Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako eta akuikulturarako 2011ko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako eta akuikulturarako 2011ko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3498
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/23
  • Argitaratze-data: 2011/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2007-2013 epealdirako, Europar Batasunaren ardatza, arrantzaren arloa berregituratzeko laguntzen eta egiturazko laguntzen eremuan, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamendua da, Arrantzaren Europako Funtsari buruzkoa (AEP), Europako Erkidegoko arrantza-politikaren garapen iraunkorra helburu nagusia duena. Izan ere, helburu hori erregelamenduan aipatutako lehentasunetan oinarritutako erkidegoaren multifinantzaketa bitartez lor daiteke.

Erregelamendu honek Kontseiluaren 1999ko abenduaren 17ko 2792/1999 (EE) Erregelamendua ordezkatzen du. Arrantzaren arloa egituratzeko esku hartzeen modalitateak eta baldintzak zehazten zituen erregelamendu hori indarrik gabe geratu da 2007ko urtarrilaren 1etik. Halaber, erkidego-funts berri bat sortu du Arrantzarako Europako Funtsa izenarekin, eta lehentasunezko laguntza-ardatzak ezartzea da erregelamendu berri honen berrikuntzetako bat.

Era berean, 2007ko abenduan, Espainiako arrantza-sektorerako Programa Eragilea onartu zen, egiturazko neurri horien eraginpeko autonomia-erkidego guztien adostasunarekin. Programa horrek Arrantzaren Europako Funtsaren lehentasunezko 5 ardatzak jasotzen ditu eta 2007-2013 aldirako arrantza-sektorearen programaziorako estrategia orokorra formulatzen du. Bestetik ere, 2009 urtean, 2009-2013 eperako Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza Plan Estrategikoa onartu da.

Agindu honen bitartez, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan araututako diru-laguntzetako zenbait aurkezteko epeari ematen zaio hasiera, Europako erregelamenduak Europar Batasun osoan nahitaez eta zuzenean eta transposiziorik egin beharrik gabe aplikatzeko printzipioari jarraituz. Kontuan hartu behar da gainera, 1198/2006 Erregelamenduak indargabetu egiten dituela 2792/1999 erregelamenduak diruz laguntzeko modukotzat jotzen dituen diru-laguntzak; autonomia-erkidegoan, diru-laguntza horiek, apirilaren 6ko 67/2004 Dekretuak, arrantzaren eta arrantzako nahiz akuikulturako produktuen arloari zuzendutako laguntzei buruzkoak, arautzen ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, VI. tituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren dirulaguntzak publizitate-, lehia-, eta objektibotasun-printzipioen arabera emateko beharrizana ezartzen du; gainera, 49.5 artikuluan, beste betebehar hau ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak ekitaldi bakoitzean indarrean sartu ondoren, programetako dirulaguntzen esleipena arautzen duten arauak eguneratu, berrikusi edo, hala balegokio, ezarri egingo dira, eta bere garaian indarraldi mugagabea edukitzeko arautu ziren dirulaguntzetarako deialdia egingo da. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeak babestuta eman da aurtengorako laguntzetarako deialdia.

Hona agindu honen xedea: arrantzako nahiz akuikulturako produktuen arlorako Arrantzarako Europako Funtsari buruzko 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Dekretuan araututako diru-laguntzetarako 2011ko ekitaldiko deialdia.

Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizle-elkarteak eta arrantzaleen kofradiak.

Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta beharkizun bereziez zein espezifikoez gain, eskatzaileek ondoko baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

  1. Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak edo/eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan egin behar dira.

  2. Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan administrazio-egoitza EAEn izatea, laguntza eskatu baino bi urte lehenagotik eten barik.

  3. Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala EAEren esparru-eremuan izatea.

  4. Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezin dira hasita egon laguntza-eskaera egiten denean. Izan ere, baldintza hori betetzen den egiaztatzeko, aldez aurretik ikuskapen-akta egingo du Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat.

  5. Laguntzaren eskatzaileak betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar ditu.

  6. Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragin beharko.

  1. Agindu honetan xedatutako laguntzak jaso ahal izateko eskabideak aurkezteko epea, 2011ko ekitaldian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2011ko irailaren 2ra bitartekoa izango da, biak barne.

    Hala ere, Agindua argitaratu baino lehen aurkeztutako proiektuak epearen barruan aurkeztutakotzat hartuko dira, betiere eskabidea 2011. ekitaldiaren barruan egiten bada.

  2. Eskabide-eredua eskuragarri egongo da www.nasdap.ejgv.euskadi.net helbidean eta ondoren aipatuko diren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura zuzendaritzara bidali beharko dira, eta zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatutako bideetatik edozein erabiliz aurkeztuko dira. Hona hemen helbideak:

    • Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza; Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

    • Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Arrantza Egituren Zerbitzua, Concha Jenerala, 23; 48010 Bilbao.

    • Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua, Easo kalea, 10; 20006 Donostia-San Sebastián

  3. Agindu honetan araututako laguntza-mota bakoitzerako agiri espezifikoak eskatu ahal izango diren arren, laguntza-mota guztietarako, oro har, pertsona juridikoek, eskabidearekin batera, ondoko agiriak aurkeztu behar dituzte:

    1. Aurkezten diren agiri guztiak egiazkoak direla dioen zinpeko aitorpena, II. eranskineko inprimaki-ereduaren arabera.

    2. Gizarte Segurantzari eta zorrak ordaindu beharrekoa ordaindu zaiela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak.

    3. Sozietatearen estatutuen kopia konpultsatua.

    4. Eraketako eskrituaren kopia konpultsatua eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

    5. Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta haren ordezkaritza- ahalmena egiaztatzen duen eskriturarena.

    6. Hirugarrenen altaren inprimakia.

  4. Agindu honetan araututako laguntza-mota bakoitzerako agiri bereziak eskatu ahal izango dira. Nolanahi ere, laguntza-mota guztietarako, oro har, pertsona fisikoek, eskabidearekin batera, ondoko agiriak aurkeztu behar dituzte:

    1. Aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla egiaztatzeko zinpeko adierazpena II. eranskineko ereduaren arabera.

    2. Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

    3. Hirugarrenen altaren inprimakia.

    4. Gizarte Segurantzari eta zorrak ordaindu beharrekoa ordaindu zaiela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak.

    5. Administrazio-egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria).

  5. Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesatuari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko, edo erantsi beharreko agiriak eransteko hamar eguneko epearen barruan, eta adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendariak ebazpena eman ondoren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

  6. Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio edota informazio osagarria eskatu ahal izango die enpresa eskatzaileei. Agindu honetan ezarri ez den guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoa aplikatuko da.

  1. Deialdi onetan, araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik betetakoan, lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak eta horien ponderazioa, laguntza-motaren arabera.

  2. Arrantza eta Akuikultura zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena ematea. Horretarako, kontuan izan beharko du Arrantza Egituren Zerbitzuak egindako ebazpen-proposamena, izaera loteslerik gabea.

  3. Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.

  4. Ebazpenaren gutxieneko edukia:

    1. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoa.

    2. Diruz lagundutako zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsaren kontura.

    3. Aurreikusitako inbertsioak gauzatzeko epeak, aurrekontuan baliagarri dagoen diruaren arabera eta aurrekontuaren urtekoen arabera.

    4. Urte anitzeko proiektuen kasuan, urtekoari dagozkion zenbatekoak zehaztuko dira.

    5. Justifikatzeko modua.

  5. Baimena emateko ebazpena, eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da. Epealdi horretan berariazko ebazpenik izan ezean, interesdunek pentsatu ahal izango dute eskabideak ezetsi egin direla, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 43. artikuluaren arabera.

  6. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak berresleipena emateko edo ukatzeko egiten duen ebazpenaren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzaren eta Arrantza Garapeneko sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

  7. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, EHAAn argitaratuko da, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez, agindu honen itzalpean laguntza jasoko duten enpresen zerrenda, zeinek bere laguntzaren zenbatekoa zehaztuta.

Laguntza-ildo bakoitzerako betebehar espezifikoei kalterik egin gabe eta laguntza-ildo guztietarako, oro har, agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek ondoko hauek bete beharko dituzte:

  1. Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

  2. Dirulaguntzarekin egindako inbertsioari bere horretan eutsi behar diote bost urtean gutxienez.

  3. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Europar Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari informazioa ematea, agindu honen kargura jasotako diru-laguntzak direla eta informazioa eska diezaiotenean, beraien fiskalizazio-zereginak betetzeko.

  5. Administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri eman behar diote idatziz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

  6. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri eman behar diote idatziz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

  7. Kontabilitate sistema nbanaduari eustea edo kontabilitate kode agokia, finantzatutako eragiketarekin lotutako oinbertsio eta gastu gzutietarako.

  8. 2007ko martxoaren 26ko 498/2007 (EE) Erregelamenduaren 32. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunak AEFtik jasotako dirulaguntzaren berri emateko ardura izango du: Onuradunak azalpen-plaka bat jarriko du, iraunkorra, ikusteko moduan eta bereizteko moduko tamainakoa, eragiketa bat burutu eta gehienez ere sei hilabeteko epean, baldin eta:

    • Arrantzaren Europako Funtsarekin batera finantzatutako eragiketaren orotarako kostua, diruz lagundu ahal dena, 500.000 euro baino handiagoa bada.

    • Eragiketaren objektu materiala azpiegitura bat edo eraikuntza-eragiketa bat finantzatzea bada.

      2007ko martxoaren 26ko 498/2007 (EE) Erregelamenduaren 33. artikuluaren arabera, onuradun izan daitezkeenentzako eta herritarrentzako informazio- eta publizitate-neurri guztietan, honako osagai hauek sartuko dira:

      1. Europar Batasunaren ikurra, ezarritako arau grafikoen araberakoa, bai eta Europar Batasunaren erreferentzia.

      2. «Arrantzarako Europako Funtsaren» aipamen bat.

      3. Kudeaketa-agintaritzak hautatutako adierazpena: «Arrantza iraunkorrean inbertitzen dugu».

        Informazio horrek kartelaren % 25 hartuko du, gutxienez.

        1. Ez Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz, ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik eragindakoak barne.

  1. Laguntzak eman ziren xederako erabili direla justifikatzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko zaizkio, aurreikusitako jarduketak burutzeko epearen azken egunetik hiru hilabeteko epean. Jatorrizkoak edo, hala badagokio, fotokopia konpultsatuak baino ez dira onartuko.

  2. Arrantza eta Akuikultura zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio.

  1. Agindu honetan xedatutakoaren arabera, emandako proiektuak eta inbertsioak laguntza-modalitate bakoitzak adierazten duen moduan ordainduko dira.

  2. Laguntza-ildo guztietan, arrantza-ontzietako inbertsioei eta hautakortasunari dagokionez izan ezik, egindako inbertsioarekiko ordainketa proportzionala egin ahal izango da.

  3. Laguntzak ordaintzeko epea hiru hilekoa izango da inbertsioaren edo gastuaren frogagiriak behar bezala aurkezten direnetik.

  4. 100.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, onuradunek kontuen balantzeak aurkeztu beharko dituzte ordaindu aurretik.

  5. Onuradunei diru-laguntza horiek emateko eta, bidezkoa denean ordaintzeko, ezinbestekoa da itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari direnak amaitzea.

Onuradunak berez galduko du ebazpenaren bidez aintzatetsitako eskubidea, bai eta laguntza osoa edo haren zati bat kobratzeko eskubidea ere, kasuan kasukoa, laguntzari uko egiteko idazkia aurkezten badu. Hala gertatzen bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzulketa-prozedura abiaraziko da bidezkoa denean. Uko egiteko agiria Arrantza eta Akuikultura arloko zuzendariari igorri behar zaio.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada, edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo diru-laguntzaren bat ematen badu, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari eskatu beharko zaio idatziz, betiere, Agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak bete badira. Horretarako, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpen egokia emango du eta, bertan, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak berriro egokituko dira oinarri berriaren arabera.

  2. Nolanahi ere, onuradunak agindu honetan eta aplikatu daitezkeen gainerako arauetan ezarritako baldintzaren bat edo diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetako bat betetzen ez badu, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarritako itzultze-arrazoietako batean erortzen bada, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak, itzulketa-espedientea izapidetu ondoren (interesdunari entzunda), beste ebazpen bat emango du. Ebazpen horretan diru-laguntzarako eskubidea galdu duela adieraziko da eta, hala badagokio, jasotako laguntzak eta legezko interesak itzuli beharko dizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, halaxe baitago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen bermeei eta diru-itzultzeei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan, betiere, egokiak izan daitezkeen gainerako ekintzei kalterik egin gabe. Aipaturiko diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

  3. Itzultze-prozedura arau-hauste administratibo baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko.

  4. Aurkeztu eta onetsitako proiektu bat partzialki betetzen ez bada eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritzaren ustez horrek proiektu osoa indargabetzen badu, horrek dirulaguntza deuseztatzea ekar dezake.

  5. Inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino gutxiago bada, Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpenaren bidez diru-laguntzaren zenbatekoa gutxituko da, eta, gero, diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

  6. Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa gehitzen bada, ebazpen-proposamenaren fasera iritsi aurretik soilik sartu ahal izango da espedientean. Geroago handitutako aurrekontua aurkezteak ez du ekarriko laguntzaren zenbatekoa gehitzea.

Agindu honetan ezarritako laguntzak beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek emandakoekin bateragarriak izango dira; betiere, emandako diru-laguntzen zenbatekoak ezarritako mugak gainditzen ez baditu. Halakoetan, Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpenaren bidez emandako laguntza gutxituko da.

  1. 2011ko ekitaldian laguntza-programa horretarako guztira 17.125.000 euro bideratu dira. Funts horietatik 6.813.563 euro Arrantzarako Europako Funtsari dagozkio eta 10.311.437 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrari. Era berean, 9.125.000 euro 2011ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie eta, 8.000.000 euro, berriz, 2012 ekitaldirako konpromiso-kredituei.

  2. Deialdi honen pentzudan guztira emango diren laguntzek ezingo dute gainditu aipatutako aurrekontuko diru-izendapena, ez eta hori eguneratzean ezartzen dena ere, indarreko legerian jasotako kreditu-binkulazioaren edo aurrekontu-aldarazpenaren araubidearekin bat etorrita. Horrenbestez, orotarako diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Ematekoak diren laguntzen zenbatekoa aldatuz gero edo kreditua agortzen bada, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

    Hamahirugarrena. Laguntza-lerroak.

  1. 2011ko ekitaldian aurrekontu-zuzkidurak mugatuak direla kontuan hartuta, 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erreglamenduan zehazten diren diruz lagundu beharreko laguntza-lerroak hauexek dira:

    1. Arrantza-ontziak behin betiko gelditzea. b) Arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea. c) Arrantza-ontzietan egindako inbertsioak eta hautakortasuna. d) Itsasbazterreko artisau-arrantza. e) Konpentsazio sozioekonomikoak. f) Akuikultura. g) Ekintza kolektiboak. h) Merkatu berriak eta sustapen-kanpainak garatzea. i) Proiektu aitzindariak. j) Arrantza-ontziak birmoldatzeko aldaketak.

  2. Laguntza hauetarako aurrekontu-zuzkidura gehituz gero, aurrekontu-beharren arabera aplikatuko da, aurkeztutako eskabideak kontuan hartuta.

    Hamalaugarrena. Arrantza-ontziak behin betiko gelditzea.

  1. Laguntza hauen helburua arrantza-ontzien arrantza-jardueren behin betiko geldialdia finantzatzen laguntzea da, beti ere geldialdi hori 1198/2006 zk.ko (EE) Erregelamenduaren 21.a) artikuluan arrantza-ahalegina doitzeko zehaztutako planen baten barruan badago. Laguntza horiek honako ekintza hauek laguntzea dute:

    1198/2006 (EE) Erregelamenduan aurreikusitako laguntzek honako ekintza hauek ekar ditzakete:

    1. Arrantza-ontzia zatikatzea, edo, horren ordez, ontzia hondoratzea.

    2. Estatu kide baten banderapean birmoldatzea eta Erkidegoan erregistroa egitea, arrantzarekin zerikusia ez duten ekintzetarako, laugarren eta zazpigarren zerrendetarako aldaketak izan ezik.

    3. Lehorrean jartzea apaingarri gisa, flotagarritasun-eza edo arrantzaz besteko irabazi asmorik gabeko ekintzak bermatuz.

    4. Itsasontzia uharri artifizialetan birmoldatzea, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ebaluaketa egin eta gero, eta, beti ere, 38. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) letran aurreikusitako helburuak bilatzen badira.

    5. Europako Batasunak onartutako berreskurapen- edo birmoldaketa-plan baten edo larrialdi-neurrien menpe dauden arrantza-unitateen kasuan, 2371/2002 (EE) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin bat etorriz.

  2. Berariazko eskakizunak.

    1198/2006 Erregelamenduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa da baldintza hauek betetzea:

    1. Ontziak ez aurkeztu izana baja gisa berriz ere eraikitzeko, edo azken 5 urteetan ez jaso izana arrantza-ontzietako inbertsioetarako eta hautagarritasunerako dirulaguntzak. Kasu horretan, prorrata temporis itzuli beharko dituzte azken bost urteetan dagokion ontziaren modernizazio eta erosketaren kontzeptu gisa jasotako dirulaguntzak.

    2. Ontziak Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta egotea eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan sartuta egotea.

    3. Ontziak jardunean egotea eta, behin betiko gelditzeko eskabidea egin aurreko hamabi hilabeteko bi aldietako bakoitzean, 90 egunetan behintzat arrantza-jardunean egon izana, edo, hala badagokio, arrantzan aritu izana, 120 egunetan behintzat, behin betiko gelditzeko eskabidea aurkeztu aurretiko urtean.

    4. Ontziak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du egoitza-portua.

    5. Laguntza eskatzen duen armadoreak ontziaren jabe izan behar du.

    6. Ontziek 10 urte edo gehiago izan behar dute. Dirulaguntzen gehienezko kopuruak % 1 urrituko dira hogei urtetik gorako urte bakoitzeko, muga 30 urte edo gehiago izango delarik.

  3. Berariazko betebeharrak.

    1. Arrantza-eskubideak banaka esleituta dituzten floten kasuan, geldiarazi beharreko ontziaren armadoreak konpromisoa hartu beharko du eskubideen % 100 geldiarazitako unitatearen egoitza-portuan gera daitezen 8 urtean gutxienez.

    2. Europako Batasunaren Kontseiluak onartutako berreskurapen-plan baten menpe dauden arrantza-unitateen kasuan, baremoa % 20 gehitu ahal izango da. Dena den, gehikuntza hori aplikagarria izateko, ontziaren jabea den enpresak, ontziaren behin betiko geldialdiaren ostean, tonaje osoaren % 100 edukitzen jarraitu behar du 8 urtean gutxienez, unitatea egoitza-portuan geldiarazi aurreko egoeran bezala. Ikus hutsen zuzenketa (2010eko azaroaren 12ko EHAA, 218. zenbakia).

  4. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskabidea. Horren eredua web orrian eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri.

    2. Egitura-egokitzea egingo zaion ontziko eskifaia-kide guztien zerrenda.

    3. Ontziaren inskripzio-orria.

    4. Ontziaren titularitatearen ziurtagiria eta kargarik ez duelako ziurtagiria.

    5. Eman gabe dauden laguntzak itzuliko direla bermatzen duen banku-abala.

  5. Irizpide objektiboak eta horien ponderazioa:

    • Ontziaren adina, 20 urte bitartean; 20 urtetik gora, gehienezko zenbatekoak % 1 murriztuko dira 20tik gorako urte bakoitzeko, muga 30 urte edo gehiago izango direlarik: % 30.

    • Europar Batasunak onartutako berreskurapen-plan baten menpe dauden arrantza-unitateak, baldin eta armadore-enpresak, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eusten badio: % 40.

    • Harrapaketa-mota: Harrapatu beharreko baliabideen urritze handiagoa: % 30.

  6. Dirulaguntzaren zenbatekoak honako taula honetan adierazitakoari jarraituko dio:

    Baremoak.

    Kalte-ordainetarako gehienezko zenbatekoak.

    (Ikus .PDF)

    Baxurako ontzidiaren sektoreak, itsasertzeko arrastearenak eta NEAFCren ontzidiarenak (300en zerrenda) aurkeztutako proiektuak diruz lagunduko dira.

    1. Oro har, diruz lagundu ahal diren gehienezko kopuruen % 80 artekoa izan daiteke dirulaguntzaren ehunekoa. Behin betiko geldiaraztea arrantza-enpresa baten garapen- edo egokitze-proiektu baten barruan egiten bada, % 100 artekoa izan daiteke dirulaguntza, betiere berrinbertsioak osorik irauten badu, gutxienez 8 urtean.

    2. NEAFCren ontzidirako, onuradunek aldi horretan egindako pilaketaren emaitza diren eskubide guztiei eutsi ahal izango diete. Baldintza hori bete ezean, jasotako laguntza osorik itzuli beharko da. Europako Batasunaren Kontseiluak onartutako berreskurapen plan baten menpe dauden arrantza-unitateen kasuan, baremoa % 20 igo daiteke. Dena den, baremo hori aplikagarria izan dadin ontziaren behin betiko geldialdiaren ostean, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eutsi beharko dio jabetza duen enpresak 8 urtez gutxienez..

    3. Zatikatzeagatik ematen diren gehienezko kopuruak % 50 urrituko dira ontzia arrantzaz besteko irabazi-asmoetarako erabiltzen bada.

  7. Laguntza, honako agiri hauek aurkeztu eta gero ordainduko da:

    • Geldiaraztea gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak.

    • Arrantza-ontzietan egindako inbertsioengatik edo merkealdiko ontziak erosteagatik zor diren dirulaguntzak itzultzeko kostuak ordaindu izanaren frogagiriak.

    • Geldiarazteagatik zor den dirulaguntza lortu izana ontziko eskifaiari jakinarazteko armadoreak erabilitako idazkiaren kopia; ontziko eskifaia guztiak sinatu beharko du.

  1. Laguntza hauen helburua da ontzi-jabeei eta arrantzaleei zuzendutako arrantza-jardueren aldi bateko geldialdiak finantzatzen laguntzea, 2007-2013 bitartean, gehienez ere iraupen honekin:

    1. Bi hilabete, hamabi hilabetera luzatzeko aukerarekin, 2371/2002 (EE) Erregelamenduaren 5. artikuluan jasotako arrantza-ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

    2. Hiru hilabete, 2371/2002 (EE) Erregelamenduaren 8. artikuluan aipaturiko estatu kideen premiazko neurriak direnean, aipaturiko 2371/2002 Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluetan jasotako arrantza-ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

    3. Sei hilabete, 2371/2002 (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluan aipaturiko Batzordearen premiazko neurriak direnean.

    4. Sei hilabete, beste sei hilabetez luzatzeko moduan, Erkidegoaren eta hirugarren herrialde baten arteko arrantza-akordioa berritu ez bada edo nazioarteko hitzarmenari zein bestelako akordio bati jarraiki arrantza-aukerak asko murriztu badira, arrantza-ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

    5. Zortzi hilabete, arrantza-ahalegina egokitzeko planen kasuan eta erkidegoko zaintza-neurrien esparruan onartutako kudeaketa-planen kasuan, plan horiek arrantza-ahaleginaren mailakako murrizketak ezartzen dituztenean.

    6. Hiru hilabete, salbamendu- eta berregituratze-planen testuinguruan.

    7. Sei hilabete, hondamen naturala gertatu bada, estatu kideek osasun publikoko arrazoiak direla-eta erabakitako kalteen debekualdiak badira, edo baliabideak zaintzeko neurrien ondoriozkoak ez diren salbuespenezko bestelako gertaeraren bat izan bada.

  2. Hala dagokion kasuetan, arrantza-ontzien jardueraren aldi bateko geldialdia Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpenaren bidez aldarrikatuko da, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, geldialdiaren epea eta baldintza espezifikoak aipatuz.

  3. Baldintza orokorrez gain, honako baldintza espezifiko hauek bete beharko dira:

    1. Ontzia Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda egongo da, eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta.

    2. Itsasontziak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du egoitza-portua.

  4. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskabidea. Horren eredua: web www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

    2. Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    3. Arrantza-ontziaren egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    1. eta c) ataletan zehaztutako ziurtagiriak, Administrazioak baliatu ezina edukitzen badu bakarrik aurkeztu ahal izango dira.

  5. - Laguntzaren zenbatekoa % 100era iritsi ahal izango da irizpide objektiboak eta ondoren adierazitako ponderazioa aplikatu ondoren:

    1. Jasandako benetako kaltea,% 25 arte.

    2. Birmoldaketa-ahaleginen garrantzia, % 25 arte.

    3. Berreskuratze-planaren zabaltasuna, % 25 arte.

    4. Teknikoki egokitzeko ahaleginak, % 25 arte.

  6. Laguntza ordainduko da ontziaren geldialdia gauzatu dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztutakoan eta behar bezala justifikatutakoan.

  1. Laguntza horien xedea ekipoak finantzatzea eta 5 urte edo gehiagoko ontziak berritzea da, bereziki, jarraian adieraziko diren baldintzei eta abenduaren 20ko 2371/2002 (EE) Erreglamenduaren III. kapituluan zedatutakoari jarraiki. Ontziko segurtasuna, lan-baldintzak eta produktuen higiegea eta kalitatea; betiere, ontzien arrantza-gaitasuna areagotzen ez bada. Era berean, ezin izango da laguntzarik eman arrantza-ontziak eraikitzeko, ez eta horien sotoen gaitasuna handitzeko ere.

    1. Ontzi bakoitzeko motor bana aldatzeko diru-laguntzak eman ahal izango dira ondoko kasu hauetan:

      1. 12 metroko luzera baino gutxiagoko ontzietarako, hain zuzen ere, Europako Batzordearen 2003ko abenduaren 30eko 26/2004 (EE) Erreglamenduaren I. eranskineko 3. koadroan aipatutako arrastre-aparailuak erabiltzen ez dituzten ontzien motor berriaren potentzia motor zaharrarenaren berdina edo txikiagoa denean.

        a) letran jasota ez dauden 24 metroko luzera baino gutxiagoko ontzien motor berriaren potentzia, gutxienez, motor zaharrarenaren % 20 baino txikiagoa denean.

      1. 24 metroko luzera baino gehiagoko arrastre-ontzien motor berriaren potentzia, gutxienez, motor zaharraren % 20 baino txikiagoa denean. Betiere, 1198/2006 Erreglamenduaren 21.f) arkikuluan adierazitakoari jarraiki, ontzia salbamendu- eta berregituratze-planaren xede bada eta erregai gutxiago kontsumitzen duen arrantza-metodoa aukeratzen badu.

    2. Ekipoak eta berritze-lanak diruz laguntzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

      1. Harrapatutakoa ontzian kontserbatu ahal izateko aukera izatea, harrapatutakoa baztertzea baimenduta ez dagoenean.

      2. Neurri tekniko berriak prestatzeko edo probatzeko proiektuetan parte hartzea.

      3. Arrantzak merkaturatzen ez diren espezieetan duen eragina murriztea.

      4. Arrantzak ekosistemetan eta itsas-hondoetan duen eragina murriztea.

      5. harrapari basatien kasuan, harrapaketak eta aparailuak babestea xede izatea, arrantza-aparailuen zatietan aldaketak eginez ere, betiere, arrantza-ahalegina areagotzen eta arrantza-aparailuen hautakortasuna kaltetzen ez bada eta harrapariei kalte fisikoak ez egiteko neurri egokiak hartzen badira.

    3. diruz langundu daitezke arrantza-aparailu selektiboetan egindako inbertsioak, eta 2007-2013 bitarteko epeldi osoan, arrantza-aparailuak bi aldiz aldatu ahal izango dira, baldin eta:

      1. arrantza-ahalegina egokitzeko plan batek dagokion arrantza-ontzia xede badu, bere arrantza-metodoa aldatzen badu eta ontziak dagokion arrantzategia utzi eta baliabideen egoerak arrantza-jarduerak ahalbidetzen dituen beste batera aldatzen bada.

      2. aparailu berria selektiboagoa bada eta Europako Erkidegoko araudiaren esparruan onartutako betebeharrak baino zorrotzagoak diren irizpideetara zein ingurumen-arloko jardunbideetara egokitzen bada.

    4. Azkenik arrantza-aparailua lehenengo aldiz aldatzeko ere diru-laguntzak emango dira helburuak hauexek badira:

      1. Europar Batasuneko legerian ezarritako hautakortasunari buruzko baldintza tekniko berrietara egokitzen dela bermatzea.

      2. Reducirarrantzak merkaturatzen ez diren espezieetan duen eragina murriztea.

    5. Ez dira diruz lagunduko:

      1. Erabilitako materialak eta ekipoak erostea.

      2. Aurrekoen birjarpena baizik ez dakarten gastuak, salbu eta erosi berria aurrekoez besteko inbertsioei badagokie, dela erabilitako teknologiagatik, dela etekinagatik.

      3. Hondatutako elementuak ordezkatzea ekarri duten obrek eta mantenimendu eta konponketa-obrek sortutako gastuak.

  2. Honako berariazko baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Ontziak elkartzuten artean gutxienez 5 metroko luzera eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar ditu.

    2. Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan matrikulatuta egon behar du itsasontziak.

    3. Ontziek 5 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago eduki beharko dute. Salbuespen gisa, ontziak 30 urte baino gehiago badu, egin behar diren lanak banan-banan aztertuko dira eta, hala denean, diru-laguntzaren ehunekoa emango zaio, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 30, gehienez ere.

    4. Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.

    5. Lanak ez dira diru-laguntza emateko eskabidea egin aurretik hasi behar.

    6. Ontzia berritzeko proiektuak dagokion baimena izan beharko du.

  3. Berariazko betebehar hauek ezarri dira:

    1. Bost urtean (lanak amaitu zirenetik zenbatzen hasita) ezin izango da eginiko inbertsioen xede izan den itsasontziaren jabetza transferitu; baldintza hau bete ezean, emandako laguntzaren zenbateko osoa itzuli beharko da.

    2. Lanak amaitu zirenetik 5 urte igaro ondoren itsasontzia saldu eta neurri sozioekonomiko gisako diru-laguntzari bide ematen badio, azken 10 urteetan emandako laguntzen «prorrata temporis» itzulketa egingo da, bai eta modernizatzeko lanen ondorengo 5 urteko epean itsasontzi horrek itsasontzien matrikula-erregistroan baja eman badu ere.

    3. Itsasontziko inbertsioetako obra-baimena lortzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren aurrean eskaera egin beharko da, eta Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren dagokion ebazpenaren bidez inbertsioa baimendu edo ukatuko da. Eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da ebazpena. Epealdi horretan berariazko ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi direla pentsatu ahal izango dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 43. artikuluan xedatutakoaren arabera.

      Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari txosten loteslea egiteko eskatuko zaio Estatuaren eskumen esklusiboko gaiei dagokienez.

    4. Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak eraikuntza berrirako baimena emateko edo ukatzeko emandako ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari; eta horretarako hilabeteko epea izango du, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 114. eta 115. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

  4. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskabidea. Horren eredua: www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

    2. Ontzian inbertsioa egiteko baimena.

    3. Zinpeko adierazpena, ontzia eraikuntza berrirako edo behin betiko gelditzeko baja gisa eskainita ez dagoela adieraziz eta 5 urte baino lehen ontziaren jabetza ez transferitzeko konpromisoa hartuz.

    4. Enpresaren arrantza-jardueren azalpen-txostena, eta, era berean, inbertsioaren alderdi teknikoen eta ekonomikoen deskribapena eta errentagarritasunaren azterketa.

    5. Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak, inbertsioa burutzeko epeen aurreikuspena, eta aurreikusitako finantziazio-programa.

    6. Itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria.

    7. Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko 3. zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta Administrazioak ez badauka eskuratzerik.

  5. - Jarraian adierazi dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:

    1. Lan-baldintzak, itsasontziko segurtasuna, higienea, produktuen kalitatea eta energia-errendimendua hobetzea, % 33,33 arte.

    2. Ingurumen-baldintzak hobetzea, arrantza-aparailu eta sare selektiboagoak erabiltzea, motoreak ordezkatzea, arrantzak merkaturatzen ez diren espezieetan duen eragina murriztea, energia alternatiboak erabiltzea, % 33,33 arte.

    3. Teknologia berritzea eta produktuen kalitatea hobetzea, energiaren errendimendua hobetza, harrapaketen kalitatea eta kontserbazioa, % 33,33 arte.

  6. Laguntzaren intentsitateak Arrantzarako Europako Funtsari buruzko 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduaren II. eranskinean xedatutakoa errespetatu beharko du. Inbertsioak proiektu bakoitzeko onartutako gutxieneko kostu hauetara iritsi behar du sektore guztietan:

    3.000 euro, 50 TRBra bitarteko ontzietan.

    6.000 euro, 50 eta 100 TRB bitarteko ontzietan.

    12.000 euro, 100 eta 150 TRB bitarteko ontzietan.

    24.000 euro, 150 TRBtik gorako ontzietan.

    Proiektu bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gehienezko gastua 2007. urtean behin betiko gelditzeagatik ontziari dagokion balioaren % 50ekoa izango da. Balio hori igo ahal izango da ontziaren segurtasuna hobetzeko ontziko inbertsioen kasuan.

  7. Finantzaketa-ehunekoak honako hauek izango dira:

    1. 5 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako ontzien kasuan, diruz lagun daitezkeen kostuen % 40ra irits daiteke laguntza. Atunontzi izoztaileen kasuan, % 30 artekoa izango da laguntza. Motor-aldaketetan, diruz lagun daitezkeen kostuen % 20ra irits daiteke laguntza.

    2. Salbuespen gisa, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30eko laguntza eman ahal izango zaie 30 urte baino gehiagoko ontziei.

  8. Laguntza ordainduko da ildo honetan eginiko lanak gauzatu eta ordaindu ondoren. Horretarako, ordainagiriak eta laguntzak ordaindu izanaren frogagiriak aurkeztu beharko dira.

  1. Dirulaguntza hauek helburu daukate 12 metroko luzera baino gutxiagoko ontzien arrantza-baliabideen jarduera sozioekonomikoari eta iraunkortasunari eusten laguntzea, baldin eta Europako Batzordearen arrantza-ontzien erregistro komunitarioari buruzko 2003ko abenduaren 30eko 26/2004 (EE) Erreglamenduaren I. eranskineko 3. koadroan aipatutako arrastre-aparailuak erabiltzen ez badituzte.

  2. Diruz laguntzeko moduko ekintzak.

    Diruz laguntzekoak izango dira honako helburuak dituzten ekintzak:

    • Zenbait arrantza-zonetan sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.

    • Arrantza-produktuen ekoizpen-katea, eraldaketa eta merkaturatzearen antolakuntza sustatzea.

    • Arrantza-ahalegina murrizteko borondatezko neurriak hartzera bultzatzea, baliabideak zaintzeari begira.

    • Arrantza-ahalegina handitzen ez duten berrikuntza teknologikoen erabilera bultzatzea.

    • Segurtasun-arloan lanbide-gaitasunak eta prestakuntza hobetzea.

  3. Onuradunak.

    Elkarteak, ekoizleen elkarteak, kofradiak, edo, aurretik aipatutako azken bi kasuei dagokionez, norbanakoak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradunak.

  4. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskabidea. Horren eredua: www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

    2. Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

    3. Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

  5. Laguntzak zehazteko irizpide objektiboak eta horien zenbatekoa.

    Lehentasuna emango zaie parte-hartzaile gehien duten, batez besteko adin txikiena duten eta emakumeek sustatzen dituzten proiektuei. Diruz laguntzeko moduko gehienezko gastua eskatzaile bakoitzeko 15.000 eurokoa izango da.

  6. Laguntza honela ordainduko da:

    1. Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

    2. Gainerako % 50a ordainduko da, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten agiriak aurkeztu eta gero.

  1. Helburua.

    Lerro honek 40 urte baino gutxiago duten arrantzaleentzako banakako primak ematea arautzen du, lehen ontzia erosteko eta baldintza hauekin:

    • 40 urtetik behera eta 5 urteko esperientzia izatea arrantzale gisa, edo baliokidea den lanbide-prestakuntza izatea, eta, elkartzuten artean 24 metrotik beherako luzerako eta 5 eta 30 urte bitarteko antzinatasuneko arrantza-ontzia osorik edo zati batean lehen aldiz erostea.

    • Primak ezin izango du gainditu jabetzaren erosketaren kostuaren % 15 eta ezingo da izan 50.000 eurotik gorakoa.

  2. Onuradunak.

    Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak: Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda dauden 40 urtetik beherako arrantzaleak.

  3. Bost urtean (jabetza-eskritura egin zenetik zenbatzen hasita) ezin izango da itsasontziaren jabetza transferitu. Baldintza hori betetzen ez bada, jasotako diru-laguntza osoa itzuli beharko da.

  4. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskabidea. Horren eredua: www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

    2. Ontziaren egoitza-portuaren ziurtagiria.

    3. Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda egotea egiaztatzen duen agiria.

    4. Itsasoratze-epearen ziurtagiria, itsas-kapitainak emandakoa

    5. Hala badagokio, lanbide-prestakuntza baliokidearen ziurtapena edo titulazioa.

  5. Laguntzak zehazteko irizpide objektiboak eta horien zenbatekoa.

    1. Onuradunak egindako finantza-ahaleginak: % 50.

    2. Arrantzale gaztearen inbertsio-proiektuaren hedapena: % 50.

  6. Dirulaguntza ordaintzea.

    Inbertsioa behar bezala egiaztatu eta gero ordainduko da laguntza, erositako itsasontziaren titulartasunaren erregistroko ziurtagiria eta erositako ontziaren ordainketa egiaztatuz ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta.

  1. Laguntza hauek helburu daukate lan eta higieneko instalazioen eraikuntza, ekipamendua eta modernizazioa laguntzea bai eta produktuaren kalitatea ingurumenarekiko eragin positiboak hobetzeari begira. Inbertsioek honako hauek izan ditzakete helburu:

    1. Espezie berriei helduz dibertsifikatzea edo merkatuan bideragarriak diren espezieak ekoiztea.

    2. Akuikultura-sektorean erabili ohi diren jarduerekin alderatuz ingurumenerako eragin positiboak hobetzen dituzten akuikultura-metodoak ezartzea.

    3. Akuikultura arloko jarduera tradizionalak bultzatzea.

    4. Ustiapenak harrapari basatien erasoetatik babesteko ekipoak erosten laguntzea.

    5. Akuikultura arloko langileen lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea.

  2. Onuradunak.

    Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak:

    1. Mikroenpresak, enpresa txikiak, eta,

    2. 1198/2006 (EE) Araudiaren 3.f) artikuluko definizioan zehaztuta ez dauden enpresak, baldin eta 750 langile baino gutxiago badituzte edo 200 milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena badute.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Eskabidea. Horren eredua: www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

    2. Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta interesa, behar bezala egiaztatuta.

    3. Ekintzen azterketa ekonomikoa.

    4. Akuikultura-instalazio bat jartzeko beharrezkoak diren baimenen kopia.

    5. Lursailen errentamendu-kontratua edo jabetza-titulua.

    6. Ura hartzeko baimena, hala badagokio.

    7. Babespeko zortasun-zonako baimena, hala badagokio.

    8. Dagokion udalaren baimena.

    9. Osakidetzak emandako aldeko txostena.

    10. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

    11. Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurune Ministerioko Kostaldeen Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

  4. Baimena.

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak baimena emango du, aurreko puntuko dokumentazio guztia aurkeztu eta gero, dokumentazio hori beharrezkoa baita kontzeptu horren kontura ematen diren dirulaguntzak tramitatzeko.

  5. Honako hauek dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:

    1. Gaurdaino Euskal Autonomia Erkidegoan ebaluatu ez diren hazkuntza-espezie berrien potentziala aurreikusten duten ekimenak.

    2. Martxan dauden instalazioak modernizatzeko proiektuak.

      Laguntza diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40koa izan daiteke, gehienez ere.

  6. Dirulaguntza, gehienez ere, bi alditan ordaindu ahal izango da, diruz lagundutako inbertsioak eta gastuak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (ordainketen fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta).

  1. Laguntza hauen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da; neurri horiek ekoizleen izenean diharduten erakundeen edo aintzatetsitako beste erakundeen zein antolatzaileen laguntzarekin aplikatzen dira. Erakunde horiek, bereziki, helburu hauek izaten dituzte:

    1. Modu iraunkorrean baliabideen kudeaketa eta zainketa hobetzen laguntzea.

    2. Arrantza-metodo edo -aparailu selektiboak sustatzea eta bide batezko harrapaketak murriztea.

    3. Galdutako arrantza-aparailuak itsas-hondotik jasotzea, arrantza fantasma eragozteko.

    4. Lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea.

    5. Arrantzako eta akuikulturako produktuen merkatuen gardentasunaren alde egitea, haien trazabilitatea barne hartuta.

    6. Elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

    7. Akuikulturako ekoizpen-zonak garatu, berregituratu eta hobetzea.

    8. Ekoizpenerako ekipo eta azpiegituratan inbertitzea.

    9. Trebetasun profesionalak eta trebatzeko metodo zein tresna berrien garapena hobetzea.

    10. Zientzialarien eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzea.

    11. Sarean lan egin eta erakundeen artean jardunbide hobeak trukatzea.

    12. Itsasbazterreko artisau-arrantzarako ezarritako helburuak lortzen laguntzea.

    1. Arrantza-zonetara sartzeko baldintzen kudeaketa eta kontrola hobetzea.

    2. 1999ko abenduaren 17ko Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako ekoizleen erakundeak sortzea. Arrantza eta akuikultura produktuen merkatu erkidea sortzeko erreglamendua, alegia.

  2. Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantzako profesionalak eta berariazko aitorpena duten arrantza-ekoizleen elkarteak, bai eta aitorpen hori 104/2000 (EE) Erregelamenduari jarraiki lor dezaketenak. 104/2000.

  3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    a) Eskabidea. Horren eredua: www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

    1. Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.

    2. Ekintzen azterketa ekonomikoa.

    3. Ekoizleen erakundeek negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoan zentralizatuta dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

  4. Laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100era irits daitezke onuradun pribatuen parte-hartze finantzariorik gabeko proiektuetan. Profesionalek onuradun pribatuen parte-hartze finantzarioarekin eginiko jardueretan, laguntza-ehunekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen zuzeneko laguntzaren % 60ra irits daitezke. Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak erabakiko du proiektu bat interes orokorrekotzat hartu behar den, eta, beraz, gehienez % 100ean diruz lagun daitekeen, edo proiektua ekimen pribatukoa den eta gehienez % 60ko diru-laguntza eman dakiokeen, honako alderdi hauetan oinarrituta:

    1. Erakunde kolektiboen (ekoizleen elkarteak, sektoreko ekoizleen elkarteak) eta ikerketa-institutuen inplikazioa.

    2. Interes kolektiboak, norbanakoen interesen gainetik.

  5. Laguntza honela ordainduko da:

    1. Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

    2. Gainerako % 50a ordainduko da, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jarduerak egin direla ziurtatzen duten agiriak aurkeztu eta gero.

      Hogeitabatgarrena.- Merkatu berriak eta sustatze-kanpainak garatzea.

      1. Laguntza honen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da. Neurri horiek kalitate- eta balorizazio-politika bat aplikatzera eta merkatu berriak edo arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainak garatzera bideratuta daude. Hauek izango dira jarduerak:

        1. Arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainak egitea.

        2. Normalean baztertu egin ohi diren soberakinak edo gutxi ustiatutako espezieak merkatuari eskaintzea.

        3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen kalitate-politika aplikatzea.

        4. Ingurumena errespetatzen duten metodoen bidez lortutako produktuak sustatzea.

        5. Martxoaren 20ko 510/2006 (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako produktuak sustatzea.

        6. Kalitatea ziurtatzea, etiketak sortzea eta ingurumena ez kaltetzeko moduan harrapatutako edo ekoiztutako produktuak ziurtatzea barne.

        7. Arrantzako eta akuikultuarko produktuen eta arrantza-sektorearen irudia hobetzeko kanpainak egitea.

        8. Merkatu-azterketak egitea.

      2. Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak: arrantza-erakunde profesionalak, ekoizleen erakundeak, arrantzaleen kofradiak, eraldatze- zein merkataritza-sektoreko ordezkarien erakundeak eta ikerketa-institutuak.

      3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

        1. Eskabidea. Horren eredua: www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

        2. Memoria deskriptiboa; bertan, garatuko den inbertsio-proiektua, horren iraupena eta lortu beharreko helburuak zehaztu beharko dira.

        3. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

      4. Honako hauek dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:

        1. Ekimena kolektiboa izatea, edo, indibiduala izanez gero, ekintzaren emaitza guztion onerako izatea, % 20 arte.

        2. Lanpostuak sortzea, % 20 arte.

        3. Arrantza-produktuen balio erantsia gehitzea, bereziki kontsumitzaileek gutxien baloratzen dituzten arrain-espezietan, % 20 arte.

        4. Proiektuaren etekinak merkaturatze-katean, bereziki arrantzaren harrapaketa-sektorerako, % 20 arte.

        5. Sektorearentzat duen interes estrategikoa, % 20 arte.

      5. Onuradun pribatuen finantza parte-hartzea daukaten inbertsio-proiektuetan, laguntza-ehunekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40ra irits daitezke. Edonola ere, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak proiekturen bat interes orokorrekotzat jotzen badu, proiektu horri % 100eko diru-laguntza eman ahal izango zaio gehienez ere, honako hauek kontuan hartuta:

        1. Erakunde kolektiboen (ekoizleen elkarteak, sektoreko ekoizleen elkarteak) eta ikerketa-institutuen inplikazioa.

        2. Interes kolektiboak, norbanakoen interesen gainetik.

      6. Laguntza honela ordainduko da:

        1. Emandako diru-laguntzaren % 50, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

        2. Gainerakoa, diruz lagundutako inbertsioak edo gastuak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (ordainketen fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta).

          Hogeitabigarrena. Proiektu aitzindariak.

          1. Lagunaza-ildo honen helburua proiektu aitzindariak babestea da, ezagutza tekniko berriak eskuratu eta zabaltzera bideratutako Arantxa-teknika selektiboagoen erabilera esperimentala barne, eta honetara bideratuta egongo dira:

            1. Ekoizpen sektorearen baldintza errealetatik hurbileko baldintzetan, teknologia berritzaile baten bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa egiaztatzea, teknologia horren ezagutza teknikoa eta ekonomikoa eskuratu eta zabaltzeko xedez.

            2. Arrantza-ahalegina kudeatzeko eta esleitzeko planen gaineko probak (hala badagokio, debeku-zonak ezarrita, ondorio biologiko eta finantzarioak ebaluatzeko xedez) eta birpopulaketa esperimentala egin ahal izatea.

            3. Arrantza-aparailuen hautakortasuna hobetzeko nahiz harrapaketa osagarriak, bazterkinak edo ingurumenaren gaineko eragina (bereziki itsas hondoan) murrizteko metodoak garatu eta probatzea.

            4. Arrantza-kudeaketarako beste teknika-mota batzuk probatzea.

            5. Ontzi, motor, ekipo edo arrantza-tresnen energi kontsumoa murrizteko eta emisioen murrizketari eta klima-aldaketaren kontrako borrokari laguntzeko teknika hobeak esperimentatzea.

              Proiektu aitzindariei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira.

          2. Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak: agente ekonomikoak, aintzatetsitako merkataritza-elkarteak edo erakunde zientifiko zein tekniko batekin lankidetzan diharduen eta helburu hori duen bestelako edozein erakunde eskudun.

          3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

            1. Eskabidea. Horren eredua: www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

            2. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

            3. Proiektu aintzindariaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

          4. Laguntzak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100era irits daitezke onuradun pribatuen parte-hartze finantzariorik gabeko proiektuetan. Gainerakoetan diruz lagun daitezkeen kostuen % 60ra iritsi ahal izango da. Jarraian adierazi dira aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta horien ponderazioa:

            1. Proiektuaren izaera berritzailea, % 50 arte.

            2. Proiektuaren interes zientifikoa, % 50 arte.

          5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (inbertsioen ordainketaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztuta) eta jarraipenaz arduratu den erakunde zientifikoak aitzindari proiektuari buruzko azken txostena, lortutako emaitzak jasotzen dituena, bidali ondoren ordainduko da laguntza.

            Hogeita hirugarrena.- Arrantza-ontziak birmoldatzeko aldaketak.

          1. Laguntza-ildo honen helburua da arrantza-ontziak, estatu kide baten banderapean eta Erkidegoan erregistratuta daudenak, birmoldatzeko proiektuak babestea, arrantza-sektorean trebakuntza- edo ikerketa-helburuekin jarduteko edo arrantzaz bestelako jardueretarako egokitzeko.

          2. Laguntza hauek onuradun izan ahalko dira erakunde publikoak edo erdipublikoak.

          3. Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

            1. Eskabidea. Horren eredua: www.nasdap.ejgv.euskadi.net eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako bulegoetan.

            2. Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).

            3. Proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.

          4. Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100era iritsi ahal izango da.

          5. Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.