- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «Antoniano Ikastetxea» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko maiatzaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «Antoniano Ikastetxea» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 4157
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/16
- Argitaratze-data: 2011/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko eskatuz Zarauzko (Gipuzkoa) «Antoniano Ikastetxea» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Ikusi dira 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntza emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzkoa (9ko BOE), 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskoletarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (19ko BOE), eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskolak arautu zituen Dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi diona; arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako legeak ere kontuan izan dira. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 20005831.
Izen espezifikoa: «Antoniano ikastetxea».
Titularra: Jose Domingo Epelde fundazioa.
Helbidea: Gipuzkoa kalea, 3 eta 40
Udalerria: Zarautz.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 5 unitate, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urte batetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.
Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 9 unitate, 210 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukierarekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate, 300 ikaspostutarako edukierarekin.
Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hile biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


