Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, EAErentzat interesgarriak diren gaietan, 2011-2012 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko beketarako deia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, EAErentzat interesgarriak diren gaietan, 2011-2012 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko beketarako deia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2792
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/04
  • Argitaratze-data: 2011/05/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, doktoretza-titulurik ez, baina goi-mailako titulazioa duten gazteei zuzendutako bi bideri ekin die, unibertsitate-komunitateari eta komunitate sozioindustrialari beren eginkizunak garatzeko langile egokiak prestatzen laguntzeko programen sustatzaile gisa dagokion partaidetza aktiboaz jabetuta. Lehenengo bidearen helburua etorkizuneko doktoreak prestatzen laguntzea da, aurrerago, doktoreok Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza- eta ikerketa-zentroetara atxiki ahal izango daitezen, eta promozio berrien prestatzaile izango daitezen, eta EAEn ikerketa garatzeko oinarrizko sarea osa dezaten.

Programa honen bigarren bidea, EAErako interesgarri diren arloetan master-titulua edo baliokideak lortzeko, atzerrian ikasketak egiteko bekak ematea da. Programa honi eusteko premia balioetsi da, EAErentzako lehentasunezko arloetako espezialista-kopurua handitzen lagun dezakeen heinean, izan ere, beren ekarpena ezinbestekoa izango da epe ertain eta luzera.

Deialdi hau publizitate-, lehia- eta objektibitate-printzipioen arabera ebatziko da. Izan ere, printzipio hauek zuzentzen dituzte Administrazio Publikoek diruz lagun ditzaketen jarduerak, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritako eran (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua). Horretarako, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideei jarraiki.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak sail honi eskumenak eman dizkio zientzia-alorreko politikan, eta ikerketa teoriko eta aplikatuaren sustapen eta koordinazioaren arloan.

Horrenbestez, 2011ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legea baietsi denez,

Agindu honen bidez unibertsitateko goi-mailako tituludunek EAErentzat interesgarriak diren gaietan, 2011-2012 ikasturtean, espezializazio-ikasketak atzerrian egiteko bekak arautu eta horietan izena emateko deialdia egiten da. Deialdian beka berriak eman eta 2010-2011 ikasturtean emandakoak berrituko dira.

  1. Deialdi honetako programaren guztizko zenbatekoa, 2011. urteko aurrekontu-ekitaldia eta 2012rako konpromiso-kredituak kontuan hartuta, 485.032 euro da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.

  2. Artikulu honetan adierazitako kopurua aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, betiere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren, agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera. Horren berri Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak emango du ebazpen baten bidez.

Programa honen helburua unibertsitateko goi-mailako tituludunei espezializatzeko bidea erraztea da. Goi-mailako tituludun horiek irakaskuntza arautuan, atzerrian espezializazio-ikasketak eginez trebatuko dira, ondoren aipatzen diren arloetan, batez ere.

Arlo hauek izango dute lehentasuna deialdi honetan:

  1. arloa: Lehiakortasuna:

  1. Materialak eta beren prozesuak.

  2. Diseinua, ekoizpena eta bizi-zikloa.

  3. Garraioa, logistika eta mugikortasuna.

  4. Energia garbiak. Iraunkortasuna. Ingurumena.

  5. Eraikuntza.

  1. arloa: Informazioaren gizartea:

  1. Informazioaren teknologiak.

  2. Komunikazioen teknologiak.

  3. Enpresa digitala eta administrazio digitala.

  4. Matematika aplikatuak.

  5. Hizkuntzaren industriak.

  1. arloa: Bizi-kalitatea:

  1. Osasuna.

  2. Kohesioa eta gizarte-ekintza.

  3. Sozioekonomia eta garapena.

  4. Turismoa, kontsumoa, aisialdia eta kirola.

  5. Artea. Kultura-ondarea.

  1. arloa: Baliabide biziak:

  1. Biozientziak.

  2. Bioteknologia.

  3. Arrantzako eta nekazaritzako elikagaien teknologiak.

  4. Natura zaintzea. Biodibertsitatea.

  1. Agindu honetan deitutako beken bidez gastu hauek ordainduko dira:

    1. Egonaldi-gastuak. Hilean 1.350 euro eta 1.816 euro artean, ikastegia zer herrialdetan dagoen. Behin betiko zenbatekoa, Ebaluzio Batzordeak egiten duen proposamenaren arabera, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ematen duen esleipen-ebazpenaren bidez zehaztuko da; izan ere, batzorde horrek xede herrialde bakoitzeko erosteko ahalmen-parekotasuna aplikatuko du, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) argitaratzen duen barne produktu gordinaren azken datuak aintzat hartuz ebaluatzeko egunean.

    2. Bidaia-gastuak. Zentrorako joan-etorriko bidaia baten gastua osorik edo partez ordaintzeko zenbatekoa Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esleipen-ebazpenean finkatuko da, taula honen arabera:

      Jatorriaren eta helmugaren arteko distantzia Bidaia-gastuetarako laguntza

      000 km arte 300 euro

      001-2.500 km 600 euro

      501-11.000 km 1.000 euro

      000 km baino gehiago 1.200 euro

    3. Matrikula-gastuak. Ikastaroen tasak ordaintzeko 6.000 euro emango dira gehienez urtean, beka-eskabidean agiri bidez adierazi eta egiaztatuko den kostu-aurreikuspenaren arabera.

  2. Aurreko atalean adierazitako gastuak ordaintzeko bekaren behin betiko zenbatekoa deialdi honen ebazpenean adieraziko da.

  3. Ordainketak hiru hilean behin egingo dira, hiruhilekoaren aurreko hilaren hasiera eta dagokion hiruhilekoaren lehen hilabetearen amaiera bitartean. Honakoak izango dira hiruhilekoak: 1. urria-abendua, 2. urtarrila-martxoa, 3. apirila-ekaina, 4. uztaila-iraila. Lehenengo ordainketa egiterakoan, matrikula- eta bidaia-gastuen dirua ere sartuko da.

  4. Bekadunak Erantzukin Zibileko, Istripuetarako eta Bidaiako Laguntzarako aseguru bat izango du.

  5. Lagundutako programak 6 hilabete iraungo du gutxienez, eta 12 hilabete gehienez. Ikasketa-programaren erdia gutxienez 2011ko urriaren 1etik 2012ko irailaren 30era bitartean burutu beharko da. Ikasketa-programaren iraupen osoa 2011-2012 ikasturtea baino luzeagoa bada, beka berritu ahal izango da, gehienez ere 24 hilabete, eta betiere, Ebaluazio Batzordeak aldeko ebaluazioa egiten badu eta ekitaldi bakoitzean horretarako adina aurrekontu badago. Kasu berezietan izan ezik, beka ondoz ondoko ikasturte akademikoetarako emango da.

  1. Laguntzak eskuratu ahal izateko, baldintza hauek bete behar ditu eskatzaileak:

    1. EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, eskaera aurkezteko epea amaitu baino gutxienez urtebete lehenagotik.

      Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egonda ere, goi-mailako ikasketak egitera EAEtik kanpora joan behar izateagatik antzinatasun-baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak ere. Ziurtagiria aurkeztu beharko dute hori egiaztatzeko.

      Europarrak ez diren atzerritarrek egoitza-baimena eduki behar dute.

    2. Lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako Espainiako ikasketa ofizialak eskuratzeko ikasketak amaitu izana edo, bestela, Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremura egokitu gabeko eta/edo eremu horretakoak ez diren eta doktoretzara sarbidea ematen duten atzerriko hezkuntza-sistemen araberako ikasketak.

      Diplomatu, ingeniari edo arkitekto teknikoko Espainiako titulu ofiziala eskuratzeko ikasketak amaitu izana eta master ofizial baten 60 ECTS (European Credit Transfer System kredituak) gainditu izana.

      Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremuko graduko ikasketak amaitu izana eta 240 ECTS kreditu gutxienez gainditu izana, gradu- eta master-ikasketenak barne.

      Atzerrian edo Espainiako unibertsitate pribatuetan eskuratutako tituluek ofizialki aintzatetsita egon behar dute, eta eskumena duen ministerioaren homologazio-ziurtagiria aurkeztu beharko da hori egiaztatzeko.

    3. Aurreko b) atalean aipatzen diren ikasketak 2007ko ekainean edo geroago amaitu izana.

      Eskatzaileak eskatzen zaion titulazioa 2011ko abuzturako lortzea espero badu, eskabidea onartuko zaio, eta behin-behinean ebaluatuko da. Dena den, beka jaso ahal izateko, eskatzaileak agiri bidez egiaztatu beharko du 2011ko abuzturako ikasketak amaitu izana. Horretarako, jatorrizko agiri akademikoak edo konpultsatuak eta titulua edo berau eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria bidali behar ditu Zientzia Politikarako Zuzendaritzara, 2011ko abuztuaren 26rako beranduenez.

      2006ko ekainean amaitu ahal izango dira b) atalean aipatzen diren ikasketak, arrazoi hauengatiko eteteak egiaztatzen badira betiere:

      1. Amatasuna edo aitatasuna dela-eta hartutako atseden-aldiak, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotzen diten babestutako egoeren arabera.

      2. Eskatzailearen gaixotasun edo istripu larria, 3 hilabete edo gehiagoko mediku-baimenarekin.

      3. Menpekotasuna duten pertsonei laguntzea, autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean jasota dagoenaren arabera.

        Etenaldi hauek 2006ko urtarrilaren 1a eta eskabideak aurkezteko epea amaitu bitartean gertatuak izan behar dute. Eskabidea aurkezteko unean adierazi eta egiaztatuko dira, eta kasu guztietan, ikasketak amaitzen diren egunetik iragandako denbora urtebete luzatzea eragingo dute eta luzatze hau aldi bakarrean egingo da.

    4. Espediente akademikoko batezbesteko nota 1,60 puntukoa edo handiagoa izatea. Nolanahi ere, ingeniaritzarako eta arkitekturarako 1,35eko batezbestekoa eskatuko da.

      Lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako titulu bat baino gehiago edukiz gero, aurkeztutako ikasketa-programarekin zerikusi handiena duen espediente akademikoa hartuko da aintzat batezbestekoa kalkulatzeko.

      Espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko, gainditutako irakasgaien noten batezbesteko haztatua kalkulatuko da, bi hamartarrekin. Karrerako azken urtean daudenek eskaera aurkeztu arte gainditutako irakasgaiak aintzat hartuta egingo dute kalkulua; batezbesteko hori hartuko da kontuan eskaera ebaluatzeko, eta ez karrera bukaerakoa.

      Espedientearen batezbestekoa kalkulatzeko, baliozkotutako edo egokitutako irakasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko ikastetxe edo ikasketetan lortutako kalifikazioa hartuko da aintzat, betiere, agiri bidez egiaztatuta baldin badaude. Agiri bidez egiaztatu ezean, gainditutzat soilik joko dira.

      Era berean, espedientearen batezbestekoa kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko aukera libreko irakasgaietan, borondatezko irakasgaietan, graduko azterketan eta beste espezialitate batzuetako 2. zikloko irakasgaietan lortutako notak, ezta master-ikasketetan lortutakoak ere.

      Plan berrituetan batezbesteko haztatua kalkulatzeko, baremo eta prozedura hau erabiliko dira:

      A

      Irakasgaien kalifikazioa B

      Kreditu kopurua C

      (AxB puntu)

      Ohorezko matrikula bakoitzeko (berariaz adierazia) 4 puntu

      Bikain bakoitzeko (9tik 10era) 3 puntu

      Oso ongi bakoitzeko (7tik 8,99ra) 2 puntu

      Nahikoa bakoitzeko (5etik 6,99ra) puntu 1

      Kredituak, orotara Puntuak, orotara

      Espedientearen batezbesteko haztatua kalkulatzea: puntuak guztira / kredituak guztira.

      Berritu gabeko planen batezbesteko haztatua kalkulatzeko, baremo eta prozedura hau erabiliko dira:

      A

      Irakasgaien kalifikazioa B

      Irakasgai kopurua C

      (AxB puntu)

      Ohorezko matrikula bakoitzeko (berariaz adierazia) 4 puntu

      Bikain bakoitzeko (9tik 10era) 3 puntu

      Oso ongi bakoitzeko (7tik 8,99ra) 2 puntu

      Nahikoa bakoitzeko (5etik 6,99ra) puntu 1

      Irakasgaiak, orotara Puntuak, orotara

      Espedientearen batezbesteko haztatua kalkulatzea: puntuak guztira / irakasgaiak guztira.

      Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileek beren ziurtagiri akademikoetako kalifikazioak gure sistema hamartarreko kalifikazio baliokideetara moldatuko dituzte eta, ondoren, batez bestekoa kalkulatuko dute, jarraian ezartzen diren baliokidetasunen arabera.

      Gurea bezalakoa ez den kalifikazio-sistemaren bidez ebaluatutako nota gure sistemara bihurtzeko -kontuan hartuta gure sistemako gehienezko nota 10 dela eta 5 lortu behar dela irakasgaia gainditzeko-, algoritmo hau aplikatu behar zaio irakasgai bakoitzari:

      5

      10 oinarrian lortu beharreko nota X= ------------------ (N-m)+5

    1. m

      X: 10 oinarrian lortu nahi den nota.

      M: gehienezko nota, espediente akademikoari aplikatutako kalifikazio-sisteman.

      m: irakasgaia gainditzeko behar den nota, espediente akademikoari aplikatutako kalifikazio-sisteman.

      N: espedientean ageri den irakasgaian lortutako nota, ikasketak egin diren herrialdeko sistemaren arabera.

    1. Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duten zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  2. Eskatzaileek baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatu beharko dute eskabidea aurkezterakoan, adierazitako salbuespenak salbuespen.

  3. Aukeraketa-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetako baldintzak betetzen ez dituztenak edo baldintzak betetzen dituztela behar den epean eta behar bezala egiaztatzen ez dutenak.

  1. Ondorengo tokietan egongo dira eskuragarri beka berriak eskatzeko edo lehengoak berritzeko inprimaki arautuak, agindu honen I. eta II. eranskinak, hurrenez hurren, eta baita eskabide-gida ere: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net helbidean, Zientzia Politikarako Zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzan, Araba eta Gipuzkoako campusetako errektoreordetzetan, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzetan.

  2. Eskabidea bide telematikoz ere bete beharko da, interneteko helbide honetako aplikazioaren bidez: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net (unibertsitateak eta ikerketa, espezializazio-ikasketak atzerrian egiteko bekak). 2011ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen 50. artikuluaren 6. atalea aipatzen den bidez aldatutako diru-laguntzen gaia. horretarako, web orri horretan zehaztutako argibideei jarraitu behar zaie, sarbiderako eskubidea eta laguntza eskatzeko eskabide elektronikoa formalizatzeko. Hala ere, eskabidea burutzeko, eskabidea behar bezala beteta inprimatu beharko da, eta eskatzailearen jatorrizko sinadura izan beharko du, artikulu honen 3. eta 4. idatzi-zatietan zehazten diren leku eta epean.

  3. Eskabidea, beka berrientzat 9. artikuluan aipatutako nahitaezko agiriekin eta bekak berritzekoentzat 12. artikuluan aipatutakoekin, bai eta ondorengo posta oro ere, helbide honetara bidaliko da:

    Eusko Jaurlaritza

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

    Zientzia Politikarako Zuzendaritza

    Erreferentzia: espezializazio-ikasketak atzerrian egiteko bekak

    Donostia kalea 1

    01010 Vitoria-Gasteiz

    Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

  4. Bai eskabide berriak eta bai berritzeak aurkezteko hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

  5. Eskatzaile bakoitzak ezingo du eskabide bat baino gehiago aurkeztu deialdi honetan.

  6. Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, ezingo dira aldatu, aginduan zehazten diren salbuespenetan izan ezik.

Interesdunak diru-laguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik betetzen ez baditu, edo eskabidearekin batera nahitaezko agiriak aurkezten ez baditu, hamar egun izango ditu akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko. Hori egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dugu. Administrazioak, dena dela, eskaeraren gaineko ebazpena eman eta jakinarazi egin behar du berariaz, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan araututakoaren arabera.

Agindu honetan xedatutako beka berriak eskatu nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Zientzia Politikarako Zuzendaritzara:

  1. Eskabide-orri arautua, jatorrizko sinadurarekin.

  2. Tituluaren fotokopia konpultsatua, edo berau eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria, homologazio-ziurtagiriarekin, hala behar bada.

  3. Jatorrizko ziurtagiri akademikoa edo bere fotokopia konpultsatua, bertan lortutako kalifikazioak eta horiek noiz lortu diren adierazita.

    Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileek, ziurtagiri akademikoarekin batera, ziurtagiriaren zinpeko itzulpena aurkeztu behar dute, baldin eta EAEn ofizialak diren bi hizkuntzetako batean edo inglesez idatzita ez badago. Dena den, ziurtagirian edo atxikitako bestelako agiri batean jaso beharko da zein diren ebaluazio-sistemako gehienezko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein, irakasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifikazioa.

  4. Inprimaki arautuaren araberako curriculum vitaea, jatorrizko sinadurarekin, eta, bertan alegatutako merezimenduak ziurtatzeko agirien kopia. Eskatzaileak argitalpenak egin baditu, horien lehenengo orrialdearen fotokopia erantsi behar da, eta bekarik eskuratu badu, emate-ebazpenen fotokopia.

  5. Memoria inprimaki arautuan (gehienez 2 orri). Egin nahi den ikasketa-programa azaldu behar da bertan, ikastaroen eta ikasgaien edukiak zehaztuta, bai eta noiz hasi eta bukatzen diren ere. Ikastegiak programari buruz emandako agiri ofizialak ere erantsi behar dira (liburuxkak, argitaratutako inprimakiak eta abar).

  6. Eskatutako ikasketa-programan baldintzarik gabe onartua izan dela ziurtatzen duten agiriak, arduradunaren jatorrizko sinadurarekin.

  7. Eskatzaileak egindako matrikula-gastuen kalkulua eta kalkulu hori bermatzen duten agiri ofizialak. Kalkulu honetan tasa akademikoak bakarrik hartuko dira kontuan. Tasa akademikoak bat baino gehiago badira, bereizita eta labur deskribatuta aurkeztuko dira.

  8. Eskatzailea EAEko udalerriren batean erroldatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskaera aurkezteko epea amaitu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

    Une honetan goi-mailako ikasketak EAEtik kanpo egiteagatik beste autonomia-erkidego batean erroldatuta edo beste herrialde batean bizitzen dagoenak agiri hauek aurkeztu behar ditu: ikasketa horien matrikula edo hori egiaztatzen duen beste agiri ofizialen bat, eta lehenago EAEn erroldatuta egon dela egiaztatzen duen ziurtagiria, bai eta beste autonomia-erkidego batean erroldatuta edo beste herrialde batean bizitzen dagoela egiaztatzen duena ere.

    Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako herritarrek, berriz, egoitza-baimenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu behar dute.

  9. NANaren fotokopia edo, Europar Batasuneko herritarrak direnek agiri baliokidea, edo Europar Batasuneko ez diren herritarrek, pasaportea.

  10. Erantzukizunpeko adierazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.6 artikulua betez.

  11. Hirugarrenen altaren inprimaki arautua. Finantza-erakundearen jatorrizko zigilua eta eskatzailearen jatorrizko sinadura izango ditu.

  1. Agindu honetan araututako beka berriak emateko prozedura lehia-araubidean egingo da.

    Horretarako, artikulu honen hirugarren atalean adierazitako aukeraketa-irizpideak aplikatuz, Ebaluazio Batzordeak eskabideak balioetsiko ditu.

  2. Zientzia Politikarako zuzendariak, Unibertsitateen zuzendariak eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzako teknikari batek osatuko dute Ebaluazio Batzordea. Zientzia Politikarako zuzendaria izango da lehendakaria, eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzako teknikaria zuzendari horrek berak izendatuko du, eta Batzordearen idazkari-lanak egingo ditu.

  3. Ebaluazio Batzordeak honako alderdi hauek balioetsiko ditu aukeraketa egiteko:

    1. Eskatzailearen ikasketa-espedientea (gehienez 40 puntu).

    2. Eskatzailearen curriculum vitaean jasotako beste merezimendu batzuk (gehienez 10 puntu). Baloratuko dira: argitalpenak (2 puntu argitalpeneko), jardunaldietan parte-hartzea (puntu 1 jardunaldiko) eta ikastaroak (puntu 1 punto 100 orduko), hizkuntzak jakitea (2 puntu arte hizkuntzako), bestelako tituluak (2 puntu arte tituluko), sariak (ountu 1 sariko) eta bestelako ikasketa-merezimenduak (2 puntu arte).

    3. Eskatzailearen profil akademikoa ikasketa-programa horretara nola egokitzen den (gehienez 10 puntu), 10, 7 eta 5 puntu emango dira, hurrenez hurren, egokitasuna handia, ertaina edo txikia izan.

    4. Hautatutako ikastetxearen prestigioa (gehienez 20 puntu). Ikastetxeak Academic Ranking of World Universities 2010 (Shanghai ranking) sailkapenean duen lekuaren arabera balioetsiko da: 20 puntu 1-100 postuetarako, 15 puntu 101-200 postuetarako, 10 puntu 201-300 postuetarako eta 5 puntu 301etik aurrera dauden unibertsitate eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetarako.

    5. Ikasketa-programak deialdi honetako 4. artikuluan lehentasunezkotzat jo diren alor interesgarriekiko duen egokiera (gehienez 20 puntu); 20, 15 eta 10 puntu emango dira, hurrenez hurren, egokitasuna handia, ertaina edo txikia izan.

      Ebaluazio Batzordeak, beharrezko baderitzo, kontsultak egin ahal izango dizkie kanpoko espezialistei, merezimendu-lehiaketa baloratzeko.

  4. Artikulu honen hirugarren idatz-zatian adierazitako irizpideen arabera gutxienez 50 puntu edo gehiago lortu dituzten eta onartu diren eskabideak baliotsi ondoren, Ebaluazio Batzordeak ebazpen-proposamena egingo du eskatzaileek lortutako puntuazio-ordenari jarraituz, eta ondotik, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari helaraziko dio. Proposamenean jasoko dira, batetik, onuradunen zerrenda, dagoen kreditua ahitu arte, eta, bestetik, 50 puntu edo gehiago lortu arren, aurrekonturik ez egoteagatik proposamenean sartu ez diren ordezkoen zerrenda; atzera botatako eta bazter utzitako eskabideen zerrenda ere sartuko da, eta bi kasuetan arrazoiak emango dira.

  1. Agindu honetan xedatutako beka berriak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen berariazko ebazpen bakarraren bidez eman edo ukatuko dira, Ebaluazio Batzordeak eginiko ebazpen-proposamenean oinarrituta.

  2. Ebazpen hori arrazoitua izango da eta bertan jasoko dira, batetik, onuradunen zerrenda eta zer diru-kopuru dagokien, eta bestetik, 50 puntu edo gehiago lortu arren, aurrekonturik ez egoteagatik proposamenean sartu ez diren ordezkoen zerrenda; atzera botatako eta bazter utzitako eskabideen zerrenda ere sartuko da, eta bi kasuetan arrazoiak emango dira.

  3. Ebazpen hori deialdi-agindu hau argitaratu eta biharamunetik sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da. Adierazitako epean jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  4. Jakinarazpena egiteko, aipatu ebazpena, 2011ko irailean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian eta sail horren lurralde-ordezkaritzetako iragarki-oholean argitaratuko da.

  5. Ebazpen horren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian eta sail horren lurralde-ordezkaritzetako iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

  6. Diru-laguntzen ebazpena EHAAn argitaratuko da denek horren berri izan dezaten, ebazpen horren jakinarazpenak administrazio-bidean irmotasuna eskuratu eta hurrengo hilabetean.

  7. Beranduenez 2011ko urriaren 28a arte, egun hori barne, plazari uko egiteagatik hutsik gelditutako plazak ordezkoen zerrendan laguntza jaso duen azken eskatzailearen ondoren daudenei emango dizkie Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak, ebazpen bidez. Nolanahi ere, 5. artikuluan bekarentzat ezarritako azken eguna ez da aldatuko, eta ekonomia-ondorioak bekadun berriak benetan egindako denborari dagozkionak izango dira. Dena dela, 5. artikuluan aipatzen diren bidaia-gastuak eta matrikula bere baitan hartuko ditu bekaren diru-zenbatekoak.

  8. Agindu honetan xedatutako beken onuradunei ez zaie laguntzarik emango, ez emandakoa ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan bukatu gabeko itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat badute, izapidetze-bidean.

  1. 2010-2010 ikasturtea baino iraupen luzeagoko ikasketak egiteko beka eskatu zuten onuradunek soilik eskatu ahal izango dute 2010-2011 deialdian emandako beka berritzeko.

  2. Eskabidea bide telematikoz ere bete beharko da, interneteko helbide honetako aplikazioaren bidez: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net (unibertsitateak eta ikerketa, espezializazio-ikasketak atzerrian egiteko bekak), 2011ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen 50. artikuluaren 6. idatzi-zatian aipatzen den adierazpen arduratsua sartuko da bertan. Horretarako, web orri horretan edo eskabide-gidan izena eman eta zehaztutako argibideei jarraitu behar zaie. Hala ere, eskabidea burutzeko, eskabidea behar bezala beteta inprimatu beharko da, eta eskatzailearen jatorrizko sinadura izan beharko du, agindu honen 7. artikuluaren 3. eta 4. idatzi-zatietan zehazten diren leku eta epean.

  3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

    1. 2010-2011 ikasturtean burututako ikasketa-jardueren memoria (2 orrialde gehienez), bai eta bekaren onuradun izandako aldian zehar lortutako kalifikazio akademikoak jasotzen dituen espedientea ere. Eskatzaileak eta hautatutako programaren arduradunak sinatua aurkeztu behar da.

    2. 2011-2012 ikasturtean egin beharreko ikasketa-programa ahalik eta zehatzen azaltzeko memoria (2 orrialde gehienez). Beka berritu behar izanez gero, ikasketak eta arloak adierazi behar dira, bai eta haietako bakoitza noiz hasi eta noiz amaitzen den ere. Ikastetxeak programari buruz emandako agiri ofizialak ere erantsi behar dira (liburuxkak, argitaratutako inprimakiak eta abar).

    3. Eskatzaileak egindako matrikula-gastuen kalkulua eta kalkulu hori bermatzen duten agiri ofizialak. Kalkulu honetan tasa akademikoak bakarrik hartuko dira kontuan. Tasa akademikoak bat baino gehiago badira, bereizita eta labur deskribatuta aurkeztuko dira.

    4. Erantzukizunpeko adierazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.6 artikulua betez.

  4. Artikulu honetako bigarren atalean eskatzen dena betetzen ez duten eskabide eta agiriak aurkeztuz gero, agindu honen 8. artikuluan zehaztu bezala jardungo da.

  5. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren bidez berrituko dira 2010-2011 deialdian emandako bekak, agindu honen 10. artikuluko bigarren atalean zehaztutako Ebaluazio Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta. Prozedura hau amaitzeko, emandako laguntzak, ordezkoak, ukatuak eta baztertuak zehazten dituen ebazpena eman, jakinarazi eta argitaratuko da, agindu honen 11. artikuluan xedatutakoari jarraiki, denek jakin dezaten, eta, artikulu horrek idatzi-zatian xedatu bezala, haren aurka egin ahal izango da.

    Berritzeko eskabideek beka berrien eskabidekiko lehentasuna izango dute deialdi honetan.

  6. Berritutako bekei aplikagarri izango zaizkie agindu honen 5., 13. eta 14. artikuluak.

  1. Beka berriaren zein lehengoa berritzearen onuradunak 10 egun natural izango ditu bekari uko egiteko, ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian eta sail horren lurralde-ordezkaritzetako iragarki-oholean irailean argitaratu eta biharamunetik.

  2. Bekaz baliatzeko aldia hasita badago, onuradunak Zientzia Politikarako Zuzendaritzari idazki justifikatua igorri beharko dio laguntzari uko egiteko, ondorioak izaten hasi baino 10 egun lehenago. Uko-egitea Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak onartu beharko du berariaz eta, hala gertatuz gero, onuradunak egonaldi-gastuetarako eskubideak galduko ditu, uko-egiteak ondorioak izango dituen hiruhilekoaren lehenengo egunetik, eta lehen hiruhilekoan egin badio uko laguntzari, bai eta matrikula- eta bidaia-gastuetarako eskubideak ere.

  1. Beka onartu duten onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

    1. Onuradunak ikastaroaren lehen egunean joan behar du ikastegira: programaren arduradunak onuraduna bertaratu dela egiaztatu beharko du, eta ikastaroa hasi eta 10 egun izango ditu ziurtagiri hori bidaltzeko.

    2. Ikastegiak emandako epean matrikula ordaintzea, eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jatorrizko ordainagiriak aurkeztea, ordaindu eta hurrengo 10 egunetan.

      Ikastaroak deialdi honen ebazpena argitaratu aurretik hasten badira, aurreko hizkian adierazitako bertaratze-egiaztagiria eta matrikula-ordainagiriak Zientzia Politikarako Zuzendaritzara bidali behar dira, ikasturte horretako urrian.

    3. Onuradunak ikastegi berean egin behar ditu ikasketak, bekak irauten duen bitartean. Ezingo da ikastegiz aldatu.

    4. Aukeratutako programan edozein aldaketa egin aurretik, baimena eskatu behar dio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari. Baimen-eskabidea arrazoitu egin behar da, eta programaren arduradunaren edo onuradunari esleitutako balizko tutoreen bermea izan behar du. Eta horiek, egoki iritziz gero, edo Zientzia Politikarako zuzendariak hala eskatuz gero, bekadunaren errendimendu akademikoari buruzko informazioa bidali ahal izango dute.

    5. Ikastaroa amaitzen denetik hilabeteko epean (beka berritzea denean izan ezik), programaren arduradunak edo tutoreak bermatutako memoria labur bat aurkeztu beharko du bekadunak Zientzia Politikarako Zuzendaritzan. Egindako jarduera akademiko osoa eta lortutako kalifikazioak jaso behar dira memoria horretan.

    6. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak onuradunaren jarduera akademikoen errendimenduaren jarraipena egiteko ezarritako arau guztiak onartu behar ditu.

    7. Bekari uko egiteko justifikatutako idazkia aurkeztu behar du Zientzia Politikarako Zuzendaritzan, ondorioak izaten hasi baino 10 egun lehenago.

    8. Diruz lagundutako jarduketen xedea edo izaera errotik aldatzen duen gertakariren bat jazotzen bada, horren berri ematea Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, eta sail horri laguntzea jarduketa horien berrikuspena, ikuskaritza, jarraipena eta kontrola egiteko.

    9. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betez, eskatutako informazio guztia ematea.

    10. Oro har, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan adierazitako guztia.

  2. Dirua jasotzeko eta beka berritzeko, aurrean zehaztutako betebeharrak bete beharko dira.

  1. Beka hau jasotzea bateraezina da xede berbereko beste laguntza bat jaso izanarekin edo jasotzearekin, edo prestatzen ari diren ikertzaileen estatutua onartzen duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren aplikazio-esparruko programen laguntzak edo doktoratu aurreko ikertzaileentzako antzeko beste programa batzuen laguntzak jaso izanarekin edo jasotzearekin.

  2. Beka hauek espezializatzeko direnez gero, beren indarraldia bukatzean, ezin izango da programa honetako beste bekarik jaso.

  3. Beka hau jasotzea bateraezina da lanaldi osoko lan batekin edo urtean 6.000 euro baino gehiagoko ordainsari gordina duen lan batekin.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan xedatutako laguntzak.

Beka emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, beka emateko ebazpena ere alda daiteke, betiere bekaren helburua beteta dagoela ulertzen bada, eta, hala dagokionean, erakunde honek nahiz beste herri-administrazioren batek emandako diru-laguntzak eta laguntzak aldi berean jaso direla ulertzen bada, eta, betiere, diru-laguntzaren onuradun izateko agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak bete badira. Horretarako, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak behar den likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako beken zenbatekoak berriz doituko dira, eta bekok emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko. Beraz, pertsona eta erakunde onuradunek sobera jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte. Baldintzak aldatzeak emandako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharra baldin badakar, 20. artikuluan araututako itzulketa-espedientea abiaraziko da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezkoak diren ikuskapenak eta kontrolak egin ahal izango ditu agindu honen helburuak betetzen direla bermatzeko.

Bekaren onuradunek ez badute betetzen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluko arau-hausteren bat egin badute edo agindu honetan eta gainerako arau aplikagarrietan nahiz emakida-ebazpenean ezarritako baldintzaren bat, organo kudeatzailearen zuzendariak, ebazpen bidez, adieraziko du, emateke dauden zenbatekoak jasotzeko eskubidea galdu duela eta, hala behar bada, jasotako zenbatekoak eta laguntza ordaindu zenez geroztiko legezko interesak itzuli behar dizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, bidezkoak diren gainerako jarduketak eragotzi gabe. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzak bermatzeko eta itzultzeko araubide orokorra arautzen duen eta diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde lankideek bete beharreko baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan zehaztutakoaren arabera. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira bidezko lege-ondorioetarako, eta erantzukizunen araubidea Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan araututakoa izango da.

Agindu honetan xedatutakoa betetzen ez den kasuetan, hau izango da prozedura:

  1. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak adieraziko du prozedura noiz hasi eta noiz ebatzi.

  2. Zientzia Politikarako zuzendariak itzultzeko prozedura hasi dela adieraziko dio interesdunari. Prozedura hasteak eten egingo ditu, hala behar bada, oraindik egiteke dauden ordainketak.

  3. Alegazioak jaso ondoren, edo epea alegaziorik jaso gabe igaro bada, prozedura amaitu egingo da Politika Zientifikoko zuzendariaren ebazpen bidez.

    Itzultzeko prozedura ebazteko sei hilabete izango dira, gehienez ere.

    Ebazpen horretan bete beharrekoak ez direla bete onartzen bada, beka jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko da, eta, hala behar bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari dagozkion kopuruak itzuli behar dizkiola, ebazpena jakinarazten zaionetik bi hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hori borondatezko epetzat joko da.

  4. Borondatezko epean laguntza itzuli ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari horren berri emango zaio, aplikagarri den legezko arauek xedatutakoa kontuan hartuta jarduteko.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoari jarraiki, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko eta argitaratzeko. Datuok Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko urriaren 4ko Aginduko «Bekadunentzako laguntzak» izeneko fitxategian sartuko dira, Zientzia Politikarako Zuzendaritzako fitxategia. Agindu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dira.

Datuak eskuratzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideez Zientzia Politikarako Zuzendaritzan baliatu ahal izango dira. Hau da helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Zientzia Politikarako Zuzendaritzari aurkeztutako agiriak egiazkoak direla frogatzeko beste erakunde publiko batzuetan.

Lehenegoa. Arautegi aplikagarria.

Agindu honetan xedatu gabekoari dagokionez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa hartuko da aintzat.

Bigarrena. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, eta horretarako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabete izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 10.7 artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoaren arabera. Edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabete izango dira, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a eta 46.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik