Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuena, lan-esperientziaren bidez eta/edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentzia ebaluatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko prozesurako deia egiten duena, «Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» eta «Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioen konpetentzia-atalen esparruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuena, lan-esperientziaren bidez eta/edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentzia ebaluatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko prozesurako deia egiten duena, «Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» eta «Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioen konpetentzia-atalen esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 2484
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/20
  • Argitaratze-data: 2011/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzkoak, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala inplementatzea eta garatzea du helburu, lanbide-heziketa sustatzeko eta indartzeko xedearekin, pertsonen bizi-maila eta kalitatea areagotzeko eta gizarte eta ekonomia-kohesioa sustatzeko asmoarekin, baita enplegua bultzatzekoarekin ere. Lege organiko horrek 4. artikuluko b) atalean aintzat hartzen dituen tresna eta ekintzen artean dago lanbide-kualifikazioak ezagutzeko, ebaluatzeko, egiaztatzeko eta erregistratzeko prozedura ezartzea.

5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluak ezartzen duenez, Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lanbide-kualifikazioak lanbide-heziketako tituluen eta profesionaltasun-ziurtagirien bidez egiaztatzen dira. Horrezaz gain, bertan ezartzen denez, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentziak Kualifikazioen Katalogo Nazionala izango dute erreferentetzat. Halaber, 8. artikuluko 4. atalak dioenez, Gobernuak finkatuko ditu ebaluatzeko eta egiaztatzeko eskakizunak eta prozedurak, baita horien ondorioak ere, Lanbide Heziketako Kontseilu Nagusiari kontsulta egin ondoren.

Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuak, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenak, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak, enplegurako lanbide-heziketako azpisistema arautzen duenak, eta urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituenak, ezartzen dutenez, Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-atalak, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutakoak, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8.3 artikuluan xedatutakoa betez ezartzen den prozeduraren bitartez lortutako egiaztatze partzialaren bidez ebaluatu eta egiaztatuko dira.

Azkenik, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak, lan-esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ezagutzeari buruzkoak, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren aurreikuspenak garatu ditu, eta prozedura bakarra ezarri du Espainiako Estatu osorako, hala hezkuntza-esparrurako nola lan-esparrurako, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuaren bidez sortutako Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren bitartez, 2004. urteaz geroztik heldu ugariri ebaluatu, ezagutu eta ziurtatu zaie lan-esperientziaren bidez eta bestelako ikaskuntza ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia, Berariazko Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probek bildu behar dituzten oinarrizko baldintzak zehazten dituen uztailaren 18ko 942/2003 Errege Dekretuaren eta dekretu horren aurreikuspenak Euskal Autonomia Erkidegorako garatzen dituen apirilaren 27ko 70/2004 Dekretuaren babesean.

Bestalde, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen dituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu izanari esker, hala xedatzen baitu 289/2010 Dekretuak, azaroaren 9koak, Transferentzien Batzorde Mistoaren 2010eko urriaren 28ko Akordioa onartzen duenak (Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen dituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak), Euskal Autonomia Erkidegoan abian jar daiteke 1224/2009 Errege Dekretuak ezarritako lan-esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ezagutzeko prozedura bakarra, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak metatutako esperientziaz baliatuta.

Aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpleguaren egungo egoerak bultzatuta, behar-beharrezkoa da langileen enplegagarritasuna eta mugikortasuna sustatuko duten neurriak presaz hartzea, eta neurri horien artean dago lan-esperientziaren bidez edo beste bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentziak ezagutzea eta egiaztatzea.

Deialdi honek ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura zuzentzen duten printzipioak kontuan hartuko ditu: norbanakoaren eskubideen errespetua, fidagarritasuna, baliozkotasuna, objektibotasuna, parte-hartzea, kalitatea eta koordinazioa.

Agindu hau lantzeko prozesuan kontsulta egin diegu Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluari eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, hau

Agindu honen xedea da pertsonek uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako lan-esperientziaren bidez eta/edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentzia ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesurako deia egitea, «Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» (MAP005_2) eta «Osasun-garraioa» (SAN025_2) lanbide-kualifikazioen konpetentzia-atalen esparruan.

Deialdi honen helburuak hauek dira:

  1. Pertsonek dituzten lanbide-konpetentziak, lan-esperientziaren bidez eta bestelako prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratuak, ebaluazioaren baliozkotasuna, fidagarritasuna, objektibotasuna eta zorroztasun teknikoa bermatuko duten prozedura eta metodologia komunen bidez ebaluatzea.

  2. Lanbide-konpetentziak ofizialki egiaztatzea, haiek baliaraztea ahalbidetuz, hala lan-munduan txertatzea eta integratzea eta lan-merkatuan libreki ibiltzea, nola pertsonalki eta lanbidean aurrera egitea errazteko.

  3. Pertsonei bizialdi osoko ikaskuntza eta lanbide-kualifikazioa areagotzeko aukera eskaintzea, egiaztatze partzial metagarria lortzeko aukerak eskainiz, dagokien lanbide-heziketako titulua edo profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratutako prestakuntza osa dezaten.

Agindu honetan araututako prozedura elkarrekin kudeatuko dute apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuaren bidez sortutako Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak.

  1. «Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» lanbide-kualifikazioa.

    UC0013_2: arrantzako tresneria eta aparailuak egitea eta muntatzea.

    UC0014_2: arrantzako tresneria eta aparailuak mantentzea.

    Adierazitako konpetentzia-atalak «Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» profesionaltasun-ziurtagirian sartuta daude (1376/2009 Errege Dekretua, abuztuaren 28koa).

  2. «Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioa.

    UC0069_1: osasun-ibilgailuaren mantentze-lan prebentiboetan jardutea eta haren zuzkidura materiala kontrolatzea.

    UC0070_2: pazienteari oinarrizko bizi-euskarria eta bizi-euskarri aurreraturako laguntza ematea.

    UC0071_2: pazientea osasun-zentro erabilgarrira lekualdatzea.

    UC0072_2: pazienteari eta haren senitartekoei laguntza psikologiko eta sozialeko teknikak aplikatzea.

    Adierazitako konpetentzia-atalak Osasun-larrialdietako teknikariaren lanbide-heziketako tituluan sartuta daude (69/2010 Dekretua, martxoaren 2koa).

  1. Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan.

  2. Izena ematerakoan 18 urte beteta izatea, I. mailako kualifikazioei dagozkien konpetentzia-atalen kasuan, eta 20 urte II. eta III. mailakoen kasuan.

  3. Egiaztatu nahi diren lanbide-konpetentziekin zerikusia duten lanbide edo lanpostu adierazgarrietakoren batean lan-esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.

    1. Lan-esperientziaren kasuan.

      Gutxienez 3 urte justifikatzea, gutxienez 2000 ordu lan eginda guztira, deialdia egin aurreko azken 10 urteetan, lanbide-kualifikazioan adierazitako lanbide edo lanpostu adierazgarrietakoren batean edo baliokidean. I. mailako konpetentzia-ataletarako 2 urteko lan-esperientzia eskatuko da, gutxienez 1200 ordu lan eginda guztira.

    2. Prestakuntzaren kasuan.

      1224/2009 Errege Dekretuaren 11. artikuluko c) 2) atalean xedatutakoaren arabera, deialdi honetan justifikatu beharko da deialdi honen aurreko azken 10 urteetan 290 ordu egin direla «Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» lanbide-kualifikazioaren konpetentzia-ataletarako eta 615 ordu egin direla «Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioaren konpetentzia-ataletarako.

      Aurreko atalean adierazitako lan-esperientziaren edo prestakuntzaren inguruko eskakizunak betetzen dituzten 25 urtetik gorakoek, eskakizun horiek agindu honen 7. artikuluan adierazitako dokumentuen bidez justifikatu ezin badituzte, prozeduran behin-behinean inskribatzeko eska dezakete. Zuzenbidean onartutako frogaren baten bidez justifikatuko dituzte lan-esperientzia edo prestakuntzako ikaskuntza ez-formalak. Kasu horiek aztertzeko, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak izendatuko ditu inskribatzea bidezkoa den ala ez erabakiko duten aholkulariak.

«Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» kualifikaziorako, deialdi honetan gehienez ere 130 izangai ebaluatuko dira.

«Osasun-garraioa» kualifikaziorako, lehen deialdian 50 izangai ebaluatuko dira eta bigarren deialdian 300 izangai.

Eskatzaile kopuruak adierazitako gehienezkoa gainditzen badu, irizpide hauek kontuan hartuko dira izangaiak hautatzeko:

  1. Lan-esperientzia handiagoa egiaztatzea, azken 10 urteetan, lanbide-kualifikazioaren berariazko esparruan, lan egin duen enpresaren edo enpresen ziurtagiria eta lan-bizitzaren laburpena aurkeztuta.

  2. Berdinketarik izanez gero, Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulego batean eskatzaile izatea. Berdinketak iraunez gero, adinez nagusiagoa izatea.

  3. Lehentasuna izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta daudenek edo bertan lan egiten dutenek.

  1. Aurreinskripzioa.

    Aurreinskripzioa agindu honen I. eranskinean ezarritako lekuetan egingo da, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkuntzan, ezarritako prozeduretariko edozeinen bitartez.

    Interesdunek agindu honen II. eranskinean ageri den aurreinskripzio-eredu ofiziala bete beharko dute ezarritako egunetan. Eredua interesdunen eskueran egongo da Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia).

    Aurreinskripzio-ereduarekin batera ondoren adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

    1. NANaren edo, hala badagokio, pasaportearen edo AIZren fotokopia.

    2. Inoren konturako langileentzat: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatuta dauden mutualitatearen ziurtagiria, enpresa, lan-kategoria (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia jasoko dituena, eta, hala badagokio, lan-esperientzia eskuratu duten enpresaren lan-kontratua edo ziurtagiria, kontratuaren prestazio-aldiak, garatutako jarduera eta jarduera hori egin den denbora-tartea berariaz jasoko dituena.

    3. Langile autonomoentzat edo bere konturako langileentzat: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion erregimen berezian alta egindako aldiena. Garatutako jardueraren deskribapena eta jarduera hori egin duen denbora-tartea.

    4. Borondatezko langileentzat edo bekadunentzat:

      Laguntza eman dioten erakundearen ziurtagiria, egindako jarduerak eta funtzioak, horiek egin dituzten urtea eta eskainitako guztizko ordu kopurua berariaz jasoko dituena.

    5. Langabezian daudenen kasuan, enplegu-eskatzailearen txartelaren kopia zigilatua.

    6. Prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentzien kasuan, izangaiak egiaztatu nahi dituen konpetentzia-atalekin zerikusia duen prestakuntza duela egiaztatuko duen dokumentuaren bidez egingo da justifikazioa. Dokumentu horretan prestakuntzaren edukiak eta orduak jasoko dira.

      Aurkeztutako edo deklaratutako datuak faltsutzeak prozeduran parte hartzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.

      Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko eta behin betiko zerrendak Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) eta inskripzioa egiten den ikastetxeetako iragarki-tauletan emango dira argitara.

      Baztertutako izangaiek erreklamazio-idazkiak aurkez diezazkiokete, onartutakoen behin-behineko zerrenden aurka, haiek argitaratu ondorengo 5 egun balioduneko epean, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziari.

      Onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, emaitzarekiko desadostasunak bere horretan badirau, izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari.

  2. Inskripzioa.

    Onartutakoek aholkularitzarako inskripzioa egingo dute I. eranskinean adierazitako lekuetan. Horretarako, agindu honen III. eranskinean ageri den inskripzio-eredu ofiziala beteko dute ezarritako egunetan.

    Eredua interesdunen eskueran egongo da Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia).

    Halaber, 11. artikuluan adierazten diren prezio publikoak ordaindu beharko dituzte.

Inskripzio-egutegia.

«Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» eta «Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioen lehen deialdirako inskripzio-egutegia honako hau izango da:

Aurreinskripzioa: maiatzaren 9tik 13ra, biak barne.

Onartutakoen zerrenda argitaratzea: maiatzaren 16a.

Aurreinskripzioen aurka erreklamatzeko epea: maiatzaren 17tik 20ra, biak barne.

Onartutako izangaien zerrenda behin betiko argitaratzea: maiatzaren 23a.

Inskripzio-epea: maiatzaren 24tik 31ra, biak barne.

«Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioaren bigarren deialdirako inskripzio-egutegia honako hau izango da:

Aurreinskripzioa: irailaren 26tik urriaren 10era, biak barne.

Onartutakoen zerrenda argitaratzea: urriaren 14a.

Aurreinskripzioen aurka erreklamatzeko epea: urriaren 17tik 21era, biak barne.

Onartutako izangaien zerrenda behin betiko argitaratzea: urriaren 24a.

Inskripzio-epea: urriaren 17tik 31ra, biak barne.

Prozeduraren faseak.

Prozedurak honako fase hauek ditu:

  1. Aholkularitza: izangaiei ezagutu beharreko konpetentzia-atalak profesionalki aise menderatzen dituztela frogatzeko beharrezkoak diren ebidentziak jasotzen laguntzea da fase honen funtsezko helburua. Aholkularitza bakarka zein taldeka egin daiteke.

    Parte hartzeko hautatuak izan diren eta dagozkien prezio publikoak ordaindu dituztela justifikatzen duten izangaiek parte hartu ahal izango dute aholkularitza-fasean. Fase hori nahitaezkoa izango da. Beraz, onartutako izangairen batek justifikaziorik gabe parte hartzen ez badu, organo kudeatzaileak prozesutik baztertutzat jo dezake.

    «Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» eta «Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioen lehen deialdiko aholkularitza-fasearen egutegia 2011ko ekainaren 1etik 30a artekoa izango da.

    «Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioaren bigarren deialdiko aholkularitza-fasearen egutegia 2011ko azaroaren 1etik 2012ko urtarrilaren 31 artekoa izango da.

    Konpetentzia-ataletako matrikulazioa aholkularitza-fasea amaitu ondoren egingo da.

  2. Ebaluazioa: fase honen xedea da izangaiak aurkeztutako ebidentziak nahikoa diren egiaztatzea, konpetentzia-atal bakoitzaren lanbide-burutzapenetan, burutzapen-irizpideetan ezarritako mailetan eta lanbide-testuingurua abiapuntutzat hartuta finkatutako lan-egoera erreal edo simulatu batean eskatzen den lanbide-konpetentzia esleitzeko.

    Izangaia matrikulatu den konpetentzia-atal bakoitzean ebaluatu ahal izango da. Ebaluazio-fasean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da fase horri dagozkion prezio publikoak ordaindu izana justifikatzea.

    Konpetentzia-atal jakin bateko lanbide-konpetentziaren ebaluazioaren emaitza «frogatua» edo «ez frogatua» izango da.

    Izangaiak konpetentzia-atalen ebaluazioaren emaitzen aurka erreklamatzeko eskubidea izango du. Horretarako, bost egun naturaleko epea izango du, ebaluazioaren emaitzak entregatzen dizkiotenetik hasita, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako zuzendariari erreklamazioa aurkezteko.

    Behin betiko ebaluazio-aktak argitaratu ondoren, emaitzarekiko desadostasunak bere horretan badirau, izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari.

  3. Konpetentzia egiaztatzea: prozeduran zehar frogatutako konpetentzia-atalak ezagutzean eta egiaztatzean datza.

    Izangaiek lanbide-konpetentzia frogatu duten konpetentzia-atal guztien ziurtagiria jaulkiko du Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak.

    Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari helaraziko dizkio egiaztatzearen emaitzak, erakunde horrek erregistratzeko eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari transferitzeko, estatuko erregistroan sar ditzan.

Konpetentzia-atalak egiaztatzeak lanbide-heziketako tituluetako lanbide-moduluak baliozkotzeko eta profesionaltasun-ziurtagirietako prestakuntza-moduluak salbuesteko ondorioak ditu indarreko araudiaren arabera.

Prozedura horren bitartez, izangaiak profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat lortzeko eskakizunak betetzen dituenean, administrazio eskudunak adieraziko dio hura lortzeko zein izapide egin behar dituen.

Prozedura izapidetzen den bitartean egiten den datu pertsonalen edozein tratamenduk Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoa errespetatuko du.

Agindu honetan ezarritako konpetentzia ebaluatzeko, ezagutzeko eta ziurtatzeko prozesuan parte hartzen dutenek (6. artikuluan aintzat hartutakoek izan ezik) ordaindu beharreko prezio publikoak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egiten dituen zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituen 2007ko maiatzaren 21eko Aginduaren (uztailaren 3ko EHAA) 5. artikuluan ezarritakoak izango dira.

Prezio publiko hori ordaindu beharretik salbu utzi ahal izango dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta dauden langile langabeak, orientazio prozesu pertsonalizatua egin dutenak, eta prezio publikoei buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aginduan deskribatutako salbuespen eta hobarietarako eskubidea dutenak.

Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesu osoa amaitzean, deialdi honetan ezarritako prozeduran parte hartu duten guztiei idazki bat igorriko zaie, honakoa jasoko duena, dagokionaren arabera:

  1. Prestakuntza-aukerak, orientazio egokiekin, egiaztatzeko eskatu dituzten konpetentzia-atalak hurrengo deialdietan egiaztatu ahal izateko.

  2. Prestakuntza-aukerak, orientazio egokiekin, erlazionatutako lanbide-heziketako titulu bat edo profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzera bideratutako prestakuntza osatzeko.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Beraren aurka interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar diezaioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Kod.

Cod Ikastetxearen Izena

Nombre Centro Helbidea

Dirección Posta Kodea

Código Postal Herria

Población

«Osasun-garraioa» lanbide-kualifikazioa / Cualificación profesional de Transporte sanitario.

Lanbide Laudio/Llodio Izoria 2 01400 Laudio/Llodio

Lanbide Vitoria-Gasteiz San Martin Pintor Clemente Arraiz 5-7 01008 Vitoria-Gasteiz

Lanbide Vitoria-Gasteiz Txagorritxu José Atxotegi 1 01009 Vitoria-Gasteiz

Lanbide Agurain Donibane 1 01200 Salvatierra/Agurain

Lanbide Amurrio Armurulanda 4 01470 Amurrio

Lanbide Barakaldo Burceña Munoa 19 48903 Barakaldo

Lanbide Basauri-Uribarri Uribarri 14 48970 Basauri

Lanbide Bilbao San Inazio Cataluña 1-3 48015 Bilbao

Lanbide Durango Zubiaurre 10 48200 Durango

Lanbide Mungia Elorduigoitia 5 48100 Mungia

Lanbide Arrasate/Mondragón Nafarroa Etorbidea 4 20500 Arrasate/Mondragón

Lanbide Donostia-San Sebastián Gros Marino Tabuyo 14 20013 Donostia-San Sebastián

Lanbide Eibar Bittor Sarasketa 9 20600 Eibar

Lanbide Lasarte-Oria Loiola Iñigo de Loiola 20160 Lasarte-Oria

Lanbide Tolosa Larramendi 3 BIS 20400 Tolosa

Lanbide Zarautz Araba 13 20800 Zarautz

010134 IES Francisco de Vitoria BHI El Salvador 1 01012 Vitoria-Gasteiz

014301 IEFPS Fadura GLHBI Bizkerre z/g 48991 Getxo

013432 IEFPS Meka GLHBI Arreguitorre 2 20870 Elgoibar

012108 IES Plaiaundi BHI Plaiaundi 20301 Irun

015623 IES Ondarroa BHI Artibai 5 48700 Ondarroa

012229 IEFPS Politécnico Easo Polteknikoa GLHBI Av.de Felipe IV 1 20011 Donostia-San Sebastián

«Tresneria eta aparailuak egitea eta mantentzea» / Cualificación profesional de Confección y mantenimiento de artes y aparejos.

014601 IES Náutico Pesquero Vicealmirante Fontán Lobe BHI Ongintza z/g 48370 Bermeo

014781 CPES Ntra. Sra. de la Antigua BHIP Iñaki Deuna 19 48700 Ondarroa

012151 IES Itsasmendikoi Pasaia BHI Los Marinos 2 20110 Pasaia

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik