- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Orue Eskola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo batzuk irakasteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Orue Eskola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo batzuk irakasteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2890
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/09
- Argitaratze-data: 2011/06/01
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo bat irakasteko baimena eskatuz Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Orue Eskola» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeentzako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko BOE), eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 48016765.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Orue Eskola».
Titularra: Pertsonen Garapenerako Ikerketa eta Garapen (ITG) Taldea.
Helbidea: Orue auzunea, San Miguel Dudea auzoa.
Udalerria: Amorebieta-Etxano.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: «Gizarteratzea» goi mailako prestakuntza zikloa ematea.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide-Heziketa:
Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak.
Atentzio sozio-sanitarioko erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikasposturako edukierarekin.
Haur Hezkuntzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 30 ikasposturako edukierarekin.
«Gizarteratzea» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikasposturako edukierarekin.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


