- AGINDUA, 2011ko maiatzaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkariak bere kargua utzi eta bere ordezkoa izendatzea eta Batzorde horren egoitza aldatzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko maiatzaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkariak bere kargua utzi eta bere ordezkoa izendatzea eta Batzorde horren egoitza aldatzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 111
- Hurrenkera-zk.: 3086
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/23
- Argitaratze-data: 2011/06/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak Arbitraje Batzorde bat arautzen du eta Itunaren 66. artikuluaren 1. atalak ezarritakoaren arabera, Batzordearen eginkizunak honako hauek dira:
Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo hauen eta beste autonomia erkidegoetako administrazioen artean sortzen diren auziak ebaztea, bai zerga itunduen lotura-puntuen aplikazioari dagokionez, bai administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehazteko, Sozietateen gaineko Zerga edota Balio Erantsiaren gaineko Zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean.
Banako zerga harremanetako arazo zehatzetan ekonomia-itun hau interpretatzeko eta aplikatzeko orduan administrazio interesatuen artean sor litezkeen auziak erabakitzea.
Zergadunen egoitza dela-eta sor litezkeen desadostasunak ebaztea.
Bere aldetik, aipaturiko Arbitraje Batzordeari buruzko Arautegiak, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak hartutako erabakiaren bitartez 2007ko uztailaren 30eko dataz onarturikoak, bere 7. artikuluan honako hau ezartzen du:
Arbitraje Batzordeak idazkari bat izango du. Idazkari hori ezin da Batzordeko kide izan eta honako hauetako baten zerbitzuko pertsona izango da: Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo foru aldundiak.
Ekonomia eta Ogasuneko ministroak eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak izendatuko dute Arbitraje Batzordeko idazkaria. Beronek txandakatua izan arte hiru urtez jardungo du.
...)
Zerikusia duten administrazio guztiek akordioa hartu zuten idazkari irudia lehenengo aldiz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionario bati egoki dakion eta gainera egoki deritzote Arbitraje Batzordearen egoitza Gaztelako Atea kaleko 15. zenbakian dagoen higiezinean (01007 Vitoria-Gasteiz) ezartzea.
Hiru urteko epea igaro ondoren, Estatuko Administrazioko funtzionario bat izendatu behar da Idazkaritzako kargurako eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioa den gaur egungo idazkariak kargua utzi behar du. Era berean, Arbitraje Batzordearen egoitza ere aldatuko da.
Horren ondorioz eta lehenago aipaturiko arauak betez, honako hau
Lehenengoa. Miguel Ortega Abad jaunak Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkari kargua utziko du.
Bigarrena. Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren EAEko Ordezkaritza Bereziaren Erakunde Harremanetarako Eskualdeko Bulegoaren Buruzagitzaren titularra izendatuko da Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkari izateko. Kargua hutsik badago, betetzen duena kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste edozein arrazoi suertatzen bada, Ordezkaritza horretako Erakunde Harremanetarako Arloan ordezten duen pertsona izango da ordezkaria.
Hirugarrena. Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren Arabako Ordezkaritza dagoen higiezina izango da Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen egoitza, hau da: Olagibel kalea 7, 01001 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.
Laugarrena. Ekonomia eta Ogasuneko ministroari eta Arbitraje Batzordeko lehendakariari jakinaraziko zaie agindu hau.
Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 23a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


