Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora barne sustapenez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduz egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora barne sustapenez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduz egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 3214
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/13
  • Argitaratze-data: 2011/06/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzeari buruzko maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz (2010eko maiatzaren 19ko BOE), honako erabakiak hartu dira:

Lehenengoa. Maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduaren bitartez, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora, barne sustapeneko sistema orokorrez, sartzeko hautaprobak deitu ziren. Bada, proba horiek gainditu dituzten hautagaiei Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eskaintzen zaizkien plazetarik bete gabe geratu direnen zerrenda ematen da argitara (I. eranskina).

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko hautagaiek Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari bidali beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATeko sarrera-erregistroan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko erregistro orokorrean (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako hamar egun natural izango dituzte, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako eran ere bidal daitezke eskabideak.

Postetxeetan aurkezten direnak bi modu hauetan bidali ahal izango dira:

  1. Posta arruntaz. Honela eginez gero, Bilbo, Donostia eta Gasteizko EATetako sarrera-erregistroetan edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistro Orokorrean eman beharko zaio sarrera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

  2. Posta ziurtatuz. Eskaria irekita aurkeztu beharko da postetxean, postako langileak eguna eta zigilua jar ditzan, igorri baino lehen.

    Hirugarrena. Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko dute, jarraibide hauen arabera:

    Eskabidean, gehienez ere 50 lanpostu hautatu ahal izango dira, eta organoa, herria eta probintzia zehaztuko dira.

    Modu horren bidez lanposturik egokitu ezean, probintzien araberako lehentasunen hurrenkera hartuko da kontuan, zein eskatzaileek adierazi beharko duten eskabidean.

    Probintzia bakoitzean destinoak esleitzeko, hurrenkera honi jarraituko zaio:

    1. Justiziako Auzitegi Nagusia.

    2. Probintzia Auzitegiak.

    3. Fiskaltzak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Medikuntzako Erakundea.

    5. Dekanotzak eta zerbitzu komunak.

    6. Instrukzioko Epaitegiak.

    7. Zigor arloko Epaitegiak.

    8. Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak.

    9. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak.

    10. Lehen Auzialdietako Epaitegiak.

    11. Merkataritza arloko Epaitegiak

    12. Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak.

    13. Lan arloko Epaitegiak.

    14. Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

    15. Adingabekoen Epaitegiak.

    16. Bake Epaitegiak.

      Laugarrena. Hautaketa-ikastaroa eta praktika-aldia amaitu, eta horietako puntuak eta lehiaketa-oposizioko fasean lortutakoak batutakoan, esleipena gauzatuko da, betiere hautaketa-prozesu osoan lortutako ordena-hurrenkeraren arabera.

      Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek ez dute eskabidea ezeztatzerik ez aldatzerik izango.

      Seigarrena. Hautagairen batek eskaerarik egin ez badu edo eskatutakorik egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, nahitaez onartu beharrekoa.

      Zazpigarrena. Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera.

      Zortzigarrena. Esleitutako destinoak behin betikoak izango dira, eta lehiaketan lortutakoen berdin-berdinak izango dira ondorio guztietarako; eta ez dute izango parte hartzerik lehiaketetan, behin betiko destinoa esleitzeko ebazpenaren egunetik hara bi urte igaro arte. Urte bi horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan ezarritakoa errespetatu beharko da.

      Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

      Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 13a.

      Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

      IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik