- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 12koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Pilar Vuelta Urarte andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko maiatzaren 12koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Pilar Vuelta Urarte andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 101
- Hurrenkera-zk.: 2834
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/12
- Argitaratze-data: 2011/05/30
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Pilar Vuelta Urarte andreak Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, administrazioan beste lanpostu bat beteko baitu; eskerrak ematen zaizkio egindako lanagatik. Lanpostuaren kodea: 520010; dotazioa: 27; DO maila: 18.a; berariazko osagarria: VI-A.
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2011ko maiatzaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 12a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


