- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Kulturako sailburuarena, gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Kulturako sailburuarena, gidoien sorkuntzarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2817
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/05
- Argitaratze-data: 2011/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan, Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatutakoa. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.
Alde horretatik, jardun-arlotzat zehaztuta dituen eskumen-eremuaren barruan, kontuan hartuta zer nolako garrantzia hartzen ari den ikus-entzunezkoen mundua gure gizartean, eta horrek zenbateraino aberasten dituen komunitate hartzailearen kultura eta ekonomia, komenigarritzat jo dugu gidoiak sortzeko prozesuak bultzatzen jarraitzea diru-laguntzen bitartez.
Deialdi honen helburu nagusia kulturaren ikuspegitik gure lurraldean hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finka dadin sustatu eta laguntzea da.
Ondorioz, hauxe
Agindu honen xedea da 2011. urtean diru-laguntzak ematea 2011n eta 2012an burutzen diren honako ekimenetarako:edozein formatu eta Euskal Autonomia Erdidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitako, zinema nahiz telebistarako fikziozkoak, animaziozkoak edota dokumentalak diren gidoiak sortzeko.
Gidoia erabat garatuta aurkeztea bazter uzteko arrazoia izango da. Aldiz gidoiaren trataera izango da aurkezteko onartuko den era bakarra.
Gidoien sorrerarako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Agindu hau argitaratzen den egunean gutxienez urte bete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta daudela ziurtatzen duten pertsona fisikoek.
Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean, azken xedapenen artean seigarrenak xedatutakoaren indarrez.
Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.
Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira ehun eta berrogeita hamar mila eta seiehun (150.600) eurokoa da. Zenbateko hori bi modalitateen artean banatuko da.
Lehenengo modalitatea, hamahiru mila eta hirurehun euroko (13.300) bederatzi laguntza, 30 urtez gorako gidoilarientzat (baldintza hori eskabideak aurkezteko azken egunean egiaztatu behar da) edo 30 urtez azpiko gidoilari gazteentzat (baldintza hori eskabideak aurkezteko azken egunean egiaztatu behar da), betiere gidoilari moduan agertzen badira zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeren batean. Gutxienez lau laguntza euskaraz idatzitako gidoietarako izango dira, eta beste lau gaztelaniaz idatzitako gidoietarako.
Eta bigarren modalitatea, hamar mila eta hirurehun euroko (10.300) hiru laguntza, zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeetan gidoilari moduan agertzen ez diren gidoilari gazteek idatzitako gidoietarako. Hiru gidoietatik batek, gutxienez, euskaraz idatzita egon beharko du, eta beste batek, gutxienez, gaztelaniaz.
Deialdi honi lehiaketa bidez emango zaio ebazpena, bi modalitateetan. Beraz, laguntzak emateko garaian, diru-laguntza jasotzeko ezarritako gehienezko muga errespetatuz, ezarritako irizpideetara hobekien egokitzen diren eskabideak baino ez dira kontuan hartuko.
30 urtez gorako gidoilarientzako edo zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeren batean gidoilari moduan agertzen diren 30 urtez azpiko gidoilarientzako modalitatean, baldin eta eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak betetzen ez dituztelako hizkuntza bateko lau laguntzak eman gabe uzten badira, beste hizkuntzako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da, betiere, laguntza guztien kopurua aldatu gabe.
Zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeren batean gidoilari moduan agertzen ez diren 30 urtez azpiko gidoilarientzako modalitatean, baldin eta eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak betetzen ez dituztelako hizkuntza bateko laguntza guztiak eman gabe uzten badira, beste hizkuntzako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da, betiere, laguntza guztien kopurua aldatu gabe.
Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio diru-laguntza emango.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.
Eskariak I eranskineko eskaera-eredua beteta aurkeztu behar dira. Gainera, II. eranskinean adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko dira, behar den bezala beteta.
Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eskabide horiek Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduta egongo dira eta deialdiaren eranskinetan eskatzen diren agiriekin batera aurkeztuko dira, zuzenean Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; Kale Nagusia 85-behea, 48011 Bilbao; Andia kalea 13-behea, 2004 Donostia-San Sebastián) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bitartekoetako bat erabiliz.
Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak adierazten du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honetako oinarrietan jasotako baldintza guztiak.
Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio-batzorde bat eratuko da markatzen diren balorazio eta kuantifikazio irizpideetan oinarrituta. Batzorde horrek dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.
Balorazio-batzordea honela osatuko da:
Batzordeburua: Kultura Ondarearen zuzendaria edo horrek izendatutako pertsona. Batzordeburua izango da eta kalitate-botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko.
Ikus-entzunezko alorrean izen handia duten lau profesional arte, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuko dituenak.
Kultura Sustatzeko zuzendaritzako teknikari bat, zuzendariak izendatua, izango da Batzordeko idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.
Balorazio batzorderako izendatutako aditu-profesionalek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, honakoak frogatzeko: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean eroria ez daudela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabiliko eta hau deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.
Balorazio batzordearen behin betiko osaera EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik, interesatuek errefusatzeko duten eskubidea erabil dezaten, legez ezarritako termino eta baldintzetan.
Balorazio batzordeak, beharrezko ikusten duenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.
Batzorde horrek, ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari aurkeztuko dion diru-laguntzak emateko proposamena adostasunez ebatziko du.
Proposamen honetan ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera hauetakoren bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion diru-laguntzaren zatia itzuli beharko dio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari.
Era berean, gerta daiteke batzordeak aurkeztutako proposamenean proiekturik ez onartzea edo gehieneko zuzkidura ekonomikoa ez agortzea, kalitaterik ez dagoelako, ekonomikoki bideragarria ez delako edo deialdi honen xederako egokiak ez direla frogatzen duen beste alderdiren bat antzeman delako.
Balorazio batzordeko kide bakoitzak aztertuko ditu jasotako eskabideak, eta zehaztutako baremoaren arabera ondoren adierazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:
Aurkeztutako proiektuaren originaltasuna eta kalitatea (% 50).
Proiektuaren interesa (% 30), bereziki honakoak baloratuz: proiektuaren merkatu-bideragarritasuna eta berau gauzatzeko aukera errealak; gaiaren aldetik duen interesa eta interes geografikoa eta proiektuan genero-ikuspuntuaren integrazioa.
Gidoilariaren historia profesionala (% 20).
Balorazio baremoan zehaztutako puntuen gutxienez % 50a iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.
Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandakoak batera erabili daitezke helburu berbererako.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak esleitzeko prozedura Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak ebatziko du, Balorazio-batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren.
Ematen den ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesdunei, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera.
Ebazteko epea igarota interesatuari ebazpena jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du Administrazioa salbuesten, ordea, ebazpen adierazia emateko duen obligaziotik.
Publizitatearen printzipioa zuzen betetzeko, eta interesatuei espresuki eta banaka jakinarazteko beharra alde batera utzita, iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, agindu honen babesean emandako laguntzak jaso dituzten pertsona eta erakundeen zerrenda jasoko duena, laguntzen diru-kopuruak eta destinoak barne.
Kultura Sailak laguntzaren % 64aren ordainketa laguntza ematen den unean tramitatuko du eta gainerako % 36arena, berriz, gidoia aurkeztean eta beti 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Laguntza eman zaiola jakinarazten zaionetik, onuradunak gehienez bederatzi hilabeteko epea izango du Zuzendaritza kudeatzailean gidoiaren ale bat paperean eta beste bat euskarri informatiko batean aurkezteko.
Telesailetarako gidoiei dagokienez, epe berean, atal pilotuaren gidoia eta hurrengo ataletako edukien aurkibidea aurkeztuko dira.
Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamabost egun balioduneko epean pertsona/erakunde onuradunek diru-laguntzari modu adieraziz ez badiote ukorik egiten, diru-laguntza onartutzat joko da.
Diru-laguntzari eman zaion xede horretan erabiltzea.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetzean.
Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Hau guztia gorabehera, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta hauek funtsezkoak ez diren. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari eta honek, jakinarazpena jasotzen duen egunetik zenbatuta, hamabost egun balioduneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.
Laguntza ematen duen organoari nazioko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo diru-laguntzak jasotzen diren jakinaraztea.
Onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako obren hasierako kredituei dagozkien informazio, publizitate, sustapen eta izenburu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan obrak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz egin direla adierazteko.
Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztea.
Jasotako diru-laguntza bera, edo diruz lagundu beharreko jarduera egitearen gastuaz gain ordaindutako gehiegizko kopurua itzultzea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluak jasotzen duen kasuren bat gertatuko balitz.
Lagundutako proiekturako erabiliko liratekeen egile-eskubideak baliatzeko aukera edo ahalmenaren egiaztagiria, diru-laguntza erabakitzen duen ebazpenaren jakinarazpena jaso eta gehienez hamabi egun balioduneko epean aurkeztuko duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta diru-laguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak.
Betebeharrekoak bete gabe geratu direla ulertuko da ondorengo kasuetan:
Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.
Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.
Aurkeztutako proiektuan Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.
Beste xedapenen baten arabera oro har eta nahitaez bete behar den baldintza oro ez betetzea.
Horrako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen Dekretuan aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren.
Lehenengoa. Agindu honen bidez araututako laguntza-programa Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako de minimis arauaren mendean dago (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, Kultura Sailak beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu abian, hain zuzen ere, bermatzeko, enpresa onuradun jakin bati emandako laguntza osoa ez dela izango 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.
Bigarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimendu dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena emate dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Lehenengoa. Doakienek agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kulturako sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzietako salan bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena. Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 5a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Eskatzailearen izena - Nombre del solicitante:
NAN - DNI / IFK - CIF:
Eskatzaileren helbidea /Domicilio del solicitante:
PK/CP: Herria/Localidad:
n: Fax /Fax:
Helbide elektronikoa / Dirección de correo electrónico:
Web helbidea / Dirección de web:
PROIEKTUARI BURUZKO DATUAK - DATOS DEL PROYECTO
Izenburua/Título:
Jatorrizko bertsioa (hizkuntza) / Versión original (idioma):
Diru-laguntzaren onuradun suertatzen bada, ORDAINKETA EGITEKO DATUAK
DATOS PARA EL PAGO, en el caso de que resulte beneficiario de ayuda:
Aurrezki Entitatea / Entidad bancaria: n n n n
Agentzia/Agencia: n n n n
Kontu zkia. / N.º de cuenta: n n n n n n n n n n n n
OHARRA:
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimendu dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena emate dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.. NOTA:
De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y con la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos personales recogidos en la tramitación de esta convocatoria, cuyo tratamiento y publicación es autorizado por los y las participantes en la misma, serán incluidos en un fichero cuyo objeto será gestionar la presente convocatoria de subvenciones y cualquier otro procedimiento o expediente administrativo relacionado con la misma, así como para informar a las personas concurrentes a dicha convocatoria de su desarrollo. El o la responsable de este fichero es la Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Servicios del Departamento de Cultura, dirigiéndose para ello a la siguiente dirección: calle Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Asimismo, las personas concurrentes a esta convocatoria dan su consentimiento a la cesión de datos personales contenidos en el fichero a otras administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco para finalidades coincidentes con el objeto de la convocatoria y autorizan a la Dirección de Promoción de la Cultura a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.
.............(e)n, 2011ko.................ren.........(e)an
En ................., a...... De................. De 2011
Sinadura (1)/Firma (1):
Eskatzaileari buruzko dokumentazioa:
n NANren fotokopia.
n Gutxienez diru-laguntzen Agindua argitaratu baino urtebete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dela ziurtatzen duen errolda-ziurtagiria.
n Zerga-eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituelako ziurtagiria (2).
n Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen duena ez duela laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean xedatutakoaren indarrez.
Beste dokumentazioa:
n 2009, 2010 eta 2011 zerga-ekitaldietan «minimis» gisa jasotako edozein dirulaguntzei buruzko Zinpeko aitorpena.
n Ordainketa igortzeko, III. edo IV. eranskinak betetzea.
Jarduerari buruzko dokumentazioa (sei ale):
n Gidoilariaren proiektua azaltzen duen memoria, bertan proiektuak duen interesa, proiektuari eman nahi zaion izaera eta jatorrizko bertsioa zein hizkuntzatan idatziko den zehaztu behar dira, 1 eta 3 orrialde arteko luzerakoa.
n Gidoilariaren historial profesionala.
n Gidoiaren proiektuaren argumentuaren sinopsia, 1 eta 3 orrialde arteko luzerakoa. 1. Documentación relativa a la persona:
n Fotocopia del DNI.
n Certificado de empadronamiento que acredite que reside en la Comunidad Autónoma de Euskadi desde al menos un año antes de la fecha de publicación de la Orden de ayudas.
n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias (2).
n Declaración jurada suscrita por la persona solicitante de que no se encuentra sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o no se halla incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Otra documentación:
n Declaración jurada sobre cualquier ayuda de «minimis» recibida durante los ejercicios fiscales 2009, 2010 y 2011.
n Para el libramiento de los pagos: anexo III o IV.
Documentación de la actividad (seis ejemplares):
n Memoria explicativa del proyecto del guionista en la que se especifique el interés del proyecto, el carácter que se espera dar al mismo, así como el idioma en el que escribirá la versión original, con una longitud de entre 1 y 3 páginas.
n Historial profesional del guionista.
n Sinopsis argumental del proyecto de guión, con una longitud de entre 1 y 3 páginas.
n Proiektuaren trataera sekuentziatua, 15 eta 30 orrialde arteko luzaerakoa.
n Gidoi berria duen proiektu bat dela, gaur egun arte garatu gabekoa, dela adierazten duen deklarazioa.
n Proiektu berarentzat laguntzak eskatu edota jaso badira, horri buruzko zinpeko aitorpena, laguntzen zenbatekoa zehaztuta.(3).
n Gidoilari gazteentzat (30 urte azpikoentzat): zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeren batean gidoilari moduan agertzen den edo ez den buruzko zinpeko aitorpena (filmaren edo filmen izenburua). n Tratamiento secuenciado del proyecto de guión, con una longitud de entre 15 y 30 páginas.
n Declaración de que se trata de un proyecto de guión original y no desarrollado como tal hasta la fecha.
n Declaración jurada si se han solicitado y/o se han obtenido ayudas para el mismo proyecto y cuantía de las mismas (3).
n Para guionistas jóvenes (menores de 30 años): declaración jurada sobre si consta o no como guionista en alguna película de largometraje calificada para su exhibición comercial en salas comerciales (título de la película o películas).
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHAR ARGIGARRIAK.
(1) Sinadura:
Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan bhearko du.
(2)Zerga-betebeharrak beteta daudela kreditatzen duen egiaztagiria organo eskudunak igorri beharko du, eskabide-data baino 6 hilabete lehenago. Hala ere, onuradunak gai honen inguruan eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztiak garatzen diren bitartean.
(3) Xede berberaz aurkeztutako beste dirulaguntza-eskabideak.
Beste edozein erakunde pribatu nahiz publikori, xede berberaz eskatutako dirulaguntza guztiak zehaztu behar dira eta dirulaguntza horien egoeraren berri eman (ukatua, erantzunaren zain ala emana dagoen eta, hala badagokio, zenbatekoa den).
Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpen bidez adierazi beharko da hori.
Ekintza hobeto baloratzeko, pertsona edo entitate eskatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentazio aurkez dezake.
NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR.
(1) Firma:
El firmante de la solicitud habrá de coincidir con el solicitante de la misma.
(2)La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de 6 meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.
(3) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto.
Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).
En caso de no haberse solicitado, se presentará declaración jurada acreditativa de tal extremo.
Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la persona/entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración de la actividad.
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.
ESKAERA BETETZEKO ARGIBIDEAK INSTRUCCIONES DE CUMPLIMENTACIÓN
A: Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.
A: Datos identificativos de la persona física o jurídica según indican a continuación.
Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo atzerritarren kasuan, pasaporte zenbakia.
Pertsona juridikoak: Identifikazio fiskaleko kodea. 1. Personas físicas: número de documento nacional de identidad, número de identificación fiscal o número de pasaporte si se trata de extranjeros.
Personas jurídicas: código de identificación fiscal.
Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
Pertsona juridikoak: izena edo helbide soziala. 2. Personas físicas: nombre y dos apellidos
Personas jurídicas: nombre o razón social.
B: Banku-datuak
B: Datos bancarios.
Bankuaren kode eta izena. 1. Código y denominación de la entidad bancaria.
Agentziaren kode eta izena. 2. Código y denominación de la agencia.
Titularrak bankuan duen kontuaren kontrol digitua eta zenbakia adieraziko da. 3. Dígito de control de la cuenta y el número de cuenta del titular en la entidad bancaria.
Izena eta bi abizenak, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoen kasuan. 4. Nombre y dos apellidos en el caso de personas físicas, y nombre o razón social en el caso de personas jurídicas.
C: Bankuaren sinadura eta zigilua bankuaren datuak ziurtatzeko. C: Firma y sello de la entidad bancaria certificando los datos bancarios.
D: Doakion hirugarrenaren sinadura eta zigilua, agirian azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko. D: Firma y sello del tercero interesado, certificando la corrección de los datos que figuran en el documento.
E: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak betetzeko. E: A rellenar por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi..
DOKUMENTAZIO EUSKARRIA
DOCUMENTACIÓN SOPORTE
Nortasun agiri nazionalaren edo atzerritarren kasuan pasaportearen, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia erantsiko da.
Se adjuntará fotocopia del documento nacional de identidad, pasaporte en caso de extranjeros o tarjeta de identificación fiscal.
IFZ edo NAN / NIF edo DNI 3.aren kodigoa/Código del tercero (1):
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos
ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)
A. HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Data/Fecha
Sinadura/Firma
(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.
Argibideak/Observaciones:
(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.
(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar
(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:
Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.
Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.
OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA
SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.


