Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko doktorego-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena ematen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko doktorego-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena ematen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2809
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/09
  • Argitaratze-data: 2011/05/27

Testu legala

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuak) 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea autonomia-erkidegoak erabakiko du, bai Gizarte Kontseiluak proposatuta, bai erkidegoaren beraren ekimenez, kontseilu horren adostasunarekin, eta, betiere unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, bere 51. artikuluan arautu du Goi-mailako Hezkuntzako Europako Esparrura egokitzea. Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek euskal unibertsitate-sistema goi-mailako irakaskuntzako Europako sisteman sartzeko eta tituluaren Europako gehigarriaren diploma emateko nahitaezko egokitzapenak bultzatuko dituzte ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan, eta haiekin batera beharrezkoak diren gainerako neurriak.

Titulu ofizialen nola ezarri arautzen dute: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatzen duenak), unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituenak, eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoak.

Hain zuzen ere, 1393/2007 Errege Dekretuak, urriaren 29koak, 8. artikuluan xedatzen du estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan egituratuko direla: Gradua, Masterra eta Doktoregoa izenekoetan, hain zuzen.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak 16. artikuluan arautzen du zer prozedura jarraitu behar den Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu-proposamena prestatu behar du, Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak 2011ko martxoaren 30ean onartu du 2010-2011 ikasturtean doktorego-titulu ofizialak lortzeko ikasketak ezartzea.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate Kontseiluak, aipatutako Errege Dekretuko 25.7 artikuluaren egungo idazkerarekin bat, eta behin Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionalaren (ANECAren) ebaluazio-txostena jaso eta gero, egokitzat jo du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea aurkeztutako doktorego-ikasketen proposamena.

Hori dela eta, eta Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuz, eta jakitun jartzeko txostena eman eta gero Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari (biak 2010eko azaroaren 8an bildu ziren), hau

Agindu hau Hezkuntza Ministerioari jakinaraztea, horrek Gobernuari proposa diezaion tituluak ofizialtzeko, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan jasotzeko eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Doktoregoaren izena Jakintza arloa

Zientzia eta teknologia kuantikoak Zientziak

Ikerketa biomedikoa Osasun-zientziak

Osasun publikoa Osasun-zientziak

Inmunologia, mikrobiologia eta parasitologia Osasun-zientziak

Arkitektura, hirigintza eta ondarea Ingeniaritza eta arkitektura

Nazionalismoa XXI. mendean Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Politika eta administrazio zientzia Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Teknologia, ikaskuntza eta hezkuntza Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Cognitive science and humanities: language, communication and organization / Zientzia kognitiboa eta giza zientziak: hizkuntza, komunikazioa eta antolaketa Arteak eta giza zientziak

Euro MPM proiektuen zuzendaritza Ingeniaritza eta arkitektura

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik