Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez 2010-11ko prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena; honen bidez 2010-11ko prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 3107
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/18
  • Argitaratze-data: 2011/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VI. kapituluak arte-arloko irakaskuntza ezartzen du. Kapitulu horretako 51. artikuluak adierazten du arte plastiko eta diseinuko irakaskuntza prestakuntza-zikloetan antolatzen dela. Artikulu horrek 2. idatzi-zatian ezartzen du prestakuntza-zikloetako fase praktikoak enpresa, estudio eta lantegietan egiteko aukera egongo dela.

Maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuak, arte plastiko eta diseinuko lanbide irakaskuntzaren antolamendu orokorra ezartzen duenak, 9. artikuluan azpimarratzen du enpresa, estudio, lantegietan edo beste erakunde batzuetan prestakuntza-praktikak egiteko aukera emateko betebeharra dagoela; prestakuntza-praktika horiek ez dute lan-izaerarik izango eta prestakuntza-zikloen curriculumaren parte izango dira. Agintzen zaien eginkizuna laneko benetako egoera batean osatu behar diren gizarte- eta lan-gaitasunak eta baita ikastetxean ikasitako gaitasun profesionalak ere osatzeko gaitasunak garatzea erraztea da.

Arte plastiko eta diseinuko prestakuntza-zikloetako tituluak eta gutxiengo irakaskuntzak irailaren 9ko 1843/1994 Errege Dekretuak ezarri zituen. Zenbait errege-dekretuk, 1994tik aurrera garatutakoek, arte plastiko eta diseinuko, eta hauen gutxiengo irakaskuntzetako erdi-mailako eta goi-mailako tituluak ezartzen dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoan, azaroaren 30eko 235/2004 Dekretuak (abenduaren 27ko EHAA), azaroaren 30eko 236/2004 Dekretuak (abenduaren 28ko EHAA), azaroaren 30eko 234/2004 Dekretuak (abenduaren 29ko EHAA), azaroaren 30eko 237/2004 Dekretuak (2005eko urtarrilaren 5eko EHAA), irailaren 20ko 249/2005 Dekretuak (urriaren 20ko EHAA) prestakuntza-zikloen ikasketa-planak ezartzen dituzte; hurrenez hurren, arte plastikoetako eta diseinuko honako irakaskuntzen prestakuntza-zikloak zehazten dituzte: autoedizioarena, publizitate grafikoarena, ilustrazioarena, dekorazio-lanen proiektu eta zuzendaritzarena eta argazkigintza artistikoarena.

Beste alde batetik, martxoaren 20ko 46/2007 Dekretuak, enpresa, estudio eta lantegietan prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egitea arautzen duenak, lantoki batean egiten den prestakuntza praktikoaren fase horrek ikastetxearen eta produkzio-zentroaren artean koordinazio jarraitua izan behar duela adierazi du eta ez dela inolaz ere hornidura edo eskulanaren ordezkapen bezala hartu behar, nahiz eta ikasleak ikasitakoa eman eta benetako lanpostuetan dituen gaitasunak garatu.

Jarduera hori egiteak, jarraitzeak eta ebaluatzeak, ondorioz, kostu ekonomiko gehigarriak ekar diezazkieke bai enpresa laguntzaileei, instalazioak eta langileak baliatu behar direlako, bai heziketa aldetik parte hartzen dutenei, ikasleak enpresetara eraman behar direlako eta prestakuntza horretako irakasle eta tutoreek ikastetxetik kanpo dagoen ikaslearen jarraipena egin behar dutelako.

Enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren faseak martxoaren 20ko 46/2007 Dekretuaren II. kapituluak jasotzen duen diru-laguntzen programa dakar berekin, praktiken garapenean parte hartzen dutenentzat. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen Aurrekontu Orokorretan enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren faserako (PPF) diru-laguntza emateko dagokion aurrekontu-zuzkidura izendatu du.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. tituluaren arabera azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitakoa eta EAEko Administrazio Publikoaren diru-laguntzak arautzen dituen titulu horren arabera, honakoa

  1. Agindu honen xedea diru-laguntzak ematea da arte plastiko eta diseinuko prestakuntza-zikloen prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteagatik, martxoaren 20ko 46/2007 Dekretuko 20. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera; artikulu horrek prestakuntza praktikoaren fasea enpresa, estudio edo lantegietan (PPF) egitea arautzen du. Laguntza horiek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzatzat hartuko dira juridikoki eta helburu bera izanik beste edozein administrazio publikok ezarritakoekin bateraezinak izango dira, hala nola, zerbitzuagatiko kalte-ordainekin sare publikoko irakasleen kasuan.

  2. 2010eko irailaren 1etik 2011ko uztailaren 31ra arteko aldian, bi hauek barne, egindako praktikei dagozkien eskaerei emango zaie laguntza.

  3. Horretarako 28.000 euro erabiliko dira guztira. Zenbateko hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk aurrera eramatean agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera aldatu ahal izango da aurrekontu-baliabideak ebatzi baino lehenago. Inguruabar hori argitara emango da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenaren bidez.

  1. Enpresa, estudio edo lantegiek I. eranskineko ereduaren arabera beteko dituzte eskabideak.

  2. Ikasleek II. eranskineko ereduaren arabera beteko dute eskabidea.

  3. Ikastetxe pribatuetako tutoreek III. eranskineko ereduaren arabera beteko dituzte eskabideak.

  4. Agindu honetan aipatutako laguntzak hartzeko ikasleek, enpresek eta tutoreek aurkeztutako eskabideak bidaliko ditu erakunde laguntzaileak bezala ezarritako ikastetxeak Hezkuntzaren edozein lurralde-ordezkaritzatan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideri jarraituz, edo Zuzenean Zerbitzuan (Bilbon Kale Nagusian 85, 48011; Donostian Andia kalean 13, 20003; Vitoria-Gasteizen Ramiro de Maeztu kalean 10 bajo, 01008), eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta 30 eguneko epearen barruan.

  5. Eskabide horrekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Artxiboa, horretarako Administrazioak emandako programa informatikoak sortutakoa eta praktikak egiteari buruzko informazioa duena.

    2. Tutoretza-lanak egitean sortutako gastuen ziurtagiriak, gasturik baldin badago.

    3. PPFn parte hartu duten enpresen zerrenda eta Fundazioen izaera juridikoa duten edo edozein administrazio publikok irabazi asmorik gabeko erakundetzat izendatu dituenak, IFK adieraziz.

  6. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, Enpresako praktikak, arte plastikoak eta kirolak izendutako fitxategian jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdia honetara aurkezten diren pertsonei deildiaren garapenari buruz informatzea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benekotasuna egiaztatzeko.

Eskuratuko den laguntzen zenbatekoa honako era honetan kalkulatuko da:

  1. Ikasleak: Ikaslea lantokira joan den egun-kopuruaren arabera ezarri dira laguntzak. Etxetik lantokirako distantzia etxetik ikastetxerako distantzia baino luzeagoa denean bakarrik ordainduko da honako baremo honen arabera:

    2 km-tik 10 km-rako gaindikina: 2 euro eguneko.

    10 km baino gehiagoko gaindikina: 4 euro eguneko.

    Gorputz- nahiz adimen-urrituak diren ikasleek eta lekualdatzeko baldintza bereziak behar dituztenek goian aipatutako baremoan adierazitakoa baino 2,5 aldiz gehiagoko laguntza eskuratuko dute. Horretarako beharrezkoa izango da aitortutako minusbaliotasun-ziurtagiria aurkeztea eta minusbaliotasun hori ezin izango da % 33 baino txikiagoa izan.

  2. Enpresak: ordu-kopuru osoa eta instruktore-kopurua kontuan izanik kalkulatuko da laguntzen zenbatekoa, eta gehienez instruktore bat hartuko da aintzakotzat 3 ikasleko edo frakzio bakoitzeko, honako formula honen arabera zehaztuko dira:

  3. Diru-laguntza: (0,42 euro x ordu-kopurua) + (90 euro x instruktore-kopurua).

    Prestakuntza-ziklo bakoitzerako ezarritako iraupen finkoa gainditzen duten orduengatik ez zaie inoiz laguntzarik emango.

    Administrazio publikoek, instituzio eta erakunde publiko zein ofizialek eta % 50 edo gehiago kapital publikoak partaidetuta dauden enpresek ez dute honelako laguntzarik hartuko. Aitortuta gutxienez

    • 33ko minusbaliotasuna duten gorputz- nahiz adimen-urrituek praktikak egiteko hartzen dituzten enpresei emandako laguntzak handitu egingo dira, ikasle hauei dagokienez % 25.

  4. Tutoreak: tutoretza-lanak egiterakoan joan-etorrien gastuetarako diru-laguntzak emango dira, 0,29 euro kilometro bakoitzeko. Halaber, diru-laguntzak emango dira bidaia-gastuetarako (autopista, aparkatzea, etab.) eta, gehienez 42 euro, bazkaria nahiz afaria dela-eta sortutako gastuetarako; kasu hauetarako guztietarako beharrezkoa da dagozkien froga-agiriak aurkeztea.

Publizitate-printzipioa betetzeko, eta beren beregi eta kasu bakoitzerako emandako ebazpenaren jakinarazpenari kalterik egin gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen arabera diru-laguntza eman zaien ikastetxeen zerrenda, eskuratutako zenbatekoa adieraziz.

EAEko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandakoa eta izaera berekoa den beste edozein laguntza edo diru-laguntzaren markoan itzulketa- edo zehapen-espedienterik hasi, eta espediente horren izapideak bukatu gabe badaude, ikastetxeei diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko, aldez aurretik bukatu egin behar da delako espediente hori.

  1. Ondoren zerrendatzen diren ikastetxeek erakunde laguntzaileak dira:

    Inutec APDIB

    Kunsthal APDIB

    Argi Arte APDIB

  2. Hori dela-eta, ikastetxeok honako betebehar hauek izango dituzte:

    1. Eskabideak jasoko dituzte, jaso diren eguna adierazita beti, eta jaso ahalako hurrenkera errespetatuz.

    2. Laguntzak emateko funtsezko baldintzak betetzen direla eta eraginkorrak direla egiaztatuko dute.

    3. Dokumentazioa gainbegiratuko dute eta, hala badagokio, hutsegiteak zuzentzeko eskatuko dute.

    4. Eskaera egin dutenen eta laguntzen onuradunek emandako datuen isilpekotasuna bermatuko dute eta datu pertsonalak babesteko araubidean xedatutakoaren arabera diru-laguntzaren helburuetarako baino ez dituzte erabiliko.

    5. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara igorriko dituzte ikasleek, enpresek eta tutoreek aurkeztutako laguntza-eskabideak.

    6. Izapidetutako eskabideen ebazpena ezarritako moduan jakinaraziko dute eta emandako diru-laguntzak banatuko dituzte.

    7. Laguntza emango duen erakundeari frogatuko diote onuradunei diru-laguntza ordaindu zaiela, laguntza hori emateko ebazpenean ezarritako baldintzen arabera. Laguntza eman denetik bost urteko epean egindako ordainketen froga izan beharko dute. Horretarako ordainagiriak izango dituzte, NAN edo IFK behar bezala adierazita eta haietako bakoitzak sinatuta, edota egindako bankuko transferentzien banakapen zehatza; horietan ordaindu den kontu-zenbakia, kontuaren jabea eta transferentziaren kontzeptua eta zenbatekoa adierazi beharko dira. Halaber, eskuratutako diru-laguntzaren kitapenaren froga bezala, egindako ordainketei dagozkien aurrekontuz kanpoko eragiketen laburpena aurkeztu ahal izango da.

    8. Eskuratutako diru-laguntzaren kitapenaren froga Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako langileen eskura egongo da eta fiskalizatze-lanak egiten dituztenean eskatu ahal izango dute. Era berean beren gain hartuko dituzte, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2. artikuluan ezartzen diren betebeharrak, eta, bereziki, behartuta egongo dira xedapen honen kontura jasotako laguntzei buruz Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak -haien eginkizunak betetzeko- eska ditzaketen argibide guztiak ematera.

    9. Kitapena egitea kasuren batean posible ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari dagokion zenbatekoa itzuliko dute.

    10. Diru-laguntza hartzen denetik gehienez hiru hilabeteko epean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan memoria ekonomikoa aurkeztu beharko dute horretarako izendatutakoak banaketa ebazpenean jasotakoaren arabera egin den edo ez adieraziz; hala izan ezean, arrazoiak azaldu eta ikasleek itzulitako zenbatekoen banakapena egin beharko da, enpresek itzulitakoena (bi kasuetan prestakuntza-zikloa adieraziz), edota tutoreek itzulitakoena, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzulitako zenbateko osoaren transferentziaren kopia erantsiz.

    11. Administrazioak ezartzen dituen jarraibideak eta arauak beteko dituzte laguntzen kudeaketa egokia eta erabilera onak bermatzeko.

Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunak agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epearen barruan; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Auzitegi Nagusian (dagokion epaimahaiaren aurrean), bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena. Agindu honetan azaltzen ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoa aplikatuko da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean idatzi zenaren arabera.

Hirugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari baimena eman zaio agindu hau aplikatzeko beharrezkoak diren jarraibide eta arauak emateko.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik