- AGINDUA, 2011ko apirilaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Agustin Iridoi Olaizola, Mateo-Antonio Stefania Sastre, Tomas Vivas Jáuregui, Iñigo Unzueta Mugarza eta Miren Itziar Ecenarro Camara, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko aginduaren bidez deitu zen aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaiak, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario, Teknologia espezialitatean, izendatzen dituena eta aipatutako kidego - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko apirilaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Agustin Iridoi Olaizola, Mateo-Antonio Stefania Sastre, Tomas Vivas Jáuregui, Iñigo Unzueta Mugarza eta Miren Itziar Ecenarro Camara, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko aginduaren bidez deitu zen aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaiak, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario, Teknologia espezialitatean, izendatzen dituena eta aipatutako kidego
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2811
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/19
- Argitaratze-data: 2011/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko ebazpenaren bidez aldatu zen Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko ebazpena, 2003ko uztailaren 28ko ebazpena aldatu zuena, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait irakaskuntza-kidegotara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaien zerrenda argitara eman zuena, Agustin Iridoi Olaizolak, Mateo-Antonio Stefania Sastrek, Tomas Vivas Jáureguik, Iñigo Unzueta Mugarzak, Miren Itziar Ecenarro Camarak eta Maria Aranzazu Unanue Arrillagak jarritako 2210/07 zk.ko kasazio-errekurtsoa dela-eta Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak 2010eko irailaren 22an emandako epaia betez.
Epai horretan adierazitako terminoen arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaien zerrenda, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Teknologia espezialitatean eta txanda librean, aldatzeak puntu hauek dakartza:
Agustin Iridoi Olaizola, Mateo-Antonio Stefania Sastre, Tomas Vivas Jáuregui, Iñigo Unzueta Mugarza, Miren-Itziar Ecenarro Camara eta Maria Aranzazu Unanue Arrilaga aipatutako kidego eta espezialitatean aukeratutako hautagaien zerrendan sartzea.
Iñigo Azcarate Ugarte, Adei Barandiaran Roman, Juan Manuel Frías Eizaguirre, Rafael Miner Urdangarin, Miren Otxoa de Bakedano Mondragón eta Karlos Sukunza Pagola aipatutako kidego eta espezialitatean aukeratutako hautagaien zerrendatik kentzea.
Agustin Iridoi Olaizolak, Mateo-Antonio Stefania Sastrek, Tomas Vivas Jáureguik, Iñigo Unzueta Mugarzak eta Miren-Itziar Ecenarro Camarak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozedura ere gainditu zuten, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidego berean eta Teknologia espezialitate berean.
Aukeratze-prozesu hau gainditu izanaren ondorioz, Agustin Iridoi Olaizolari, Mateo-Antonio Stefania Sastreri, Tomas Vivas Jáureguiri eta Iñigo Unzueta Mugarzari praktiketako funtzionario izendatu zitzaizkien 2008-2009 ikasturtean eta, praktikak gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatu zitzaizkien, 2009ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abuztuaren 7ko Aginduak xedatutakoaren arabera.
Miren-Itziar Ecenarro Camarari ere praktiketako funtzionario izendatu zitzaion, baina 2009-2010 ikasturtean, aipatutako aukeratze-prozeduran aukeratutako hautagaien behin-betiko zerrendaren kontra jarri zen gorako helegitea aintzat hartu izanaren ondorioz. Praktikak gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatu zitzaion, 2010eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abuztuaren 11ko Aginduak xedatutakoaren arabera.
Horren arabera,
Lehenengoa. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario, Teknologia espezialitatean eta txanda librean, izendatzea jarraian aipatzen diren hautagaiak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozeduran aukeratuak, 2210/07 zk.ko kasazio-errekurtsoa dela-eta Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak 2010eko irailaren 22an emandako epaia betez:
NAN Izen-deiturak LEZ
15247229T Iridoi Olaizola, Agustin 15247229 46A2410
15995139L Stefania Sastre, Mateo-Antonio 15995139 68A2410
14594668H Vivas Jáuregui, Tomas 14594668 57A2410
30609164M Unzueta Mugarza, Iñigo 30609164 57A2410
14599243Q Ecenarro Camara, Miren-Itziar 14599243 13A2410
Bigarrena. Agindu honen bidez izendatutako hautagaiak aukeratze-prozedura gainditu duten Kidegoko karrerako funtzionarioak izango dira, 2004ko irailaren 1etik aurrerako administrazio-ondorioekin.
Hirugarrena. Ordaintzea lanpostuen jabe izan behar zutenetik Agustin Iridoi Olaizolak, Mateo-Antonio Stefania Sastrek, Tomas Vivas Jáureguik, Iñigo Unzueta Mugarzak eta Miren Itziar Ecenarro Camarak jaso behar zituzten ordainsariak, jaso dituztenak deskontatu ondoren eta legez dagokion kotizazioen erregularizatzearekin.
Laugarrena. Agustin Iridoi Olaizola, Mateo-Antonio Stefania Sastre, Tomas Vivas Jáuregui eta Iñigo Unzeta Mugarza kidego eta espezialitate berean karrerako funtzionario izendatu izana baliogabetzea. Baliogabetutako izendapen hauek 2009ko irailaren 1etik aurrerako ondorioak zituzten eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abuztuaren 7ko Aginduak xedatutakoaren arabera egin ziren.
Bosgarrena. Miren Itziar Ecenarro Camara kidego eta espezialitate berean karrerako funtzionario izendatu izana baliogabetzea. Baliogabetutako izendapen honek 2010eko irailaren 1etik aurrerako ondorioak zituen eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abuztuaren 11ko Aginduak xedatutakoaren arabera egin zen.
Seigarrena. Jarraian aipatzen diren hautagaiak karrerako funtzionario izendatu izana, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Teknologia espezialitatean eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko uztailaren 27ko Aginduak xedatutakoaren arabera, baliogabetzea:
NAN Izen-deiturak
72572763N Azcarate Ugarte, Iñigo
72445507S Barandiaran Roman, Adei
72460294J Frías Eizaguirre, Juan Manuel
72443184S Miner Urdangarin, Rafael
35773543X Otxoa de Bakedano Mondragón, Miren
35776407E Sukunza Pagola, Karlos
Zazpigarrena. Iñigo Azcarate Ugarte, Adei Barandiaran Roman, Juan Manuel Frías Eizaguirre, Rafael Miner Urdangarin, Miren Otxoa de Bakedano Mondragón eta Karlos Sukunza Pagola bitarteko funtzionarioak izango dira, 2003ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta horrela jarraituko dute 2010-2011 ikasturte honetan zerbitzuak ematen dituzten lanpostuan, ikasturteak bukatu arte.
Bitarteko funtzionarioak direla kontuan hartuta, legez dagozkien kotizazioen erregularizatzea egingo da.
Zortzigarrena. Iñigo Azcarate Ugarte, Adei Barandiaran Roman, Juan Manuel Frías Eizaguirre, Rafael Miner Urdangarin, Miren Otxoa de Bakedano Mondragón eta Karlos Sukunza Pagola 2011-2012 ikasturtean irakasleen ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendan sartzea, karrerako funtzionario izendatu aurretik zeuden termino berberetan. Edonola ere, horrela nahi izanez gero, izango dute hautatu dutena, lurraldeari, lanaldiari eta eman beharreko espezialitateei begira, aldatzeko aukera, baita barematzeko beste merezimendu batzuk sartzeko ere, bost laneguneko epean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak du epaia betearazteko tramiteetan gerta daitekeen edozein gai ebazteko eskuduntza, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 103.1 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 19a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Partzialki deuseztatzen du: AGINDUA, 2010eko abuztuaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren eta 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako oposiziogileak Euskal Autonomia Erkidegoko Bi
- Partzialki deuseztatzen du: AGINDUA, 2009ko abuztuaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautatze-prozeduran hautatutako oposiziogileak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Lanbide Hezike


