- AGINDUA, 2011ko apirilaren 13koa, Kulturako sailburuarena, Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko apirilaren 13koa, Kulturako sailburuarena, Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 79
- Hurrenkera-zk.: 2328
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/13
- Argitaratze-data: 2011/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Instituzional
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.
Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean argitaratutako literatura lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko.
Kultura Sailak urtero egiten du sari hauetarako deialdia, asmo bikoitzarekin: saritutako lanak zabaltzea eta egileak berak eta egin dituzten lanak ezagutaraztea.
Liburugintzaren eta literaturaren alorrean duten oihartzun eta garrantziagatik, sari hauek euskal literatura sustatzeko eta zabaltzeko tresnarik egokienetako bat bihurtu dira.
Kultura Sailaren egitekoa da, besteak beste, literatura-sorkuntza errazten duten jarduerak sustatzea. Beraz, bere zeregina betetzeko, Kultura Sailak egoki deritzo Euskadi literatura-sariak, hainbat modalitatetan, arautzeari eta horretarako deialdia egiteari.
Ondorioz, hauxe
Agindu honen xedea Euskadi literatura-sariak, haien zortzi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea da:
Euskarazko literatura.
Gaztelaniazko literatura.
Euskarazko haur eta gazte literatura.
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura.
Euskarazko literatura itzulpena.
Literatura lanaren ilustrazioa.
Euskarazko saiakera.
Gaztelaniazko saiakera.
Sarien asmoa da bizirik dauden egileek aipatutako literatura generotan argitaratutako lan nabarmenena saritzea, kontu horietan adituak direnen arabera.
Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saritutako pertsonek, era berean, Euskadi literatura sarientzat berariaz Jose Ibarrola Bellidok eginiko «Liburu Nabigatzaile» izeneko eskulturaren ale zenbatua jasoko dute.
Horrez gain, saritutako lanaren egileek (euskarazko itzulpenaren kasuan salbu) beste 4.000 euro gordin ere jaso izango dituzte, saritutako lana jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.
Honako deialdi honen kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio.
Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2010. urtean argitaratuak izan beharko dute, argitaratzeko urtea Lege-gordailuaren zenbakian agertzen dena izanda, eta zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintzak betetzen dituztela. Lanaren zati idatziaren edo grafikoaren egilea pertsona fisikoak izango dira.
Hala ere, kasuan kasuko modalitatean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta goiko atalean zehaztutako baldintzak bete.
Modalitate bakoitzaren betekizunak.
Euskarazko literatura: jatorriz euskaraz idatzitako literatura-sorkuntzako lanak, lehen aldiz 2010. urtean argitaratuak.
Gaztelaniazko literatura: jatorriz gaztelaniaz idatzitako literatura-sorkuntzako lanak, lehen aldiz 2010. urtean argitaratuak.
Euskarazko haur eta gazte literatura: jatorriz euskaraz idatzitako haur eta gazte literatura-sorkuntzako lanak, lehen aldiz 2010. urtean argitaratuak.
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura: jatorriz gaztelaniaz idatzitako haur eta gazte literatura-sorkuntzako lanak, lehen aldiz 2010. urtean argitaratuak.
Euskarazko literatura itzulpena: beste edozein hizkuntzatatik euskarara itzulitako literatura lan berriak, lehen aldiz 2010. urtean argitaratuak. Saria eskuratzeko aukera izango dute, baita ere, beste itzultzaile profesional batek gutxienez hamar urte lehenago argitaratutako lan beraren beste itzulpen batekin editatzen diren lanek.
Literatura lanaren ilustrazioa: liburu tankeran argitaratutako literatura lanak (albumak, liburu ilustratuak, nobela grafikoak, komikiak), ilustrazio-zati esanguratsua dutenak. Lanaren zati ilustratua originala izan behar du, 2010. urtean argitaratua eta aurretik liburu moduan argitaratu gabea.
Euskarazko saiakera: jatorriz euskaraz idatzitako saiakera-lanak, lehen aldiz 2010. urtean argitaratuak.
Gaztelaniazko saiakera: jatorriz gaztelaniaz idatzitako saiakera-lanak, lehen aldiz 2010. urtean argitaratuak.
Gainera, gaztelaniazko literaturaren modalitatean, gaztelaniazko haur eta gazte literaturan, gaztelaniazko literatura lanen ilustrazioan eta gaztelaniazko saiakeran, egileek hauetako baldintza bat gutxienez bete beharko dute:
Euskadiko Autonomia Erkidegoan jaio izana edo bertan administrazio-egoitza izatea agindu hau argitaratzen den unean, edo argitaratu aurretik ere administrazio-egoitza eduki izana urte batez gutxienik Euskadiko Autonomia Erkidegoan.
Gaztelaniazko literaturaren modalitatean, gaztelaniazko haur eta gazte literaturan eta gaztelaniazko saiakeran, idazlea, pertsona fisiko bezala, Euskadiko Autonomia Erkidegoko literatura-elkarteren baten barruan egotea. Literatura lanen ilustrazio sarian, ilustratzailea pertsona fisiko bezala, Euskadiko Autonomia Erkidegoko ilustratzaile-elkarteren baten barruan egotea.
Saria irabazteko lana Euskadiko Autonomia Erkidegoko argitaletxe batean argitaratu izana, edo Euskadiko Editoreen Elkartearekin edo Euskal Editoreen Elkartearekin loturiko argitaletxe batean.
Edozein pertsona fisikok zein juridikok, bai publikoak bai pribatuak, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak, baita lanaren egileak berak ere. Edonola ere, hautagaiak aurkezteko baino lehen lanaren egileen aldez aurretiko onespen dokumentatua beharko da.
Sarirako hautagai bakoitzarekin batera, I. eranskina osorik betea eta lan hautagaiaren sei ale aurkeztu beharko dira, lana paperean argitaratzen bada, edo edizio digitalerako esteka hala badagokio.
Lan hautagaiak eta aurreko atalean adierazitako dokumentazioa honako helbide honetara bidali behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Sarirako hautagaiak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2011ko maiatzaren 31n amaituko.
Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
Lanen kalitatea neurtu eta Euskadi literatura saria, kasuan kasuko modalitatean, nori egokituko zaion erabakitzea, bost kidez osatuta egongo den epaimahaiari dagokio. Epaimahaikideak abstenitu egingo dira eta ezetsiak izan daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako kasuetan.
Epaimahaia osatzeko orduan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, bere 3.7 artikuluan dioena beteko da. Kulturako sailburuak izendatuko ditu epaimahaikideak, eta horien artean bat presidentea izango da.
Epaimahaikideak modalitate bakoitzean:
Euskarazko literatura:
Aurreko urteko irabazlea.
Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) proposatutako pertsona bat.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE-EIE) proposatutako pertsona bat.
Literaturaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proposatuak.
Gaztelaniazko literatura:
Aurreko urteko irabazlea.
Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) proposatutako pertsona bat.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE-EIE) proposatutako pertsona bat.
Literaturaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proposatuak.
Euskarazko haur eta gazte literatura:
Aurreko urteko irabazlea.
Galtzagorri elkarteak proposatutako pertsona bat.
Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Literaturaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proposatuak.
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura:
Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkarteak (ALDEE) proposatutako pertsona bat.
Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Literaturaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten hiru pertsona, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proposatuak.
Euskarazko literatura itzulpena:
Aurreko urteko irabazlea.
Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE)proposatutako pertsona bat.
Euskaltzaindiak proposatutako pertsona bat.
Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Itzulpengintzaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proposatua.
Literatura lanaren ilustrazioa:
Aurreko urteko irabazlea.
Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE) proposatutako pertsona bat.
Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Ilustrazioaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proposatuak.
Euskarazko saiakera:
Aurreko urteko irabazlea.
Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Mondragon Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Deustuko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Saiakeraren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proposatuak.
Gaztelaniazko saiakera:
Aurreko urteko irabazlea.
Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Mondragon Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Deustuko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.
Saiakeraren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak proposatuak.
Idazkari-lanetan Eusko Jaurlaritzako funtzionario bat arituko da, hori ere Kultura sailburuak izendatua. Iritzia eman ahal izango du, baina botorik ez.
Erabakia hartu baino lehenago, EHAAn argitaratuko den Kulturako sailburuaren agindu baten bidez emango da jakitera epaimahaien osaera.
Modalitate bakoitzean, epaimahaiek irizpide hauek hartuko ditu kontuan.
Euskarazko literaturaren modalitatean, gaztelaniazko literaturan, euskarazko haur eta gazte literaturan eta gaztelaniazko haur eta gazte literaturan:
Lanen kalitate literarioa.
Originaltasuna.
Literatura-hizkeraren egokitasuna.
Euskarazko itzulpenaren modalitatean:
Erregistroaren egokitasuna.
Jatorrizkoaren izpiritua bereganatzea.
Balio eta hizkuntza literarioen erantzuna.
Literatura-lanaren ilustrazioaren modalitatean:
Ilustrazioen kalitatea.
Originaltasuna.
Hizkuntza grafikoaren egokitasuna.
Euskarazko saiakeraren eta gaztelaniazko saiakeraren modalitateetan:
Lanen kalitate literarioa.
Sormena eta landutako gaiaren originaltasuna.
Erabilitako hizkuntzaren egokitasuna.
Epaimahaiek parte hartuko duten lanak aztertu, eta egokia ikusten badute, ezarririko irizpideak aplikatuz, finalisten zerrenda prestatuko dute.
Kultura Sailak lan horien berri eman ahal izango du.
Epaimahai bakoitzak bere modalitatean saria emateko proposamen arrazoitua egingo du. Erabakiak botoen gehiengoaren arabera emango dira eta, berdinketarik egonez gero, presidentearen botoak ebatziko du. Epaimahaiko idazkariak bertako jardun eta erabakien berri jasoko du aktan, baita epaia funtsatzen duen deliberamendu arrazoitua ere.
Kulturako sailburuak bidezko agindua emango du epaimahaiaren proposamena berretsiz, Euskadi Saria modalitate bakoitzean merezi duen lana izendatzeko. Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, agindu hau buletinean argitaratzen denetik kontatuta.
Agindua emateko epea igarota, interesdunak bere eskubidea ezetsi dela ulertuko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan jasotako ondorioetarako.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin, eta hedabideetan Kultura Sailak bidera ditzakeen zabalkunde-ekintzak egin ahal izango dira.
Modalitate bakoitzean saria inori eman gabe uztea ere erabaki ahal izango da, epaimahaiaren iritziz lan bakar batek ere beharrezko kalitate-baldintzak betetzen ez baditu.
Sari-ematea berariaz antolaturiko ekitaldi batean egingo da.
Saria ematen duen agindua hartutakoan, gehienez hiru hilabeteko epean sariaren ordainketa egingo da.
Saritutako lanaren egileari (itzulpenaren modalitatean izan ezik) bere lana jatorrizko hizkuntza ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua egite aldera eman beharreko diru-kopurua, kontratua sinatu dela Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan egiaztatu ondoren ordainduko da (beti ere hurrengo urteko ekitalditik aurrera). Horretarako, kontratuaren kopia bidali beharko da 2013ko martxoaren 31 baino lehen.
Bestalde, saritutako lanaren egileak berak aukeratutako hizkuntzara itzulitako eta argitaratutako lan horren hiru ale bidali beharko ditu Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, editatu eta, gehienez, hilabeteko epean.
Deialdi honetan finkatutako edozein betebehar zein beste edozein xedapenetan jasota egonik deialdi honi aplikatu dakiokeena betetzen ez bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoari ekingo zaio eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen.
Lehenengoa. Saritutako pertsonek ezin dute izan, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik, bai eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek barne.
Bigarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, eta Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Lehenengoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko guztiari dagokionez azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Berorren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kulturako sailburuari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 13.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
2011ko EUSKADI LITERATURA SARIETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA
SOLICITUD DE PARTICIPACIÓN EN LOS PREMIOS EUSKADI DE LITERATURA AÑO 2011
Eskatzailearen datuak / Datos del solicitante
Izena/Nombre
Helbidea/Dirección
Udalerria/Municipio
Lurraldea/Territorio
Herrialdea/País
maila/E-mail
Telefonoa/Teléfono
Egilearen datuak / Datos del autor o autora
Abizenak/Apellidos
Izena/Nombre
maila/E-mail
Telefonoa/Teléfono
Lanaren xehetasunak / Datos de la obra
Títuloa/Título
ISBN/ISBN Lege gordailua / Depósito Legal
Argitaletxea/Editorial
Euskarria/Soporte
- Papera/Papel n
- Digitala/Digital n
Zer modalitatetan aurkezten da lana / Modalidad a la que se presenta la obra
- Euskarazko literatura / Literatura en euskera n
- Gaztelaniazko literatura / Literatura en castellano n
- Euskarazko haur eta gazte literatura / Literatura infantil y juvenil en euskera n
- Gaztelaniazko haur eta gazte literatura / Literatura infantil y juvenil en castellano n
- Euskarazko literatura itzulpena / Traducción literaria al euskera n
- Literatura lanaren ilustrazioa / Ilustración de obra literaria n
- Euskarazko saiakera / Ensayo en euskera n
- Gaztelaniazko saiakera / Ensayo en castellano n
Honako modalitate hauetan: gaztelaniazko literatura, gaztelaniazko haur eta gazte literatura, literatura lanen ilustrazioa, eta gaztelaniazko saiakera / En las modalidades: literatura en castellano, literatura infantil y juvenil en castellano, ilustración de obra literaria, y ensayo en castellano.
Egileak betetzen duen baldintza / Requisito del autor/autora
- Jaiotza/Nacimiento n
- Administrazio egoitza / Vecindad administrativa n
- Elkarte bateko kidetasuna / Pertenencia a asociación n
- Argitaletxea / Editorial n
(Erantsi egiaztatzen duen agiria) / (Adjuntar documentación que lo acredite)
Eskaera honekin batera lanaren 6 ale bidali / Enviar junto con la solicitud 6 ejemplares de la obra
Tokia/Lugar, eguna/fecha
Izpta./Fdo.
Egilea/Autor-a
Lanaren egilea eta dokumentu hau sinatzen duenak, aurkeztutako lana ez dela lehenago argitaratu adierazten du, eta Euskadi Literatura Sarietan bere kandidaturari dagozkion datuak zabaltzeko baimena ematen dio Kultura Sailari. / El autor/autora de la obra y firmante de este documento, declara que la obra presentada no ha sido editada anteriormente y autoriza al Departamento de Cultura a difundir los datos referentes a su candidatura a los Premios Euskadi de Literatura.
KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA - KULTURA SAILA EUSKO JAURLARITZA
DIRECCIÓN DE PROMOCIÓN DE LA CULTURA - DEPARTAMENTO DE CULTURA GOBIERNO VASCO


