- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen erregistroan Azaro Fundazioaren estatutuetako 5.1 artikuluaren aldaketa inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko maiatzaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen erregistroan Azaro Fundazioaren estatutuetako 5.1 artikuluaren aldaketa inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3399
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/16
- Argitaratze-data: 2011/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
Lehenengoa. Ainara Basurkok izenpetutako eskabidea aurkeztu zen 2011ko apirilaren 5ean Justizia eta Herri Administrazio Sailean, non eskatzen baizitzaion EAEko Fundazioen Erregistroari Fundazioaren estatutuetako 5.1 artikuluaren aldaketa inskribatzeko. Eskabide horri atxikitzen zaio, hain zuzen ere, 2008ko azaroaren 20an, Markina-Xemeingo notario Igor Ispizua Omar-en aurrean, 516 protokolo zenbakiz emandako eskrituraren lehenengo kopia eta kopia soila.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.
Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.
Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau
Lehenengoa. Markina-Xemeingo (Bizkaia) Azaro Fundazioaren estatutuetako 5.1. artikuluan egindako aldaketa onartzea.
Bigarrena. Agindu hau ematen den egunean, fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, betiere, Igor Ispizua Omar jaunak 2008ko azaroaren 20an Markina-Xemeinen eman zuen eskritura publikoan ezarritakoaren arabera (protokolo-zenbakia: 516).
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 16a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


