- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011ko apirilaren 1eko Agindua aldatzen duena. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Big - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko maiatzaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011ko apirilaren 1eko Agindua aldatzen duena. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Big
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2948
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/17
- Argitaratze-data: 2011/06/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedura zehazten duenak, 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, 2011ko apirilaren 1eko Aginduaren bidez argitara eman zen aipatutako aukeratze-prozeduran jardun behar duten epaimahaien osaketa.
Akatsak antzeman dira epaimahaiburu batzuk izendatzeko orduan, epaimahai bat baino gehiagotan egoteagatik edo zerbitzu aktiboan ez jarduteagatik, eta, horregatik, zuzentzen dira.
Horren arabera, honako hau
Lehenengoa. Ondorengo terminoetan aldatzea 2011ko apirilaren 1eko Agindua. Agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozeduran jardungo duten epaimahaien osaera argitaratzen da:
2402 (15) orrian, Maisu-maistren Kidegoko Lehen Hezkuntza espezialitateko A023 epaimahaiburu titularra izendatzeko, ondorengoa esaten duen tokian:
Torres Elizondo, Pedro María
Hau esan behar du:
Ruiz de Azua Altube, Jose M.ª
2402 (15) orrian, Maisu-Maistren Kidegoko Lehen Hezkuntza espezialitateko A023 epaimahaiburu ordezkoa izendatzeko, ondorengo hau esaten duen tokian:
Ruiz de Azua Altube, Jose M.ª
Hau esan behar du:
Uranga Díez, Aurora
2402 (30) orrian, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematikak espezialitateko A059 epaimahaiburu ordezkoa izendatzeko, ondorengo hau esaten duen tokian:
Sarasola Errazquin, Xabier
Hau esan behar du:
Benitez Barquero, María Teresa
Bigarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan aipatzen diren zirkunstantziak gertatuz gero, epaimahaiburuak ezin izango du prozeduran parte hartu, eta horren arrazoia idatziz jakinarazi beharko du, 10 egun naturaleko epean. Halaber, prozedura horretan hautagaiek kide hori arbuiatu ahal izango dute, lege beraren 29. artikuluan aipatutako arrazoiengatik.
Hirugarrena. Birjartze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari agindu honen kontra, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, lehen aipatutako datatik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 17a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


