Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko apirilaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez deialdia egiten baita helduen hezkuntzaren alorrean jarduerak garatzen dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-laguntzak emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko apirilaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez deialdia egiten baita helduen hezkuntzaren alorrean jarduerak garatzen dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-laguntzak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2673
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/19
  • Argitaratze-data: 2011/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko urriaren 31ko Agindua eman zuen, pertsona helduen oinarrizko hezkuntzaren berariazko curriculuma erabaki eta Euskal Autonomiako Erkidegoan finkatzen duena.

Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren IX. kapituluak, pertsona helduen hezkuntzari buruzkoak, hezkuntza arlo honek eduki beharko dituen oinarriak ezartzen ditu, bai antolakuntzaren helburu orokorren ikuspegitik, bai erakunde ezberdinen antolakuntzaren eta elkarlanaren ikuspegitik.

Hezkuntza sistemaren alor horretan ekimen pribatuak burutzen dituen esperientzia interesgarriak kontuan hartuz, batez ere bereziki behartsuak diren talde sozial batzuk artatzeari dagokionez, komenigarria dirudi horrelako jarduerei laguntzak eskaintzeak.

Horren ondorioz, honako hau

  1. Deialdi honen helburua hauxe da: 2010-2011 ikasturtean zehar, irabazi-asmorik gabe, oinarrizko hezkuntza mailan helduen hezkuntzaren alorrean lankidetza eskaintzen ari diren Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erakundeei laguntzak ematea.

  2. Deialdia finantzatzeko, 47.958 euro erabiliko dira, gehienez ere.

  1. Agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten erakunde, instituzio edo kolektiboek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntza hauek, baldin legez sortutakoak badira, oinarrizko hezkuntza mailako helduen hezkuntzarako jardunak garatzeko baimena badute, eta arlo honetan edo garatu ditzaketen beste hezkuntza jarduera batzuetan irabazi-asmorik ez badute.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

  3. Honako hauek ezingo dira aurkeztu, zehapenak edo zigorrak dirauen bitartean: alde batetik, zehapen edo zigortzat Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzeko debekua jaso dutenak, diru-laguntza edo laguntza publikoen alorreko arau-haustea dela-eta jarritako zehapen irmoaren ondorioz, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluak ezarri duenaren arabera; bestetik, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotakoak, edota Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak. Zirkunstanzia hau III. eranskinean jasotako Aitorpen arduratsuaren bidez egiaztatuko da.

Titulu ofiziala lortzearren oinarrizko hezkuntza mailako helduen hezkuntzako jarduerek jaso ahalko dituzte agindu honetan arautzen diren laguntzak.

2010-2011 ikasturtean gauzatu behar dira jarduera horiek eta, gainera, ikasturte osoan zehar. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan helduen hezkuntzaren berariazko curriculuma erabaki eta finkatzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko urriaren 31ko Aginduan jarritako baldintzak bete behar dira.

  1. Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari bidaliko zaizkio eskabideak, agindu honetako I. eranskinean ematen den eskabide ereduaren arabera. Horretarako epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak, berriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritza bidali beharko dira; bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako moduan bidali ahal izango dira, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduaren apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan aipatzen diren bulegoetako batean ere aurkeztu ahal izango dira.

  2. Erakunde eskatzailearen ordezkariak izenpetutako eskabideari honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

    1. Laburpen orria, honakoak adierazita: erakundearen ezaugarriak, gauzatu dituen jarduerei buruzko datuak eta jarduera horien zatikako aurrekontuak. Halaber, II. eranskinean eskatzen diren datuak nahitaez eman behar dira.

    2. Diruz laguntzea eskatzen den jarduera justifikatzen duen txosten pedagogikoa, gutxienez honako hauek jasoz: proiektua justifikatzen duten arrazoiak; proiektuaren garapena (edukiak, metodologia, ordutegia, egutegia, baliabideak, etab.) eta emaitzak ebaluatzeko modua.

    3. Irakaskuntza horiek ematen dituzten irakasleen zerrenda eta titulazioa.

    4. Zerga eginkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteta dituela egiaztatzen duen agiria.

    5. Ordezkariak jarduteko duen ahalmena egiaztatzen duen agiria.

    6. Aginduaren III. eranskinean jasotako Aitorpen arduratsua.

  1. Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea.

  2. Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko Osabidezko eta Helduen Hezkuntzako Atalak eskabide bakoitzari buruzko informea egingo du 10 eguneko epean. Horretarako, Hezkuntzako ikuskatzailetzari informea eskatu ahal dio, horrek eskabidea agindu honetan adierazitako helburuei eta zortzigarren artikuluan aipatutako irizpideei zenbateraino egokitzen zaien baloratu dezan. Txosten hori Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzara bidaliko da.

Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak eskabidean hutsik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio hutsak zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezik, eskabidea bertan behera utzi duela pentsatuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan aurreikusten den prozedurari jarraituz, ebazpena eman ondoren.

Eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, hautaketa-batzordea eratuko da. Hona batzorde horren kideak:

Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria edo hura ordezkatzen duen laguna; batzordeburu jardungo du.

Lurralde-ordezkaritzetako Osabidezko eta Helduen Hezkuntzako Ataletik Etengabeko Ikaskuntzako lagun bana, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak izendatuta.

Osabidezko, Lanerako eta Helduen Hezkuntzako Zerbitzuko lagun bat, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak izendatua; idazkari jardungo du, ahotsa izango du, baina botorik ez.

Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak oinarritzat hartuta, batzorde horrek ebazpen-proposamena igorriko dio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari.

Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei emango zaie diru-laguntzak, baina emateko orduan, 1. artikuluan ezarritako mugari erreparatuko zaio.

  1. Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa aurkeztutako aurrekontuaren % 100era iritsi ahal izango da.

  2. Hauek dira diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiliko diren irizpideak:

    1. Aurrekontu guztiaren % 70 baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean, hurrengo artikuluaren irizpideak neurtuz emandako puntuazio guztiaren arabera, proportzionalki, banatuko da.

      Kopuru horretatik ikasleek ordaindutako kuota kenduko da, horrelakorik ordaintzen badute.

    2. Aurrekontuaren % 20 hautatutako erakundeetan titulu ofiziala lortzearren oinarrizko hezkuntza egiten ari diren ikasle-kopuruaz zatituko da; erakunde bakoitzak ikasle kopurua kontuan hartuta zenbat diru jasoko duen ezarriko da horrela.

    3. Aurrekontuaren % 5 proiektuaren kalitate pedagogikoa neurtuz emandako puntuazioaren arabera, proportzionalki, banatuko da.

    4. Aurrekontuaren % 5 talde marjinatuak edo bereziki behartsuak artatzeagatik jasotako puntuazioaren arabera, proportzionalki, banatuko da.

Diru-laguntza zehazteko, ondoko irizpideen eta puntuazioaren arabera baloratuko dira eskabideak:

  1. Talde marjinatuak eta landa-edo hiri- gune bereziki behartsuak artatzea: 20 puntu arte.

  2. Ikasle-kopurua: 20 puntu arte.

  3. Doakotasun maila, ematen den zerbitzuaren kostuarekiko: 30 puntu arte.

  4. Oinarrizko hezkuntzaren baliokideak diren jardueren kalitate pedagogikoa; kontuan harturik gizon-emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ahalegina eta eskualde horretarako helduen hezkuntza-beharrei erantzutea: 30 puntu arte.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu berarekin emandako beste laguntzekin, baldin eta hortik ez bada gainfinantzaketarik sortzen; bestela, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.

  1. Deialdi honetako diru-laguntzak ebaztea Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari dagokio, Hautaketa-Batzordearen proposamena kontuan hartuta. Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, EHAAn deialdi hau argitara ematen denetik aurrera. Ebazpena esleipendunei jakinaraziko zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpenaren bidez.

  2. Epe hori igaro eta interesatuak jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

  3. Prozeduren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Agindu honetako diru-laguntzak jaso ditzaketenek honako betebeharrak izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Hau da, diru-laguntzaren esleipena jakinarazten zaionetik hamabost egun naturaletara idatziz eta beren beregi uko egiten ez badio, laguntza onartzen duela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza zuzen erabiltzea, hots, ez deialdiaz besteko helbururen baterako.

  3. Deialdi honetako diru-laguntzak direla-eta, haien funtzioak betez eskatzen duten informazio guztia ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

  4. Aurkeztutako proiektua burututakoan, izandako emaitzak jasoko dituen txosten ebaluatzailea aurkeztea.

Jarduera amaitu ondoren egingo da ordainketa, emandako laguntzaren guztizko kopurua justifikatu ondoren, jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak edo gastua justifikatzen duten bestelako agiriak aurkeztuz justifikatu ere; eta ikasturtean jarduera guztien kostu orokorrarekiko zein proportzio duen zehaztu beharko da.

Diru-laguntzak emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero helburua betetzen dela ziurtatuta, eta, hala badagokio, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzarik jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak emandako likidazio-ebazpenaren bidez doituko dira emandako diru-laguntzak.

Laguntza emateko ezarri diren baldintzak betetzen ez badira, jasotako kopuruak eta legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraiki.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren Erakundeetarako deialdiak fitxategian jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio bidea amaitzen du, baina beronen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, argitarazten den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena. Prozedura-gaietan Agindu honek aurreikusten ez duen guztirako aplikatuko dira laguntza eta diru-laguntza publikoen gaineko arauak eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.

Hirugarrena. Agindu hau interpretatzeko eta aplikatzeko beharrezko diren jarraibideak emateko baimena du Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak.

Laugarrena. EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Legezko ordezkaria:

jaunak/andreak Erakundearen izena:

Erregistroa:

Erregistroko zenbakia.: .Identifikazio fiskaleko zenbakia:

Herria:

Lurralde historikoa:

Telefonoa:

HONAKOA EMATEN DU ADITZERA:

eta Helduen Hezkuntzarako diru-laguntzak emateari buruzko .Aginduan

ezartzen denaz baliatu nahi duela eta bertan ezartzen diren helburuak beteko dituela hitz ematen duela, hartzaile izanez gero.

HONAKO HAU ESKATZEN DU:

..........................................................diru-laguntza eman dakiola, Helduen Hezkuntzarako 2010-2011 ikasturteko guztirako aurrekontuaren 100eko ............................ hartuko lukeela.

................................., 2011ko ........................ren ............a.

Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria

(HHEko Lankide diren erakundeei diru-laguntzak emateko eskabidea)

Lurraldea......................... IRAKASKUNTZA ARAUTUEI BURUZKO DATUAK HELDUENTZAKO OINARRIZKO HEZKUNTZA MAILAKOAK (1)

I. GRADUA II. GRADUA III. GRADUA GUZTIRA

1 Maila 2 Maila

Erakundearen izena

........................................

Herria/ak......

........................................

Matrik. ikasle-kopurua

Bert. diren ikasle-kopurua (2)

Ikasle taldeen kopurua

Irakasle- kopurua (3)

Eskola-egun kopurua asteko (4)

Eskola-orduak eguneko (4)

IKASLEEN ARTEKO TIPOLOGIARIK UGARIENA.

19 urtetik beherako ikasleen % ..............

  1. 24 urteko ikasleen % ..............

  1. 34 urteko ikasleen % ..............

  1. 44 urteko ikasleen % ..............

    45 urtetik gorako ikasleen % ..............

    Erabateko analfabetoen % inskribatzerakoan ..............

    langabezian edo etxeko lanetan daudenen % (5) ..............

    Zehaztasun sozio-ekonomikoak, kultura zehaztasunak

    Aurreko ikastaroan Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu zuten ikasle inskribatuen % .............

    Ikastaroan zehar ikasketak utzi dituzten ikasle inskribatuen % ..............

    2010-2011 IKASTURTEKO DATU EKONOMIKOAK

    HHEaren diru-sarrerak, guztira

    HHEko ikasketak direla eta, ikasleek hilero ordaintzen duten hileko kuota (I., II. eta III. graduak):

    Ikastetxearen guztirakoa: Batezbestekoa, ikasleko: .

    2010 urtean jasotako diru-laguntzak: .

    Beste diru-sarrera batzuk, guztira (zehaztu):

    Guztirako gastuak:

    ................................., 2011ko ..................................ren ............a

    LEGEZKO ORDEZKARIA

    (1). Helduen oinarrizko hezkuntzaren berariazko curriculuma erabaki eta Euskal Autonomiako Erkidegoan finkatzen duen 2008ko urriaren 31ko Aginduaren arabera (azaroaren 25eko EHAA).

    (2). Eskolara egiatan joaten direnak (egunero eskolatzen direnen batezbestekoa).

    (3). Irakasle batek talde bati baino gehiagori eskola ematea gertatzen denean eta lehenengo taldean bakarrik sartuta baldin badago, koadroan finkatzen den hurrenkeraren arabera (I., II., III. graduak...).

    (4). Jarduera berdinak burutzen dituzten taldeak bereiztu behar direnean, batezbestekoa atera.

    (5). Egunean 4 ordu baino gutxiago ikasten (HHEa aparte) edo lanean sartzen dituztenak bakarrik hartuko dira kontuan.

...................................................................................................jaunak/andreak, ........................................................................................ikastetxeko legezko ordezkaria den aldetik,

AITORTZEN DU

Eskatzaileari edo ordezkari den erakundeari ez zaiola dirulaguntza publikoak jaso ezin izateko zigor arloko edo administrazio-zigorrik ezarri, ezta, halaber, horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere; lege-debeku hauen artean sexu-diskriminazioarengatik gertatu direnak sartzen dira, otsailaren 18ko 4/2005 legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoak, azken seigarren xedapenean zehaztutakoaren arabera.

Halaber, NEURE GAIN HARTZEN DUT, dirulaguntza emateko exijitu eta kontuan hartutako baldintzetako batzuei eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari jakinarazteko KONPROMISOA, baita, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk helburu berbererako dirulaguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman badituzte, eta hala balitz kopurua, hori jakinaraztekoa ere.

...............................(-e)n, 200....(e)ko .................................aren ......(-e)an

Legezko ordezkaria

(Izena eta sinadura).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik