa arautzen duena, indargabetuta geratuko da.

Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bigarrena. Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Auzietako Salan, Agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 13a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.