Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, toki-administrazio publikoen % 25eko edo gehiagoko finantziazioa duten musika-ikastegiei diru-laguntzak emateko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, toki-administrazio publikoen % 25eko edo gehiagoko finantziazioa duten musika-ikastegiei diru-laguntzak emateko deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2774
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/03
  • Argitaratze-data: 2011/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Musika-irakaskuntza arte-irakaskuntzaren erreferentea izan da eta da Euskadin. Izan ere, aspaldi ezarri dira, gure herriarentzat jarduera hori oso erakargarria izan da eta batez ere toki-administrazioak (udalak) oso inplikatu dira musika-irakaskuntza eskaintzen.

Musika-irakaskuntzak gizartean duen inportantziaren eta udalek egin dituzten ahaleginen trukean, Hezkuntza Administrazioak -Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketaren Sailak- ere musika-irakaskuntzari arreta berezia eskaini dio eta baliabideak jarri ditu hura antolatu, planifikatu eta finantzatzeko.

Horrela, bada, agindu hau toki-administrazio publikoek finantzatzen dituzten musika-eskolei zuzentzen zaie, diru-laguntzak eska ditzaten. Helburua da ikastegiok mantentzen laguntzea eta, ondorioz, adierazitako helburuak betetzea.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legean aurreikusitakoa betetzeko; izan ere, musika-ikastegiei laguntzeko aurrekontu zati bat izendatzen da bertan. Beraz, hau

Lehenengoa. Prozedura-gaietan Agindu honek aurreikusten ez duen guztirako, osagarri moduan aplikatuko dira laguntza eta diru-laguntza publikoen gaineko legedia eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.

Bigarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, interesatuek horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau aldizkari ofizial horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Lehenengoa. Xedea.

  1. Deialdi honen xedea da artikulu bakarrean azaltzen diren ikastetxeak diruz laguntzea, 2011ko langile-kostuak finantzatzeko.

    Bigarrena. Eskura daitekeen kreditua.

    Helburu honetara, gehienez ere, 10.186.711 euro zuzenduko dira, 2011ko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargura.

    Diru-zenbateko hori handitu ahal izango da. Horretarako kontuan hartuko da eskatzen diren laguntzen zenbateko osoa eta ea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bestelako laguntza-programak burutzean aurrekontuan zer geratzen den agortu barik; dena den, deialdia ebatzi aurretik handitu beharko da diru-zenbateko hori. Egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.

    Hirugarrena. Onuradunak.

    Agindu honen bidez deitutako diru-laguntzak hurrengo musika-ikastegientzako dira. Dena den, horretarako, tokiko herri-administrazioetatik jasotzen dituzten diru-laguntzek ez dute % 25eko muga gainditu behar.

    1. Arautu gabeko muusika-ikastegiak, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren bidez arautuak.

    2. Abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi baimenduak.

      Laugarrena. Baldintzak.

      1. Diru-laguntza lortzeko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

        1. Ikastegiak hirugarren oinarrian azaldu behar du.

        2. Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galduta ez izatea epai irmo baten bidez.

        3. Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatuta ez izatea, inongo prozeduratan kaudimen gabekotzat jo ez izana, salbu konkurtsoan deklaratuta daudenean, hitzarmen baten eraginkortasunez lortu bada, kontu-hartze judizialean ez egotea edo desgaitutzat jota egotea, beti ere uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera.

        4. Kausaren batean erruduntzat jotzearren, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa emanda ez egotea.

        5. Pertsona fisikoak, merkataritza-elkarteetako administratzaileek edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoan herri-jardunean aritzeagatik dauden bateraezintasunak jasotzen dituen arautegiak aurreikusitako egoeraren batean.

        6. Indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak beterik izatea.

        7. Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

        8. Ebazpen irmo baten ondorioz ez izatea galduta diru-laguntzak eskuratzeko aukera, sexua bereiztearren galtzen direnak barne, beti ere Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

          c), e), f) eta g) idatz-zatietako baldintzek inguruabar subjektibo eta tenporal guztiak adierazi nahi dituzte. B) eta i) idatz-zatietako baldintzek, berriz, zigor edo zehapenaren helburua eta denbora adierazi nahi dituzte.

          Bosgarrena. Eskabideak aurkeztea.

          Eskabideak aurkezteko, interesdun ikastetxeek eskabidea bidali beharko diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen zuzendariari. Horretarako, III. eranskineko eredua erabili beharko dute, eta eskabideari, berriz, dokumentu hauek erantsi beharko dizkiote:

        1. Ikastetxearen fundazio-estatutua, ikastetxeak deialdira lehenengoz biltzen badira edo azkenengoz bildu zirenetik estatutuak aldatu badituzte.

        2. Eskatzailea ikastetxearen titularra edo legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen agiria edo, behar izanez gero, udalaren titularitatea egiaztatzen duen agiria.

        3. Foru Ogasunaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzeko.

        4. Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, ikastetxea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duena.

        5. Erantzukizunezko adierazpena (IX. eranskina), ordezteko gaitasun nahikoa izanik adierazpena sinatzen duen pertsona fisikoak egina. Bertan jaso beharko da:

          Beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako diru-laguntzak, laguntzak, sarrerak edo bestelako baliabidea, eta, behar izanez gero, horietatik lortutakoak.

          Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratibo edo penalik, laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galarazten dionik, edo ez duela legezko debekurik, horretarako ezgaitzen duenik.

        6. Ikastetxeko zuzendariaren zinpeko aitorpena, azaldutako zehaztasun guztiak egiazkoak direla baieztatuz.

        7. Eskabidea lehenengo aldiz egiten duten ikastetxeek, Zehaztasun Alta eta Interesdun Hirugarrena izeneko orriak bete beharko dituzte. Sailak emango ditu orri horiek (Irakaskuntza Espezializatuen Zerbitzua).

        8. Eskatzaile guztiek III. eta V. eranskinak bete beharko dituzte.

        9. Musika Eskolek IV. eta V. eranskinak ere bete beharko dituzte, 2010-2011 ikasturteari buruzko datuez.

        10. Irakaskuntza arautuetako ikastetxeek VI. eranskina bete behar dute, 2010-2011 ikasturteari buruzko datuez.

          Seigarrena. Epea.

          Eskaerak Ikastetxeen Zuzendaritzak emandako soporte informatikoan eta izenpetuak egon behar diren paperetan bete eta gero, ikastetxea non, Hezkuntzak lurralde horretan duen lurralde-ordezkaritzan aurkeztu beharko dira edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen duen egoitzetako batean azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

          Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau argitaratzen denetik aurrera.

          Zazpigarrena. Eskabidea eta dokumentazioa zuzentzea.

          Eskabideak baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta adierazi egingo zaio, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, eta horretarako ebazpen bat emango horren berri emateko.

          Zortzigarrena. Laguntzak kudeatzeko organoa.

          Ikastetxeen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

          Bederatzigarrena. Emateko prozedura.

          1. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie diru-laguntza. Horretarako, deialdi honetarako dagoen kreditua hainbanatu egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.

          2. Ikastetxe bakoitzari zenbateko diru-laguntza dagokion kalkulatzeko, kontuan izango da zenbat ordu eman dituen eta nola bihurtzen diren orduok ordu finantzagarrietan; horretarako, agindu honetako baremoetan (II. eranskinean azaltzen direnetan) ezarritako irizpideak aplikatuko dira, eta gero diru-laguntza honetarako dagoen zenbateko osoa hainbanatu egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.

            Nolanahi ere, musika-ikastegi bakoitzari ematen zaion diru-laguntzak egundo ere ez du gaindituko aurrekontu orokorraren % 33. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langile-gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen aurrekontu osoaren % 25 kontabilizatuko da, gehienez ere.

          3. Finantza daitezkeen orduak direla-eta ateratzen den diru-laguntzak muga hori gainditzen badu, soberakina gainerako eskolen diru-laguntzetara bideratuko da.

            Hamargarrena. Esleipena.

          1. Hezkuntzako sailburuordeak ebatziko du deialdi hau, diru-laguntzak emateko eta ukatzeko.

          2. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 6 hilabeteren buruan eman eta argitaratuko da ebazpen hori.

          3. Epe hori igaro eta interesatuei ebazpenik jakinarazi ez bazaie, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

          4. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera.

            Hamaikagarrena. Diru-laguntza ordaintzea.

            Justifikatu eta gero, ikastetxeei ordainketa bakar batean emango zaie izendatutako diru- laguntza, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

            Hamabigarrena. Diru-laguntza justifikatzea.

          1. Justifikazioarekin batera, zerrenda bat aurkeztu beharko da; bertan, langileen izen-abizenak azalduko dira, eta bakoitzaren kostua, guztira. Langile horien kontratua edo Gizarte Segurantzan duten alta-ziurtagiria erantsiko zaio; bestela, TC-a edo horren agiri baliokideak erantsiko dira, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatzeko.

            Agiri horien bidez, 2011n egindako gastuak justifikatu beharko dira.

          2. Aurreko atalean adierazitako dokumentu horiek eragindako sektoreen ordezkaritza-organoen oniritzia izan beharko dute.

            Hamahirugarrena. Diru-laguntza itzultzea.

            Diru-laguntza ematea ekarri zuten baldintzetatik edozein betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta bidezko diren legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Horretarako aintzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

            Hamalaugarrena. Erakunde onuradunen betebeharrak.

            Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluak orokorrean jasotzen dituen betebeharrak gorabehera, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

            1. Diru-laguntza zertarako eman, horretarako erabiltzea, ez beste ezertarako.

            2. Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.

            3. Deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzak direla-eta Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak haien funtzioak betetzearren eskatutako informazio guztia bidaltzea.

              Hamabosgarrena. Bateraezintasunen araubidea.

              Agindu honen bidez deitutako diru-laguntzak bateragarri dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk helburu berberarekin eman ditzakeen beste zeinahirekin. Aurrekoa gorabehera, helburu horretarako eskuratu diren laguntzen guztizko kopurua guztizko kostua baino handiagoa bada, deialdi honen karietara emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, gaindikin horri dagokion neurrian.

              Hamaseigarrena. Datu pertsonalak.

              Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, musika-ikastegientzako diru-laguntzak izeneko fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau kudeatzeko eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko. Fitxategi horren arduraduna Ikastetxeen Zuzendaritza da. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastetxeen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

              Era berean, prozedura honetan parte hartzen duten pertsonek baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste herri-erakunde batzuetan egiazta dezan aurkeztutako agiriak benetakoak direla.

I. BAREMOA

I. 1. maila edo hurbiltze-maila.

Honako ordu hauek izango dira diru-laguntza jasotzekoak:

  1. Orokorrean emandako orduak, eta gehienez ere 90 taldeko. Taldeek 6 eta 16 lagunen artekoak izan beharko dute.

  2. Urte naturalean gutxienez ere 5 urte dituzten lagunak tresnetara hurbiltzeko saioak egiteko ematen diren orduak: astean, gehienez ere, 15 eta 3 eta 6 lagunen arteko taldeak.

    2., 3. eta 4. mailak.

    1. Irakaskuntza nagusia:

      1. Musika-tresna edo bakarkako kantua.

      1. 2, 3 eta 4. mailetan.

        Ikasleko 30 diruz lagunduko dira, gehienez ere. Ikasleko emandako saioen erdiak eskola kolektibo edo partekatua izan beharko du, gutxienez.

        Salbuespen gisa, eta antolaketa-arrazoiak direla eta, saioen erdia banan-banako eskolek osa dezakete, baina eskola horietako ikasleek musika tresna nagusia eta bakarkako kantua ematen duten ikasleen erdia baino gutxiago izan behar dute.

      2. Laguntza berezia hartzen duten ikasleak: honako irizpide hauen arabera emango zaie diru-laguntza:

        1. Tresna: ikasleko 90; musika-tresnen edo bakarkako kantuko irakaskuntza nagusietan matrikulatutako ikasleen % 12k jasoko du, gehienez ere, diru-laguntza.

        2. Gai osagarriak: 30 eta 60, hurrenez hurren, 3. eta 4. mailetan.

          1. Koru-kantua.

          1. Honako taula honen arabera emango dira diru-laguntzak:

            Koralista Koruko Orduak

            21 baino gutxiago 1

            21etik 30era 2

            31tik 40ra 3

            41etik 50era 4

            50etik gora 5

      3. Dantza tradizionala.

        8 ikasletik 16 ikaslera arteko dantza-taldeek, gehienez ere, taldeko 3 orduko diru-laguntza jasoko dute 2. eta 3. mailetan, eta 5 ordukoa, gehienez ere, 4. mailan.

      4. Hainbat joeratako taldeak: taula honen arabera emango dira diru-laguntzak:

        Ikasleak/taldea Talde edo irakaskuntza motaren definizioa Orduak

        2tik 4ra 1,5

        5etik 8ra 2

        9tik 12ra 2,5

        12tik gora 3

    2. Talde praktika.

      Taula honen arabera emango dira diru-laguntzak:

      10, gehienez ere, ikasleko 2. mailan

      20, gehienez ere, ikasleko 3. mailan

      30, gehienez ere, ikasleko 4. mailan

    3. Beste jarduera batzuk.

      1. Zaharren prestakuntza.

      2. Ezinduen prestakuntza.

        Batean eta bestean astean 2 ordu finantzatuko dira, gehienez ere, taldeko.

        Honako hauek zehaztu beharko dira:

        Eskolak emango dituen irakaslea.

        Taldea eta haren ezaugarriak.

        Emango den irakaskuntza eta helburuak.

      3. Araubide orokorreko ikastetxeekin batera emandako prestakuntza.

        Araubide orokorreko ikastetxeetako unitate edo taldeekin batera emandako jarduera-orduei dagokienez, araubide orokorreko ikastetxe bakoitzeko lau unitate edo talde (lau jarduera ezberdin) finantzatuko dira gehienez, irizpide hauei jarraituz:

        Gehienez ere ordutegi hau eman eta finantzatuko da:

        Unitate edo talde bakoitzarekin batera, gehienez ere, aste batean bai eta bestean ez egindako jarduera eta, guztira, hamabost jarduera; jarduera bakoitzari gehienez ere ordubete eskainiko zaio.

        Araubide orokorreko ikastetxe guztietan, gehienez ere, irakasle baten 12 ordu jarduerak planifikatu eta programatzeko bilerak eta abar egiteko ikasturtean zehar.

        Irakasle baten aparteko hiru ordu, nahitaezkoak diren ordu beteko bi entzunaldiak prestatzeko.

        Aurrekoa kreditatzeko agiri hauek aurkeztuko dira:

        Lortu nahi diren helburuen zehaztapena.

        Jardueraren programazioa, honakoak zehaztuz: zein egun eta ordutegitan izango diren planifikazio- eta programazio-bilerak, jarduera bateratua, entzunaldiak prestatzeko aparteko orduak.

        Prestakuntzan parte hartu duten unitate edo taldeak, maila eta ikasle-kopurua zehaztuz.

        Musika-eskolako zein ikasle aritu diren araubide orokorreko unitate edo taldearekin batera.

        Noiz egingo diren derrigorrez egin beharreko bi entzunaldi bateratuak.

        Proiektuaz arduratzen diren irakasleak, araubide orokor eta berezikoak.

        Jarduera horiek edo norberak bultzatutako ekimenak finantziazioaren barruan sartu ahal izateko, Ikastetxeen Zuzendaritzaren baimena beharko da; horretarako, proposamen bat aurkeztu beharko da, atal honetan aipatzen diren egiaztagiriekin bat etorriko dena.

    4. Beste irakaskuntza batzuk.

      1. Musika-hizkuntza: 10 ikasletik 20 ikaslera bitarteko taldeei diru-laguntza emateko, taldeko, gehienez ere, 90 minutu hartuko dira kontuan. Irizpide horren barruan sartuko dira musika-hizkuntzaren hastapenetako talde guztiak eta derrigorrezko ikastarokoak; era berean, 10-20 ikasleko taldeetan dauden gainontzeko ikasleak ere kontuan hartuko dira, eta gehienez ere musika-tresnaren irakaskuntza nagusian edo bakarkako kantuan matrikulatuta dauden ikasleen % 50.

        Urrun edo baztertuta dauden eskoletan eta, oro har, behar hainbat ikasle ez dagoenean 10 ikasletik 20 ikaslera bitarteko taldeak egiteko, 6tik 9ra bitarteko taldeak osatu ahalko dituzte, hasierako eta derrigorrezko ikasturterako bakarrik, eta 60 minuturengatik jasoko dute diru-laguntza.

      2. Gai osagarriak: 3. eta 4. mailetako ikasleentzat bakarrik.

        Konposizio, Harmonia, Historia, Analisi, Entzunaldi, Ikerketa eta abarri buruzko ikastaroak, mintegiak, eta abar: hala behar denean, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuz arautzen diren baldintzen arabera, baimenei dagokienez. Irakaskuntza nagusiko maila hauetako 100 ikasleko, gehienez ere, astean bost ordu lagunduko da diruz edo horien proportzioa.

    5. Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea.

      Ikasturte honetan musika-irakaskuntza profesionaletan matrikulatutako ikasleko, hau finantzatuko da:

      III. puntuan, lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza izeneko puntuan, lehentasunezkotzat jotako espezialitateren batean matrikulaturiko ikasle bakoitzeko 240 minutu gehituko zaizkie I. baremoko guztizko denborei.

    1. Gainerako espezialitateren batean matrikulaturiko ikasle bakoitzeko 180 minutu gehituko zaizkie I. baremoko guztizko denborei.

      Gehienez ere 20 ikasle finantzatu ahal izango dira. Eskolako zuzendaritzak dokumentu bidez egiaztatuko du hori, dagokion eranskinaren bidez.

      1. Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza.

        Irakaskuntza bakoitzean kontuan hartu beharko da zein espezialitate gehitu behar zaizkien derrigorrez eman behar diren espezialitateei:

        Musika-eskoletan:

        Biola, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, oboea, tronpa, tronboia, tuba, nahitaez eman beharrekoei gehitu beharrekoak, eta harpa.

        Ikastetxe baimenduetan:

        Oinarrizko irakaskuntzetan: biola, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, oboea, tronpa, tronboia, tuba, nahitaez eman beharrekoei gehitu beharrekoak, eta harpa. Irakaskuntza profesionaletan: tronboia, tuba eta harpa.

        Diziplina hauetan emandako orduko 60 lagunduko dira diruz.

        II. BAREMOA

        1. Irakaskuntza arautua:

          1. Musika-eskoletako 2., 3. eta 4. mailetan finantzatutako ordu guztien batez bestekoaren adinako denbora kontuan harturik emango da diru-laguntza irakaskuntza hauetako ikasle bakoitzeko; horretarako, I. Baremoko II. ataleko A), B) eta D) idatz-zatiak aplikatuko dira.

          2. Diruz lagunduko dira, halaber, lehentasunezko interesa duten espezialitateak, beti ere I.III. baremoan jasotako irizpidearen arabera.

          3. Aurreko zenbatekoen baturari koefiziente biderkatzaile bat aplikatuko zaio 0,1 ikasleko; 2009-2010 ikasturteko ikasleak izango dira; hain zuzen ere, Hezkuntza Antolamendu berriaren barruko Goi Mailako Musika Ikastegian matrikulaturikoak.

            Diruz lagunduko den zenbatekoa, guztira, honakoa izango da: hiru irizpideak aplikatu ondoren lortzen diren zenbatekoen batura.

            III. BAREMOA

            Irakaskuntzako kostuak

            Ekitaldi ekonomikoaren kostu osoa (irakasle ez diren langile-gastuen eta ekipamendu-eta funtzionamendu-gastuen aurrekontu osoaren % 25 kontabilizatuko da, gehienez ere) irakastordu kopuruaren zenbakiaz zatituta, irakastorduaren batezbesteko kostua izango dugu. I. eta II. baremoetan finkatzen dena aplikatuta lortuko den diru-laguntza jasotzeko eskola-ordu bakoitzari, ehuneko portzentaje jakin bat aplikatuko zaio kostuaren arabera eta honako taula hau kontuan hartuta:

            1. eranskinean jasotako ereduaren arabera egiaztatu beharko da ekarpen hori.

              Kostua orduko Aplikagarria (%)

              436 euro baino gehiago eskola-orduko eta asteko % 30

              285 eurotik 1.435 eurora eskola-orduko eta asteko % 28

              136 eurotik 1.284 eurora eskola-orduko eta asteko % 24

              979 eurotik 1.135 ordura orduko eta asteko % 18

              Gehienez ere 978 euro orduko eta asteko 0

              IV. BAREMOA

              Udal finantziatzioa

              Tokiko korporazioak zentroaren gastuaren arruntaren % 25 gutxienez finantzatzen duenean, diru laguntza jasotzeko ordu guztiei (I. eta II. Baremoak aplikatuta ateratakoei) portzentaia hauek aplikatuko zaizkie:

              • 25eko finantziatzioagatik, orduen % 25.

              • 25etik gorako finantziaziotik gehienez % 62,5eko finantziatzioraino, puntu edo frakzio bakoitzeko % 2 gehiago, % 100eraino gehienez.

                Ekarpen horren zihurtagiria VII. eranskineko ereduaren arabera egingo da.

                V. BAREMOA

                Diruz lagundu beharreko orduak kalkulatzea

                Ordu finantzagarriko eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa honela lortuko da: dagoen diru guztia (hamaikagarren oinarria) zati erakunde eskatzaileen ordu finantzagarri guztiak.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik